Euskadi.eus
  • 39/2014 DEKRETUA, martxoaren 18koa, zeinarekin, batetik, ba-egiten baitute Errenteriako Hau eta Lehen Hezkuntzako CEIP Beraun Berri HLHI y CEIP Langaitz ikastola HLHI ikastetxe publikoek, eta, bestetik, sortu egiten baita Errenteriako (Gipuzkoa) Hur eta Lehen Hezkuntzako CEIP Bizarain Ikastola HLHI ikastetxe publikoa. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

39/2014 DEKRETUA, martxoaren 18koa, zeinarekin, batetik, ba-egiten baitute Errenteriako Hau eta Lehen Hezkuntzako CEIP Beraun Berri HLHI y CEIP Langaitz ikastola HLHI ikastetxe publikoek, eta, bestetik, sortu egiten baita Errenteriako (Gipuzkoa) Hur eta Lehen Hezkuntzako CEIP Bizarain Ikastola HLHI ikastetxe publikoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 63
  • Hurrenkera-zk.: 1526
  • Xedapen-zk.: 39
  • Xedapen-data: 2014/03/18
  • Argitaratze-data: 2014/04/01

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: EAEko udalak

Testu legala

Autonomia Estatutuko 16. artikuluaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoak eskuduntzak ditu irakaskuntza osoan, maila, modalitate eta espezialitate guztietan, betiere, bazter utzi gabe Konstituzioaren 27. artikulua, azken hori garatzen duten lege organikoak, Konstituzioaren 149.1.30 artikuluak Estatuari aitortzen dizkion ahalmenak, eta Konstituzioa betetzeko eta bermatzeko beharrezkoa den goi ikuskaritza.

Abenduaren 30eko 3195/1980 Dekretuarekin bat etorriaz, Euskal Autonomia Erkidegoari dagokio unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoak sortzea, aldatzea, zabaltzea, bat egitea, sailkatzea eta kentzea.

Bestalde, otsailaren 19ko Euskal Eskola Publikoaren 1/1993 Legeko 5. artikuluan xedatu da ezen, Euskal Autonomia Erkidegoko botere publikoei dagokiela irakaskuntzaren programazio orokorra egitea eta Euskal Eskola Publikoa osatzen duten ikastetxeak sortzea, aldatzea eta kentzea, hori guztia kalitatezko hezkuntza emango dela bermatzen duen planifikazio demokratikoaren eta parte-hartzailearen markoan.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak eten barik gauzatzen duen eginkizuna da hezkuntza planifikatzea. Eten barik jazotzen dira aldaketak eta egoera berriak; eta hori dela-eta, egun dagoen hezkuntza-eskaintza errealitate berriari egokitzearren, behar-beharrezkoa da egokitzapenak egitea. Errenteriako udalerrian, hezkuntza-eskaintza publikoa egokitu egin behar da, eta horretaz gain, behar-beharrezkoa da haur eta lehen hezkuntzako bi ikastetxea publikoak berrantolatzea.

Horregatik, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2014ko martxoaren 18an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hau

Dekretu honek 2014ko uztailaren 1etik hara sortuko ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2014ko martxoaren 18an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik