Euskadi.eus
  • 63/2014 DEKRETUA, apirilaren 15ekoa, Gizarteratzeko goi-mailako teknikariaren tituluari dagokion curriculuma ezartzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

63/2014 DEKRETUA, apirilaren 15ekoa, Gizarteratzeko goi-mailako teknikariaren tituluari dagokion curriculuma ezartzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 96
  • Hurrenkera-zk.: 2244
  • Xedapen-zk.: 63
  • Xedapen-data: 2014/04/15
  • Argitaratze-data: 2014/05/23

Testu legala

Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren 10.1 artikuluak ezartzen duenez, Estatuko Administrazio Orokorrak finkatuko ditu Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalean aditzera emandako lanbide-prestakuntzako eskaintzak osatuko dituzten profesionaltasun-ziurtagiriak eta -tituluak, betiere Konstituzioaren 149.1.30 eta 7. artikuluetan xedatutakoaren arabera eta Lanbide Heziketaren Kontseilu Nagusiari kontsultatu ondoren.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 39.6 artikuluak xedatzen duenez, Espainiako Gobernuak, autonomia-erkidegoei kontsultatu ostean, Lanbide Heziketako ikasketei dagozkien titulazioak ezarriko ditu, baita titulazio horietako bakoitzaren curriculumaren oinarrizko alderdiak ere.

Ekonomia iraunkorraren martxoaren 4ko 2/2011 Legeak eta Ekonomia iraunkorraren Legea osatzen duen martxoaren 11ko 4/2011 Lege Organikoak Lanbide Heziketaren eta kualifikazioen 5/2002 Lege Organikoa eta Hezkuntzaren 2/2006 Lege Organikoa aldatzen dituenak, hainbat lege-aldaketa adierazgarri eragin dituzte bestelako ekonomia baten garapena sustatzeko eta bizkortzeko, hau da, ekonomia lehiakorragoa eta berritzaileagoa, produkzio-sektore tradizionalak berritzeko gauza izango dena eta kalitateko enplegu egonkorra eskatzen duten beste jarduera batzuetarantz bidea egiteko gauza izango dena sustatzeko eta bizkortzeko.

Hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren 9. artikuluan definitzen da lanbide-heziketako tituluen egitura. Horretarako, Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionala, Europar Batasunak finkatutako jarraibideak, eta gizarte-intereseko beste alderdi batzuk hartu dira kontuan.

  1. artikuluak titulu horien lanbide-profila zehazten du. Lanbide-profil horretan sartuko dira konpetentzia orokorra, lanbide-konpetentzia, konpetentzia pertsonalak eta sozialak eta, hala badagokio, Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalaren konpetentzia-atalak, tituluetan jasotakoak. Horrenbestez, titulu bakoitzak lanbide-kualifikazio oso bat, gutxienez, hartuko du barnean, betiere Lanbide Heziketako tituluek eraginkortasunez erantzuteko bai produkzio-sistemaren beharrei, eta bai hiritartasun demokratikoa egikaritzeko aukera emango duten balio pertsonal eta sozialei ere.

    Uztailaren 13ko 1074/2012 Errege Dekretuak Gizarteratzeko goi-mailako teknikariaren titulua ezartzen du, eta haren gutxieneko irakaskuntzak zehazten ditu. Dekretu horrek ordeztu egiten du Gizarteratzeko goi-mailako teknikariaren titulua arauketa, abenduaren 22ko 2061/1995 Errege Dekretuaz ezarritakoa.

    Bestetik, Hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen aurrez aipatutako 1147/2011 Errege Dekretuaren 8. artikuluak 2. paragrafoan xedatzen duenez, hezkuntza-administrazioek ezarriko dituzte Lanbide Heziketako irakaskuntzen curriculumak. Edonola ere, errespetatu egin beharko dute, bai errege dekretu horretan bertan xedatutakoa, bai titulu bakoitza erregulatzen duten arauetan xedatutakoa.

    Euskal Autonomia Erkidegoaren berezko eskumenen esparruari dagokionez, Autonomia Estatutuaren 16. artikuluan aditzera ematen denez, «Konstituzioaren lehen erabaki gehigarrian ezarritakoa aplikatzeko, irakaskuntza, zabalera, maila, gradu, era eta espezialitate guztietan, Euskal Autonomia Erkidegoaren konpetentziapean dago, Konstituzioaren 27. artikuluan ezarritakoari eta hura garatzen duten Lege Organikoei, eta 140.1.30 artikuluak Estatuari ematen dizkion ahalmenei eta hori guztia betetzeko eta bermatzeko behar den goi inspekzioari kalterik egin gabe».

    Bestalde, otsailaren 26ko 32/2008 Dekretuak, Euskal Hezkuntza Sistemako Lanbide Heziketaren antolamendu orokorra ezartzen du, Euskal Autonomia Erkidegoan.

    Azaldutako aurrekarien arabera, dekretu honen helburua da Gizarteratzeko goi-mailako teknikariaren tituluari dagokion Lanbide Heziketako irakaskuntzetarako curriculuma ezartzea, Euskal Autonomia Erkidegoan, betiere Gizarteratzeko goi-mailako teknikariaren titulua ezartzen duen eta tituluaren gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituen uztailaren 13ko 1074/2012 Errege Dekretuaren babesean.

    Gizarteratzeko goi-mailako teknikariaren tituluaren curriculumean alderdi hauek deskribatzen dira: alde batetik, tituluak adierazten duen lanbide-profila (kualifikazioak eta konpetentzia-atalak zerrendatzen dira, eta konpetentzia profesionalak, pertsonalak eta sozialak deskribatzen dira); eta, bestetik, ezarritako irakaskuntzak, besteak beste, elementuak, helburu orokorrak eta lanbide-modulu bakoitzari dagozkion ikaskuntzaren emaitzak, ebaluazio-irizpideak eta edukiak, eta horiek antolatu eta ezartzeko jarraibideak eta zehaztapenak.

    Helburu orokorrak profilean deskribatzen diren konpetentzia profesional, pertsonal eta sozialetatik atera dira. Haietan, ikasleak heziketa-zikloaren amaieran eskuratu behar dituen gaitasunak eta lorpenak adierazten dira; hortaz, heziketa-zikloa osatzen duten lanbide-moduluetako bakoitzean landu beharreko edukiak eta ikasleak bereganatu behar dituen ikaskuntzaren emaitzak lortzeko lehen iturria dira.

    Modulu bakoitzean jasotako edukiak, irakatsi eta ikasteko prozesuaren euskarria dira; ikasleak trebetasun eta abilezia teknikoak, etorkizun profesionalean aurrera egiteko kontzeptuzko oinarri zabala eta lortu nahi den kualifikazioarekiko lanbide-nortasun koherentea islatuko duten portaerak eskura ditzan.

    Honako dekretu hau bideratzean, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 19. artikulutik 22. artikulura bitartean aurreikusten diren izapideak bete dira.

    Ondorioz, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren proposamenez, Lanbide Heziketako Euskal Kontseiluak emandako txostena eta aginduzko gainerako txostenak direlarik, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoaren arabera, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2014ko apirilaren 15ean egindako bilkuran eztabaidatu eta onartu ondoren, hauxe

  1. Dekretu honek Gizarteratzeko goi-mailako teknikariaren tituluari dagozkion Lanbide Heziketako irakaskuntzetarako curriculuma ezartzen du, Euskal Autonomia Erkidegorako.

  2. Ikastetxeak duen autonomia pedagogikoaren eta antolamendukoaren ildotik, hari dagokio bere Ikastetxearen Ikastetxeko Curriculum Proiektua ezartzea, eta proiektu horretan honako erabaki hauek hartuko ditu: irakaskuntza-lanaren ezaugarriak eta nortasuna zehazteko direnak, eta lanbide-moduluen programazioak prestatzeari buruzko irizpideak zehazteko direnak.

  3. Ikastetxearen Ikasketa proiektuaren esparruan, heziketa-zikloaren ardura duen irakasle taldeari eta, zehazki, irakasle bakoitzari dagokio programazioak prestatzea. Horretarako, ezartzen diren helburu orokorrak kontuan izan beharko ditu, lanbide-modulu bakoitzean bildutako ikaskuntzaren emaitzak eta edukiak errespetatu beharko ditu, eta irakaskuntzen erreferentziazko lanbide-profila hartu beharko du euskarri.

Gizarteratzeko goi-mailako teknikariaren titulua elementu hauek identifikatzen dute:

Izena: Gizarteratzea.

Maila: Goi-mailako Lanbide Heziketa.

Iraupena: 2.000 ordu.

Lanbide-arloa: Gizarte- eta kultura-zerbitzuak eta komunitaterakoak.

Irakaskuntzaren Nazioarteko Sailkapen Normalizatuko erreferentea: INSN-5b.

Goi-mailako hezkuntzako kualifikazioen Espainiako esparruan duen maila: 1. maila, goi-mailako teknikaria.

  1. Titulu honen konpetentzia orokorra gizarteratzeko esku-hartzeak programatzea, antolatzea, ezartzea eta ebaluatzea da, horretarako estrategia eta teknika espezifikoak aplikatuta, aukera-berdintasuna sustatuta, eta, uneoro, hartzaileekiko errespetuz jokatuta eta haientzat zein profesionalarentzat ingurune seguruak sortzen direla bermatuta.

  2. Konpetentzia profesionalak, pertsonalak eta sozialak.

    Honako hauek dira titulu honen konpetentzia profesionalak, pertsonalak eta sozialak:

    1. Gizarteratze-proiektuak prestatzea; hartarako, indarrean den legedia aplikatuko da, eta genero-ikuspegia jasoko da.

    2. Gizarteratze-proiektuen inplementazioa zuzentzea; hartarako, haiek burutzeko jarduerak koordinatuko ditu, eta jarduerak kalitatez burutzen direla gainbegiratu ditu.

