Euskadi.eus
  • 470/2013 DEKRETUA, abenduaren 23koa, Euskal Telebista sozietate anonimo publikoaren kapital-zabalkuntzan partaidetza izateko, Euskal Irrati Telebista erakunde publikoari baimena emateko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

470/2013 DEKRETUA, abenduaren 23koa, Euskal Telebista sozietate anonimo publikoaren kapital-zabalkuntzan partaidetza izateko, Euskal Irrati Telebista erakunde publikoari baimena emateko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ogasun eta Finantza Saila; Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 3
  • Hurrenkera-zk.: 30
  • Xedapen-zk.: 470
  • Xedapen-data: 2013/12/23
  • Argitaratze-data: 2014/01/07

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Ogasun

Testu legala

Euskadiko Ondareari buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 6ko 2/2007 Legegintza Dekretuak honako hau ezartzen du 110.1 artikuluan: enpresa-ondarea osatzen duten ondasunak eta eskubideak eskuratzeko, aurretiaz, Jaurlaritzaren Kontseiluaren baimena beharko da, dekretu bidez emana, eta horretarako proposamena, berriz, ondareari buruzko eskumenak dituen saileko buruak eta, zuzenean nahiz bitarteko erakunde baten bidez, sozietatea loturik duen edo loturik izango duen saileko buruak egin beharko dute, biek batera. Dekretu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar da, baina, edonola ere, ematen den egunetik aurrera izango da indarrean.

Sozietatearen betekizuna irudiak eta soinuak sortzea eta transmititzea da eta, zuzen-zuzenean edo aldez aurretik grabaturik, emisio erradioelektrikoen, uhinen edo kableen bidez transmititzea, herritar guztiei helarazteko, helburua informazioa, kultura, artea, aisialdia, mezu komertzialak eta publizitatea zabaltzea izanik, bai eta hezkuntza sistemei laguntzeko bitartekoa izatea ere, euskal kultura eta, batik bat, euskara sustatzeko eta garatzeko.

Euskal Telebista, S.A. sozietate anonimo publikoak 2013ko azaroaren 14an egindako Batzar Orokor Unibertsal Ezohikoan, honako erabaki hau hartu zuen: kapital soziala 599.996,33 eurotan gehitzea; eta, horretarako, 6,01 euroko balio nominala duten 99.833 akzio berri jaulkitzea, hurrenez hurren 17.130.352tik 17.230.184ra zenbakituak, biak barne.

Euskal Irrati Telebista erakunde publikoa da aipatutako erakundearen akziodun bakarra; horrenbestez, sozietate horretan bazkide izateari dagozkion eskubideez baliatuko da, akzio berriak eskuratzeari buruzko erabakia hartzeko. Halaber, lehenengo paragrafoan azaldutakoarekin bat, Jaurlaritzaren Kontseiluaren baimena behar da akzio berriak eskuratzeko.

Azkenik, Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuaren 10.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, zuzenbide pribatuko erakunde publikoa den Euskal Irrati Telebista Kultura Sailari atxikita dago.

Ondorioz, Ogasun eta Finantzetako sailburuaren eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2013ko abenduaren 23an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Euskal Irrati Telebista erakunde publikoak hartutako partaidetza egingo den zabalkuntzaren % 100ekoa da; beraz, Euskal Irrati Telebista erakunde publikoak aipatutako zabalkuntzaren ondoren sozietatean duen partaidetza 103.553.405,84 eurokoa da, 6,01 euroko balioa duten 17.230.184 akziotan banatuta. Horrek, sozietatearen etorkizuneko kapitalaren % 100 osatzen du.

Dekretu honek onartzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2013ko abenduaren 23an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Ogasun eta Finantzetako sailburua,

RICARDO GATZAGAETXEBARRIA BASTIDA.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik