Euskadi.eus
  • 462/2013 DEKRETUA, abenduaren 17koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari baimena ematen diona «Basque, Erregimen Erraztuko AKF» izenarekin eratuko den arrisku-kapitalaren funtsean parte hartzeko. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

462/2013 DEKRETUA, abenduaren 17koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari baimena ematen diona «Basque, Erregimen Erraztuko AKF» izenarekin eratuko den arrisku-kapitalaren funtsean parte hartzeko.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila; Ogasun eta Finantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 6
  • Hurrenkera-zk.: 78
  • Xedapen-zk.: 462
  • Xedapen-data: 2013/12/17
  • Argitaratze-data: 2014/01/10

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Ogasun

Testu legala

EAEko enpresetan, lehiakortasun-ahulezia antzeman da, eta hori eremu globalizatu batean lehiatzeko beharrezkoak diren funtsen gabeziak ekarri du (izan funts propioak edo besterenak, epe luzerakoak). Hori dela-eta, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila erregimen erraztuko arrisku-kapitalaren funts baten eraketa sustatzen ari da, ahultasun hori arintzen lagunduko duen entitate gisa. Industria-enpresen edo industriarekin lotutako zerbitzu-enpresen kapital-partaidetzetan inbertitu nahi da, enpresa horien bizitzako edozein unetan. Lehentasuna izango dute enpresa txiki eta ertainek, baina ez da baztertzen enpresa handietan inbertitzea. Halaber, funts hori proiektu berritzaileak dituzten ekintzaileei laguntzeko izango da, bai kapitalean parte hartuz, bai enpresaren kudeaketan lagunduz.

Arrisku-kapitalaren funtsak azaroaren 24ko 25/2005 Legean daude araututa, hots, arrisku-kapitalaren entitateak eta horien sozietate kudeatzaileak arautzen dituen Legean. Lege horren 4. artikuluan ezarritakoaren arabera, arrisku-kapitaleko entitateak, izaera juridikoari dagokionez, arrisku-kapitaleko sozietateak edo arrisku-kapitaleko funtsak izan daitezke, eta erregimen arruntekoak edo erregimen erraztukoak izan daitezke.

Azaroaren 24ko 25/2005 Legearen 32. artikuluan ezarritakoaren arabera, arrisku-kapitaleko funtsak dira nortasun juridikorik gabeko ondare bereiziak, inbertitzaile askorenak, eta horien kudeaketa eta ordezkaritza sozietate kudeatzaile bati dagokio, zeinak jabari-ahalmenak baititu, funtsaren jabe izan gabe. Helburu nagusia da behin-behinean parte hartzea finantzarioak eta higiezinen arlokoak ez diren enpresetan, baita zenbait enpresek jaulkitako baloreetan inbertitzea ere.

Funtsa nortasun juridikorik gabeko ondare bereizia da, dituen partaideena. Funts horren kudeaketa Gestión de Capital Riesgo del País Vasco SGECR, S.A. sozietate kudeatzaileari dagokio, halaxe exijitzen baita azaroaren 24ko 25/2005 Legearen 10.c) artikuluan, zeinetan Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak baimentzeko baldintza gisa ezartzen baita sozietate kudeatzaile bat izendatu behar dela entitatea kapital-arriskuaren funtsa izanez gero, aipatu Legeari edo Inbertsio Kolektiboko Erakundeei buruzko azaroaren 4ko 35/2003 Legeari jarraikiz.

Azaroaren 6ko 2/2007 Legegintzako Dekretuak onartutako Euskadiko Ondareari buruzko Legearen Testu Bateginaren 109.1 artikuluak enpresa-ondarea definitzen du. Lege-testu horren 110.1 artikuluak ezartzen duenaren arabera, enpresa-ondarea osatzen duten ondasunak eta eskubideak eskuratzeko, aurretiaz Jaurlaritzaren Kontseiluaren baimena beharko da, dekretu bidez emana, eta horretarako proposamena, berriz, ondareari buruzko eskumenak dituen saileko buruak eta, zuzenean nahiz bitarteko erakunde baten bidez, sozietatea loturik duen edo loturik izango duen saileko buruak egin beharko dute, biek batera. Dekretu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar da, baina, edonola ere, ematen den egunetik aurrera izango da indarrean. Dekretuaren edukiaren baldintza gisa adierazten dira, batetik, helburua, eta, bestetik Autonomia Erkidegoak sozietatean izango duen partaidetza zuzen edo zeharkakoaren ehunekoa.

Ondorioz, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren eta Ogasun eta Finantzetako sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2013ko abenduaren 17an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Vitoria-Gasteizen, 2013ko abenduaren 17an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

Ogasun eta Finantzetako sailburua,

RICARDO GATZAGAETXEBARRIA BASTIDA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.