Euskadi.eus
  • 53/2014 DEKRETUA, apirilaren 8, Postinprimaketa eta Akabera Grafikoko teknikariaren tituluari dagokion curriculuma ezartzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

53/2014 DEKRETUA, apirilaren 8, Postinprimaketa eta Akabera Grafikoko teknikariaren tituluari dagokion curriculuma ezartzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 100
  • Hurrenkera-zk.: 2365
  • Xedapen-zk.: 53
  • Xedapen-data: 2014/04/08
  • Argitaratze-data: 2014/05/29

Testu legala

Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren 10.1 artikuluak ezartzen duenez, Estatuko Administrazio Orokorrak finkatuko ditu Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalean aditzera emandako lanbide-prestakuntzako eskaintzak osatuko dituzten profesionaltasun-ziurtagiriak eta -tituluak, betiere Konstituzioaren 149.1.30 eta 7. artikuluan xedatutakoaren arabera eta Lanbide Heziketaren Kontseilu Nagusiari kontsultatu ondoren.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 39.6 artikuluak xedatzen duenez, Espainiako Gobernuak, autonomia-erkidegoei kontsultatu ostean, Lanbide Heziketako ikasketei dagozkien titulazioak ezarriko ditu, baita titulazio horietako bakoitzaren curriculumaren oinarrizko alderdiak ere.

Ekonomia iraunkorraren martxoaren 4ko 2/2011 Legeak eta Ekonomia iraunkorraren Legea osatzen duen martxoaren 11ko 4/2011 Lege Organikoak Lanbide Heziketaren eta kualifikazioen 5/2002 Lege Organikoa eta Hezkuntzaren 2/2006 Lege Organikoa aldatzen dituenak, hainbat lege-aldaketa adierazgarri eragin dituzte bestelako ekonomia baten garapena sustatzeko eta bizkortzeko, hau da, ekonomia lehiakorragoa eta berritzaileagoa, produkzio-sektore tradizionalak berritzeko gauza izango dena eta kalitateko enplegu egonkorra eskatzen duten beste jarduera batzuetarantz bidea egiteko gauza izango dena sustatzeko eta bizkortzeko.

Hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren 9. artikuluan definitzen da lanbide-heziketako tituluen egitura. Horretarako, Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionala, Europar Batasunak finkatutako jarraibideak, eta gizarte-intereseko beste alderdi batzuk hartu dira kontuan.

  1. artikuluak titulu horien lanbide-profila zehazten du. Lanbide-profil horretan sartuko dira konpetentzia orokorra, lanbide-konpetentzia, konpetentzia pertsonalak eta sozialak eta, hala badagokio, Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalaren konpetentzia-atalak. Horrenbestez, titulu bakoitzak lanbide-kualifikazio oso bat, gutxienez, hartuko du barnean, betiere Lanbide Heziketako tituluek produkzio-sistemaren beharrei eta hiritartasun demokratikoa egikaritzeko aukera emango duten balio pertsonal eta sozialei eraginkortasunez erantzuteko.

    Azaroaren 18ko 1683/2011 Errege Dekretuak Postinprimaketa eta Akabera Grafikoko teknikari-titulua ezarri eta gutxieneko irakaskuntzak finkatzen ditu. Dekretu horrek ordeztu egiten du Azaleztapeneko eta Paperezko eta Kartoizko Manipulatuetako teknikari tituluaren erregulazioa, abenduaren 16ko 2426/1994 Errege Dekretuan ezarritakoa.

    Bestetik, Hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen aurrez aipatutako 1147/2011 Errege Dekretuaren 8. artikuluak 2. atalean xedatzen duenez, hezkuntza-administrazioek ezarriko dituzte Lanbide Heziketako irakaskuntzen curriculumak. Edonola ere, errege dekretu horretan bertan xedatutakoa eta titulu bakoitza erregulatzen duten arauetan xedatutakoa errespetatu beharko dute.

    Euskal Autonomia Erkidegoaren berezko eskumenen esparruari dagokionez, Autonomia Estatutuaren 16. artikuluan aditzera ematen denez, «Konstituzioaren lehen erabaki gehigarrian ezarritakoa aplikatzeko, irakaskuntza, zabalera, maila, gradu, era eta espezialitate guztietan, Euskal Autonomia Erkidegoaren konpetentziapean dago, Konstituzioaren 27. artikuluan ezarritakoari eta hura garatzen duten Lege Organikoei, eta 149.1.30 artikuluak Estatuari ematen dizkion ahalmenei eta hori guztia betetzeko eta bermatzeko behar den goi inspekzioari kalterik egin gabe».

    Bestalde, otsailaren 26ko 32/2008 Dekretuak, hezkuntza-sistemaren barruan, Lanbide Heziketaren antolamendu orokorra ezartzen du, Euskal Autonomia Erkidegoan.

    Azaldutako aurrekarien arabera, dekretu honen helburua da Postinprimaketa eta Akabera Grafikoko teknikariaren tituluari dagozkion Lanbide Heziketako irakaskuntzetarako curriculuma ezartzea Euskal Autonomia Erkidegorako, Postinprimaketa eta Akabera Grafikoko teknikariaren titulua ezartzen duen eta tituluaren gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituen azaroaren 18ko 1683/2011 Errege Dekretuaren babesean.

    Postinprimaketa eta Akabera Grafikoko teknikariaren tituluaren curriculumean alderdi hauek deskribatzen dira: alde batetik, tituluak adierazten duen lanbide-profila (kualifikazioak eta konpetentzia-atalak zerrendatzen dira, eta konpetentzia profesionalak, pertsonalak eta sozialak deskribatzen dira); eta, bestetik, tituluak biltzen dituen helburu orokorren eta lanbide-moduluen bidez, besteak beste, ezarritako irakaskuntzak (lanbide-modulu bakoitzari dagozkion ikaskuntzaren emaitzak, ebaluazio-irizpideak eta edukiak, eta horiek antolatu eta ezartzeko jarraibideak eta zehaztapenak barne hartuta).

    Helburu orokorrak profilean deskribatzen diren konpetentzia profesional, pertsonal eta sozialetatik atera dira. Haietan, ikasleak heziketa-zikloaren amaieran eskuratu behar dituen gaitasunak eta lorpenak adierazten dira; hortaz, heziketa-zikloa osatzen duten lanbide-moduluetako bakoitzean landu beharreko edukiak eta ikasleak bereganatu behar dituen ikaskuntzaren emaitzak lortzeko lehen iturria dira.

    Modulu bakoitzean jasotako edukiak irakatsi eta ikasteko prozesuaren euskarria dira, ikasleak trebetasun eta abilezia teknikoak, etorkizun profesionalean aurrera egiteko kontzeptuzko oinarri zabala eta lortu nahi den kualifikazioarekiko lanbide-nortasun koherentea islatuko duten portaerak eskura ditzan.

    Honako dekretu hau bideratzean, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 19. artikulutik 22. artikulura bitartean aurreikusten diren izapideak bete dira.

    Ondorioz, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren proposamenez, Lanbide Heziketako Euskal Kontseiluak emandako txostena eta gainerako aginduzko txostenak aztertuta, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoaren arabera, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2014ko apirilaren 8koan egindako bilkuran eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hau

  1. Dekretu honek ezartzen du zer curriculum dagokion Lanbide Heziketako irakaskuntzetako Postinprimaketa eta Akabera Grafikoko teknikariaren tituluari Euskal Autonomia Erkidegoan.

  2. Ikastetxeak duen autonomia pedagogikoaren eta antolamendukoaren ildotik, hari dagokio bere Ikastetxearen Ikasketa Proiektua ezartzea, eta proiektu horretan ezarriko ditu bere irakaskuntza-lanaren ezaugarriak eta nortasuna zehazteko eta lanbide-moduluen programazioak prestatzeari buruzko irizpideak finkatzeko beharrezko erabakiak.

  3. Ikastetxearen Ikasketa Proiektuaren esparruan, heziketa-zikloaren ardura duen irakasle taldeari eta, zehazki, irakasle bakoitzari dagokio programazioak prestatzea. Horretarako, ezartzen diren helburu orokorrak kontuan izan beharko ditu, lanbide-modulu bakoitzean bildutako ikaskuntzaren emaitzak eta edukiak errespetatu beharko ditu, eta irakaskuntzen erreferentziazko lanbide-profila hartu beharko du euskarri.

Postinprimaketa eta Akabera Grafikoko teknikariaren titulua elementu hauek identifikatzen dute:

Izena: Postinprimaketa eta Akabera Grafikoak.

Maila: Erdi-mailako Lanbide Heziketa.

Iraupena: 2.000 ordu.

Lanbide-arloa: Arte grafikoak.

Irakaskuntzaren Nazioarteko Sailkapen Normalizatuko erreferentea: INSN-3b.

  1. Titulu honen konpetentzia orokorra da postinprimaketa eta akabera grafikoarekin loturiko eragiketak egitea; horretarako, kalitatea bermatu behar da eta segurtasunari eta ingurumen-babesari buruzko araudia bete behar da.

  2. Konpetentzia profesionalak, pertsonalak eta sozialak.

    Honako hauek dira titulu honen konpetentzia profesionalak, pertsonalak eta sozialak:

    1. Tolesteko-gomaztatzeko makinetan ontziak eratzea, makinaren elementuak egokituz.

    2. Inprimatutako euskarria trokelatzea, makinaren elementuak egokituz.

    3. Euskarri grafikoak ebakitzea eta tolestea, makinen elementuak programatuz eta egokituz.

    4. Azaleztapena alanbrez egitea, josteko trena erregulatuz.

    5. Konplexuen elaboraziorako eta packaging-erako materialak prestatzea, eta horien propietateak egiaztatzea.

    6. Paperezko eta azal gogorreko azaleztapena egitea, produkzio-lineen mekanismoak egokituz.

    7. Azalak eta artxibategiak eskatutako kalitatearekin egitea eta estanpatzea, eta zehaztapen teknikoak aplikatzea.

    8. Inprimatutako euskarrien estanpatze termikoa, plastifikatzea eta bernizatzea egitea, ibilbide-orriaren zehaztapenak aplikatuz.

    9. Tirada egitea, zehaztapen teknikoak betez eta OK paper-orriaren baldintzak eta segurtasun-neurriak aplikatuz.

    10. Produkzio-prozesuetako aldaketa teknologikoen eta antolamendukoen ondoriozko lan-egoera berrietara egokitzea, «bizialdi osoko ikaskuntzarako» dauden baliabideak eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabilita, jakintzak eguneratzeko.

    11. Dagokion konpetentziaren esparruan erantzukizunez eta autonomiaz jardutea, eta esleitutako lana antolatzea eta garatzea, lan-ingurunean beste profesional batzuekin talde-lanean edo lankidetzan jardunez.

    12. Bere jarduerari dagozkion gorabeherak arduraz konpontzea, horien sorburuak identifikatuz, bere gaitasunaren eta autonomiaren esparruan.

    1. Eraginkortasunez komunikatzea, bere lanaren esparruan esku hartzen duten pertsonen autonomia eta konpetentzia errespetatuz.

    2. Produkzio-prozesuan laneko arriskuen prebentziorako eta ingurumen-babeserako neurriak eta protokoloak aplikatzea, pertsonen, lan-ingurunearen eta ingurumenaren gaineko kalteak saihestearren.

    3. Produkzioko edo zerbitzugintzako prozesuetan bildutako lanbide-jardueretan, kalitate-prozedurak, irisgarritasun unibertsalekoak eta «denontzako diseinukoak» aplikatzea.

    4. Enpresa txiki bat sortu eta abiarazteko oinarrizko kudeaketa egitea, eta dagokion lanbide-jardueran ekimena izatea.

    5. Dagokion jardueraren ondoriozko eskubideak baliatzea eta betebeharrak betetzea, indarrean dagoen legerian ezarritakoaren arabera, eta bizitza ekonomikoan, sozialean eta kulturalean aktiboki parte hartuz.

  3. Titulu honetan biltzen diren Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionaleko kualifikazioen eta konpetentzia-atalen zerrenda:

    Osatutako lanbide-kualifikazioak:

    1. Gillotinatzea eta tolestea. ARG217_2. (1228/2006 Errege Dekretua, urriaren 27koa). Konpetentzia-atal hauek barne hartzen ditu:

      UC0200_2: prozesu grafikoan segurtasun, kalitate eta produktibitateko baldintzetan jardutea.

      UC0691_2: azaleztapenerako lehengaiak eta produktu osagarriak prestatzea.

      UC0692_2: parametroak doitzea, ekipoak sinkronizatzea eta material grafikoak ebakitzea.

      UC0693_2: parametroak doitzea, elementuak nibelatzea eta tolestaketa egitea.

    2. Trokelaketa. ARG218_2. (1128/2006 Errege Dekretua, urriaren 27koa). Konpetentzia-atal hauek barne hartzen ditu:

      UC0200_2: prozesu grafikoan segurtasun, kalitate eta produktibitateko baldintzetan jardutea.

      UC0694_2: trokelaketa-elementuak prestatzea, transformatu beharreko euskarriari dagokionez.

      UC0695_2: prozesuko elementuak doitzea eta trokelaketa egitea.

    3. Josteko treneko eragiketak. ARG290_2. (1135/2007 Errege Dekretua, abuztuaren 31koa). Konpetentzia-atal hauek barne hartzen ditu:

      UC0200_2: prozesu grafikoan segurtasun, kalitate eta produktibitateko baldintzetan jardutea.

      UC0691_2: azaleztapenerako lehengaiak eta produktu osagarriak prestatzea.

      UC0926_2: parametroak doitzea, ekipoak sinkronizatzea eta grapa bidezko azaleztapena egitea.

      UC0927_2: parametroak doitzea, elementuak nibelatzea, eta altxatzea eta landare-hariz jostea.

    4. Paperezko eta azal gogorreko industria-azaleztapeneko eragiketak. ARG420_2. (1955/2009 Errege Dekretua, abenduaren 18koa). Konpetentzia-atal hauek barne hartzen ditu:

      UC0200_2: prozesu grafikoan segurtasun, kalitate eta produktibitateko baldintzetan jardutea.

      UC0691_2: azaleztapenerako lehengaiak eta produktu osagarriak prestatzea.

      UC01350_2: industria-azaleztapenerako azalak egitea eta estanpatzea. UC01351_2: Paperezko eta azal gogorreko industria-azaleztapena egitea.

      Osatu gabeko lanbide-kualifikazioak:

    1. Paperezko eta kartoizko konplexu, ontzi eta beste produktu batzuen fabrikazioa. ARG416_2. (1955/2009 Errege Dekretua, abenduaren 18koa). Konpetentzia-atal hauek barne hartzen ditu:

      UC01339_2: ontziak, bilgarriak eta papergintzako produktuak egiteko lineak prestatzea.

      UC01340_2: ontziak, bilgarriak eta papergintzako produktuak egitea.

    2. Flexografiako inprimaketa. ARG417_2. (1955/2009 Errege Dekretua, abenduaren 18koa). Konpetentzia-atal hauek barne hartzen ditu:

      UC1344_2: klixeak muntatzea eta flexografiako inprimaketa-prozesuko elementuak doitzea.

      UC1345_2: flexografiako inprimaketa egitea.

  1. Lanbide-figura hori duten pertsonek arte grafikoetako enpresetan, argitaletxeetan, komunikazioko enpresetan, publizitatean, inprimategietan, azaleztatze-enpresetan, packaging-enpresetan, akabera grafikoetako enpresetan, konplexuen fabrikazioan eta paperezko eta kartoizko transformatuetan lan egiten dute. Beste enpresa batzuetan ere jardun dezakete, industria-azaleztapeneko eta ontzi nahiz bilgarriak egiteko sekzioetan.

  2. Zeregin eta lanpostu aipagarrienak hauek dira:

    Industria-azaleztatzailea.

    Gillotinatze-teknikaria.

    Tolestaile-teknikaria.

    Tolesteko-gomaztatzeko makinako teknikaria.

    Altxatzeko makinako teknikaria.

    Paper-orriak josteko makinako teknikaria.

    Paperezko eta azal gogorreko azaleztatzailea.

    Grapa edo alanbre bidezko azaleztatzailea.

    Flexografia-inprimatzailea.

    Azaleztatzeko azalak egiteko teknikaria.

    Azalak estanpatzeko teknikaria.

    Packaging-eko teknikaria.

    Akabera grafikoetako teknikaria.

    Ontziak eta bilgarriak egiteko teknikaria.

    Trokelaketa-teknikaria.

  1. Heziketa-zikloaren helburu orokorrak:

    1. Elementu trukagarriak doitzea eta tolesteko eta gomaztatzeko mekanismoak egokitzea, ontziak egiteko.

    2. Makinaren zehaztapen teknikoak betetzea, ontziak egiteko.

    3. Makina prestatzea, eta konpontzeko eta kanporatzeko mekanismoak eta kaxagai-bereizgailuak doitzea, euskarria trokelatzeko.

    4. Euskarria trokelatzea, eskatzen den kalitatearekin.

    5. Gillotina-elementuak doitzea, euskarri grafikoak ebakitzeko zehaztapen teknikoei jarraiki.

    6. Tolesteko makinaren elementuak doitzea, euskarri grafikoak tolesteko zehaztapen teknikoei jarraiki.

    7. Altxatzeko, josteko eta ebakitzeko prozesua prestatzea eta makinaren estazioak sinkronizatzea, azaleztapena alanbrez egiteko.

    8. Alanbrez jostea eta ezarritako parametroak aplikatzea.

    9. Kalitatea kontrolatzeko ekipoak eta tresnak maneiatzea, materialak prestatzeko.

    10. Paperezko eta azal bidezko azaleztapenerako aldez aurretik egin beharreko lan-estazioak erregulatzea.

    11. Zehaztapen teknikoak ibilbide-orrian aplikatzea paperezko eta azal bidezko azaleztapenerako.

    12. Azaleztatze-linea prestatzea eta, horretarako, josteko estazioak, bizkarraren tratamendua eta azaletan sartzea erregulatzea, azal bidezko azaleztapena egiteko.

    1. Makinen mekanismoak erregulatzea eta azal eta artxibategiak egiteko eta estanpatzeko jarraibide teknikoak interpretatzea.

    2. Makinaren elementuak prestatzea euskarriak estanpatzeko eta/edo plastifikatzeko eragiketak egitearren.

    3. Inprimakia lineatik kanpo bernizatzea eta produktuaren kalitatea egiaztatzea.

    4. Makinaren kontrolak arautzea, tirada egiteko OK paper-orriaren baldintza egokiak ebaluatuz.

    5. Bizialdi osoko ikaskuntzarako dauden baliabideak eta komunikazioaren eta informazioaren teknologiak aztertzea eta erabiltzea, ikasteko eta jakintzak eguneratzeko, eta lanbidean eta pertsonalki hobetzeko aukerak ezagutzea, lanbideko eta laneko hainbat egoeratara moldatzeko.

    6. Talde-lanak garatzea eta haien antolamendua baloratzea, tolerantziaz eta errespetuz parte hartuz, eta erabaki kolektiboak edo bakarkakoak hartzea, erantzukizunez eta autonomiaz jarduteko.

    7. Sormenezko irtenbideak hartu eta balioestea lan-prozesuak garatzean sortzen diren arazo eta gorabeheren aurrean, dagokion jardueran izaten diren gertakariak erantzukizunez ebazteko.

    8. Komunikatzeko teknikak aplikatzea, transmitituko diren edukietara, haien xedera eta hartzaileen ezaugarrietara egokituta, prozesuaren eraginkortasuna ziurtatzeko.

    9. Lanbide-jarduerarekin lotutako ingurumen- eta lan-arriskuak aztertzea, eta horien sorburuekin lotzea, hartu beharreko prebentzio-neurriak oinarritzeko eta dagozkion protokoloak aplikatzeko, nork bere buruari, inguruneari eta ingurumenari kalterik ez egitearren.

    10. Irisgarritasun unibertsalari eta «denontzako diseinuari» erantzuteko beharrezkoak diren teknikak aplikatzea eta aztertzea.

    11. Ikasteko prozesuan lanaren kalitate-prozedurak eta erreferentziako produkzio-sektorearenak hobetzeko beharrezkoak diren teknikak aplikatzea eta aztertzea.

    12. Kultura ekintzailearekin, enpresakoarekin eta ekimen profesionalekoarekin erlazionatutako prozedurak erabiltzea, enpresa txiki baten oinarrizko kudeaketa egiteko edo lan bati ekiteko.

    13. Baldintza sozialak eta lanekoak arautzen dituen lege-esparrua kontuan izanda, gizarteko agente aktibo gisa dituen eskubideak eta betebeharrak zein diren jakitea, herritar demokratiko gisa parte hartzeko.

  2. Honakoa da heziketa-zikloa osatzen duten lanbide-moduluen zerrenda:

    1. Gillotinatzea eta tolestea.

    2. Grapa bidezko azaleztapena.

    3. Paperezko eta azal gogorreko azaleztapena.

    4. Trokelaketa.

    5. Postinprimaketarako materialak.

    6. Flexografiako inprimaketa.

    7. Azalak eta artxibategiak egitea.

    8. Inprimakiaren gainazaleko tratamendua.

    9. Ontziak eratzea.

    10. Ingeles teknikoa.

    11. Laneko prestakuntza eta orientabidea.

    12. Enpresa eta ekimen sortzailea.

    1. Lantokiko prestakuntza.

      1. eranskinean zehaztu da lanbide-moduluen ordu-esleipena eta lanbide-moduluak zein kurtsotan eman beharko diren.

        Lanbide-heziketaren eskumena duen Sailak arautu ditzakeen heziketa-eskaintzen arabera egokitu ahal izango da moduluen ordu-esleipena eta moduluak zein kurtsotan emango diren, dekretu honen 10. artikuluan xedatutakoarekin bat eginik.

  3. Lanbide-modulu bakoitzerako, ikaskuntzaren emaitzak (prestakuntzaldia amaitzean ikasleak jakin, ulertu eta egin dezan espero dena deskribatzen dutenak), eta ebaluazio-irizpideak eta eman beharreko edukiak ezartzen dira. II. eranskinean ezarri da hori guztia.

  4. Lantokiko prestakuntzako modulua, bestalde, bigarren kurtsoko azken hamabi asteetan garatuko da, eta ikastetxean egindako lanbide-modulu guztien ebaluazio positiboa lortu ondoren egingo da.

  5. Europako Batzordeak ezarritako oinarrizko konpetentziak garatzeko eta sakontzeko gomendioei jarraituz eta lehentasuneko arloekin lotzen den prestakuntzaren garapenaren indarrez, curriculumean Ingeles teknikoa modulua txertatuta landuko da heziketa-ziklo horretan atzerriko hizkuntza, betiere Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren hirugarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera.

Prestakuntza garatzeko, eta ezarritako emaitzak eta konpetentziak lortzeko gutxieneko espazioak eta ekipamenduak III. eranskinean zehaztu dira.

  1. Heziketa-zikloko lanbide-modulu bakoitzerako irakasleen espezialitateak eta irakasteko eskumena IV. eranskinaren 1. atalean ezarri dira.

  2. Irakaskuntza-kidegoetako irakasleei oro har eskatzen zaizkien titulazioak otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuaren 13. artikuluan ezarritakoak dira. Izan ere, Errege Dekretu horrek onartzen du Hezkuntzako maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan aipatzen diren irakasle-kidegoetako espezialitate berrietan sartzeko eta eskuratzeko araudia, eta arautzen du Lege horren hamazazpigarren xedapen iragankorrean adierazten den sarrerako aldi baterako erregimena. Irakasleen espezialitateetarako 1. paragrafoan adierazten diren titulazio baliokideak (irakaskuntzaren ondorioetarako) IV. eranskinaren 2. atalean jaso dira.

  3. Hezkuntzakoaz bestelako administrazioetan barnean hartuta dauden titulartasun pribatuko nahiz titulartasun publikoko ikastetxeetako irakasleentzat, titulua osatzen duten lanbide-moduluak emateko beharrezko titulazioak eta eskakizunak Dekretu honen IV. eranskinaren 3. atalean eman dira aditzera. Nolanahi ere, aditzera emandako titulazio horiek lortzeko irakaskuntzek lanbide-moduluen helburuak bete beharko dituzte. Helburu horiek barnean hartuta ez badaude, titulazioaz gain, lanbide-arlo horrekin lotzen den sektorean gutxienez hiru urteko lan-esperientzia frogatu beharko da «ziurtagiri» bidez ikaskuntzaren emaitzekin inplizituki lotzen diren enpresetan produkzio-jarduerak garatzen hiru urteko esperientzia frogatu beharko du ziurtagiriak.

  1. Postinprimaketa eta Akabera Grafikoko teknikariaren tituluak aukera ematen du erdi-mailako edozein heziketa-ziklotara zuzenean sartzeko, betiere horretarako ezartzen diren onarpen-baldintzetan.

  2. Postinprimaketa eta Akabera Grafikoko teknikariaren tituluak aukera ematen du, halaber, lanbide-arlo bereko goi-mailako heziketa-ziklo guztietan sartzeko, betiere Hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuan ezarritako baldintzen arabera, eta proba bidez edo berariazko ikastaro bat gaindituta; baita beste heziketa-ziklo batzuetan sartzeko ere, eskatutako zikloetarako lotura ematen duen batxilergoaren modalitate berekoak direnean.

  3. Azkenik, Postinprimaketa eta Akabera Grafikoko teknikariaren tituluak aukera ematen du batxilergoko edozein modalitatetan sartzeko, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 44.1 artikuluan eta Hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren 34. artikuluan xedatutakoaren arabera.

  1. Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren babesean Laneko prestakuntza eta orientabidea modulua edo Enpresa eta ekimen sortzailea modulua gaindituta dituenak modulu horiek baliozkotuta izango ditu lege horren babespeko beste edozein ziklotan.

  2. Hezkuntza-sistemaren antolamendu orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren babesean ezarritako lanbide-moduluen eta maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren babesean ezarritakoen arteko baliozkotzeak V. eranskinean adierazten dira.

  3. Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruan hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen otsailaren 26ko 32/2008 Dekretuaren 27. artikuluan ezarritakoaren arabera, Lantokiko prestakuntza lanbide-modulua osorik edo zati batean salbuestea erabaki ahal izango da, baldin eta heziketa-ziklo honekin lotutako lan-esperientzia egiaztatzen bada, artikulu horretan jasotako baldintzen arabera.

  4. Laneko esperientziaren bidez eskuratutako lanbide-konpetentziak aintzat hartzeko uztailaren 17ko 1224/2009 Errege Dekretuan ezarritako prozeduraren bitartez, titulu honetan barnean hartzen diren konpetentzia-atal guztiak egiaztatu dituztenek Laneko prestakuntza eta orientabidea modulua baliozkotzea eskatu ahal izango dute, baldin eta:

    Urtebeteko lan-esperientzia, gutxienez, egiaztatzen badute.

    Jarduera prebentiboaren oinarrizko funtzioak betetzeko ezarritako prestakuntzaren egiaztagiria badute Prebentzio-zerbitzuen erregelamendua onartzen duen urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera emandako egiaztagiria izango da.

  5. Titulu honen profilarekin lotzen diren konpetentzia-atal guztiak egiaztatu dituztenek Ingeles teknikoko modulua baliozkotzea eskatu ahal izango dute, baldin eta proiektuko lanbide-modulua gainditzen badute. Edonola ere, gutxienez 3 urteko lan-esperientzia egiaztatu beharko dute, uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren 40.5 artikuluan xedatutakoaren indarrez.

    VI. eranskinean honako egokitasun hauek jasotzen dira: Postinprimaketa eta Akabera Grafikoko teknikariaren tituluaren irakaskuntzako konpetentzia-atalen egokitasuna lanbide-moduluekin, horiek baliozkotzeko edo salbuesteko; eta titulu honetako lanbide-moduluen egokitasuna konpetentzia-atalekin, horiek egiaztatzeko..

Lanbide-heziketaren eskumena duen Sailak arautu egingo ditu ziklo honetako irakaskuntzak eskaini ahal izateko baimena eta eskaintza horren oinarrizko alderdiak (hala nola moduluen iraupena eta sekuentziazioa), araubide orokorrean ezarritakoaz bestelako eskaintza osoaren modalitatean eta urrutiko irakaskuntzan edo beste modalitate batzuetan.

LEHENENGO XEDAPEN GEHIGARRIA. Titulazio baliokideak eta lanbide-trebakuntzekiko lotespena.

  1. Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren hogeita hamaikagarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera, Hezkuntzari eta Hezkuntzako Erreforma Finantzatzeari buruzko abuztuaren 4ko 14/1970 Lege Orokorreko teknikari laguntzailearen tituluek azaroaren 18ko 1683/2011 Errege Dekretuan ezarritako Postinprimaketa eta Akabera Grafikoko teknikariaren tituluaren ondorio profesional berberak izango dituzte. Hona aipatutako tituluak:

    Azaleztapeneko teknikari laguntzailea, Arte Grafikoak adarra.

  2. Abenduaren 16ko 2426/1994 Errege Dekretuak ezarritako Azaleztapeneko eta Paperezko eta Kartoizko Manipulatuetako teknikariaren tituluak eta azaroaren 18ko 1683/2011 Errege Dekretuak ezartzen duen Postinprimaketa eta Akabera Grafikoko teknikariaren tituluak ondorio profesional eta akademiko berberak izango dituzte.

  3. Laneko prestakuntza eta orientabidea lanbide-modulurako dekretu honetan ezarritako prestakuntzak trebatu egiten du laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko mailako jardueretarako urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuan ezarritako lanbide-erantzukizunez arduratzeko, baldin eta gutxienez 45 eskola-ordu ematen badira. Errege-dekretu horrek prebentzio-zerbitzuen araudia onartzen du.

    BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

    Lanbide Heziketako Sailburuordetzak aukera izango du dekretu honen I. eranskinean ezarritakoaz bestelako iraupena duten proiektuak baimentzeko, baldin eta moduluen kurtsokako banaketa aldatzen ez bada eta titulua sortzeko errege-dekretuan modulu bakoitzari esleitutako gutxieneko orduak errespetatzen badira.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2014ko apirilaren 8an.

Lehendakaria,

IŃIGO URKULLU RENTERIA.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik