- 2/2014 DEKRETUA, urtarrilaren 21ekoa, Mutrikuko portuan, kirol-portuaren zerbitzu publikoaren kudeaketa Euskadiko Kirol Portua, S.A.ri esleitzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu2/2014 DEKRETUA, urtarrilaren 21ekoa, Mutrikuko portuan, kirol-portuaren zerbitzu publikoaren kudeaketa Euskadiko Kirol Portua, S.A.ri esleitzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Ingurumen eta Lurralde Politika Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 21
- Hurrenkera-zk.: 448
- Xedapen-zk.: 2
- Xedapen-data: 2014/01/21
- Argitaratze-data: 2014/01/31
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Garraio eta herri lanak
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Ogasun
Testu legala
Ekainaren 6ko 105/2000 Dekretuaren bidez, Euskadiko Kirol Portua, S.A. sozietate anonimo publikoa sortu zen.
Dekretu horren 2. artikuluaren arabera, «Sozietatearen xedea honakoa izango da: kirol-portuen, eta horien inguruen eta instalazioen plangintza egin, eta horiek bultzatu, garatu eta ustiatzea. Ustiaketa hori, sozietateak berak, emakidadun gisa burutu ahal izango du, edo dagozkion eskubideak hirugarren pertsona juridiko nahiz pribatuei laga ahal izango dizkie».
Sozietate horri bere xedea betetzeko aukera emateko, maiatzaren 29ko 105/2001 Dekretuaren bidez, ekainaren 6ko 105/2000 Dekretua aldatu zen, eta bertan, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren edo honi atxikitakoentitulartasunekoak diren jabetza publikoko ondasunak eta eskubideak sozietatearen esku uzteari buruzko araudia sartu zen; ondasun eta eskubide horiek zerbitzu publikoari atxikirikoak dira, eta zerbitzu publiko horren kudeaketaren ardura sozietateari eman zaio.
Aintzat harturik, Mutrikuko portuan, portuaren zerbitzu publikoa emateko Euskadiko Kirol Portua, S.A.k dituen gaitasunen baliabideak, Administrazioak uste du zerbitzu publikoaren kudeaketa hobea lor daitekeela, baldin eta kudeaketa aipatu sozietate publikoak egiten badu; izan ere, eremu horretan esperientzia du. Hala ere, horretarako beharrezkoa da aipatu portuan portuaren zerbitzu publikoa emateko gaitzen duen titulua ematea.
Hori dela eta, Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuak halaxe proposatuta, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2014ko urtarrilaren 21ean egindako bileran gaia aztertu eta onartu ondoren, hauxe
Euskadiko Kirol Portua, S.A.ri esleitzen zaio Mutrikuko portuan kirol-portuaren zerbitzu publikoaren kudeaketa.
Gainera, portu-kontuetan eskumena duen sailaren jarraibideak betez, jarduera hauek egingo ditu:
Kirol- edo jolas-itsasontzien amarralekuak esleitzeko deialdiaren ebazpen-proposamena egitea.
Amarraleku horien baimenak emateko prozedurak zuzentzea, kolektiboak edo indibidualak.
Kirol- edo jolas-itsasontzien amarralekuak esleitzeko baimenen ebazpen-proposamena egitea, amarraleku horiek esleitzeko deialdien prozesuetan.
Kirol-itsasontziak amarratzeko baimenei buruzko aldaketen, azkentzeen, iraungitzeen, errebokatzeen edo uko-egiteen espediente guztiak kudeatzea, dagokion ebazpen-proposamena eginez.
Kirol-itsasontziei dagozkien portuko tasen kudeaketan eta bilketan kolaboratzea, dekretu honen 4. artikuluan xedatutakoaren arabera.
Dituen eskumenez baliatuz, kirol-portuan amarratzeko baimena dutenek portuko indarreko araudiaren aurkako jokabideak dituztela jakinez gero, hori jakinaraztea Garraio Azpiegituren Zuzendaritzari.
Euskadiko Kirol Portua, S.A.k izapidetuko ditu esleitutako zerbitzu publikoari dagozkion kontratazio-espedienteak, bere jarduera doituz bai Herri Administrazioa ez diren botere esleitzaileentzat Sektore Publikoko Kontratuen Legean ezarritako arauei, eta bai Euskal Autonomia Erkidegoko legeetan eta haren garapenerako arauetan dauden kontratazioari buruzko arauei.
Dekretu hau onartzeak berarekin dakar, inplizituki, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren titulartasunekoak diren jabetza publikoko ondasunak eta eskubideak adskribatzea, Mutrikuko portuan kirol-portuaren zerbitzu publikoari atxikirik daudenak.
Atxikitako ondasunak eta eskubideak emateko akta izenpetuko dute Euskadiko Kirol Portua, S.A.ko eta portu-kontuetan eskumena duen saileko ordezkariek. Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzari horren kopia bat igorriko zaio.
Akta horrek eskubide eta ondasun guztien inbentario zehatza jasoko du, higiezinak zein higigarriak, eta horietan dauden elementuak; denak behar bezala zaindu beharko dira, edo galduz edo hondatuz gero, sozietate publikoaren kontura konponduko dira.
Euskadiko Kirol Portua, S.A.ri esleitu ahal izango zaio Mutrikuko kirol-dartsenan tasa-bilketa kudeatzea borondatezko aldian, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginean aurreikusitako aukerez baliatuz (azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren bidez onartua).
Portu-kontuetan eskumena duen sailari automatikoki itzuliko zaio esleitutako portuen zerbitzuaren kudeaketa, baldin eta Euskadiko Kirol Portua, S.A.k porrot egin, ordainketa eten, sozietatea desegin edo Eusko Jaurlaritzako sozietate publikoaren egoera galduz gero.
Itzulketak ondorio hauek ekarriko ditu:
Zerbitzu hori kudeatzeko sozietateari eman zaizkion ondasunak berreskuratzea, kontserbazio- eta funtzionamendu-egoera egokian, eta
Sozietateak bereganatutako ondasunen eta eskubideen jabetza eta titulartasuna, portu-kontuetan eskumena duen sailak zerbitzuarentzat beharrezkoak direla iritzitakoak, ordaintzeke dauden amortizazioak ordaindu baino lehen, azken kasu honetan.
Onartzen den egunetik hartuko du indarra dekretu honek.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko urtarrilaren 21a.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburua,
ANA ISABEL OREGI BASTARRIKA.


