Euskadi.eus
  • 13/2014 DEKRETUA, otsailaren 11koa, CADEM Energia eta Meatzeen Aurrezte eta Hazkuntzarako Aztertegia S.A. sozietate anonimoa eratzen duen Dekretua aldatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

13/2014 DEKRETUA, otsailaren 11koa, CADEM Energia eta Meatzeen Aurrezte eta Hazkuntzarako Aztertegia S.A. sozietate anonimoa eratzen duen Dekretua aldatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 36
  • Hurrenkera-zk.: 865
  • Xedapen-zk.: 13
  • Xedapen-data: 2014/02/11
  • Argitaratze-data: 2014/02/21

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Ogasun; Ekonomia

Testu legala

Azaroaren 18ko 11/1981 Legearen bidez, CADEM Energia eta Meatzeen Aurrezte eta Hazkuntzarako Aztertegia S.A. sortu zen, Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde autonomo gisa.

Aurrerago, azaroaren 24ko 9/1982 Legea onartu zen, Energiaren Euskal Erakundea sortzen duena. Lege horren bigarren xedapen gehigarrian xedatzen zen Jaurlaritzak Energia eta Meatzeen Aurrezte eta Hazkuntzarako Aztertegia sortuko zuela, sozietate publiko gisa.

Xedapen hori betez, otsailaren 14ko 19/1988 Dekretua eman zen, CADEM Energia eta Meatzeen Aurrezte eta Hazkuntzarako Aztertegia S.A. sozietate anonimoa eratzen zuena.

Otsailaren 14ko 19/1988 Dekretuaren 10. artikuluan ezartzen denez, onartu egiten dira CADEM Energia eta Meatzeen Aurrezte eta Hazkuntzarako Aztertegia S.A. sozietate publikoaren estatutu sozialak, eta dekretuaren eranskinean jaso.

Energiaren Euskal Erakundeak, 2013ko abenduaren 2an egindako batzarrean, erabaki zuen CADEM Energia eta Meatzeen Aurrezte eta Hazkuntzarako Aztertegia S.A.ren administrazio-sistema aldatzea.

Ondorioz, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren eta Ogasun eta Finantzetako sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2014ko otsailaren 11n egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hau

  1. Helbidea Urkixo zumarkaleko 36 zenbakiko 1. solairuan izango du, Bizkaia plazan (48011 Bilbao). Sozietatea helbidez aldatu ahal izango da, Batzorde Orokorrak hala erabakiz gero, betiere Euskal Autonomia Erkidegoaren lurraldearen barruan.

  2. Administratzaile bakarrak ahalmena izango du bulegoak, sukurtsalak, agentziak, ordezkaritzak edo aretoak nonahi ezartzeko, aldatzeko edo bertan behera uzteko, administratzaileak berak zehazten dituen egiteko, ahalmen eta modalitateei jarraituz.

Sozietatearen helburua da energia kontserbatzeko eta aurrezteko eta energia berriak garatzeko arloa aztertzea, sustatzea eta laguntzea, eta xede horiei lotutako jarduerak egitea. Alde horretatik, eginkizun espezifiko hauek dauzka ezarrita:

  1. Energia kontserbatzeko eta aurrezteko jarduerak nahiz energiaren kogeneraziokoak egitea.

  2. Energia hidroelektrikoa eta, oro har, energia berriztagarriak sortzeko proiektuak sustatzea eta laguntzea. Halaber, mota guztietako hondakinak erabiltzearen alde egingo du, energia sortzeko xedez, non eta ez diren fisio nuklearretik sortuak.

  3. Energiak berrien garapena aztertzea, eta gisa horretako proiektuetan parte hartzea.

  4. Ikerketa teknologikoa sustatzea energiaren arloan zein energiarekin lotutako ekipamendu-ondasunen eta industria-zerbitzuen arloan.

  5. Meatokien eta bestelako baliabide geologikoen gaineko ikerketa eta aprobetxamendua sustatzea.

Iraunaldi mugagabea izango du sozietateak, eta eratzen den egunean bertan ekingo die bere jarduerei.

Sozietatearen kapitala bi milioi zazpiehun eta hogei mila (2.720.000) euro izango da.

Kapital hori 6.800 akzio arrunt eta izendunek osatzen dute, laurehuna (400) euroko balioa dutenak, eta 1etik 6.800era korrelatiboki zenbakituta daudenak, biak barne. Akzio horiek harpidetuta eta ordainduta daude.

Akzio baten edo gehiagoren titularrak izango dira bazkide, eta legedian eta Estatutuetan ezarritako eskubideak izango dituzte.

Akziodunen Batzar Orokorra eta administratzaile bakarra izango dira Sozietatearen organoak.

1. ATALA

AKZIONUNEN BATZAR OROKORRA

Akziodunen Batzar Orokorra, legearen arabera deituta eta eratuta, Sozietatearen organo soberanoa da, eta haren erabakiak nahitaez bete beharko dira baldin eta balio osoz hartu badira.

Batzarra deituta eta edozein gai aztertzeko balio osoz eratuta geratuko da, baldin eta ordaindutako kapital osoa bertaratu bada eta bertaratutakoek aho batez onartzen badute batzarra egitea.

2. ATALA

ADMINISTRATZAILE BAKARRA

Administratzaile bakarra Sozietatearen administrazio-organoa da, eta berari dagokio Sozietatea kudeatzea eta ordezkatzea, zentzu zabalenean, eta epaitegietan nahiz handik kanpo, eta haren muga bakarrak hauek izango dira: Batzar Orokorraren erabakietan ezarritakoak, eta legez Batzarrari dagozkion ahalmenak edo estatutuen arabera Batzarraren eskumen direnak.

Batzar Orokorrak berariaz ezarriko du zenbat irauten duen administratzaile bakarraren agintaldiak, betiere legez ezarritako epea gainditu gabe. Nolanahi ere, beste behin edo gehiagotan aukeratua izan daiteke, iraunaldi berdineko agintaldietarako. Hala ere, Batzar Orokorrak edonoiz kendu dezake kargutik administratzaile bakarra.

  1. Honako hauek dira administratzaile bakarraren ahalmenak:

    1. Sozietatearen jarduna antolatzea, zuzentzea eta ikuskatzea.

    2. Batzar Orokorraren erabakiak betearaztea.

    3. Sozietatea erantzukizun osoz ordezkatzea, epaitegietan nahiz handik kanpo, era guztietako ekitaldietan eta kontratuetan, eta pertsona edo erakunde publiko nahiz pribatu guztien aurrean.

    4. Sozietateko langileak kontratatzea eta haien soldata zehaztea, plantillaren barruan, eta Batzar Orokorrean ezarritako irizpideei jarraituz.

    5. Batzar Orokorrari proposatzea sozietatearen xede den jarduerarekin lotutako negozioetan, sozietateetan edo enpresetan parte hartzea.

    6. Sozietatearen xedea betetzeko beharrezko edo komenigarriak diren egintzak egitea eta kontratuak gauzatzea, honako hauek barne direla: higiezinak eskuratu eta desjabetzea; eskubide errealak eratu, aldatu edo azkentzea, hipotekarena eta errentamendu bereziarena barne.

    7. Sozietatearentzat onuragarriak izan daitezkeen kreditu-eragiketak eta bestelako finantza-eragiketak gauzatzea.

    8. Sozietatearen funtsak nola erabili, non kokatu eta nola inbertitu zehaztea; gordailuak eratzea; Sozietatearen izenean, kontu-korronteak irekitzea efektibo nahiz kreditu bidez edozein banku- edo kreditu-entitate publiko edo pribatutan; eskudirua edo, oro har, baloreak ateratzea; kanbio-letrak eta kredituko nahiz igorpeneko gainerako merkataritza-efektuak igortzea, endosatzea, abalatzea, onartzea, ordaintzea, protestatzea eta negoziatzea; eta, azken finean, banku- nahiz merkataritza-trafikoaren berezko eragiketa guztiak egitea, inolako mugarik gabe.

    9. Urteko kontuak, kudeaketa-txostena, eta emaitza aplikatzeko proposamena prestatzea.

    10. Programak, aurrekontuak eta gainerako agiri ekonomiko eta finantzarioak prestatzea, Euskal Autonomia Erkidegoko sozietate publikoei aplikagarri zaizkien nahitaezko aginduei jarraituz.

    11. Sozietateari dagozkion era guztietako eskubide, egintza, erreklamazio eta errekurtsoak baliatzeari buruz egoki irizten diona erabakitzea, ordena, gradu eta jurisdikzio guztietako epaitegi eta justizia-auzitegietan nahiz Estatuko, autonomia-erkidegoetako, probintzietako, udalerrietako eta bestelako ente publikoetako agintarien eta bulegoen aurrean, eta, hala iritziz gero, batzuei eta besteei uko egitea; horrekin batera, auzietan, letraduen eta prokuradoreen aldeko ahalordeak ematea, Sozietatearen defentsa egin dezaten.

    12. Era guztietako ondasun eta eskubideei buruzko gaiak bideratzea, eta eskubide- edo ekitate-arbitrajearen menpe jartzea prozedura horren premia duten auziak.

  2. Aurreko zerrenda aipamen hutsezkoa da, eta ez ditu inola ere mugatzen administratzaile bakarrak Sozietatearen negozio eta interesak gobernatzeko, zuzentzeko eta administratzeko dituen ahalmen zabalak, betiere ahalmenok Akziodunen Batzar Orokorraren eskumenen artean sartuta ez badaude.

Zuzendari nagusiak, estatutu hauetako beste artikuluetan ezarritako eskumenez gainera, ahalmen hauek izango ditu:

  1. Administratzaile bakarraren erabakietan unean-unean laguntzea eta horiek betearaztea.

  2. Sozietateko zerbitzu guztien eta langileen nagusi gorena izatea, eta horiek zuzendu eta sustatzea, bai eta ikuskatzea ere.

  3. Administratzaile bakarrari arduraz jakinaraztea bere jardunaren berri eta Sozietatearen kudeaketari lotutako gaien berri.

  4. Administratzaile bakarrari proposatzea Sozietateko langileak kontratatzea edo kanporatzea eta haien ordainsaria zein izango den plantillaren barruan, betiere Batzar Orokorrak ezarritako irizpideei jarraituz.

  5. Diru-sarrerak eta gastuak bilduko dituen aurrekontuaren aurreproiektua prestatzea.

  6. Gastu propioak baliatzea eta dagozkion ordainketak agintzea, betiere Energia eta Meatzeen Aurrezte eta Hazkuntzarako Aztertegia S.A.rentzat onartutako aurrekontuen barruan.

  7. Bere eskumeneko gaiei buruzko kontratuak izenpetzea Sozietatearen izenean.

  8. Lankidetza-hitzarmenak eta diru-laguntzak eta kredituak ematekoak egitea, eta Energia eta Meatzeen Aurrezte eta Hazkuntzarako Aztertegia S.A.ren aurrekontuetan onartutako finantza-eragiketak prestatzea eta gauzatzea.

  9. Batzar Orokorrak ematen dizkion ahalmenak baliatzea.

Sozietatea Euskal Autonomia Erkidegoko sozietate publikoa den bitartean, bere ekonomia- eta finantza-araubidea honako hauei lotuta egongo da: arlo horretako arau espezifikoei, Kapital Sozietateei buruzko 2010eko uztailaren 2ko Legeari, eta Sozietate Anonimoen Araubide Juridikoari buruzko gainerako xedapen arautzaileei.

Sozietatearen ekitaldia, urteroko urtarrilaren 1ean hasi, eta abenduaren 1ean bukatuko da.

Sozietatea Euskal Autonomia Erkidegoko sozietate publikoa den bitartean, urteroko abenduaren hogeita hamaika erreferentziatzat hartuta, eta sozietatearen ekitaldia bukatu eta hiru hilabeteko epean, administratzaile bakarrak honako hauek prestatuko ditu: balantzea, galeren eta irabazien kontua eta memoria biltzen dituzten urteko kontuak; kudeaketa-txostena; eta emaitza aplikatzeko proposamena. Horietaz gainera, nahitaez egin beharreko bestelako ekonomia- eta kontabilitate-agiriak prestatuko ditu.

Urteko kontuak eta kudeaketa-txostena kontu-ikuskaritzaren menpe jarriko dira, legedian ezarritakoari jarraituz».

Legedian ezarritakoaren arabera bateraezintasunen bat duten pertsonak ezingo dira izan Sozietateko administratzaile, ez eta kargurik bete ere

Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2014ko otsailaren 11n.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

Ogasun eta Finantzetako sailburua,

RICARDO GATZAGAETXEBARRIA BASTIDA,

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik