Euskadi.eus
  • 52/2014 DEKRETUA, apirilaren 8koa, Karakterizazioko eta Makillaje Profesionaleko goi-mailako teknikariaren tituluari dagokion curriculuma ezartzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

52/2014 DEKRETUA, apirilaren 8koa, Karakterizazioko eta Makillaje Profesionaleko goi-mailako teknikariaren tituluari dagokion curriculuma ezartzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 100
  • Hurrenkera-zk.: 2364
  • Xedapen-zk.: 52
  • Xedapen-data: 2014/04/08
  • Argitaratze-data: 2014/05/29

Testu legala

Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren 10.1 artikuluak ezartzen duenez, Estatuko Administrazio Orokorrak finkatuko ditu Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalean aditzera emandako lanbide-prestakuntzako eskaintzak osatuko dituzten profesionaltasun-ziurtagiriak eta -tituluak, betiere Konstituzioaren 149.1.30 eta 7. artikuluan xedatutakoaren arabera eta Lanbide Heziketaren Kontseilu Nagusiari kontsultatu ondoren.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 39.6 artikuluak xedatzen duenez, Espainiako Gobernuak, autonomia-erkidegoei kontsultatu ostean, Lanbide Heziketako ikasketei dagozkien titulazioak ezarriko ditu, baita titulazio horietako bakoitzaren curriculumaren oinarrizko alderdiak ere.

Ekonomia iraunkorraren martxoaren 4ko 2/2011 Legeak eta Ekonomia iraunkorraren Legea osatzen duen martxoaren 11ko 4/2011 Lege Organikoak Lanbide Heziketaren eta kualifikazioen 5/2002 Lege Organikoa eta Hezkuntzaren 2/2006 Lege Organikoa aldatzen dituenak, hainbat lege-aldaketa adierazgarri eragin dituzte bestelako ekonomia baten garapena sustatzeko eta bizkortzeko, hau da, ekonomia lehiakorragoa eta berritzaileagoa, produkzio-sektore tradizionalak berritzeko gauza izango dena eta kalitateko enplegu egonkorra eskatzen duten beste jarduera batzuetarantz bidea egiteko gauza izango dena sustatzeko eta bizkortzeko.

Hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren 9. artikuluan definitzen da lanbide-heziketako tituluen egitura. Horretarako, Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionala, Europar Batasunak finkatutako jarraibideak, eta gizarte-intereseko beste alderdi batzuk hartu dira kontuan.

  1. artikuluak titulu horien lanbide-profila zehazten du. Lanbide-profil horretan sartuko dira konpetentzia orokorra, lanbide-konpetentzia, konpetentzia pertsonalak eta sozialak eta, hala badagokio, Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalaren konpetentzia-atalak. Horrenbestez, titulu bakoitzak lanbide-kualifikazio oso bat, gutxienez, hartuko du barnean, betiere Lanbide Heziketako tituluek produkzio-sistemaren beharrei eta hiritartasun demokratikoa egikaritzeko aukera emango duten balio pertsonal eta sozialei eraginkortasunez erantzuteko.

    Maiatzaren 3ko 553/2012 Errege Dekretuak Karakterizazioko eta Makillaje Profesionaleko goi-mailako teknikari-titulua ezarri eta haren gutxieneko irakaskuntzak finkatzen ditu.

    Bestetik, Hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen aurrez aipatutako 1147/2011 Errege Dekretuaren 8. artikuluak 2. atalean xedatzen duenez, hezkuntza-administrazioek ezarriko dituzte Lanbide Heziketako irakaskuntzen curriculumak. Edonola ere, errege dekretu horretan bertan xedatutakoa eta titulu bakoitza erregulatzen duten arauetan xedatutakoa errespetatu beharko dute.

    Euskal Autonomia Erkidegoaren berezko eskumenen esparruari dagokionez, Autonomia Estatutuaren 16. artikuluan aditzera ematen denez, «Konstituzioaren lehen erabaki gehigarrian ezarritakoa aplikatzeko, irakaskuntza, zabalera, maila, gradu, era eta espezialitate guztietan, Euskal Autonomia Erkidegoaren konpetentziapean dago, Konstituzioaren 27. artikuluan ezarritakoari eta hura garatzen duten Lege Organikoei, eta 140.1.30 artikuluak Estatuari ematen dizkion ahalmenei eta hori guztia betetzeko eta bermatzeko behar den goi inspekzioari kalterik egin gabe».

    Bestalde, otsailaren 26ko 32/2008 Dekretuak, hezkuntza-sistemaren barruan, Lanbide Heziketaren antolamendu orokorra ezartzen du, Euskal Autonomia Erkidegoan.

    Azaldutako aurrekarien arabera, dekretu honen helburua da Karakterizazioko eta Makillaje Profesionaleko goi-mailako teknikari tituluari dagozkion Lanbide Heziketako irakaskuntzetarako curriculuma ezartzea Euskal Autonomia Erkidegorako, Karakterizazioko eta Makillaje Profesionaleko goi-mailako teknikari titulua ezartzen duen eta tituluaren gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituen maiatzaren 3ko 553/2012 Errege Dekretuaren babesean.

    Karakterizazioko eta Makillaje Profesionaleko goi-mailako teknikari tituluaren curriculumean alderdi hauek deskribatzen dira: alde batetik, tituluak adierazten duen lanbide-profila (kualifikazioak eta konpetentzia-atalak zerrendatzen dira, eta konpetentzia profesionalak, pertsonalak eta sozialak deskribatzen dira); eta, bestetik, tituluak biltzen dituen helburu orokorren eta lanbide-moduluen bidez, besteak beste, ezarritako irakaskuntzak (lanbide-modulu bakoitzari dagozkion ikaskuntzaren emaitzak, ebaluazio-irizpideak eta edukiak, eta horiek antolatu eta ezartzeko jarraibideak eta zehaztapenak barnean hartuta).

    Helburu orokorrak profilean deskribatzen diren konpetentzia profesional, pertsonal eta sozialetatik atera dira. Haietan, ikasleak heziketa-zikloaren amaieran eskuratu behar dituen gaitasunak eta lorpenak adierazten dira; hortaz, heziketa-zikloa osatzen duten lanbide-moduluetako bakoitzean landu beharreko edukiak eta ikasleak bereganatu behar dituen ikaskuntzaren emaitzak lortzeko lehen iturria dira.

    Modulu bakoitzean jasotako edukiak irakatsi eta ikasteko prozesuaren euskarria dira; ikasleak trebetasun eta abilezia teknikoak, etorkizun profesionalean aurrera egiteko kontzeptuzko oinarri zabala eta lortu nahi den kualifikazioarekiko lanbide-nortasun koherentea islatuko duten portaerak eskura ditzan.

    Honako dekretu hau bideratzean, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 19. artikulutik 22. artikulura bitartean aurreikusten diren izapideak bete dira.

    Ondorioz, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren proposamenez, Lanbide Heziketako Euskal Kontseiluak emandako txostena eta gainerako aginduzko txostenak aztertuta, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoaren arabera, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2014ko apirilaren 8an egindako bilkuran eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hau

  1. Dekretu honek Karakterizazioko eta Makillaje Profesionaleko goi-mailako teknikariaren tituluari dagozkion Lanbide Heziketako irakaskuntzetarako curriculuma ezartzen du Euskal Autonomia Erkidegorako.

  2. Ikastetxeak duen autonomia pedagogikoaren eta antolamendukoaren ildotik, hari dagokio bere Ikastetxearen Ikasketa Proiektua ezartzea, eta proiektu horretan ezarriko ditu bere irakaskuntza-lanaren ezaugarriak eta nortasuna zehazteko, eta lanbide-moduluen programazioak prestatzeari buruzko irizpideak finkatzeko beharrezko erabakiak.