    3. Proiektuaren garapenari lotutako administrazio-egintzak gauzatzea; hartarako, sortutako dokumentazioa kudeatzeko, komunikazio- eta informazio-teknologiak aplikatuko ditu.

    4. Gizarteratzearen arloko jarduerak programatzea; hartarako, baliabide eta estrategia metodologiko egokienak aplikatuko ditu.

    5. Etxeko indarkeriari aurre hartzeko jarduerak diseinatu eta praktikan jartzea, eta jarduera horien garapena ebaluatzea.

    6. Beharrizan fisikoei eta psikosozialei aurre egiteko jarduerak diseinatzea, testuinguruaren eta erabiltzaileen ezaugarrien arabera; eta jardueron garapena kontrolatu eta ebaluatzea.

    7. Etxeko gauzen gestioan laguntzeko jarduerak antolatzea, bizikidetza-unitatearen ezaugarrien arabera; eta jardueron garapena kontrolatu eta ebaluatzea.

    8. Laguntza psikosozialeko jarduerak antolatu eta garatzea, betiere pertsonen intimitatearekiko errespetuz jokatuaz, eta jardueron garapena ebaluatzea.

    9. Autonomia sozialeko eta pertsonaleko abilezietan trebatzeko jarduerak antolatu eta garatzea, eta lortutako emaitzak ebaluatzea.

    10. Hezkuntza-beharrizan espezifikoak dituzten ikasleentzako gizarte- eta hezkuntza arloko esku-hartze jarduerak diseinatu eta garatzea, eta, hartarako, diziplina anitzeko taldearekin lankidetzan aritzea.

    11. Okupazio- eta laneratze-programak antolatu eta inplementatzea; hartarako, jardueron garapena ebaluatzea, eta, halaber, jarduerok nola egokitzen diren aldez aurretik finkatutako bideari

      1. Komunikazioko abilezietan trebatzea, sistema alternatikoak edo handigarriak erabiliaz. eta erabiltzaileak horiek erabiltzera motibatuaz,

        1. Pertsonen eta taldeen arteko bitartekaritza egizkizunak burutzea, gatazkak kudeatzeko eta parte-hartzeko teknikak aplikatuaz eragingarritasunez.

        2. Istripuetan edo larrialdietan, lehen laguntzen arlorako ezarrita dauden protokoloak aplikatzea.

        3. Jarrera autokritikoarekin egitea esku-hartzearen kontrola eta jarraipena, antzemandako desbideratzeak zuzentzeko atzeraelikadura-prozedurak eta kalitate-irizpideak aplikatuz

        4. Erabiltzaileekin eta euren familiekin, la-taldeko kideekin eta beste profesional batzuekin hartu-eman onak izatea, abilezia sozialak erakutsiaz eta sortzen diren gatazketarako aterabideak ekarriaz.

        5. Laneko egoera berrietara egokitzea, egunean izanda lanbide-ingurunearen gaineko ezagutza zientifikoak, teknikoak eta teknologikoak, prestakuntza eta dauden baliabideak bizitza osoko ikaskuntzan kudeatuta, eta informazio- eta komunikazio-teknologiak erabilita.

        6. Egoerak, arazoak eta gorabeherak konpontzea, ekimenez eta autonomiaz dagokion eskumen-eremuan, eta sormenez, berrikuntzaz eta hobetzeko gogoz norberaren eta lantaldearen zereginetan.

        7. Lantaldeak arduraz antolatu eta koordinatzea, haien garapena gainbegiratuz, harreman onak izanez, lidergoa hartuz, eta lantaldean sortzen diren gatazkak konpontzeko aterabideak proposatuz.

        8. Parekoekin, nagusiekin, bezeroekin eta bere ardurapeko pertsonekin komunikatzea, komunikazio-bide eraginkorrak erabiliz, informazioa edo ezagupen egokiak emanez, eta dagokion lan-eremuan parte hartzen duten lagunen autonomia eta eskumenak errespetatuz.

        9. Norberaren eta lantaldearen lan-garapenean ingurune seguruak sortzea, laneko eta ingurumeneko arriskuen prebentziorako prozedurak gainbegiratuz eta aplikatuz, betiere enpresaren arautegian eta helburuetan ezarritakoarekin bat etorriz.

        10. Produkzioko edo zerbitzugintzako prozesuetan bildutako lanbide-jardueretan, kalitate-prozedurak, irisgarritasun unibertsalekoak eta «denontzako diseinukoak» gainbegiratzea eta aplikatzea.

        11. Enpresa txiki bat sortu eta abiarazteko oinarrizko kudeaketa egitea, eta dagokion lanbide-jardueran ekimena izatea erantzukizun sozialez jokatuta.

        12. Dagokion jardueraren ondoriozko eskubideak baliatzea eta betebeharrak betetzea, indarrean dagoen legerian ezarritakoaren arabera, eta bizitza ekonomikoan, sozialean eta kulturalean aktiboki parte hartzea.

  3. Titulu honetan biltzen diren Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionaleko kualifikazioen eta konpetentzia-atalen zerrenda:

    Osatutako lanbide-kualifikazioak:

    1. Autonomia pertsonaleko eta sozialeko abilezietan trebatzea. SSC090_3 (295/2004 Errege Dekretua, otsailaren 20koa). Konpetentzia-atal hauek hartzen ditu barnean:

      UC0252_3: Gizarteratzeko esku-hartzeak programatu, antolatu eta ebaluatzea.

      UC0253_3: Autonomia pertsonalerako eta sozialerako trebetasunak lantzera eta eskuratzera zuzenduriko esku-hartzeak garatzea.

      UC0254_3: Komunikazio-sistema alternatiboak ezarri, egokitu eta aplikatzea.

    2. Bitartekaritza komunitarioa. SSC324_3 (1368/2007 Errege Dekretua, urriaren 19koa). Konpetentzia-atal hauek hartzen ditu barnean:

      UC1038_3: Esku-hartzearen gizarte-testuinguruaren ezaugarriak eta premiak identifikatzea eta zehaztea.

      UC1039_3: Pertsona, eragile eta gizatalde ezberdinen arteko gatazkak prebenitzea.

      UC1040_3: Gatazkak kudeatzeko prozesua antolatzea eta inplementatzea.

      UC1041_3: Gatazkak kudeatzeko bide gisa bitartekaritza balioestea eta haren jarraipena eta hedapena gauzatzea.

      UC1026_3: Genero-ikuspegia txertatzea gizarteratze-proiektuetan.

    3. Desgaitasuna duten pertsonentzako laneratzea. SSC323_3 (1368/2007 Errege Dekretua, urriaren 19koa). Konpetentzia-atal hauek hartzen ditu barnean:

      UC1034_3: Baliabide soziolaboralei eta prestakuntzakoei buruzko informazioa kudeatzea, eta desgaitasuna duten pertsonak laneratzeko eta gizarteratzeko lanpostuen azterketan laguntzea.

      UC1035_3: Desgaitasuna duten pertsonek trebetasun soziolaboralak eskuratzeko eta garatzeko, trebakuntzako esku-hartzeak gauzatzea.

      UC1036_3: Ezintasuna duten pertsonak gizarteratzeko eta laneratzeko prozesua bultzatzea.

      UC1037_3: Gizarteratzearen eta laneratzearen jarraipena egitea enpresarekin, erabiltzailearekin eta haren ingurune pertsonalarekin.

    4. Desgaitasuna duten pertsonentzako gizarte- eta hezkuntza-arloko esku-hartzea eta sustapena. SSC450_3 (1096/2011 Errege Dekretua, uztailaren 22koa). Konpetentzia-atal hauek hartzen ditu barnean:

      UC1448_3: Gizarte-baliabideak eta komunitatekoak antzematea, sortzea eta erabiltzea, desgaitasuna duten pertsonekin gizarte- eta hezkuntza-arloko esku-hartzeak egiteko.

      UC1449_3: Desgaitasuna duten pertsonei programaturiko jarduerak antolatzen eta gauzatzen laguntzea.

      UC1450_3: Desgaitasuna duten pertsonak aisiako eta denbora libreko espazioetan sartzeko prozesuak antolatzea, garatzea eta ebaluatzea.

      UC1451_3: Desgaitasuna duten pertsonei zuzendutako oinarrizko estrategia kognitiboen eta alfabetatze teknologikoaren estrategietan entrenatzea antolatu eta garatzea, goi-mailako profesionalekin lankidetzan.

      UC1452_3: Desgaitasuna duten pertsonen familiekin lan egitea, haiek orientatzea eta laguntzea, goi-mailako profesionalekin batera.

      Osatu gabeko lanbide-kualifikazioak:

    1. Ikastetxeetan, hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleei atenditzea (ACNEE). SSC444_3. (1096/2011 Errege Dekretua, uztailaren 22koa). Konpetentzia-atal hauek hartzen ditu barnean:

      UC1427_3: Hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleen hezkuntza-programak gauzatzea (ACNEE), tutorearekin eta ikastetxeko diziplina arteko taldearekin lankidetzan, haien erreferentziako gelan.

      UC1428_3: Autonomia pertsonaleko eta higieneko programak ezartzea hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleen garbitasunean (ACNEE), ikastetxeko diziplina arteko taldearekin lankidetzan.

    2. Bitartekaritza komunitarioa. SSC321_3 (1368/2007 Errege Dekretua, 2007ko urriaren 19koa). Konpetentzia-atal hauek hartzen ditu barnean:

      UC1022_3: Komunitate bat edo lurralde-esparru jakin bat osatzen duten eragileen artean garatzen diren gizarte-jardunen eta -proiektuen eta herritarrek parte hartzekoen plangintza, garapena eta ebaluazioa dinamizatzea.

      UC1024_3: Komunitate-proiektuen eta -jardunen komunikaziorako eta hedapenerako estrategiak ezartzea.

  1. Figura profesional honek bere jarduera pertsonentzako zerbitzuen sektorean gauzatzen du: asistentziala, hezkuntzakoa, etxeko gauen gestioa eta gestio psikosoziala gestionatzea, eta komunitate-zerbitzuen arloan: sozialki menostutako pertsona eta kolektiboentzako laguntza psikosoziala, komunitate-bitartekaritza, laneratzea eta okupazio-insertzioa, eta aukera berdintasunak sustatzea eta genero-indarkeriaren biktimen eta euren seme-alaben eskubideak defendatzea.

  2. Zeregin eta lanpostu aipagarrienak hauek dira:

    Prebentzioko eta gizarteratzeko programen teknikaria.

    Hainbat motatako egoitza-ekipamenduetako hezitzailea.

    Ezintasuna duten pertsonen hezitzailea.

    Familia-langilea.

    Familia-hezkuntzako hezitzailea.

    Tutoretzako laguntzailea.

    Zentro irekietako begiralea.

    Gizarteratzeko teknikaria.

    Hezkuntza-babeseko espezialista.

    Familia-hezkuntzako hezitzailea.

    Hezitzaile teknikaria.

    Teknikari espezialista I (Gizarteratzailea).

    Teknikari espezialista II (Heziketakoa).

    Ezintasuna duten pertsonen hezitzailea.

    Oinarrizko mugikortasuneko teknikaria.

    Laneratzeko teknikaria.

    Bitartekari okupazionala edo lanekoa.

    Dinamizatzaile okupazionala edo lanekoa.

    Oinarrizko hezitzailea.

    Gizarte-bitartekaria.

    Kultura arteko bitartekaria.

    Auzo- eta gizarte-bitartekaria.

    Laneko prestatzailea.

    Enplegu lagunduko teknikaria.

    Laneko laguntzako teknikaria.

    Errehabilitazio psikosozialeko begiralea.

  1. Heziketa-zikloaren helburu orokorrak:

    1. Informazioa interpretatzea, estrategia eta baliabide egokiak aukeratuta, hartzaileei, testuinguruari eta indarreko lege-esparruari egokituriko gizarteratzeko proiektuak egiteko; proiektuok genero-ikuspegia hartu beharko dute aintzat eta genero-indarkeriaren biktimen eta haien seme-alaben eskubideak defendatu beharko dituzte.

    2. Gizarteratzeko goi-mailako teknikariari eta diziplina arteko taldeko kideei eskatu beharreko konpetentziak identifikatzea; plangintzan ezarritako esku hartzeko testuingurua eta kalitate-irizpideak aztertuta, proiektuen eta programen abiaraztea gidatu eta gainbegiratzeko.

    3. Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak aplikatzea, dokumentazioa kudeatzeko protokolo eta baliabide egokiak identifikatuta, eta esku-hartzeari loturiko jardun administratiboak gauzatzea.

    4. Baliabide eta estrategia metodologiakoak aukeratzea, eskakizun teknikoei eta instalazioei buruzko araudiak interpretatuta, gizarteratzeko jarduerak programatzeko.

    5. Esku-hartze mailak identifikatzea, eragina duten faktoreak aztertuta, etxeko indarkeria prebenitzera bideraturiko esku-hartzeak diseinatu, ezarri eta ebaluatzeko.

    6. Erabiltzaileen arreta fisikorako premiak identifikatzea, kasuan-kasuan eskuragarri dauden laguntza teknikoei lotuta, haiei erantzungo dieten jarduerak diseinatu, gainbegiratu eta ebaluatzeko.

    7. Bizikidetza-unitateen ezaugarriak aztertzea, aldagai garrantzitsuenak identifikatuta, etxeko gestioari laguntzeko jarduerak antolatu, gainbegiratu eta ebaluatzeko.

    8. Estrategia metodologikoak eta jarduteko arauak hautatzea; laguntza psikosozialeko jarduerak antolatu, gauzatu eta ebaluatzeko beharrezko baliabideak identifikatuta.

    9. Estrategia metodologikoak eta jarduteko arauak hautatzea, beharrezko laguntza teknikoak zehaztuta, autonomia pertsonalerako eta sozialerako trebetasunak lantzeko jarduerak antolatu, gauzatu eta ebaluatzeko.

    10. Estrategia metodologikoak eta ebaluazio-estrategiak hautatzea; diziplina arteko taldeak ezarritako irizpideak aplikatuta, esku-hartze sozioedukatiboko jarduerak diseinatu eta gauzatzeko.

    11. Entrenatze, bitartekaritza eta babes teknikoko premiak aztertzea, betiere eskuragarri daude baliabide soziolaboralen arabera, laneratzeko jarduerak antolatu, gauzatu eta ebaluatzearren.

      1. Komunikazioari laguntzeko premiak identifikatzea eta, hala badagokio, laguntza teknikoak, hartzailearen ezaugarrien arabera, komunikazio-trebetasunak lantzeko.

        1. Sorturiko arazoak aztertzea, parte hartzeko teknikak eta gatazkak kudeatzekoak hautatuta, pertsonen eta taldeen artean bitartekari lanak gauzatzeko.

        2. Istripuetan edo larrialdietan jarduteko protokoloak deskribatzea, lehen laguntzak aplikatzeko teknika egokiak hautatuta.

        3. Ebaluazio-teknikak eta -tresnak hautatzea, eta, horretarako, plangintzan ezarritako kalitate-adierazleak eta irizpideak aztertzea, esku-hartzearen kontrola, jarraipena eta atzeraelikadura gauzatzeko.

        4. Laneko ingurunean eskaturiko gizarte-trebetasunak aztertzea, esku-hartzean parte hartzen duten pertsonekin harreman arinak izateko eta sor daitezkeen gatazkak gainditzeko.

        5. Sektoreko bilakaera zientifikoarekin, teknologikoarekin eta antolamendukoarekin lotzen diren ikaskuntza-baliabideak eta -aukerak aztertzea eta erabiltzea, baita informazioaren eta komunikazioaren teknologiak ere, eguneratze-izpirituari eusteko eta laneko egoera berrietara eta egoera pertsonal berrietara egokitzeko.

        6. Sormena eta berrikuntzarako gogoa garatzea, laneko prozesuetan eta antolamenduan nahiz bizitza pertsonalean agertzen diren erronkei erantzuteko.

        7. Erabakiak arrazoituta hartzea eta, horretarako, inplikatutako aldagaiak aztertzea; hartarako, hainbat esparrutako jakintzak integratzea eta arriskuak eta erabaki okerrak hartzeko aukera onartzea; hala, askotariko egoerei, arazoei edo gorabeherei aurre egitea zein irtenbidea ematea.

        8. Lidergo, motibazio, gainbegiratze eta komunikazioko teknikak garatzea, talde-laneko testuinguruetan; betiere lan-taldeen antolamendua eta koordinazioa errazteko.

        9. Komunikazio-estrategiak eta -teknikak aplikatzea, eta transmitituko diren edukietara, xedera eta hartzaileen ezaugarrietara egokitzea, komunikazio-prozesuen eraginkortasuna ziurtatzeko.

        10. Laneko arriskuen prebentzioko eta ingurumen-babeseko egoerak ebaluatzea, norberaren eta taldearen prebentziorako neurriak proposatuz eta aplikatuz, lan-prozesuetan aplikatzekoa den araudiaren arabera, betiere ingurune seguruak bermatzeko.

        11. Irisgarritasun unibertsalari eta «denontzako diseinuari» erantzuteko, behar diren ekintza profesionalak identifikatu eta proposatzea.

        12. Kalitate-parametroak identifikatzea eta aplikatzea ikaskuntza-prozesuan egindako lanetan eta jardueretan, eta, hartara, ebaluazioaren eta kalitatearen kultura balioestea eta kalitate-kudeaketako prozedurak gainbegiratu eta hobetzeko gauza izatea.

        13. Kultura ekintzailearekin, enpresakoarekin eta ekimen profesionalekoarekin erlazionatutako prozedurak erabiltzea, enpresa txiki baten oinarrizko kudeaketa egiteko edo lan bati ekiteko.

        14. Baldintza sozialak eta lanekoak arautzen dituen lege-esparrua kontuan izanda, gizarteko agente aktibo gisa dituen eskubideak eta betebeharrak zein diren jakitea, herritar demokratiko gisa parte hartzeko.

  2. Honakoa da heziketa-zikloa osatzen duten lanbide-moduluen zerrenda:

    1. Gizarte esku-hartzearen testuingurua.

    2. Gizarteratzea eta laneratzea.

    3. Bizikidetza-unitateentzako arreta.

    1. Bitartekaritza komunitarioa.

    1. Hezkuntzako esku-hartzearen babesa.

    2. Autonomia pertsonalaren sustapena.

    3. Komunikazio-sistema handigarriak eta alternatiboak.

    4. Gizartean parte hartzeko metodologia.

    5. Lehen laguntzak.

    6. Gizarte-trebetasunak.

    7. Gizarteratzeko proiektua.

    8. Ingeles teknikoa.

    1. Laneko prestakuntza eta orientabidea.

    2. Enpresa eta ekimen sortzailea.

    3. Lantokiko prestakuntza.

      1. eranskinean zehaztu dira lanbide-moduluen ordu-esleipena eta bai eta lanbide-moduluak zein kurtsotan eman beharko diren.

        Lanbide-heziketaren arloan eskumenak dituen sailak arautu ditzakeen heziketa-eskaintzen arabera egokitu ahal izango da moduluen ordu-esleipena eta moduluak zein kurtsotan emango diren, dekretu honen 11. artikuluan xedatutakoarekin bat eginik.

  3. Lanbide-modulu bakoitzerako, ikaskuntzaren emaitzak (prestakuntzaldia amaitzean ikasleek jakin, ulertu eta egitea espero dena deskribatzen dutenak), eta ebaluazio-irizpideak eta eman beharreko edukiak ezartzen dira. II. eranskinean ezarri da hori guztia.

  4. Lantokiko prestakuntzako modulua, bestalde, bigarren kurtsoko azken hamahiru asteetan garatuko da, eta ikastetxean egindako lanbide-modulu guztien ebaluazio positiboa lortu ondoren egingo da.

  5. Europako Batzordeak ezarritako oinarrizko konpetentziak garatzeko eta sakontzeko gomendioei jarraituz eta lehentasuneko arloekin lotzen den prestakuntzaren garapenaren indarrez, curriculumean Ingeles teknikoa modulua txertatuta landuko da heziketa-ziklo horretan atzerriko hizkuntza, betiere Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren hirugarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera.

Prestakuntza garatzeko eta ezarritako emaitzak eta konpetentziak lortzeko gutxieneko espazioak eta ekipamenduak, III. eranskinean zehaztu dira.

  1. Heziketa-zikloko lanbide-modulu bakoitzerako irakasleen espezialitateak eta irakasteko eskumena, IV. eranskinaren 1. paragrafoan ezarri dira.

  2. Irakaskuntza-kidegoetako irakasleei oro har eskatzen zaizkien titulazioak otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuaren 13. artikuluan ezarritakoak dira. Izan ere, Errege Dekretu horrek onartzen du Hezkuntzako maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan aipatzen diren irakasle-kidegoetako espezialitate berrietan sartzeko eta eskuratzeko araudia, eta, halaber, arautzen du aipatu legeko hamazazpigarren xedapen iragankorrean aipatutako sarrerako aldi baterako erregimena. Irakasleen espezialitateetarako 1. paragrafoan adierazten diren titulazio baliokideak (irakaskuntzaren ondorioetarako) IV. eranskinaren 2. paragrafoan jaso dira.

  3. Irakasle espezialistek eskumena izango dute dekretu honen IV. eranskineko 1. paragrafoan zehaztutako lanbide-moduluak irakasteko.

  4. Irakasle espezialistek, otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuaren 12. artikuluan ezarritako baldintza orokorrak bete behar dituzte irakaskuntzako funtzio publikoan sartzeko. Izan ere, Errege dekretu horrek onartzen du Hezkuntzako maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan aipatzen diren irakasle-kidegoetako espezialitate berrietan sartzeko eta eskuratzeko araudia, eta, halaber, arautzen du lege horren hamazazpigarren xedapen iragankorrean aipatutako sarrerako aldi baterako erregimena.

  5. Gainera, lanbide-moduluaren barnean sartutako prozesuen beharrei erantzuten zaiela bermatzeko, irakasle espezialistek, izendapen bakoitzaren hasieran, dagokien lan-esparruan aitortutako lanbide-esperientzia egiaztatu beharko dute, behar bezala eguneratua. Izan ere, izendapenaren aurre-aurreko lau urteetan gutxienez bi urteko lanbide-jarduna frogatu beharko dute.

  6. Hezkuntzakoaz bestelako administrazioetan barnean hartuta dauden titulartasun pribatuko nahiz titulartasun publikoko ikastetxeetako irakasleentzat, titulua osatzen duten lanbide-moduluak emateko beharrezko titulazioak eta eskakizunak, dekretu honen IV. eranskinaren 3. paragrafoan ematen dira aditzera. Nolanahi ere, aditzera emandako titulazio horiek lortzeko irakaskuntzek lanbide-moduluen helburuak bete beharko dituzte. Helburu horiek barnean hartuta ez badaude, titulazioaz gain, lanbide-arlo horrekin lotzen den sektorean gutxienez hiru urteko lan-esperientzia frogatu beharko da «ziurtagiri» bidez ikaskuntzaren emaitzekin inplizituki lotzen diren enpresetan produkzio-jarduerak garatzen hiru urteko esperientzia frogatu beharko du ziurtagiriak.

Prestakuntza-ziklo honetara sartzeko lehentasuna izango dute batxilergoan Giza eta Gizarte Zientziak modalitatea ikasi dutenek.

  1. Gizarteratzeko goi-mailako teknikariaren tituluak aukera ematen du goi-mailako edozein heziketa-ziklotara zuzenean sartzeko, betiere horretarako ezartzen diren onarpen-baldintzetan.

  2. Gizarteratzeko goi-mailako teknikariaren tituluak aukera ematen du graduko unibertsitate-tituluak eskuratzeko ikasketetara zuzenean sartzeko, betiere horretarako ezartzen diren onarpen-baldintzetan.

    Lanbide-heziketan eskumeank dituen sailak baliozkotze-araubidea ezarriko du, Gizarteratzeko goi-mailako teknikariaren titulua dutenen eta horrekin lotutako graduko unibertsitate-titulua dutenen artean. Baliozkotze-araubidea errazteko asmoz, dekretu honetan ezarritako irakasgaietan 120 ECTS kreditu esleitu dira prestakuntza-zikloko lanbide-moduluen artean.

  1. Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren babesean, Laneko prestakuntza eta orientabidea modulua edo Enpresa eta ekimen sortzailea modulua gaindituta dituenak modulu horiek baliozkotuta izango ditu, lege horren babespeko beste edozein ziklotan.

  2. Hezkuntza-sistemaren antolamendu orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren babesean ezarritako lanbide-moduluen eta maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren babesean ezarritakoen arteko baliozkotzeak V. eranskinean adierazten dira.

  3. Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruan, Hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen otsailaren 26ko 32/2008 Dekretuaren 27. artikuluan ezarritakoaren arabera, Lantokiko prestakuntza lanbide-modulua osorik edo zati batean salbuestea erabaki ahal izango da, baldin eta heziketa-ziklo honekin lotutako lan-esperientzia egiaztatzen bada, artikulu horretan jasotako baldintzen arabera.

  4. Laneko esperientziaren bidez eskuratutako lanbide-konpetentziak aintzat hartzeko uztailaren 17ko 1224/2009 Errege Dekretuan ezarritako prozeduraren bitartez, titulu honetan barnean hartzen diren konpetentzia-atal guztiak egiaztatu dituztenek Laneko prestakuntza eta orientabidea modulua baliozkotu ahal izango dute, baldin eta:

    Urtebeteko lan-esperientzia, gutxienez, egiaztatzen badute.

    Jarduera prebentiboaren oinarrizko funtzioak betetzeko ezarritako prestakuntzaren egiaztagiria badute Prebentzio-zerbitzuen erregelamendua onartzen duen urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuan xedatutakoaren araberakoa izan beharko du ziurtagiriak.

  5. Titulu honen profilarekin lotzen diren konpetentzia-atal guztiak egiaztatu dituztenek Ingeles teknikoko modulua baliozkotzea eskatu ahal izango dute. Edonola ere, gutxienez 3 urteko lan-esperientzia egiaztatu beharko dute, Hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolamendu orokorra ezartzeari buruzko uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren 40.5 artikuluan xedatutakoaren indarrez.

  6. Gizarteratzeko goi-mailako teknikariaren tituluaren irakaskuntzako lanbide-moduluen eta konpetentzia-atalen arteko korrespondentzia horiek baliozkotzeko edo salbuesteko, eta titulu honetako lanbide-moduluen eta konpetentzia-atalen arteko korrespondentzia horiek egiaztatzeko VI. eranskinean jasotzen dira.

Lanbide-heziketaren arlo eskumenak dituen sailak arautu egingo ditu ziklo honetako irakaskuntzak eskaini ahal izateko baimena eta eskaintza horren oinarrizko alderdiak (hala nola moduluen iraupena eta sekuentziazioa), araubide orokorrean ezarritakoaz bestelako eskaintza osoaren modalitatean eta urrutiko irakaskuntzan edo beste modalitate batzuetan.

LEHENENGO XEDAPEN GEHIGARRIA. Titulazio baliokideak eta lanbide-trebakuntzekiko lotespena.

  1. Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren hogeita hamaikagarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera, Hezkuntzari eta Hezkuntzako Erreforma Finantzatzeari buruzko abuztuaren 4ko 14/1970 Lege Orokorreko teknikari espezialistaren tituluek honako ondorioak izango dituzte: uztailaren 13ko 1074/2012 Errege Dekretuan ezarritako Gizarteratzeko goi-mailako teknikariaren tituluaren ondorio profesional eta akademiko berberak. Hona hemen aipatutako tituluak:

    Gizarte eta familia ekonomian teknikari espezialista, Gizartearentzako zerbitzuak adarra.

    Gizartera moldatzean teknikari espezialista, Gizartearentzako zerbitzuak adarra.

    Urritu psikikoen heziketan teknikari espezialista, osasungintza adarra.

  2. Apirilaren 22ko 2061/1995 Errege Dekretuak ezarritako Gizarteratzeko goi-mailako teknikariaren tituluak honako ondorio hauek izango ditu: Gizarteratzeko goi-mailako teknikariaren tituluak dekretu honetan ezarritakoak dituen ondorio profesionalak eta akademikoak.

  3. Dekretu honetan, laneko prestakuntza eta orientabidea lanbide-moduluan ezarritako prestakuntzak gaitu egiten du honako honetarako: laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko mailako jarduerez urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuan ezarritakoez lanbide-erantzukizunez arduratzeko, betiere gutxienez 45 eskola-ordu izanez gero. Errege-dekretu horrek prebentzio-zerbitzuen araudia onartzen du.

    BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

    Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako Sailburuordetzak aukera izango du dekretu honen I. eranskinean ezarritakoaz bestelako iraupena duten proiektuak baimentzeko, baldin eta moduluen kurtsokako banaketa aldatzen ez bada eta titulua sortzeko errege-dekretuan modulu bakoitzari esleitutako gutxieneko orduak errespetatzen badira.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2014ko apirilaren 15ean.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik