- 22/2014 DEKRETUA, otsailaren 25ekoa, Luis M.ª Eskubi Juaristi jauna Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoko kide kargutik kentzea xedatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu22/2014 DEKRETUA, otsailaren 25ekoa, Luis M.ª Eskubi Juaristi jauna Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoko kide kargutik kentzea xedatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Herri Administrazio eta Justizia Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 41
- Hurrenkera-zk.: 1006
- Xedapen-zk.: 22
- Xedapen-data: 2014/02/25
- Argitaratze-data: 2014/02/28
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
6 urteko agintaldia 2014ko otsailaren 1ean amaitu zenez, batzordekide izateari utzi behar dio, betiere Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoari buruzko azaroaren 24ko 9/2004 Legearen 8.3 eta 8.4 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.
Ondorioz, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2014ko otsailaren 25ean egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hauxe,
Lehenengoa. Luis M.ª Eskubi Juaristi jauna Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoko kide kargutik kentzea, eta eskerrak ematea egin duen lanagatik.
Bigarrena. Esandakoa gorabehera, aipatu batzordekideak dagozkion egitekoak beteko ditu, harik eta agintaldi berria beteko duen ordezko batzordekidea karguaz jabetu arte.
Hirugarrena. 2014ko otsailaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak dekretu honek.
Vitoria-Gasteizen, 2014ko otsailaren 25ean.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,
JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.