  3. Ikastetxearen Ikasketa Proiektuaren esparruan, heziketa-zikloaren ardura duen irakasle taldeari eta, zehazki, irakasle bakoitzari dagokio programazioak prestatzea. Horretarako, ezartzen diren helburu orokorrak kontuan izan beharko ditu, lanbide-modulu bakoitzean bildutako ikaskuntzaren emaitzak eta edukiak errespetatu beharko ditu, eta irakaskuntzen erreferentziazko lanbide-profila hartu beharko du euskarri.

Karakterizazioko eta Makillaje Profesionaleko goi-mailako teknikariaren titulua elementu hauek identifikatzen dute:

Izena: Karakterizazioa eta Makillaje Profesionala.

Maila: Goi Mailako Lanbide Heziketa.

Iraupena: 2.000 ordu.

Lanbide-arloa: Irudi pertsonala.

Irakaskuntzaren Nazioarteko Sailkapen Normalizatuko erreferentea: CINE-5b.

Goi-mailako hezkuntzako kualifikazioen Espainiako esparruan duen maila: 1. maila, goi-mailako teknikaria.

  1. Titulu honen konpetentzia orokorra honako hau da: karakterizazioko proiektuen plangintza eta muntaketa egitea ikus-entzunezko baliabideetarako eta baliabide eszenikoetarako, eta protesi, ileorde eta makillaje sozial, profesional eta artistikoak diseinatzea eta egitea; horretarako, baliabide teknikoak eta giza baliabideak koordinatu behar dira eta kalitatearekin, segurtasunarekin, ingurumen-babesarekin eta guztiontzako diseinuarekin loturiko irizpideak errespetatu behar dira.

  2. Konpetentzia profesionalak, pertsonalak eta sozialak.

    Honako hauek dira titulu honen konpetentzia profesionalak, pertsonalak eta sozialak:

    1. Karakterizazio-prozesuak kudeatzea, baliabide materialak, profesionalak eta teknikoak antolatuta.

    2. Karakterizazioaren tresneriak eta produktuak hornitzeko eta mantentzeko lanak antolatzea, kalitatea kontrolatuta.

    3. Karakterizaziorako pertsonaiak diseinatzea, gidoiaren eta bezeroaren zehaztapenen arabera.

    4. Karakterizazio-proiektua egitea, dokumentazio teknikoa eta artistikoa landuta eta bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa kontuan hartuta.

    5. Karakterizazio-jarduerak hedatzea filmaketaren edo funtzioaren barruan, betiere produkzio-plan orokorraren arabera.

    6. Karakterizaziorako protesiak diseinatzea eta horiek egiteko lanak antolatzea, produktu, material eta teknika egokiak erabilita.

    7. Ikus-entzunezko produkzioetarako eta produkzio eszenikoetarako orrazkerak gainbegiratzea eta egitea, ile-apainketako teknikak erabilita.

    8. Pertsonaien karakterizazioa gainbegiratzea eta egitea, dokumentazio teknikoaren eta baldintzatzaile eszenikoen arabera.

    9. Makillaje profesionalak diseinatzea eta egitea, eta bezeroen eta interpretarien beharretara egokitzea.

    10. Proiektua ebaluatzea, kalitate-arauak betetzen direla ziurtatuta.

    11. Laneko egoera berrietara egokitzea, egunean izanda lanbide-ingurunearen gaineko ezagutza zientifikoak, teknikoak eta teknologikoak, prestakuntza eta dauden baliabideak bizitza osoko ikaskuntzan kudeatuta, eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabilita.

    12. Egoerak, arazoak eta gorabeherak konpontzea, ekimenez eta autonomiaz dagokion eskumen-eremuan, eta sormenez, berrikuntzaz eta hobetzeko gogoz norberaren eta lantaldearen zereginetan.

    1. Lantaldeak arduraz antolatu eta koordinatzea, haien garapena gainbegiratuz, harreman onak izanez, lidergoa hartuz, eta lantaldean sortzen diren gatazkak konpontzeko aterabideak proposatuz.

    2. Parekoekin, nagusiekin, bezeroekin eta bere ardurapeko pertsonekin komunikatzea, komunikazio-bide eraginkorrak erabiliz, informazioa edo ezagupen egokiak emanez, eta dagokion lan-eremuan parte hartzen duten lagunen autonomia eta eskumenak errespetatuz.

    3. Norberaren eta lantaldearen lan-garapenean ingurune seguruak sortzea, laneko eta ingurumeneko arriskuen prebentziorako prozedurak gainbegiratuz eta aplikatuz, betiere enpresaren arautegian eta helburuetan ezarritakoarekin bat etorriz.

    4. Produkzioko edo zerbitzugintzako prozesuetan bildutako lanbide-jardueretan, kalitate-prozedurak, irisgarritasun unibertsalekoak eta «denontzako diseinukoak» gainbegiratzea eta aplikatzea.

    5. Enpresa txiki bat sortu eta abiarazteko oinarrizko kudeaketa egitea, eta dagokion lanbide-jardueran ekimena izatea erantzukizun sozialez jokatuta.

    6. Dagokion lanbide-jardueraren ondoriozko eskubideak baliatzea eta betebeharrak betetzea, indarrean dagoen legerian ezarritakoaren arabera, eta bizitza ekonomikoan, sozialean eta kulturalean aktiboki parte hartuz.

  3. Titulu honetan biltzen diren Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionaleko kualifikazioen eta konpetentzia-atalen zerrenda:

    Osatutako lanbide-kualifikazioa:

    Pertsonaien karakterizazioa. IMP396_3. (327/2008 Errege Dekretua, otsailaren 29koa). Konpetentzia-atal hauek barnean hartzen ditu:

    UC1254_3: Pertsonaien karakterizazio-proiektuak egitea proiektu artistikoen arabera.

    UC1255_3: Karakterizazio-proiektuak planifikatu, antolatu eta kudeatzea.

    UC0066_2: Baliabide eszenikoetarako eta ikus-entzunezko produkzioetarako makillatzea.

    UC1256_3: Aurpegirako eta gorputzerako protesiak egitea karakterizaziorako.

    UC1257_3: Ile-protesiak egitea karakterizaziorako.

    UC1258_2: Ile-apainketako teknikak aplikatzea karakterizaziorako.

    UC1259_3: Pertsonaien karakterizazioa eta makillajeko efektu bereziak egitea.

    Osatu gabeko lanbide-kualifikazioak:

    1. Ile-apainketa tekniko-artistikoa. IMP249_3. (790/2007 Errege Dekretua, ekainaren 15ekoa). Konpetentzia-atal hauek hartzen ditu barnean:

      UC0794_3: Ile-apaindegietarako, ikus-entzunezko produkzioetarako eta produkzio eszenikoetarako orrazkerak eta protokolo teknikoak lantzea.

    2. Ikuskizunetako jantziak egitea. TCP471_3. (1224/2010 Errege Dekretua, urriaren 1ekoa). Konpetentzia-atal hauek hartzen ditu barnean:

      UC1517_3: Informazioa bilatzea eta janzkeraren historia eta bilakaera dokumentatzea proiektu eszenikoetarako.

  1. Titulu hau lortzen dutenek honako enpresa edo lantegi hauetan lan egiten dute: ikus-entzunezko produkzioetarako eta produkzio eszenikoetarako karakterizazio-proiektuak garatzen dituzten enpresetan (gehienetan pribatuak izaten dira), karakterizazioko lantegi eta estudioetan, eta makillaje profesionalean jarduten duten enpresetan. Banako eta taldeko lanak egiten dituzte kudeaketa eta ikuskapen arloan; zerbitzuen diseinu, antolamendu eta prestazioaren arloan; eta karakterizazioko protesiak, ileordeak eta ile-eranskinak egiten, betiere autonomo moduan edo besteren kontura.

  2. Zeregin eta lanpostu aipagarrienak hauek dira:

    Karakterizatzailea.

    Makillajeburua, ikus-entzunezko baliabideetarako eta jarduera eta emanaldi eszenikoetarako.

    Karakterizaziorako ile-apaintzailea.

    Makillatzailea, ikus-entzunezko baliabideetarako eta jarduera eta emanaldi eszenikoetarako.

    Ile-eranskingilea.

    Karakterizazioburua.

    Ile-apaintzaileburua, ikuskizun eta ikus-entzuneko baliabideetarako.

    Karakterizazioko protesi eta efektu berezietako espezialista.

    Karakterizazioko pertsonaien diseinatzailea.

    Karakterizazioko prestatzaile teknikoa.

    Merkataritzako teknikaria.

  1. Heziketa-zikloaren helburu orokorrak:

    1. Karakterizazioko zerbitzuak programatu eta antolatzea baliabide material, profesional eta teknikoak aintzat hartuta, prozesuak kudeatzeko eta ezarritako helburuak betetzeko.

    2. Honako eragiketa hauek planifikatu eta gauzatzea: stockak kontrolatzea, eta materiala eta aparatuak erosi eta zaintzea, biltegiratzeko baldintzak balioetsita eta dokumentazio teknikoa interpretatuta, betiere karakterizazioko ekipoen eta produktuen hornidura eta mantentze-lanak antolatzearren.

    3. Prozesu horiekin loturiko kosmetikoak eta materialak ezagutzea karakterizazioko ekipoen eta produktuen hornidura eta mantentze-lanak antolatzearren; horretarako, bakoitzaren ezaugarriak eta kontserbatzeko baldintza egokienak zeintzuk diren identifikatu behar dira.

    4. Zirriborroak egitea pertsonaien diseinua egiteko; horretarako, tresna grafikoak eta plastikoak aplikatu behar dira.

    5. Aplikazio informatikoak erabiltzea pertsonaiak diseinatzeko; horretarako, 2Dko eta 3Dko diseinu digitaleko programak erabili behar dira.

    6. Proposamenak eta aurrekontuak diseinatzea karakterizazio-proiektua gauzatzeko; horretarako, dokumentazio teknikoa eta artistikoa eta baldintza eszenikoak interpretatu behar dira.

    7. Lan Plana diseinatzea filmaketan edo emanaldian karakterizazio-jarduerak zuzentzeko; horretarako, esku-hartzearen prozedurak, eragiketak eta sekuentziak definitu behar dira.

    8. Protesiak moldekatzea eta modelatzea karakterizaziorako protesiak diseinatzeko eta nola egin antolatzeko; horretarako, materialak eta prozeduraren faseak identifikatu behar dira.

    9. Ile-protesiak egitea karakterizaziorako protesiak diseinatzeko eta nola egin antolatzeko; horretarako, teknika eta baliabide egokiak identifikatu behar dira.

    10. Ikus-entzunezko produkzioetarako eta produkzio eszenikoetarako orrazkerak muntatzeko prozedurak aplikatzea, karakterizazioko ile-apainketa egin eta gainbegiratzeko; horretarako, ilearen luzera, forma eta kolorea aldatzeko teknikak hautatu behar dira.

    11. Kosmetikoak eta dekorazio-teknikak aplikatzea makillaje profesionalak diseinatu eta egiteko; horretarako, erabiltzailearen ezaugarriei erreparatu behar zaie eta/edo zirriborroari kasu egin.

    12. Efektu berezidun makillajeak egitea makillaje profesionalak diseinatu eta egiteko; horretarako, teknika eta baliabide egokiak identifikatu behar dira.

    1. Makillajea, protesiak, jantziak eta karakterizazioko gainerako elementuak integratzea, pertsonaien karakterizazioa gainbegiratu eta egiteko; horretarako, diseinuaren zehaztapenei jarraitu behar zaie.

    2. Prozesuak kontrolatzeko programak ezartzea, proiektuaren ebaluazioa egiteko; horretarako, neurri zuzentzaileak aztertu behar dira.

    3. Sormena eta berrikuntzako espiritua garatzea, lanaren eta norberaren bizitzaren prozesuetan eta antolamenduan agertzen diren erronkei erantzuteko.

    4. Sektoreko bilakaera zientifikoarekin, teknologikoarekin eta antolamendukoarekin lotzen diren ikaskuntza-baliabideak eta -aukerak aztertzea eta erabiltzea, baita informazioaren eta komunikazioaren teknologiak ere, eguneratze-izpirituari eusteko eta laneko egoera berrietara eta egoera pertsonal berrietara egokitzeko.

    5. Erabakiak arrazoituta hartzea eta, horretarako, inplikatutako aldagaiak aztertzea, hainbat esparrutako jakintzak integratzea eta arriskuak eta erabaki okerrak hartzeko aukera onartzea, askotariko egoerei, arazoei edo gorabeherei aurre egiteko eta horiek ebazteko.

    6. Lidergo, motibazio, gainbegiratze eta komunikazioko teknikak garatzea talde-laneko testuinguruetan, betiere lan-taldeen antolamendua eta koordinazioa errazteko.

    7. Komunikatzeko estrategiak eta teknikak aplikatzea, transmitituko diren edukietara, xedera eta hartzaileen ezaugarrietara egokituta, komunikazio-prozesuetan eraginkortasuna ziurtatzeko.

    8. Laneko arriskuen prebentzioko eta ingurumen-babeseko egoerak ebaluatzea, norberaren eta taldearen prebentziorako neurriak proposatuz eta aplikatuz, lan-prozesuetan aplikatzekoa den araudiaren arabera, betiere ingurune seguruak bermatzeko.

    9. Irisgarritasun unibertsalari eta «denontzako diseinuari» erantzuteko beharrezkoak diren teknikak aplikatzea eta aztertzea.

    10. Kalitate-parametroak identifikatzea eta aplikatzea ikaskuntza-prozesuan egindako lanetan eta jardueretan, ebaluazioaren eta kalitatearen kultura baloratzeko eta kalitate-kudeaketako prozedurak hobetzeko.

    11. Kultura ekintzailearekin, enpresakoarekin eta ekimen profesionalekoarekin erlazionatutako prozedurak erabiltzea, enpresa txiki baten oinarrizko kudeaketa egiteko edo lan bati ekiteko.

    12. Baldintza sozialak eta lanekoak arautzen dituen lege-esparrua kontuan izanda, gizarteko agente aktibo gisa dituen eskubideak eta betebeharrak zein diren jakitea, herritar demokratiko gisa parte hartzeko.

  2. Honakoa da heziketa-zikloa osatzen duten lanbide-moduluen zerrenda:

    1. Plangintza eta proiektuak.

    2. Pertsonaien karakterizazioa.

    3. Makillaje profesionala.

    4. Efektu bereziak makillajearen bitartez.

    5. Aurpegiko eta gorputzeko protesiak sortzea.

    6. Karakterizaziorako ile-apainketa.

    7. Eranskinak.

    8. Pertsonaien 2Dko eta 3Dko diseinu digitala.

    9. Diseinu grafiko aplikatua.

    10. Karakterizazio- eta makillaje-produktuak.

    11. Karakterizazio eta makillaje profesionaleko proiektua.

    12. Ingeles teknikoa.

    1. Laneko prestakuntza eta orientabidea.

    2. Enpresa eta ekimen sortzailea.

    3. Lantokiko prestakuntza.

      1. eranskinean zehaztu da lanbide-moduluen ordu-esleipena eta lanbide-moduluak zein kurtsotan eman beharko diren.

        Lanbide-heziketaren eskumena duen Sailak arautu ditzakeen heziketa-eskaintzen arabera egokitu ahal izango da moduluen ordu-esleipena eta moduluak zein kurtsotan emango diren, dekretu honen 11. artikuluan xedatutakoarekin bat eginik.

  3. Lanbide-modulu bakoitzerako, ikaskuntzaren emaitzak (prestakuntzaldia amaitzean ikasleak jakin, ulertu eta egin dezan espero dena deskribatzen dutenak), eta ebaluazio-irizpideak eta eman beharreko edukiak ezartzen dira. II. eranskinean ezarri da hori guztia.

  4. Lantokiko prestakuntzako modulua, bestalde, bigarren kurtsoko azken hamahiru asteetan garatuko da, eta ikastetxean egindako lanbide-modulu guztien ebaluazio positiboa lortu ondoren egingo da.

  5. Europako Batzordeak ezarritako oinarrizko konpetentziak garatzeko eta sakontzeko gomendioei jarraituz eta lehentasuneko arloekin lotzen den prestakuntzaren garapenaren indarrez, curriculumean Ingeles teknikoa modulua txertatuta landuko da heziketa-ziklo horretan atzerriko hizkuntza, betiere Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren hirugarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera.

Prestakuntza garatzeko, eta ezarritako emaitzak eta konpetentziak lortzeko gutxieneko espazioak eta ekipamenduak III. eranskinean zehaztu dira.

  1. Heziketa-zikloko lanbide-modulu bakoitzerako irakasleen espezialitateak eta irakasteko eskumena IV. eranskinaren 1. atalean ezarri dira.

  2. Irakaskuntza-kidegoetako irakasleei oro har eskatzen zaizkien titulazioak otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuaren 13. artikuluan ezarritakoak dira. Izan ere, Errege Dekretu horrek onartzen du Hezkuntzako maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan aipatzen diren irakasle-kidegoetako espezialitate berrietan sartzeko eta eskuratzeko araudia, eta arautzen du Lege horren hamazazpigarren xedapen iragankorrean adierazten den sarrerako aldi baterako erregimena. Irakasleen espezialitateetarako 1. paragrafoan adierazten diren titulazio baliokideak (irakaskuntzaren ondorioetarako) IV. eranskinaren 2. atalean jaso dira.

  3. Hezkuntzakoaz bestelako administrazioetan barnean hartuta dauden titulartasun pribatuko nahiz titulartasun publikoko ikastetxeetako irakasleentzat, titulua osatzen duten lanbide-moduluak emateko beharrezko titulazioak eta eskakizunak Dekretu honen IV. eranskinaren 3. atalean eman dira aditzera. Nolanahi ere, aditzera emandako titulazio horiek lortzeko irakaskuntzek lanbide-moduluen helburuak bete beharko dituzte. Helburu horiek barnean hartuta ez badaude, titulazioaz gain, lanbide-arlo horrekin lotzen den sektorean gutxienez hiru urteko lan-esperientzia frogatu beharko da «ziurtagiri» bidez ikaskuntzaren emaitzekin inplizituki lotzen diren enpresetan produkzio-jarduerak garatzen hiru urteko esperientzia frogatu beharko du ziurtagiriak.

Heziketa-ziklo honetara sartzeko lehentasuna izango dute batxilergoan Zientzia eta Teknologiaren modalitatea edo Giza eta Gizarte Zientzien modalitatea ikasi dutenek.

  1. Karakterizazioko eta Makillaje Profesionaleko goi-mailako teknikariaren tituluak aukera ematen du goi-mailako edozein heziketa-ziklotan zuzenean sartzeko, betiere horretarako ezartzen diren onarpen-baldintzetan.

  2. Karakterizazioko eta Makillaje Profesionaleko goi-mailako teknikariaren tituluak aukera ematen du graduko unibertsitate-tituluak eskuratzeko ikasketetara zuzenean sartzeko, betiere horretarako ezartzen diren onarpen-baldintzetan.

    Lanbide-heziketaren eskumena duen Sailak zehaztuko du Karakterizazioko eta Makillaje Profesionaleko goi-mailako teknikari-titulua dutenen eta horrekin lotzen den graduko unibertsitate-titulua dutenen arteko baliozkotze-erregimena. Baliozkotze-araubidea errazteko asmoz, dekretu honetan ezarritako irakasgaietan 120 ECTS kreditu esleitu dira prestakuntza-ziklo honetako lanbide-moduluen artean.

  1. Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren babesean Laneko prestakuntza eta orientabidea modulua edo Enpresa eta ekimen sortzailea modulua gaindituta dituenak modulu horiek baliozkotuta izango ditu lege horren babespeko beste edozein ziklotan.

  2. Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruan hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen otsailaren 26ko 32/2008 Dekretuaren 27. artikuluan ezarritakoaren arabera, Lantokiko prestakuntza lanbide-modulua osorik edo zati batean salbuestea erabaki ahal izango da, baldin eta heziketa-ziklo honekin lotutako lan-esperientzia egiaztatzen bada, artikulu horretan jasotako baldintzen arabera.

  3. Laneko esperientziaren bidez eskuratutako lanbide-konpetentziak aintzat hartzeko uztailaren 17ko 1224/2009 Errege Dekretuan ezarritako prozeduraren bitartez, titulu honetan barnean hartzen diren konpetentzia-atal guztiak egiaztatu dituztenek Laneko prestakuntza eta orientabidea modulua baliozkotzea eskatu ahal izango dute, baldin eta:

    Urtebeteko lan-esperientzia, gutxienez, egiaztatzen badute.

    Jarduera prebentiboaren oinarrizko funtzioak betetzeko ezarritako prestakuntzaren egiaztagiria badute Prebentzio-zerbitzuen erregelamendua onartzen duen urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera emandako egiaztagiria izango da.

  4. Titulu honen profilarekin lotzen diren konpetentzia-atal guztiak egiaztatu dituztenek Ingeles teknikoko modulua baliozkotzea eskatu ahal izango dute, baldin eta proiektuko lanbide-modulua gainditzen badute. Edonola ere, gutxienez 3 urteko lan-esperientzia egiaztatu beharko dute, uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren 40.5 artikuluan xedatutakoaren indarrez.

  5. Ile-apainketako estilismo eta zuzendaritzako goi-mailako tituluaren irakaskuntzak osatzen dituzten lanbide-moduluen eta konpetentzia-atalen arteko egokitasuna horiek baliozkotzeko edo salbuesteko eta titulu honetako lanbide-moduluen eta konpetentzia-atalen arteko egokitasuna horiek egiaztatzeko V. eranskinean jasotzen dira.

Lanbide-heziketaren eskumena duen Sailak arautu egingo ditu ziklo honetako irakaskuntzak eskaini ahal izateko baimena eta eskaintza horren oinarrizko alderdiak (hala nola moduluen iraupena eta sekuentziazioa), araubide orokorrean ezarritakoaz bestelako eskaintza osoaren modalitatean eta urrutiko irakaskuntzan edo beste modalitate batzuetan.

LEHENENGO XEDAPEN GEHIGARRIA. Titulazio baliokideak eta lanbide-trebakuntzekiko lotespena.

  1. Laneko prestakuntza eta orientabidea lanbide-modulurako dekretu honetan ezarritako prestakuntzak trebatu egiten du laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko mailako jardueretarako urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuan ezarritako lanbide-erantzukizunez arduratzeko, baldin eta gutxienez 45 eskola-ordu ematen badira. Errege-dekretu horrek prebentzio-zerbitzuen araudia onartzen du.

    BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

    Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako Sailburuordetzak aukera izango du dekretu honen I. eranskinean ezarritakoaz bestelako iraupena duten proiektuak baimentzeko, baldin eta moduluen kurtsokako banaketa aldatzen ez bada eta titulua sortzeko errege-dekretuan modulu bakoitzari esleitutako gutxieneko orduak errespetatzen badira.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2014ko apirilaren 8an.

Lehendakaria,

IŃIGO URKULLU RENTERIA.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik