- 37/2014 DEKRETUA, martxoaren 18koa, zeinen bidez sortzen baita Haur Hezkuntzako ikastetxe publiko bat, Ean (Bizkaia). - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu37/2014 DEKRETUA, martxoaren 18koa, zeinen bidez sortzen baita Haur Hezkuntzako ikastetxe publiko bat, Ean (Bizkaia).
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 63
- Hurrenkera-zk.: 1524
- Xedapen-zk.: 37
- Xedapen-data: 2014/03/18
- Argitaratze-data: 2014/04/01
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: EAEko udalak
Testu legala
Arratzuko (Bizkaia) Barrutia HLHIk inguru herrietako ikasleak jasotzen ditu. Ikasle horietako batzuk Eako udalerrikoak dira, eta bi eta bost urte bitarteko eskola-biztanleria osatzen dute, azken aldian egonkorra dena. Horregatik gomendagarria da ikasle horiek bilduko dituen Haur Hezkuntzako ikastetxe bat sortzea udalerri horretan.
Ikastetxeak sortu, kendu eta aldatzea hezkuntza-administrazioen egitekoa da, Hezkuntza Eskubidea arautzeko urriaren 3ko 8/1985 Lege Organikoan eta Euskal Eskola Publikoari buruzko otsailaren 19ko 1/1993 Legean jasotzen denez.
Horregatik, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2014ko martxoaren 18an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hau
EEI Haizeder HE
Kodea: 015765
Kodea: 48018798
Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2014ko martxoaren 18an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.


