- 20/2014 DEKRETUA, otsailaren 25ekoa, M.ª Teresa Astigarraga Goenaga andrea Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoko bokal kargutik kentzea xedatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu20/2014 DEKRETUA, otsailaren 25ekoa, M.ª Teresa Astigarraga Goenaga andrea Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoko bokal kargutik kentzea xedatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Herri Administrazio eta Justizia Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 41
- Hurrenkera-zk.: 1004
- Xedapen-zk.: 20
- Xedapen-data: 2014/02/25
- Argitaratze-data: 2014/02/28
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Bere sei urteko agintaldia 2014ko otsailaren 1ean amaitu zenez, bokal izateari utzi egin behar dio, hala xedatuta baitago Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoari buruzko azaroaren 24ko 9/2004 Legearen 8.3 eta 8.4 artikuluan.
Ondorioz, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2014ko otsailaren 25ean egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau
Lehenengoa. M.ª Teresa Astigarraga Goenaga andrea Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoko bokal kargutik kentzea, eta bide batez, eskerrak ematea egin duen lanagatik.
Bigarrena. Esandakoa gorabehera, aipatu bokalak dagozkion egitekoak betetzen jarraituko du, harik eta agintaldi berrirako izenduko duten ordezko bokala karguaz jabetu arte.
Hirugarrena. Dekretu honek 2014ko otsailaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2014ko otsailaren 25ean.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,
JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.


