- 48/2014 DEKRETUA, apirilaren 1ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari «CTV, Centro de Transporte de Vitoria, S.A.» sozietatearen kapital-gehikuntzan parte hartzeko baimena ematen diona. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu48/2014 DEKRETUA, apirilaren 1ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari «CTV, Centro de Transporte de Vitoria, S.A.» sozietatearen kapital-gehikuntzan parte hartzeko baimena ematen diona.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Ingurumen eta Lurralde Politika Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 69
- Hurrenkera-zk.: 1660
- Xedapen-zk.: 48
- Xedapen-data: 2014/04/01
- Argitaratze-data: 2014/04/09
Gaikako eremua
- Gaia: Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Ogasun
Deskribapenak
Testu legala
CTV, Centro de Transporte de Vitoria, S.A. sozietate bat da, eta bere helburua Gasteizko aduana-eremua eta garraio-zentroa sustatu, eraiki, instalatu eta ustiatzea da, baita, orokorrean, industria-eraikinak eta eraikin zibilak ere, eta salgaien garraio, biltegiratze eta banaketaren inguruko jarduerak egitea.
2013ko irailaren 30ean, Eusko Jaurlaritzaren eta foru-aldundien arteko erakunde arteko hitzarmen bat sustatu zen, ekonomia suspertzeko ekintzak eta inbertsio-proiektuak garatzeko asmoz, eta Euskal Autonomia Erkidegoko 2013. ekitaldirako defizit-marjina berria modu partekatuan erabiliz egingo dira ekintza horiek.
Aipatutako hitzarmenean aurreikusitako jardueren artean, CTV Centro de Transportes de Vitoria, S.A. sozietatearen gaineko lerro bat dago. Sozietate hori Eusko Jaurlaritzaren ardurapean dago.
Gaur egun, CTV- Centro de Transporte de Vitoria, S.A. sozietatearen kapital soziala 15.441.673,30 eurokoa da; kopuru hori hiru mila ehun eta hemeretzi (256.933) akzio izendunetan ordezkatuta egongo dira, eta horietariko bakoitzak hirurogei euro eta hamar zentimoko (60,10) balio izendatua izango du, 1etik 256.933ra bitartean korrelatiboki zenbakituta daude; guztiak daude harpidetuta eta ordainduta; eta haien gainean ez dago ez kargarik, ez zergarik, ez enbargorik, ez hirugarrenen aldeko eskubide errealik ez pertsonalik. Eusko Jaurlaritza da 29.158 akzio izendunen jabea; haien balioa 1.752.395,80 euro da, eta kapital sozialaren % 11,35 ordezkatzen du.
Kapitala handitu nahi da zorra ordaintzeko funtsak eta finantzaketa eskuratzeko. Hori Kutxabank-en konturako kredituak konpentsatuz egin nahi da, bai eta Eusko Jaurlaritzak eta ADDk 5.632.511,90 euroko diru-ekarpenak eginez.
Lehenengo kapital-handitze horren ondoren, Eusko Jaurlaritzak sozietate horren kapital sozialean izango duen portzentaia % 11,64koa izango da.
Era berean, bigarren kapital-handitze bat ere egiten da, 7.697.487,80 eurokoa, Gasteizko Udalaren diru-ekarpenekin (bai zuzenean, bai bere menpeko baltzuren baten bidez), Eusko Jaurlaritzaren ekarpenekin eta ADDren ekarpenekin egiten dena.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak Euskal Autonomia Erkidegoan dauden garraio-zentro integratuak bultzatzeko politika-ildoa ezarria du. Hori dela eta, eta kontuan harturik Eusko Jaurlaritzak gizartearekin zorra ordaintzeko konpromisoa hartua duela, bidezkotzat jotzen da kapital horren gehikuntzan parte hartzea. Bi kapital-gehikuntza egin ondoren, EAEko Administrazioak sozietatearen kapitalean % 15,82ko partaidetza izango du, betiere Euskadiko Ondareari buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 6ko 2/2007 Legegintzako Dekretuaren 110. artikuluan eta gainerako xedapen bateragarrietan adierazitako prozeduraren arabera.
Ondorioz, Ogasun eta Finantzetako sailburuaren eta Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren proposamenez, eta aldez aurretik 2014ko apirilaren 1ean egindako Jaurlaritzaren Kontseiluaren bilkuran eztabaidatu eta onetsi ondoren, honako hau
Vitoria-Gasteiz, 2014ko apirilaren 1a.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Ogasun eta Finantzetako sailburua,
RICARDO GATZAGAETXEBARRIA BASTIDA,
Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburua
ANA ISABEL OREGI BASTARRIKA


