- 69/2014 DEKRETUA, apirilaren 29koa, Komunikazio Grafikoaren eta Ikus-entzunezkoaren arlo artistiko profesionalaren barruan, Argazkigintzako Arte Plastiko eta Diseinuko goi-mailako teknikariaren tituluari dagokion curriculuma ezartzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu69/2014 DEKRETUA, apirilaren 29koa, Komunikazio Grafikoaren eta Ikus-entzunezkoaren arlo artistiko profesionalaren barruan, Argazkigintzako Arte Plastiko eta Diseinuko goi-mailako teknikariaren tituluari dagokion curriculuma ezartzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 194
- Hurrenkera-zk.: 4237
- Xedapen-zk.: 69
- Xedapen-data: 2014/04/29
- Argitaratze-data: 2014/10/13
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza
- Azpigaia: ---
Testu legala
Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak irakaskuntza artistiko profesionalen barruan sailkatzen ditu arte plastikoetako eta diseinuko irakaskuntzak, eta berariazko prestakuntzako zikloetan antolatzen ditu. Ziklo horien xedea ikasleei kalitateko arte-prestakuntza ematea da eta arte plastiko eta diseinuko etorkizuneko profesionalei kualifikazio egokia bermatzea.
Maiatzaren 4ko 596/2007 Errege Dekretuak, arte plastikoetako eta diseinuko irakaskuntza profesionalen antolamendu orokorra ezartzen duenak, 5. artikuluan zehazten du arte plastiko eta diseinuko ikasketa profesionaletako tituluen egitura.
5b artikuluak zehazten du titulu horien lanbide-profila, eta horren barnean hartuko dira konpetentzia orokorra, konpetentzia profesionalak eta, hala badagokio, tituluetan jasotako Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionaleko kualifikazioak.
1432/2012 Errege Dekretuak, urriaren 11koak, Komunikazio Grafikoaren eta Ikus-entzunezkoaren arlo artistiko profesionaleko Argazkigintzako Arte Plastiko eta Diseinuko Goi-mailako Teknikariaren titulua eta haren gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituenak, ordeztu egin du 1456/1995 Errege Dekretuak, irailaren 1ekoak, ezarritako Argazkigintzako Arte Plastiko eta Diseinuko Goi-mailako Teknikariaren tituluaren erregulazioa.
Bestetik, arte plastikoetako eta diseinuko irakaskuntza profesionalen antolamendu orokorra ezartzen duen eta aurrez aipatu den maiatzaren 4ko 596/2007 Errege Dekretuaren 13. artikuluak xedatzen du hezkuntza-administrazioek ezarriko dituztela titulu bakoitzari dagozkion curriculumak, Errege Dekretuan xedatua eta titulu bakoitza erregulatzen duten arauak errespetatuz.
Martxoaren 20ko 46/2007 Dekretuak arautzen du, Arte Plastiko eta Diseinuko heziketa-zikloen barruan, enpresa, estudio edo tailerretan gauzatzeko prestakuntza praktikoaren fasea (PPF), esandako Legeak xedatuari jarraiki.
Azaldutako aurrekarien arabera, Dekretu honen helburua da Argazkigintzako Arte Plastiko eta Diseinuko goi-mailako teknikariaren tituluari dagozkion Arte-irakaskuntza Profesionaletarako curriculuma ezartzea Euskal Autonomia Erkidegorako, betiere urriaren 11ko 1432/2012 Errege Dekretuaren babesean, zeinak Argazkigintzako Arte Plastiko eta Diseinuko goi-mailako teknikariaren titulua ezartzeaz gainera, berorri dagozkion gutxieneko irakaskuntzak onartzen baititu.
Argazkigintzako Arte Plastiko eta Diseinuko goi-mailako teknikariaren titulu honi dagokion curriculumean, kualifikazioen zerrenda baten bidez deskribatzen da tituluan aipatzen den lanbide-profila, eta hala dagokionean, konpetentzia profesionalak deskribatzearen bidez. Hor sartzen dira irakaskuntzak ere, zeinetan zehazten diren, beste elementu batzuen artean, helburu orokorrak eta prestakuntza-moduluak, zein bere helburu, ebaluazio-irizpide eta edukiekin, bai eta horiek antolatzeko eta ezartzeko jarraibideak eta zehaztapenak ere.
Helburu orokorrak profilean deskribatzen diren konpetentzia profesionaletatik atera dira. Haietan, ikasleak heziketa-zikloaren amaieran eskuratu behar dituen konpetentziak eta lorpenak adierazten dira; hortaz, heziketa-zikloa osatzen duten prestakuntza-modulu bakoitzean landu beharreko edukiak eta ikasleak bereganatu behar dituen ikaskuntzaren emaitzak lortzeko lehen iturria dira.
Modulu bakoitzean jasotako edukiak irakatsi eta ikasteko prozesuaren euskarria dira; ikasleak trebetasun eta abilezia teknikoak, etorkizun profesionalean aurrera egiteko kontzeptuzko oinarri zabala eta lortu nahi den kualifikazioarekiko lanbide-nortasun koherentea islatuko duten portaerak eskura ditzan.
Emakumeen eta gizonen berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean xedatuari jarraiki, curriculumaren diseinuan genero-ikuspegia txertatzea aurreikusi da, aipatutako Legearen 29. artikuluan xedatutakoa betetzeko. Hartarako, baterako hezkuntzaren helburuak sartu dira curriculumaren diseinuan, bai lanbide-profilean, bai zikloaren helburuetan eta bai moduluetan, emakume eta gizonen berdintasun arloko eduki zehatzak txertatu baitira horietako batzuetan.
Gainera, Dekretu hau izapidetzean, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 19. artikulutik 22. artikulura bitartean aurreikusten diren izapideak bete dira.
Ondorioz, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren proposamenez, Euskadiko Eskola Kontseiluaren txostena eta gainerako aginduzko txostenak aztertuta, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoaren oniritziarekin, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2014ko apirilaren 29an egindako bilkuran eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hau
Dekretu honek Komunikazio Grafikoaren eta Ikus-entzunezkoaren arlo artistiko profesionalaren barruan, Argazkigintzako Arte Plastiko eta Diseinuko goi-mailako teknikariaren tituluari dagozkion Arte-irakaskuntza Profesionaletarako behar den curriculuma ezartzen du.
Ikastetxearen pedagogia- eta antolamendu-autonomiaren esparruan, hari dagokio ikastetxeko Ikasketa Proiektua ezartzea eta proiektu horretan landuko ditu bere irakaskuntza-lanaren ezaugarriak eta nortasuna zehazteko eta prestakuntza-moduluen programaziorako irizpideak finkatzeko beharrezko erabakiak.
Ikastetxeko Ikasketa Proiektuaren esparruan, zikloaren ardura duen irakasle taldeari eta, zehazki, irakasle bakoitzari dagokio programazioak prestatzea. Horretarako, ezartzen diren helburu orokorrak kontuan izan beharko ditu, prestakuntza-modulu bakoitzeko helburuak eta edukiak errespetatu beharko ditu, eta irakaskuntzen erreferentziazko lanbide-profila hartu beharko du euskarri.
Argazkigintzako Arte Plastiko eta Diseinuko goi-mailako teknikariaren titulua elementu hauek identifikatzen dute:
Izena: Argazkigintzako Arte Plastiko eta Diseinuko goi-mailako teknikaria.
Maila: Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakaskuntza profesionalen goiko maila.
Iraupena: bi mila ordu.
Arlo Profesional artistikoa: Komunikazio Grafikoa eta Ikus-entzunezkoa.
Kodea: INSN-5b (Irakaskuntzaren Nazioarteko Sailkapen Normalizatua).
Lanbide-profila konpetentzia orokorraren, konpetentzia profesionalen eta, hala badagokio, Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionaleko kualifikazio profesionalen bidez islatzen da.
1. Titulu honen konpetentzia orokorra honetan datza:
Enkargu profesional jakin batetik edo norberaren proiektu batetik abiatuta argazki-lan original bat egitea.
Argazki-proiektuaren aldagai formalak, funtzionalak, estetikoak eta teknikoak definitzea, prozesua planifikatzea eta egiten jakitea.
Proiektuaren faseak antolatzea eta garatzea, baita dagozkion kalitate-kontrolak ere, eskatutako parametro profesionalekin bat datorren argazki-produktu bat bermatzeko.
2. Hauek dira titulu honi dagozkion konpetentzia profesionalak:
Argazki-enkargu baten gai-, estilo- eta komunikazio-ezaugarriak zehaztea emandako zehaztapenak oinarri hartuta.
Argazki-proiektuaren erreferentziako dokumentuak eta materialak hautatzea eta aztertzea.
Ideiak iradokitzea eta hainbat argazki-irtenbide proposatzea esleitutako lanentzat.
Argazki-irudiak enkarguaren helburuetara egokitutako pertsuasio- nahiz informazio-elementuez eta bereizgarriez hornitzea.
Argazki-enkargua gauzatzea ondorengo komunikazio-bitartekoa eta -euskarria oinarri hartuta, eta komunikazioko baliabide grafiko eraginkorrenez hornitzea.
Argazki-teknika eta -formatu guztiak menderatzea alderdi teorikoei eta praktikoei dagokienez, eta horiek gauzatzea maila profesionalean eskatutako kalitatearekin.
Argazki-prozesua etapa guztietan garatzea: errealizazioa, prozesatua, postprodukzioa eta aurkezpena, dagozkion kalitate-kontrolak eginez.
Argazki-dokumentuak artxibatzeko, indexatzeko eta berreskuratzeko teknikak ezagutzea eta menderatzea nazioarteko estandarren arabera.
Materialaren eta lanbide-ekipoen zehaztapenak ezagutzea, baita horien zaintzeko eta mantentzeko lanak ere.
Jarduera profesionala arautzen duen araudia ezagutzea eta betetzea.
Genero-desberdintasunak aztertu eta balioespen kritiko bat egitea eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasun erreala eta eraginkorra sustatzea lanaren eta lanbidearen arloan, beren ibilbide akademiko-profesionalak gara ditzaten genero-baldintzatzailerik gabe, burujabetasun pertsonala eta erantzunkidetasuna izanez.
Lanbide-ingurunea.
1. Lanbide-esparrua.
Jarduera profesional autonomo gisa eta besteren konturako langile gisa garatzen du.
Beste profesional batzuekin elkarlanean jardun dezake ideiak edo kontzeptuak helaraziz hainbat bitarteko eta euskarritan editatzeko argazki-produktuen bidez.
Konpetentziak sortzaile independente gisa edo enpresa edo talde bateko soldatapeko errealizadore gisa egin ditzake.
2. Produkzio-sektoreak.
Lanbidea esparru publikoan edo pribatuan egin dezake, komunikazioaren sektoreko enpresetan, publizitate-agentzietan, diseinu- zein moda-estudioetan, prentsan, argitaletxeetan eta telebistan. Hala eskatzen duten beste sektore batzuetako enpresetan eta erakundeetan. Artelanak zaharberritzeko museo eta enpresetan, arkeologian, auzitegiko laborategietan, polizia-ikerkuntzan, auzitegi-medikuntzan, peritatzen.
Era horretako profesionalek lan-orientabide hau izan dezakete:
Komunikazio-proiektuetako espezialista.
Nork bere argazki-proiektuak jarduera artistiko independente gisa.
Lanbide eta lanpostu adierazgarrienak.
Profesional kualifikatua ondorengo lanpostu eta lanbideetan jarduteko:
Argazki-kazetaria. Informazioaren estaldura grafikoa hedabideentzat.
Gizarte-erreportajeko argazkilaria. Gizarte-ekitaldien dokumentazioa eta erretratuak.
Publizitate-argazkilaria. Publizitate-agentzia, diseinu grafikoko estudio eta irudi-bankuentzako lanak.
Moda-argazkilaria. Diseinugileen, fabrikatzaileen, banatzaileen eta moda-aldizkarien enkarguak.
Arkitektura eta barne-diseinuko argazkilaria. Argitaletxe-lanak, dokumentazioa eta obra-jarraipena.
Arte-argazkilaria. Nork bere obra egitea arte-sare komertzialerako.
Arkeologia-aztarnategietako argazkilaria.
Argazki-postprodukzio digitala.
Auzitegiko argazki-laborategiko teknikari espezialista.
Artelanak zaintzeko eta zaharberritzeko argazki-laborategiko teknikari espezialista.
Argazki-artxiboko eta irudi-bankuko teknikari espezialista.
Hona heziketa-zikloaren helburu orokorrak:
Argazki-proiektuak osatzea eta haien helburuak eraginkortasunez zehaztea enkarguaren zehaztapen funtzionalak, teknikoak eta artistikoak egoki baloratuta.
Argazki-errealizazioaren oinarrizko prozesuak menderatzea haren alderdi teorikoei eta praktikoei dagokienez.
Argazki-teknika eta -estilo ezberdinak erabiltzen jakitea argazkigintzako arlo ezberdinetan profesionalki eskatutako kalitate-mailarekin.
Argazki-enkargua egiteko prozesuan agertzen diren arazo artistikoak, funtzionalak eta teknikoak konpontzea.
Argazki-proiektuen fase guztiak eta horiei dagozkien kalitate-kontrolak gauzatzea, teknikoki, artistikoki eta komunikatiboki kalitatezkoa den produktua lortzea xede dutenak.
Metodoa, zorroztasuna eta komunikazio-ahalmena garatzea ideia bat edo ilustrazio proiektu bat aurkezteko eta aldezteko bezeroen eta/edo lan-taldearen aurrean.
Argazki-proposamena komunikazio-proposamena kokatzen den testuinguru grafikora egokitzea.
Argazki-estiloa taxutzen laguntzen duten joera formalen eta teknikoen bilakaera interpretatzea.
Nork bere estiloaren sormenezko bilaketari ekitea irudien beharrezko kalitate teknikoan eta artistikoan arreta jarrita.
Argazki-dokumentuak artxibatzeko, indexatzeko eta berreskuratzeko teknikak ezagutzea eta menderatzea nazioarteko estandarren arabera.
Materialen eta ekipoen zehaztapen teknikoak eta mantentzea zehatz-mehatz ezagutzea.
Sektoreko teknologia- eta antolamendu-aldaketetara egokitzea, lehiakortasun-baldintzetan.
Jardun profesionalarekin lotura duten informazio- eta etengabeko prestakuntza-iturriak bilatzea, hautatzea eta erabiltzea.
Jarduera profesionala eta haren edukiak arautzen eta baldintzatzen dituen lege- eta arau-esparrua ulertzea eta aplikatzea.
Etika profesionalaren hastapenak balioestea eta aplikatzea jarduera profesionalaren garapenean, kudeaketan eta administrazioan.
Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna islatzen eta sustatzen duten komunikazio-proiektu inklusiboak garatzea; bi sexuen presentzia orekatua, irudi plurala, aktiboa eta erantzunkidea barne dela, bizitzako eremu guztietan, genero-eredu, -rol eta -estereotipo guztiak gaindituta.
Honako hau da heziketa-zikloa osatzen duten prestakuntza-moduluen zerrenda:
Ikusizko irudikapenaren eta adierazpenaren funtsak.
Irudiaren teoria.
Bitarteko informatikoak.
Argazkigintza.
Irudi grafikoaren historia.
Tipografia.
Diseinu grafikoaren oinarriak.
Publizitatearen teoria eta marketina.
Ikus-entzunezko hizkuntza eta teknologia.
Proiektu grafiko publizitarioak.
Proiektu integratua.
Laneko prestakuntza eta orientabidea.
Enpresa eta ekimen sortzailea.
Heziketa-ziklo honi dagozkion irakaskuntzen iraupen osoa, enpresa, estudio edo tailerretako prestakuntza praktikoaren fasea (PPF) barne, 2.000 ordukoa da.
Heziketa-ziklo honetako prestakuntza-moduluak, aurrez aurrekoak izateaz gainera, bi kurtsotan antolatuko dira. I. eranskinean zehazten dira adierazitako prestakuntza-moduluei dagokien ordu-esleipena, zer kurtsotan emango diren eta enpresa, estudio edo tailerretako prestakuntza praktikoaren fasea (PPF).
Prestakuntza-modulu bakoitzerako, prestakuntza aldia amaitzean ikasleak jakin, ulertu eta egin dezan espero dena deskribatzen duten helburuak, ebaluazio-irizpideak eta irakatsi beharreko edukiak zehaztuko dira. II. eranskinean finkatzen dira horiek guztiak.
Enpresa, estudio edo tailerretako prestakuntza praktikoaren faserako (PPF), praktikak egiten dituzten ikasleetatik espero dena deskribatzen duten helburuak eta ebaluazio-irizpideak ezartzen dira, II. eranskineko bigarren paragrafoan zehazten denaren arabera.
Enpresa, estudio edo tailerretako prestakuntza praktikoaren fasea (PPF) heziketa-zikloko bigarren kurtsoko azken 8 asteetan emango da. Enpresa, estudio edo tailerretako prestakuntza praktikoaren fasera (PPF) heldu ahal izateko, heziketa-zikloa osatzen duten prestakuntza-modulu guzti-guztiak gaindituta eduki beharko dira, Proiektu Integratuaren modulua izan ezik.
Salbuespenezko izaeraz eta hezkuntza arloan eskumena duen sailaren aldez aurreko baimenarekin, beste data batzuetan egin ahal izango da enpresa, estudio edo tailerretako prestakuntza praktikoaren fasea (PPF). Edozeinetara ere, heziketa-zikloaren azken ebaluazioa enpresa, estudio edo tailerretako prestakuntza praktikoaren fasea (PPF) amaitu ostean egingo da.
Proiektu Integratuaren modulua bigarren kurtsoan garatuko da eta zikloa osatzen duten gainerako prestakuntza-moduluak gainditu ostean ebaluatuko da.
Modulu honen xedea ikasten ari den espezialitatearen lanbide eremuko berariazko ezagutzak, trebetasunak eta gaitasunak integratzea denez, ezingo da, ezein kasutan, modulua baliokidetu edo salbuetsi.
Dekretu honek arautzen dituen irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek, espazio eta ekipamenduei dagokienez, ondorengo hauek bete beharko dituzte: Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan araututako irakaskuntza artistikoak ematen dituzten ikastetxeen gutxieneko betekizunak ezartzen dituen martxoaren 15eko 303/2010 Errege Dekretuaren 12. artikuluan aurreikusitakoa; urriaren 11ko 1432/2012 Errege Dekretuaren 5. artikuluan ezarritako betekizunak eta hezkuntza arloan eskumena duen Sailak agintzen dituen arauak.
1. III. eranskinean zehaztu da zeintzuk diren irakasleen espezialitateak eta irakasteko eskumenak heziketa-zikloko prestakuntza-modulu bakoitzerako.
Irakaskuntza-kidegoetako irakasleei oro har eskatzen zaizkien titulazioak otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuaren 13. artikuluan ezarritakoak dira. Izan ere, Errege Dekretu horrek onartzen du Hezkuntzako maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan aipatzen diren irakasle-kidegoetako espezialitate berrietan sartzeko eta eskuratzeko araudia, eta arautzen du Lege horren hamazazpigarren xedapen iragankorrean adierazten den sarrerako aldi baterako erregimena. Martxoaren 5eko 363/2004 Errege Dekretuak ezartzen ditu, irakasleen espezialitateen arabera eta irakaskuntza-ondorioetarako, aurrez indarrean zeuden titulazioen baliokideak. Aipatutako Dekretuak adierazten du, izan ere, irakaskuntza-ondorioetarako, Arte Plastikoetako eta Diseinuko Irakasle eta Tailerreko Maisu-Maistra Taldeetan sartzeko eta espezialitatea lortzeko izaera orokorrez eskatzen diren hainbat titulazioren arteko baliokidetasuna.
Jabetasun pribatuko zentro baimenduetan edo hezkuntzaz kanpoko beste administrazio batzuetako jabetasun publikoko zentroetan, moduluak ematen dituzten irakasleek martxoaren 15eko 303/2010 Errege Dekretuko 15 eta 16 artikuluetan xedatutako titulazioak, prestakuntza eta berariazko kualifikazioak egiaztatu beharko dituzte. Errege Dekretu horrek ezartzen ditu Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan araututako irakaskuntza artistikoak ematen dituzten ikastetxeen gutxieneko betekizunak eta hezkuntza arloan eskumenak dituen sailak, bere eskumenen esparruan, egiten duen aipatutako Lege Organikoaren garapena.
Goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 52. artikuluan aurreikusitako sarrera-baldintzak betetzeaz gainera, ikasleek, aplikatzekoak diren salbuespenak alde batera utzita, berariazko proba batzuk egin beharko dituzte. Hezkuntza arloan eskumena duen sailak arautuko ditu proba horien egitura, edukia eta ebaluazio-irizpideak.
Argazkigintzako Arte Plastiko eta Diseinuko goi-mailako teknikariaren titulua edukitzeak honakoak ahalbidetzen ditu:
Erdi- edo goi-mailako edozein heziketa-ziklotara zuzenean sartzea, betiere, ezartzen diren onarpen-baldintzen barruan.
Diseinuko, Arte Plastikoetako eta Kultura Ondasunak Zaintzeko eta Zaharberritzeko goi-mailako irakaskuntza artistikoetara zuzenean sartzea, betiere, ezartzen diren onarpen-baldintzen barruan.
Graduko unibertsitate-tituluetara bideratzen duten irakaskuntzetara sartzea, betiere ezartzen diren onarpen-baldintzetan.
Argazkigintzako Arte Plastiko eta Diseinuko goi-mailako teknikariaren titulua dutenen eta beroriekin erlazionatutako graduko unibertsitate-tituluak dituztenen arteko baliokidetze-araubidea erraztearren, 120 ECTS titulu izendatu dira heziketa-zikloko prestakuntza-moduluen artean Dekretu honek ezartzen dituen irakaskuntzetan.
Arte plastiko eta diseinuko hainbat heziketa-ziklotako prestakuntza-modulu erkideak baliokidetu ahal izango dira, izendapen, iraupen, helburu, eduki eta ebaluazio-irizpide berdinak baldin badituzte, titulu bakoitza erregulatzen duen arauak xedatuaren arabera. Nolanahi ere, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren babesean, arte plastiko eta diseinuko zeinahi heziketa-ziklotan Laneko prestakuntza eta orientabidea modulua gaindituta dutenek modulu hori baliokidetuta izango dute lege horren babespeko beste edozein ziklotan.
Komunikazio Grafiko eta Ikus-entzunezkoaren lanbide arloko goi-mailako heziketa-zikloetako moduluen eta Dekretu honek araututako Argazkiko goi-mailako heziketa-zikloaren arteko baliokidetzeak IV. eranskinean adierazten dira zehatz-mehatz.
Irailaren 1eko 1456/1995 Errege Dekretuak araututako Diseinu Grafikoaren lanbide arloko heziketa-zikloetako moduluen eta Dekretu honetan araututako Argazkiko heziketa-zikloko prestakuntza-moduluen arteko baliokidetzeak V. eranskinean adierazten dira zehatz-mehatz.
Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruan arte plastiko eta diseinuko irakaskuntza profesionalen antolamendu orokorra ezartzen duen maiatzaren 4ko 596/2007 Errege Dekretuaren 24. artikuluan xedatutakoaren arabera, hezkuntza arloan eskuduna duen sailak erabaki ahalko du enpresa, estudio edo tailerretako praktiken fasea (PPF) salbuestea, baldin eta, horren ordez, aipatutako Errege Dekretuaren 15.4 artikuluan aurreikusitakoaren arabera, heziketa-ziklo honekin lotura zuzena duen lanbide eremu batean, gutxienez, urtebeteko lan-esperientzia egiaztatzen badu.
Era berean, zenbait prestakuntza-modulu Laneko prestakuntza eta orientabidea, Argazki-teknika, Bitarteko informatikoak eta ikus-entzunezko hizkuntza eta teknologia salbuetsi ahalko dira berorien ordez laneko praktika egiaztatzen bada eta, betiere, maiatzaren 4ko 596/2007 Errege Dekretuko aurrez aipatutako artikuluetako baldintzak betetzen badira.
Ezingo da ezein kasutan salbuetsi edo baliokidetu Proiektu Integratuaren modulua, bere helburua, hain zuzen, ikasten ari den espezialitatearen lanbide eremuko berariazko ezagutzak, trebetasunak eta gaitasunak integratzea baita.
Goi-mailako hezkuntzaren esparruan ikasketak onartzeari buruzko azaroaren 14ko 1618/2011 Errege Dekretuko 6.3 artikuluaren arabera, onartu, baliokidetu edo salbuesten diren irakaskuntza guztiek ezingo dute Dekretu honek Animazioko Arte Plastiko eta Diseinuko goi-mailako teknikariaren tituluari dagokion curriculumerako ezarritako kredituen ehuneko hirurogei gainditu.
LEHENENGO XEDAPEN GEHIGARRIA
Titulazio baliokideak eta lanbide-trebakuntzekiko lotura.
1456/1995 Errege Dekretuan, abenduaren 1ekoan, ezarritako Argazkigintzako Arte Plastiko eta Diseinuko goi-mailako teknikariaren tituluak urriaren 11ko 1432/2012 Errege Dekretuak ezarritako Argazkigintzako Arte Plastiko eta Diseinuko goi-mailako teknikari tituluaren eragin profesional eta akademiko berberak izango ditu.
BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA
Lanbide-jardunaren erregulazioa.
Dekretu honen 2. eta 3. artikuluetan jasorik dauden Lanbide Profilen deskribapenek ez dute arautzen ezein lanbide titulaturen jardunik eta, edonola ere, urriaren 11ko 1432/2012 Errege Dekretuaren testuinguruan ulertuko dira, indarrean dagoen legeriak titulatutako lanbideei loturik dagoen lanbide-jardunaren esparruari dagokionez.
HIRUGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA
Irisgarritasun unibertsala Argazkigintzako arte plastiko eta diseinuko heziketa-zikloko irakaskuntzetan.
Hezkuntza arloan eskumena duen sailak beharrezkoak irizten dituen neurriak hartuko ditu desgaitasunen bat duten ikasleak aipatutako arte-irakaskuntza profesionaletara hel daitezen eta berorietan ikas dezaten desgaitasuna duten pertsonen eskubideei eta haien gizarteratzeari buruz azaroaren 29ko 1/2013 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Lege Orokorraren Testu Bategineko hirugarren xedapen gehigarrian ezarritako baldintzetan.
LAUGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA
Genero-berdintasuna.
Ikastegiek beharrezko neurriak hartuko dituzte Emakumeen eta Gizonen berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen III. tituluko III. kapituluan aurreikusitako unibertsitatez kanpoko irakaskuntzari buruzko artikuluak betetzen direla berma dadin. Halaber, beren kalitate-printzipioen barruan izan beharko dituzte emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzea zein hori benetakoa izatea eragozten duten oztopoak ezabatzea, bai sarbidean, eta bai ikasleen irakaskuntza-prozesu osoan, eta, bereziki, ikasle emakumezkoak eta gizonezkoak enpresa, estudio edo tailerretako prestakuntza praktikoaren fasera (PPF) heltzean, bermatu beharko dutelarik, gainera, praktika fase horretan ez dela genero-baldintzatzerik, ez balio, jarrera eta portaera sexistarik izango.
Horrez gain, beharrezko neurriak hartuko dira irakasleak emakumeen eta gizonen berdintasunaren zein baterako hezkuntzaren arloan trebatzeko, era horretan Dekretu honetan araututako edukiak irakatsi ahal izateko, betiere Emakumeen eta Gizonen berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 32. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.
LEHENENGO XEDAPEN IRAGANKORRA
Beste arau batzuen aplikagarritasuna eta aurreko ikasketa-planak iraungitzea.
2013-2014 ikasturtean ezarriko da, izaera orokorrez, Argazkigintzako Arte Plastiko eta Diseinuko goi-mailako teknikari tituluetara bideratutako irakaskuntzetako lehen kurtsoa, eta 249/2005 Dekretuak araututako kurtso horri dagozkion irakaskuntzak emateari utziko zaio. Azken Dekretu hori Argazkigintzako Arte Plastiko eta Diseinuko goi-mailako teknikariaren titulua lortzera bideratuta zegoen.
2014-2015 ikasturtean ezarriko da, izaera orokorrez, Argazkigintzako Arte Plastiko eta Diseinuko goi-mailako teknikari tituluetara bideratutako irakaskuntzetako bigarren kurtsoa, eta 249/2005 Dekretuak araututako kurtso horri dagozkion irakaskuntzak emateari utziko zaio. Azken Dekretu hori Argazkigintzako Arte Plastiko eta Diseinuko goi-mailako teknikariaren titulua lortzera bideratuta zegoen.
BIGARREN XEDAPEN IRAGANKORRA
Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak araututako Diseinu Grafikoaren lanbide arloari dagokion Argazkigintzako Arte Plastiko eta Diseinuko heziketa-ziklotik datozen ikasleak gehitzea.
Iraungitzen ari den sistemako Diseinu Grafikoaren lanbide arloari dagokion Arte Argazkigintzako arte plastiko eta diseinuko goi-mailako heziketa-zikloko ikasleak urriaren 11ko 1432/2012 Errege Dekretuak araututako Argazkigintzako Arte Plastiko eta Diseinuko heziketa-zikloko kurtsoetara gehitzea, ekainaren 30eko 806/2006 Errege Dekretuko 21.4 artikuluan xedatuaren arabera, Dekretu honen VI. eranskinean aurreikusitakoan oinarrituta egingo da.
Arte Argazkigintzako Arte Plastiko eta Diseinuko goi-mailako teknikari titulura bideratutako irakaskuntzetako lehen kurtsoan matrikulatutako ikasleak, 2012-2013 ikasturtearen amaieran ezin badira bigarren kurtsora igaro, dagokion goi-mailako teknikariaren titulu berrirako lehen kurtsoan matrikulatuta geratuko dira. Eragin horietarako, onartuko dira Dekretu honen VI. eranskinean zerrendatutako moduluak.
Titulu berria indarrean sartuko denez, 249/2005 Dekretuak araututako eta emateari utziko zaion Arte Argazkigintzako Arte Plastiko eta Diseinuko goi-mailako teknikariaren lehen kurtsoan matrikulatutako ikasleek, 2012-2013 ikasturtearen amaieran bigarren kurtsora igoko liratekeenek, 2014-2015 ikasturtean aipatutako Dekretuak araututako tituluaren ikaskuntzari ekingo diote. Titulua emateari uzten zaionean amaitu gabe gera litezkeen prestakuntza-moduluak ohiz kanpoko deialdien bidez gainditu ahal izango dira, curriculuma desagertu ondorengo hurrengo bi ikasturteetan; horretarako, indarrean dagoen araudiaren arabera egin beharreko deialdi kopurua prestatu beharko da.
249/2005 Dekretuak araututako eta titulu berria indarrean jartzearekin batera emateari utziko zaion Arte Argazkigintzako Arte Plastiko eta Diseinuko goi-mailako teknikari titulurako lehen kurtsoan matrikulatutako ikasleak 2012-2013 ikasturtea amaitzean bigarren kurtsora igarotzen badira lehen kurtsoko prestakuntza-modulu guztiak gainditu gabe, 2013-2014 ikasturtean bi deialdi izango dituzte moduluko, haiek gainditu ahal izateko. Esandako aldi hori lehen kurtsoko prestakuntza-moduluak gainditu gabe igaro bada, Dekretu honetan aurreikusitako irakaskuntzen arabera jarraituko ditu ikasketak.
Indargabetuta geratzen da 249/2005 Dekretua, irailaren 20koa, Diseinu Grafikoaren lanbide arloan sailkatzen den Arte Argazkigintzako Arte Plastiko eta Diseinuko goi-mailako teknikariaren tituluari dagokion Goi-mailako Heziketa Zikloaren curriculuma ezartzen duena.
Indargabeturik geratzen dira, orobat, dekretu honen maila berekoak edo beheragokoak izanik beronek xedatutakoarekin bat ez datozen xedapen guztiak.
Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu hurrengo egunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko apirilaren 29a.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.
APIRILAREN 29KOA 69/2014 DEKRETUAREN I. ERANSKINA
PRESTAKUNTZA-MODULUEN ZERRENDA ETA ENPRESA, ESTUDIO EDO TAILERRETAKO PRESTAKUNTZA PRAKTIKOAREN FASEA (PPF), ORDU-ESLEIPENA ETA KURTSOA
(Ikus .PDF)
APIRILAREN 29KOA 69/2014 DEKRETUAREN II. ERANSKINA
LEHENENGO PARAGRAFOA. PRESTAKUNTZA MODULUAK: HELBURUAK, EBALUAZIO IRIZPIDEAK ETA EDUKIAK
Prestakuntza-modulua: Ikusizko irudikapenaren eta adierazpenaren funtsak.
Kurtsoa: 1
Iraupena: 128 ordu
ECTS kredituetarako baliokidetza: 8
Helburuak eta ebaluazio-irizpideak.
Bi dimentsiotako euskarrian (simulazioa) eta hiru dimentsiotakoan (erreala) espazioaren irudikapena eratzen duten elementuak eta beren artean ezartzen diren erlazioak aztertzea.
Ebaluazio-irizpideak:
Irudi baten konposizio-espazioa aztertzea aldez aurreko planteamendu batetik abiatuta.
Hiru dimentsiotako konposizio-espazio erreala egituratzea, gero berorren bi dimentsiotako fikziozko irudikapena egiteko.
Hiru dimentsiotako espazioa bi dimentsiotako euskarri batean irudikatzea, beren artean ezar daitezkeen erlazio formalak aztertuta.
Bi dimentsiotako irudiaren konfigurazioa osatzen duten elementu formalak ezagutzen jakitea.
Irudien irudikapen grafikoa egitean, ikusizko hizkuntza plastikoaren elementuak eta teknika propioak egokiro erabiltzea.
Ebaluazio-irizpideak:
Errealitateko edo norberak asmatutako formen irudikapen grafikoan marrazkigintzako metodologia, materialak eta teknikak egokiro erabiltzea.
Arazo grafiko zehatzak ebaztean, ikasitako hizkuntza plastikoko kontzeptuak behar bezala aplikatzea.
Arazo grafiko jakin batzuei soluzioa emateko irudi egokiak diseinatzen badakiela erakustea.
Zeinahi proiektu grafiko argi eta zehatz egitea.
Irudikapen grafikoa mezuaren komunikazio-helburuetara egokitzea. Ideia/kontzeptua.
Ebaluazio-irizpideak:
Ikusizko irudikapen jakin batean, alderdi formalak, estetikoak eta sinbolikoak argudioekin balioestea, bereziki, emakumezkoei eta gizonezkoei esleitutako rolekin zerikusia dutenak.
Irudi grafiko zehatzei buruz, ongi argudiatutako iritzi kritikoak osatzen jakitea.
Emakumezkoei eta gizonezkoei esleitutako genero-aurreiritziak, -estereotipoak eta -rolak erreproduzitzen dituzten alderdi sinbolikoak kritikoki aztertzea, bereziki, genero-indarkeria zuritzen dutenak.
Ideia grafikoen komunikazio-kontzeptuak ulertzea.
Kontzeptu edo ideia baten funtzioan, irudiak egokiro irudikatzea haietan planteatutako komunikazio-helburuetatik abiatuta.
Gure gizartean existitzen den aniztasun guztia bai emakumezkoen artean eta bai gizonezkoen artean inklusiboki irudikatzea, genero-aurreiritziak, -topikoak eta -estereotipoak erabili gabe.
Koloreen funtsak, teoria eta arte- eta plastika-sormenean duten garrantzia ulertzea eta haiek sormenez erabiltzea mezuen irudikapen grafikoa egitean.
Ebaluazio-irizpideak:
Kolorea esanahi- eta estetika-intentzioz erabiltzea, ideiak eta mezuak grafikoki irudikatzean.
Kolorearen teoriaren oinarrizko funtsak kontrolatzea.
Argi-esperimentaziora eta hark kolorearekin duen erlaziora egokitutako ondorioak lantzea eta ateratzea.
Kolorearen adierazpen- eta sinbolo-balioak behar bezala erabiltzea. Eta gainera emakumezkoei eta gizonezkoei esleitutako genero-aurreiritziak, -estereotipoak eta -rolak erreproduzitu gabe egitea.
Kolorearen psikologiaren hastapenak ezagutzea eta aplikatzea mezu grafikoak lantzerakoan.
Bi eta hiru dimentsioetako hainbat iruditan dauden koloreak eta plastika- eta ikus-hizkuntzako gainerako elementuak aztertzea.
Ebaluazio-irizpideak:
Marrazkiaren, kolorearen eta konposizioaren aukerak ekimenez eta sentiberatasunez esploratzea eta sormenez erabiltzea irudiak egiteko.
Kolorearen interakzioaren gaiari buruzko hainbat proposamen grafiko aztertzea alderaketa bidez.
Kolorearen paper gaineko interakzioko proposamen grafikoak lantzea, adierazpen grafikoko teknika desberdinen bidez.
Hiru dimentsiotako euskarrien gainean, kolorearekin erlazionatutako proposamenak lantzea.
Asmatzeko eta ideiatzeko ahalmena lantzea eta estetika- eta sormen-sentiberatasuna garatzea.
Ebaluazio-irizpideak:
Ikusizko irudikapen jakin baten alderdi formalak, estetikoak eta sinbolikoak argudioekin balioestea.
Materiala kontrolatzea koloreari erabilera grafikoa emateko.
Sormen ahalmenaren garapen egokia daukala erakustea.
Irudi grafikoak egiteko estetika- eta sormen-sentiberatasuna badituela erakustea.
Edukiak:
Bi dimentsiotako espazioaren konfigurazioa. Plastika- eta ikus-hizkuntzaren elementu formalak, adierazpenekoak eta sinbolikoak.
Forma eta egitura. Elementu proportzionalak. Trazatu arautzaile «harmonizatzaileak».
Forma eta konposizioa bi dimentsiotako adierazpenean. Inpresionismoa-espresionismoa.
Argiaren eta kolorearen teoriaren funtsak. Argiaren inguruko esperimentuak.
Kolorearen adierazpen- eta sinbolo-balioak. Kolorearen erabilera genero-ereduak, -estereotipoak eta -rolak erreproduzitzean. Kolorearen psikologia.
Kolorearen interakzioa sormenezko irudikapenean. 3D irudikapena - 3D «murgilketa»ren aurkezpena.
Tresnak, teknikak eta materialak.
Prestakuntza-modulua: Irudiaren teoria.
Kurtsoa: 1
Iraupena: 64 ordu
Baliokidetasuna kredituetan: 5
Helburuak eta ebaluazio-irizpideak.
Irudiak identifikatzea, balioestea eta interpretatzea azterketa-eredu desberdinak aplikatuz.
Ebaluazio-irizpideak:
Irudi jakin batzuen elementu morfologikoak eta sintaktikoak identifikatzea.
Ikusizko mezua nola artikulatzen den behar bezala azaltzea irudi zehatz batzuk erabiltzearen bidez.
Zeinahi motatako irudia aztertzeko gaituta dagoela erakustea.
Irudiak prestatzeko dauden bai finkoak eta bai mugitzen direnak laneko eredu desberdinak beren testuinguruan balioestea.
Ikusmen-pertzepzioaren hastapen teorikoak ezagutzea.
Ebaluazio-irizpideak:
Erabilitako ikusmen-hizkuntzaren adierazpen-edukien eta beren esanahien arabera irudiak aztertzea.
Ikasleek beraiek egindako lanei ikusmen-pertzepzioari buruzko ezagutza teorikoak aplikatzea.
Ikusmen-pertzepzioaren prozesua eta bere elementuak ulertzea.
Hizkuntza kontzeptua ulertzea eta mota desberdinak bereizten jakitea.
Masa-komunikazioetako funtsezko kontzeptuak ulertzea.
Irudiaren kode esanguratsuak interpretatzea.
Ebaluazio-irizpideak:
Irudikapen grafikoko proposamenak prestatzea ikusmen-pertzepzioaren funtsezko kontzeptu eta hastapenetarako.
Ikusmen-hizkuntzaren parte diren kode desberdinak ezagutzea.
Irudi jakin batzuetatik abiatuta berorietan dauden kode mota desberdinak deskribatzen jakitea.
Emakumezkoei zuzendutako kodeak eta gizonezkoei zuzendutakoak ezagutzen jakitea, eta genero-ikuspegitik aztertzea kode horietako bakoitzaren eduki eta mezu mota.
Irudi propioak lantzea irudi baten hizkuntza-elaborazioan existitzen diren kode mota desberdinak erabiltzetik abiatuta.
Irudiaren adierazpen funtzioa identifikatzea eta balioestea bere testuinguruan.
Ebaluazio-irizpideak:
Komunikazio-arazoetara egokitutako soluzio grafikoak proposatzea eta argudioekin balioestea.
Ikus-entzunezko lanaren elementu narratiboak identifikatzen jakitea.
Zeinahi motatako ikus-entzunezko lan bat hizkuntza-ikuspegitik aztertzea.
Teknika narratiboei eta ikus-komunikazioari buruz jasotako ezagutzak modu praktikoan aplikatzea.
Komunikazio-estrategiak identifikatzea eta aztertzea irudian.
Ebaluazio-irizpideak:
Ikus-komunikazioko estrategiak prestatzea norberaren edo izendatutako ideiak eta mezuak transmititzeko eta argudioekin azaltzea.
Komunikabideetan eta beren artean ezartzen diren erlazioetan, prozesu desberdinak bereiztea.
Irudiaren komunikazio-estrategia mota identifikatzea, espezialitate bakoitzaren arabera.
Diseinu grafikoaren munduko alor bakoitzerako komunikazio-estrategia egokiak bilatzen jakitea.
Irudi finkoa eta mugitzen dena ekoizteko esparru eta ingurune desberdinak ezagutzea.
Ebaluazio-irizpideak:
Ikasitako kontzeptuak arazo zehatzak ebazteko zuzen aplikatzea, aplikazio-esparruaren eta -ingurunearen arabera.
Komunikabide desberdinetako garapen narratiboa ezagutzea beren faseen eta irudikapen-modu desberdinen bitartez.
Egitura narratiboek komunikabide batzuetan eta besteetan nola funtzionatzen duten ezagutzea.
Elementu erkideak eta desberdintasunak bereizten jakitea ikus-komunikazioaren esparru batzuetan eta besteetan.
Tipografiaren, letra-tipoen eta familien oinarrizko funtsak ezagutzea.
Ebaluazio-irizpideak:
Arazo tipografikoak eta eraikuntza grafikokoak ebaztea, argazkigintzara aplikatuta.
Familia tipografiko desberdinak eta beren funtsezko ezaugarriak ezagutzea.
Tipografia behar bezala aplikatzea, ezaugarri grafikoen eta komunikazio-ezaugarrien arabera, diseinu grafikoaren zeinahi arlotan.
Oinarrizko arkitektura tipografikoa behar bezala aplikatzea diseinu grafikoaren esparruko lanetan.
Edukiak:
Irudiaren irudikapena eta elementu morfologikoak dinamikoak eta neurgarriak.
Irudiaren identifikazioa, azterketa eta balioespena. Emakume eta gizonen irudien azterketa genero-ikuspegitik.
Ikus-sintaxia.
Errealitatea ikustea. Pertzepzio-teoriak.
Zeinua: adierazpena eta edukia. Denotazioa eta konnotazioa.
Zeinu motak. Ezaugarriak eta egiuneak. Zeinuak eta beren esanahi-balioak.
Idazketaren aberastasun grafikoa: tipografia, funtsak eta letra-tipoak.
Ikus-komunikazioa. Komunikazio-prozesua.
Prestakuntza-modulua: Informatika-baliabideak.
Kurtsoa: 1
Iraupena: 192 ordu
Baliokidetasuna kredituetan: 12
Helburuak eta ebaluazio-irizpideak.
Helburuak:
Gaurko gizartean bitarteko informatikoek izan duten bilakaera aztertzea, eta teknologia berrien presentzia irudien errealizazioan eta edizioan.
Ebaluazio-irizpideak:
Teknologia berriek ekoizpen-prozesuetan, industrialetan eta artistikoetan izan duten garrantzia eta bilakaera teknologikoa argudioekin balioestea, bereziki, diseinu grafikoaren lanbide-jardunean, bere esparru desberdinetan.
Bitarteko informatikoaren bilakaera balioestea, argitaletxeen industria grafikoaren aplikazioei dagokienez.
Informatika munduaren etengabeko eboluzioaren jakitun izatea, etorkizunean eskainiko dituen aukerak aurreikusteko eta berorien ezagutzan eta laneko aplikazioetan eguneratua egoteko.
Informatikaren munduak eta berorretatik eratorritako aplikazioek gaur egun duten garrantzi soziala aztertzea.
Informatikako funtsak ezagutzea, hardwarearen eta softwarearen arteko erlazioa barne, eta berorien ezaugarriak eta funtzioak ulertzea.
Ebaluazio-irizpideak:
Sistema informatiko baten osagai fisikoak eta logikoak identifikatzea.
Sistema eragile desberdinak ezagutzea.
Ekipo informatikoetako hardwarearen oinarrizko elementuak ezagutzea, baita horietako bakoitzaren funtzioa ere.
Egin nahi diren zereginetara ondoen egokitzen den bitarteko informatikoa hautatzen jakitea.
Ondoko hauen funtsezko kontzeptuak ulertzea eta aplikatzea: irudi digital bektoriala, bit-mapa irudia, tipografia digitalaren tratamendua, kolore sistemak eta premia bakoitzera egokitutako formatuak.
Ebaluazio-irizpideak:
Aplikazio grafikoetarako eta multimediarako mota desberdinetako formatu grafikoak eta informazioa antolatzeko dauden aukerak ulertzea eta behar bezala erabiltzea.
Bit-mapa formatuko irudien artxiboak prestatzea eta manipulatzea.
Irudi bektorialeko artxiboak prestatzea eta manipulatzea.
Testuen edizioa kontrolatzea tipografia digitala erabiltzearen bitartez.
Irudi-artxiboak formatu egokietara bihurtzen jakitea, gero haiek manipulatzeko edo edizio grafikoko hainbat programatan aplikatzeko.
Kolore digitalerako aplikazio informatikoen sistema digitalak kontrolatzea.
Irudiak digitalizatzea, biltegiratzea eta formatu egokietara bihurtzea.
Ebaluazio-irizpideak:
Aplikazio grafikoetan eta multimedian lan egiteko formatuak, bereizmena eta tamaina prestatzea.
Eskaneatzeko ekipoen bitartez irudiak digitalizatzen jakitea.
Proiektu grafiko bat gauzatzeko beharrezkoak diren premien arabera, irudiak behar bezala hartzea.
Eskaneatzeko ekipo digitalen bitartez lortutako irudiak biltegiratzen jakitea.
Irudi-artxiboak formatu egokietara bihurtzen jakitea, gero haiek manipulatzeko edo edizio grafikoko hainbat programatan aplikatzeko.
Diseinurako berariazko programa informatikoen aplikazioak ezagutzea eta erabiltzea.
Ebaluazio-irizpideak:
Irudi digital bektorialaren eta bit-maparen formatuak bereiztea eta beren funtsezko ezaugarriak ulertzea.
Ilustrazio-tresna bektorialak eta bit-map formatukoak trebetasunez erabiltzea.
Marrazkigintza bektorialeko tresnen bitartez forma desberdinei trazatuak eta kolore-aplikazioak egiten jakitea.
Marrazkigintza bektorialeko erremintak fusioa, sarea, pintura interaktiboa behar bezala erabiltzen jakitea.
Bit-mapan irudien bereizmena egokiro definitzea.
Bit-mapan marrazkiak eta irudiak egiteko erremintak kontrolatzea.
Bitarteko informatikoak erabiltzea lana ideiatzeko, kudeatzeko eta komunikatzeko tresna gisa.
Ebaluazio-irizpideak:
Lan egitean materialak eta ekipo informatikoak behar bezala hautatzea eta erabiltzea, bai proiektu- eta sorkuntza-prozesuan eta bai komunikazioa egiteko orduan.
Lanaren garapenaren arabera, informatika arloko benetako premiak dagokien neurrian balioestea.
Diseinu grafikoaren munduko atal desberdinetan, bitarteko informatikoak kudeaketarako tresna gisa erabiltzea, eskaintzen dituzten aukerak eta abantailak balioetsiz.
Bitarteko informatikoak komunikabide gisa erabiltzea gizarteari lanaren berri ematea errazteko xedez.
Edukiak:
Informatikaren eta Interneten bilakaera. Informazioaren gizartea. Software librea.
Sistema eragileak. Ordenagailuak, periferikoak eta sareak, cloud computing.
Kolore-sistemak, digitalizazioa, bektorizazioa, OCR. Tipografia digitala.
Ingurune desberdinen arteko komunikazioa. Fitxategiak inportatzea eta esportatzea.
Irudi bektoriala. Sorkuntzako softwarea. Laneko eremua. Marrazki-tresnak.
Objektuen antolakuntza: geruzak, taldekatzeak, maskarak, estiloak.
Bit-map irudia. Bit-map irudiak eta argazki digitalak sortzeko, tratatzeko eta kudeatzeko softwarea. Marrazki-tresnak.
Argazkigintza digitala. Fitxategien prestakuntza banatzeko eta irteerarako.
Fitxategi motak banatzeko eta irteerarako. Informazioaren antolakuntza.
Prestakuntza-modulua: Argazkigintzaren historia.
Kurtsoa: 1
Iraupena: 96 ordu.
Baliokidetasuna kredituetan: 6.
Helburuak eta ebaluazio-irizpideak.
Argazkigintzaren zein komunikazio grafiko eta bisualeko beste bitarteko batzuen hizkuntza eta berezitasunak ulertzea.
Ebaluazio-irizpideak:
Argazki-irudien aldagai formalak, estilistikoak eta teknikoak aztertzea eta interpretatzea sortzen diren testuinguru historiko-artistikoa kontuan hartuta.
Hizkuntza-garapenaren bitartekoak ezagutzea.
Irudiak egiteko kode ezberdinak bereiztea.
Bitarteko bakoitzaren alderdiak bereiztea kode bakoitzaren berezko alderdiak erabiltzeko.
Argazkigintzaren jatorria eta bilakaera ezagutzea testuinguru historiko-artistikoarekin lotuta.
Ebaluazio-irizpideak:
Argazkien balorazio kritikoa egitea ezagutza historikoa oinarri hartuta eta ezaugarri teknikoak eta formalak aztertuta.
Kronologia historikoa garatzea, baita taldekakoa ere, garaiak, mugimenduak, eskolak, joerak eta abarrak aintzat hartuta.
Garapen kronologikoa katalogatzea garrantzi historiko handienetik txikienera sailkatuta.
Taldeak antolatzen jakitea garrantzi tenporal, geografiko eta historikoaren arabera.
Argazkigintzaren bilakaera historikoa, teknikoa eta formala ulertzea eta joera, egile eta obra nagusiak identifikatzea.
Ebaluazio-irizpideak:
Argazkigintzaren bilakaera teknikoa eta formala arrazoiak emanez azaltzea, testuinguru historiko eta kulturala kontuan izanda, eta terminologia espezifikoa egoki erabiliz.
Kontzeptu eta gai zehatzak zehaztutako irizpideen arabera taldekatzea (esate baterako, eskualde bereko edo une jakin batean toki berean XX. mende hasierako Parisen adibidez batera egon ziren egileak).
Argazkigintzaren historiako egile esanguratsuenak ezagutzea eta behar bezala identifikatzea.
Lanbidearen historian bazterturik eta ezkutuan geratu diren emakumezko profesionalen ekarpenak ezagutzea eta balioestea.
Argazki-gorputza osatzeko orduan aldi bakoitzak izandako alderdi adierazgarrienak zehaztea, eta horien elementu nabarmenak aipatuta.
Argazkigintzako lanak aztertzea eta balioestea haien dimentsio artistikoa, komunikatzekoak eta adierazpenekoak kontuan hartuta.
Ebaluazio-irizpideak:
Espezialitatearen testuinguruko adierazpen, estilo eta egile esanguratsuak identifikatzea, bai eta haiek egindako ekarpen garrantzitsuak ere.
Atal bakoitzaren esanahiak interpretatzea edukiekin lotuta.
Morfologia eta sintaxiko tresnak erabiltzea irudien alderdi nagusiak zehazteko.
Irudi edo talde bakoitza osatzeko egitura modu teorikoan erakustea balio esanguratsuz hornitzeko.
Argazki-irudi baten edukiaren alderdi adierazgarrienak zehaztea hori egiteko irizpideak zein interes artistiko eta/edo dokumentalekoak aintzat hartuta.
Gaur egun egiten diren argazki-irudiekiko interesa eta sentsibilitatea erakustea.
Ebaluazio-irizpideak:
Argazkigintzak eta argazkilariek gaur egun duten eginkizuna baloratzen jakitea, eta argazkigintzaren testuinguruan kokatzea dauden hedabide eta teknologiekin lotuta.
Informazioa bilatzeko bitarteko tradizionalak zein elektronikoak erabiltzea artxibo on bat eduki ahal izateko datuak biltzearren.
Informazioa erabiltzen jakitea edukiak gurutzatuz gaur egungo argazkigintzaren berezitasun eta alderdi adierazgarriak ezagutzeko oinarri historiko sendoa edukita.
Edukiak.
Argazkigintzaren jatorria eta hedapena. Bestelako arte-adierazpenekin duen lotura.
Argazkigintzako generoak eta bilakaera. Produktu grafikoa testuinguru historiko-artistikoarekin lotuta.
Ibilbide bat argazkigintzaren bilakaera historiko, tekniko eta estetikoan zehar. Adierazpen esanguratsuenak. Joera, estilo eta egile garrantzitsuak.
Argazkigintza hedabideetan. Eragina eta aplikazio teknologikoak.
Egungo joerak eta errealizazioak.
Prestakuntza-modulua: Argazkigintzaren teoria.
Kurtsoa: 1
Iraupena: 96 ordu
Baliokidetasuna kredituetan: 5
Helburuak eta ebaluazio-irizpideak.
Argazkigintzaren hizkuntzaren oinarriak ulertzea eta aztertzea, eta argazki-irudien balorazio argumentatuan aplikatzea.
Ebaluazio-irizpideak:
Argazki-irudiak aztertzea moduluaren kontzeptual behar bezala erabili eta erlazionatuta.
Argazkiei buruzko oinarritutako iritziak ematea behar bezala argumentatuta.
Argazki-irudia eratzeko alderdiak ezagutzea eta aplikatzeko gauza izatea.
Irudia osatzen duten elementuak zehaztea, baita haren esanahian duten balorazioa ere.
Nork bere argazki-lanaren eta errekonozimendua duten egileenaren gaineko iritzi kritiko argumentatua ematea.
Ebaluazio-irizpideak:
Nork bere eta besteen argazkien gaineko iritzi kritiko argumentatua ematea alderdi teknikoak, komunikatzekoak eta artistikoak aintzat hartuta.
Argazki-irudi bat osatzen duten edukiak bereizten ikastea eta dagokien balioa aplikatzea.
Irudien arteko gaitasun analitiko eta konparatiboa garatzea argazkigintzaren hizkuntza osatzen duten elementuak eta izan ditzaketen erabilerak baliatuta.
Egile oso adierazgarrien lana sakon ezagutzea.
Argazkigintzaren teoriako testu adierazgarriak ikastea, baita argazkigintzaren praxiarekin dituzten harremanak ere.
Ebaluazio-irizpideak:
Argazkigintzaren teoriako testu adierazgarriak modu arrazoituan aztertzea eta interpretatzea.
Argazki-irudi bat egiteko elementuak erabiltzen ditugun modu berean argazki-testuei ere aplikagarri zaien lan-metodologia bat eskuratzea.
Argazkigintzaren teoriako egile adierazgarrienen zein gehien nabarmentzen diren generoaren edo generoen gaineko ibilbide teoriko bat egitea.
Argazkigintzaren teoriako liburuetan jasota dauden kontzeptuei buruzko teoria eta praktika harremanetan jartzea.
Argazkigintzari edo arte plastiko orokorrei buruzko teoria, pentsamendu, azterketa eta abarretako liburuak arazorik gabe aurkitu ahal izateko informazio bibliografikoa edukitzea.
Argazkigintzaren teknikak aztertzea argazkien esanahiaren, adierazkortasunaren eta estetikaren baldintzatzaile gisa.
Ebaluazio-irizpideak:
Argazkiak analizatzeko estrategiak garatzea moduluak emandako ezagutzen eta nork bere irizpidearen arabera.
Argazki-irudia egiteko alderdiak ezagutzea (argia, propietateak, ezaugarriak eta kontzeptu teorikoak).
Kolorearen eta argiaren bidezko modulazioaren teoria jakitea. Kolorea argazkigintzan; terminologia eta aplikazioa.
Argazkigintzaren teknika ulertzea irudia osatzeko ezinbesteko elementu gisa. Kontzeptuak jakitea eta erabilera praktikoa ematea.
Argazki-irudikapenerako bitartekoak ezagutzea dimentsio espazialean.
Ebaluazio-irizpideak:
Argazki-irudian bidimentsionaltasuna eta tridimentsionaltasuna bereizteko jarraibideak ezartzea.
Argazkigintzaren hizkuntza irudikatzeko berezko bitartekoak ulertzea.
Argazkigintzaren praktikan, irudikatzeko sistemaren barruan, erabiltzen diren tresnen ezaugarriak jakitea.
Argazkigintzaren praktika batean espazioaren eta denboraren arteko erlazioa ulertzea, bai eta hizkuntzaren eta berezko bitartekoen arteko elkarreragina ere.
Elementu teorikoak eta praktikoak erlazionatzen ikastea, eta oinarriak, aplikazioak zein emaitzak bereiztea plastika-, adierazpen- eta estetika-sistemen artean.
Edukiak.
Argazki-irudia. Argazkigintzaren teorien kontzeptua eta bilakaera.
Irudiaren testuinguruak, bere erabilerak eta funtzioak.
Erreferentearen balioa. Generoen araberako sailkapena.
Espazio-irudikapenaren elementuak argazkigintzan.
Denboraren eta mugimenduaren irudikapena.
Argia argazkigintzan. Argiztapen naturala eta artifiziala: irizpide estetikoak eta funtzionalak.
Kolorea argazkigintzan. Bilakaera eta adierazpen-erabilerak.
Prestakuntza-modulua: Argazkigintzaren teoria.
Kurtsoa: 2
Iraupena: 100 ordu
Baliokidetasuna kredituetan: 5
Helburuak eta ebaluazio-irizpideak.
Argia ikastea argazkigintzarekiko erlazioa aztertuta.
Ebaluazio-irizpideak:
Argiaren hizkuntza ulertzea.
Argia argazki-irudi baten fenomeno fisiko zein konstruktibo modura baloratzea.
Argi motak eta beren emaitza bereizten jakitea eta deskribatzeko gauza izatea espazioen, objektuen eta gaien arabera argazkigintzaren praktikan.
Argi-iturriak, argazkigintzan duten esku-hartzea eta dakartzaten emaitzak ezagutzea.
Kolorea ulertzea argazkigintzako aplikazioari dagokionez, eta erabilera egoki bat bilatzen jakitea.
Ebaluazio-irizpideak:
Kolorearen eta hari buruzko teorien gaineko ezagutza zabala edukitzea, baita kolore motek izaten dituzten definizioen gainekoa ere.
Kolorearen teoria orokorra zein argazkigintzaren aplikazio berezia trebetasunez erabiltzea.
Koloretako argazkigintzaren kontzeptu orokorrak, historia eta materialen, bitartekoen zein estetikaren bilakaeran egindako ibilbidea ikastea.
Argi-kolorea (RGB) eta pigmentu-kolorea (CMYK) zein horien ezaugarriak eta argazkigintzako erabilera ezagutzea.
Arte plastiko guztien gaineko ezagutzak edukitzea argazkigintzarekin lotzeko.
Ebaluazio-irizpideak:
Neurri sorta handia garatzea argazkigintzaren praktika artistikoa eta/edo komertziala egiteko egoerak zabaltzeko.
Bitarteko teorikoak edukitzea gaur egungo arte-adierazpenak elkarrekin erlazionatu eta argazkigintzari aplikatzeko.
Testuinguru garaikide horren barruan argazkigintza eraginkortasunez definitzea.
Argazkigintzari buruzko diskurtso teoriko bat eraikitzea horren adierazpen guztietan.
Ebaluazio-irizpideak:
Argazki-ekintza baten gainean egin nahi den deskribapenaren araberako hizkuntza egoki bat garatzea hura baliozkotzeko.
Gorputz teoriko bat eraikitzeko hitzezko baliabideak ezagutzea eta argazkigintzaren jarduerara egokitzea.
Diskurtso teoriko batek eman ditzakeen interpretazio-gaitasunak ustiatzea argazkigintza aurkeztean.
Diskurtso teoriko horretara hoberen egokitzen diren definizioak bilatzea erretorika teoriko, tekniko, narratibo edo bestelakoren bidez.
Moduluak emandako ezagutzak baloratzea eta lan profesionalak egiteko norberaren sortze- eta errealizazio-prozesuan bertan erabiltzea.
Ebaluazio-irizpideak:
Argazkigintzak komunikazioaren munduan duen tokiaren zein ematen zaion erabileraren gaineko balorazio kritikoa egitea.
Teoria eta praktika trebetasun beraz erabilita argazki bat lortzeko jarraitu beharreko prozesu onenak zein diren ulertzea.
Argazki mota oro egiteko garaian teoria beste edozein tresna bezain trebe erabiltzen ikastea.
Edukiak.
Argia argazkigintzan. Argiztapen naturala eta artifiziala: irizpide estetikoak eta funtzionalak.
Kolorea argazkigintzan. Bilakaera eta adierazpen-erabilerak.
Argazkigintza eta beste adierazpen-bitarteko batzuk: arte plastikoak, zinema, literatura.
Argazkia eta dokumentua.
Teoria estetikoak eta artistikoak.
Kontzeptu artistiko garaikideak. Argazkigintzarekiko interakzioak.
Prestakuntza-modulua: Argazkigintzaren teknika.
Kurtsoa: 1
Iraupena: 224 ordu
Baliokidetasuna kredituetan: 13
Helburuak eta ebaluazio-irizpideak.
Bitartekoaren terminologia espezifikoa menderatzea.
Ebaluazio-irizpideak:
Argazkigintzaren terminologia eta kontzeptu teknikoak behar bezala ulertzea eta erabiltzea.
Argazkigintzaren praktika osatzen duten prozesu, teknika, material, tresna eta osagarri guztiei izena jartzea.
Argazkigintza alderdi zientifiko eta mekanikoetatik ikastea.
Ebaluazio-irizpideak:
Argazkigintza osatzen duten alderdiak sailkatzeko jarraibideak ezartzea.
Argazkigintza osatzen duten atalak sailkatzea ekintzak jatorriaren, zerbitzuaren eta erabilgarritasunaren arabera bereizita, hala alderdi teoriko-teknikoei nola bitartekoen beharrari dagokienez.
Argazkigintzaren oinarri zientifiko eta teknologikoa aztertzea.
Ebaluazio-irizpideak:
Sistema hau osatzen duten prozesu luminikoak, optikoak, kimikoak eta elektronikoak ikastea.
Ekintza horien prozedurak eta emaitzak ulertzea, baita baliatzen dituzten bitartekoak eta sistemak ere.
Prozesu guztien ezaugarri komunak eta bakoitzaren berezkoak bereiztea.
Argazkigintzako materialen eta ekipoen zehaztapenak eta ezaugarri teknikoak ezagutzea.
Ebaluazio-irizpideak:
Materialen eta ekipoen zehaztapenei eta ezaugarriei buruzko informazio eguneratua edukitzea dagokionean erabiltzeko.
Informazio hori antolatzea eraginkorra izan dadin.
Alderdi horien gaineko ezagutzak edukitzea non bilatu jakiteko.
Argazki-kamerak eta -ekipoak erabiltzen ulertzea.
Kontrol teknikorako prozedura eraginkorrak garatzea.
Ebaluazio-irizpideak:
Argazkigintza fotokimiko eta digitaleko ariketa praktikoak egitea, prozesu guztia behar bezala garatuz maila profesionalean eskatutako kalitate teknikoko irudiak gauzatzeko.
Argazki-irudia prozesatzeko teknikak eta faseak kontrolatzea.
Lan-fluxu zehaztu bat ezartzea.
Argazkigintzako ekipoak erabiltzea argazkia egiten denetik irudia editatu arte.
Ebaluazio-irizpideak:
Argazkigintzako ekipoak eta ezaugarri bereziak ezagutzea.
Tresnak erabiltzen jakitea eta erabilgarritasun zehatz bat ematea.
Argazkigintzako jardun bakoitzean eman beharreko urratsak bereiztea.
Prozesua eta amaiera ezagutzea egiten ari garen lanaren arabera.
Argazkigintzako proposamen kopuru handi bati aplikatzeko moduko baliabideak erabiltzea.
Estudioan argiarekin zein beste baldintza batzuekin lan egitearen ezaugarriak, tresnak, aplikazioak eta gainerako guztia ikastea.
Ebaluazio-irizpideak:
Argi naturalaren eta artifizialaren hizkuntza ulertzea argazkigintza erabiltzeko, gehienbat estudioan edo kontrolatutako baldintzetan.
Argazkigintzako praktika batean argi naturala, artifiziala edo biak erabiltzea ekar dezaketen ezaugarriak ezagutzea.
Gaikuntza hartzea zer argi den egokiena eta zergatik zehazteko.
Lortutako emaitzak argazki motaren arabera baloratzea, baita sormen-, merkataritza-, adierazpen-, komunikazio-alderdien zein jarduera jakin horretan dauden guztien arabera ere.
Edukiak.
Printzipio fisikoak. Argia eta optika.
Argazkigintzan zuzenean esku hartzen duten legeak.
Argazki-kamerak eta -ekipoak. Motak eta aplikazioak. Zehaztapen teknikoak, erabilera eta mantentzea.
Fotometria.
Argiztapeneko sistemak, ekipoak eta teknikak.
Kontrol teknikoa hartualdian. Landa-lana. Egileak.
Argiztapena. Prozesuak eta estiloak.
Generoen argiztapena. Egileak.
Prestakuntza-modulua: Argazkigintzaren teknika.
Kurtsoa: 2
Iraupena: 150 ordu
Baliokidetasuna kredituetan: 8
Helburuak eta ebaluazio-irizpideak.
Bitartekoaren terminologia espezifikoa menderatzea.
Ebaluazio-irizpideak:
Argazkigintzaren terminologia eta kontzeptu teknikoak behar bezala ulertzea eta erabiltzea.
Argazkigintzaren praktika osatzen duten prozesu, teknika, material, tresna eta osagarri guztiei izena jartzea.
Argiztapen-sistemak teorian eta praktikan ezagutzea eta argazkiak era guztietako argiztapen-baldintzetan egiten jardutea.
Ebaluazio-irizpideak:
Espezialitatearen ariketa praktikoen zehaztapen teknikoei, komunikatiboei eta artistikoei hoberen dagokien argiztapen-sistema hautatzea eta gauzatzea.
Argiztapenaren gaineko ezagutza sakona edukitzea (estudioan zein kanpoaldeetan), argia argazki ororen ezinbesteko elementutzat hartuta.
Erretratuak estudioan egiteko argiztapen klasikoa ezagutzea.
Erretratuak estudioan egiteko argiztapena erabiltzen jakitea ohiko zein muturreko argien adibideei jarraiki argazkilari handien bitartez.
Estudioko argiztapenarekin esperimentatzea askotariko erretratuetan, teknikari zein estetikari dagokionez jarraitu beharreko urratsak ongi ikasten saiatuta.
Natura hila era askotan argiztatzen jakitea askotariko gauzentzat (kristala, egurra, metala eta bestelako materialak) behar den teknika ikasita.
Erretratuen eta natura hilaren argazkientzako inguruneak eta hondoak sortzea, eta «chroma» hondoekin ere lan egitea ondoren digitalki berrukitzeko programekin editatzeko.
Argazki-irudien prozesatzeari buruzko ezagutzak eskuratzea.
Ebaluazio-irizpideak:
Prozesatzeko sistema tradizional eta digital orokorrak ezagutzea, baita eman beharreko oinarrizko urratsak eta horien garapena ere.
Prozesatze tradizional eta digital bat gauzatu ahal izateko beharrezko ekipoei eta bitartekoei buruzko informazio argia edukitzea.
Negatiboan ahalik eta informaziorik onena edukitzeak zer dakarren eta ondoren zer urrats eman daitezkeen ulertzea.
Gaikuntza ona lortzea negatibo tradizional edo digitalean informazio ona erabiltzeko beharrezko informazioa aurrebistaratu ahal izateko, eta horri esker prozesatzea beharrezko kalitate-bermeaz egiteko.
Laborategi hezean (tradizionala) edo lehorrean (digitala) informazio hori nola atera jakitea informazio hori errebelatze eraginkor batean kudeatuta.
Negatiboaren eskala tonala lantzeko moduak ikastea eraldaketa kimikoak edo elektronikoak eginez eskala tonala nahi bezala aldatzeko, estaliak edo geruzak erabiliz zonaka lan eginda.
Argazki-irudiaren erreprodukzio eta inprimaketari aplikatutako teknologiak ezagutzea.
Ebaluazio-irizpideak:
Irudiaren eta kolorearen erreprodukzioaren kalitatea behar bezala kontrolatzea.
Irudi digitala osatzeko inprimaketarekin zerikusia duten kontzeptu teorikoak ezagutzea.
Inprimatzeko prozesu horren hasieratik amaiera arteko ibilbide bat ezartzea.
Ibilbide hori egiteko zer material behar diren jakitea.
Argazki-inprimaketa digitalean esku hartzen duten elementu esanguratsuenen ezaugarriak zehaztea.
Espezialitatearen berezko edukiak aplikatzea berariazko ariketa anitzetan.
Ebaluazio-irizpideak:
Argazki-kamerak eta -ekipoak trebetasunez erabiltzea.
Prozesatze tradizional eta digitalerako sistemak ezagutzea.
Laborategi hezea eta lehorra behar bezala erabiltzea.
Argazkiak egitea argazkigintzako maisuen moduak eta erak erreproduzituz.
Irudiak prozesatzea hainbat teknikaren bidez.
Ebaluazio-irizpideak:
Irudiak behar bezala prozesatzea hainbat teknika erabiliz, eta zuri-beltzaren eta kolorearen tratamendu egokia egitea.
Argazki-irudiak prozesatzeko prozedura tradizionalak eta digitalak ezagutzea.
Antzinako teknika tradizionalen zein haien egungo egoeraren gaineko ezagutza edukitzea.
Prozesatze tradizionalaren eta digitalaren oinarrizko arauen alderdi komunak eta ezberdintasunak zehazten jakitea.
Positibatze tradizional eta digital bana egiteko gauza izatea bakoitzaren abantailak eta eragozpenak kontuan hartuta.
Argazki mota bakoitzean behar diren prozedurak begi onez kalkulatzea eskala tonala ezagututa emaitza grisen eskalaren bidez doitzeko.
Argazkigintzako generoen ezaugarri teknikoak eta artistikoak ezagutzea eta ariketa praktikoetan aplikatzea.
Ebaluazio-irizpideak:
Argazkigintzako ariketa espezifiko baten barruan dagokion generoaren ezaugarri teknikoak eta artistikoak identifikatzea, ekipo eta prozesatze egokiena hautatzea eta fase guztietan behar bezala gauzatzea.
Argazkigintzako (eta arlo horretatik kanpoko) generoei buruzko taxonomia bat ezartzea horiek argazki moten, objektuen, elementuen edo argazkietako bestelako elementuen arabera antolatuta.
Egileak, estiloak, teknikak eta egikera batean adierazgarria den eta ezagutza espezifikoak ematen dituen guztia ikastea.
Egile ugari eta dagozkien lanak ikustea memoria bisual zabala edukitzeko, baita ezaugarri nabarmenei buruzko ezagutza espezifikoen gainekoa ere.
Egileei buruzko ikuspena eta iruzkina kurtsoan zehar egin beharreko lan zehatzekin batera gauzatzea zenbaitetan, baita erakusketa, museo eta bestelako zentroetara egin beharreko bisitekin batera ere.
Egileak, mugimenduak, eskolak, barnean hartzen dituzten kronologiak azaltzea, argazkigintzaren ibilbide logikoa eta ulergarria, ez kronologikoa ezinbestean, zehazten saiatuta.
Edukiak.
Kontrol teknikoa hartualdian. Landa-lana. Egileak.
Argiztapena. Prozesuak eta estiloak.
Generoen argiztapena. Egileak.
Argazkien prozesatze fotokimikoa eta digitala. Teknikak eta tresneria. Berrukipena eta manipulazioa.
Zuri-beltzaren eta kolorearen kudeaketa eta tratamendu bereziak.
Argazki-irudiaren gauzapena, erreprodukzioa eta edizioa. Erreproduzitzeko eta inprimatzeko teknologiak. Computer to Print, Computer to Plate, Computer To Film sistemak.
Genero ezberdinetako argazki-praktikaren baldintzatzaile teknikoak, artistikoak eta komunikatiboak.
Prestakuntza-modulua: Ikus-entzunezko hizkuntza eta teknologia.
Kurtsoa: 2.
Iraupena: 200 ordu.
Baliokidetasuna kredituetan: 10.
Helburuak eta ebaluazio-irizpideak.
Ikus-entzunezko baliabideen teknika eta teknologia menderatzea.
Ebaluazio-irizpideak:
Ikus-entzunezko baliabidearen terminologia eta kontzeptu teknikoak behar bezala ulertzea eta erabiltzea.
Ikus-entzunezko ekipoak eta teknikak trebetasunez eta zehaztasunez erabiltzea.
Prozesuaren fase bakoitzerako elementu egokiak zein diren jakitea.
Mugimenduko irudiaren bilakaera historikoa eta hizkuntza ezagutzea.
Ebaluazio-irizpideak:
Ikus-entzunezko baliabidearen mekanismoak eta adierazpen-baliabideak behar bezala erabiltzea.
Ikus-entzunezko irudiak argudioak emanez baloratzea.
Ikus-entzunezko ekoizpenetan (publizitatea, arte eta entsegua, zinema komertziala, dokumentala.) erabilitako erreferentziak zuzen erabiltzea unean uneko ekoizpenera egokituta.
Ikus-entzunezkoen ezagutzak edukitzea uneko ikus-entzunezkoan alderdi teknikoak eta/edo sormenezkoak txertatu ahal izateko.
Gidoi literario eta grafikoak egitea.
Ebaluazio-irizpideak:
Ikus-entzunezko piezentzako gidoi grafikoak eta literarioak behar bezala egitea.
Ideia gidoira egokitzea errealizazio-mekanika ulertuta.
Informazioa antolatzea operatiboa izan dadin lantalde teknikoarentzat zein izan daitekeen aktore edo narratzaileentzat.
Ikus-entzunezko espazioa eta denbora erabiltzen ikastea.
Ebaluazio-irizpideak:
Ikus-entzunezko irudikapenean espazioa zertan datzan ulertzea eta horri etekina nola atera jakitea.
Espazio horretan lan egiten ikastea hauen bitartez: plangintza zorrotza, kameraren kokapena ezagutzea, argiztapena eta uneoro esku hartzen duten pertsonen eta elementuen ekintza-lerroak.
Ikus-entzunezko denbora zer den eta nola irudikatu ikastea.
Beste denbora batzuekin antzekotasunak eta ezberdintasunak topatzea irudien irudikapenean, eta askotariko alderdiak nola erabil daitezkeen ikustea.
Denborak eta espazioak berezko ezaugarriak, baita unean uneko errealizazio motaren araberakoak ere, dituztela ulertzea, eta horri ahalik eta onurarik handiena ateratzen saiatzea.
Muntaketa sartzea atal guztiak bateratzeko metodo erabakigarri modura.
Ebaluazio-irizpideak:
Ikus-entzunezkoen ekoizpen batean muntaketak zer zentzu duen ulertzea.
Ikus-entzunezko errealizazioa osatzen duten prozesuei muntaketak itxura nola ematen dien eta horiek nola konbinatzen dituen ulertzea.
Denborak eta erritmoa erabiltzen ikastea.
Ikusizko, narrazioko eta ekoizpeneko jarraipenak sortzea.
Soinua eraginkortasunez erabiltzea irudiekin eta denborarekin batera.
Beste pertsona batzuek interpretatuz eta osotasun baten zatiak eginez parte hartu behar duten plangintza bat prestatzen jakitea.
Ebaluazio-irizpideak:
Jarraibide zehatzak sortzea ikus-entzunezko bat egiteko prozesuan murgildutako edonork dagokion zatia ulertu eta garatu ahal izan dezan.
Plangintza orokorra antolatzea eta zati ezberdinak zehaztea.
Baliabideak eta denbora nola erabili jakitea ikus-entzunezkoaren garapen osoa idatziz eta modu argian sortuta.
Lana eta pertsonak zuzentzen eta eskuordetzen jakitea.
Ebaluazio-irizpideak:
Lantaldea osatzen duten pertsonen trebetasun onenak ezagutzea gaitasun horiek hobeto baliatu ahal izateko.
Aldian-aldian bilerak egitea lana eta informazioa trukatzeko eta uneoro ikus-entzunezkoaren egoera baloratu ahal izateko.
Irizpidea edukitzea aurreikusitako planean aldaketak egiteko.
Ikus-entzunezko bat osatzen duten alderdi guztien gaineko ezagutza nahikoa izatea.
Ikus-entzunezko produktuen fase guztiak egitea.
Ebaluazio-irizpideak:
Ikus-entzunezkoak egitea prozesuaren fase bakoitzari dagozkion kalitate-kontrolak gauzatuta.
Gidoia oinarri hartuta lan egitea atal bakoitza modu garbian egituratuta eta akatsak egoteko tarterik utzi gabe atalak batu ahala.
Ikus-entzunezkoaren aurkezpen erakargarria egitea, baita jendeari erakusteko moduari dagokionez ere, amaituta egon baino lehen.
Ikus-entzunezkoen generoei eta motei buruzko ezagutzak edukitzea.
Ebaluazio-irizpideak:
Ikus-entzunezko arloa osatzen duten generoen gaineko ideia gutxi gorabehera argia edukitzea.
Genero horietan erreferentziak aurkitzeko gauza izatea unean uneko lanarekin lotuta, eta horiek zentzuz erabili ahal izatea.
Egin nahi den ikus-entzunezko produktu motaren arabera dauden ezberdintasunak ikastea.
Edukiak.
Argazkiak egiteko eta postprodukzioko ekipoen kontrol teknikoa.
Gidoia. Ikusizko narratiba.
Ikus-entzunezko hizkuntzaren elementuak.
Irudikatutako espazioa antolatzea.
Irudikatutako denbora antolatzea.
Muntaketa.
Ikus-entzunezko produktua egitea. Ekoizpena eta postprodukzioa.
Eszenografia, aktoreak eta argiztapena.
Soinua.
Ikus-entzunezko generoak eta produktuak.
Prestakuntza-modulua: Argazkigintzako proiektuak.
Kurtsoa: 1 eta 2
Iraupena: 360 ordu (160 eta 200 ordu, hurrenez hurren)
Baliokidetasuna kredituetan: 24 kreditu (11 eta 13 kreditu, hurrenez hurren)
Helburuak eta ebaluazio-irizpideak.
Argazkigintzako prozesuan esku hartzen duten materialak, ekipoak eta teknikak ezagutzea eta erabiltzen jakitea.
Ebaluazio-irizpideak:
Argazki-ekipoak erabiltzea eta irudiak prozesatzea teknika menderatuta.
Argazkietan agertuko diren elementuak, giza eta materialak, behar bezala hautatzea eta antolatzea.
Argazkiak egiteko eskuragarri dauden baliabide guztien erlazioa ezartzea.
Argazkigintzako esparruen barruan kalitate tekniko eta artistikoko argazki-proiektuak egitea.
Ebaluazio-irizpideak:
Argazki-lanak antolatzea, planifikatzea eta gauzatzea profesionalki eskatutako kalitate-mailarekin.
Kalitate-irizpidea zehaztea lan bakoitzaren arabera.
Proiektu bakoitza egiteko moduak egokitzea honako aldagai hauek aintzat hartuta: teknikoak, artistikoak, komunikatzekoak, materialenak, aurrekontuarenak eta norberaren zein bezeroen gogobetetzea.
Emaitzak eskura dauden baliabideetara egokitzen saiatzea.
Ideiak eta mezuak helaraztea argazki-irudikapenaren bidez.
Ebaluazio-irizpideak:
Argazkiari gogatze-, informazio- eta/edo identifikazio-elementuz hornitzea, eta horiek proiektuaren komunikazio-helburuen araberako ideiak eta mezuak helaraztea.
Mezuaren erabilgarritasuna ulertzea.
Igorlearen eta hartzailearen arteko komunikazioa egiteko mekanismoak ezagutzea.
Narrazioaren funtsezko alderdiak eta hura eraikitzeko erabilitako bitartekoak jakitea.
Argazki-mezua egitean mass media prozedurak erraztea.
Komunikazio grafikorako ahalmena, sormena eta norberaren adierazkortasuna garatzea.
Ebaluazio-irizpideak:
Argazki-irudia beste baliabide grafiko batzuekin batera lantzea, bereziki hauekin: irudi grafikoa publizitatekoa izan edo ez, ilustrazioa eta baliabide plastiko tradizionalak eta digitalak.
Argazki-baliabide tradizionalen eta elektronikoen arteko zubiak ezartzea, baita fotografikoak ez baina bai ikonikoak, grafikoak, mugimenduko irudikoak eta abarretakoak diren bestelako irudikapen-sistema batzuekin ere.
Nork bere ideiak eta egindako lana aurkeztea eta arrazoiak emanez defendatzea, eta horren gaineko balorazio argumentatua ematea.
Autonomia garatzea ikaskuntzan eta arazoak konpontzeko lan-metodologia egokienen erabileran.
Ebaluazio-irizpideak:
Autonomia erakustea argazki-lana planifikatzean eta egitean.
Lan-sistema pertsonal bat eraikitzea, berezko gakoduna, ongi antolatua eta eraginkorra.
Hasieran ikasitakoei beste kontzeptu batzuk gehitu ahal izateko bitarteko bat garatzea.
Irizpide zabalak eta aldakorrak edukitzea etorkizunean ager litezkeen metodologia berrietara egokitzeko.
Argazki-proiektuak aztertzea aldagai tekniko, artistiko eta komunikatiboei dagokienez, eta balorazio kritiko arrazoitu bat ematea.
Ebaluazio-irizpideak:
Irtenbide tekniko, formal eta adierazkorrak proiektuaren zehaztapen tematiko eta komunikatiboetara egokitzea.
Tematiko eta estilistikoki dagozkien esparru profesionalarekin eta generoarekin bat datozen irudiak egitea.
Argazkigintzako arlo guztien gaineko ezagutzak edukitzea irizpidea edukitzeko.
Nork bere iritziak zehatz-mehatz arrazoitzeko gauza izatea jakintzan eta ez espekulazioan oinarrituta.
Emandako iritziak modu argian helaraztea.
Espezialitatearen berezko teknologia berriak menderatzea.
Ebaluazio-irizpideak:
Espezialitatearen berezko teknologia trebetasunez erabiltzea, hala proiektua egitean nola komunikatzean.
Argazkigintzaren berezko software-programak erabiltzea.
Argazki-softwarearen edukiak garatzea argazki-irudia egiteko eta gauzatzeko urrats guztietan.
Software-prozesu ohikoenak eta egokienak erabiltzea argazki-irudiaren tratamendu digitalean.
Ebaluazio-irizpideak:
Irudi digitalaren tratamendurako azken programa informatikoen berri izatea.
Argazkien tratamendu digitalean erabilitako programa edo programak osatzen duten edo dituzten tresnen eta aplikazioen gaineko ezagutza zabala edukitzea.
Programa berri horien edukiak aldez aurretik eskuratutako ezagutzetara egokitzea, eta aldaketak zein hobekuntzak aplikatzea irudiak digitalki eraldatzeko prozesuetan.
Software berriek emandako tresna egokiak uneoro aplikatzen jakitea.
Argazki-dokumentuak artxibatzeko, indexatzeko eta berreskuratzeko teknikak ezagutzea eta menderatzea nazioarteko estandarren arabera.
Ebaluazio-irizpideak:
Gure artxiboak antolatuta edukitzeko beharrezko sistemak ezagutzea eta horiek esportatzeko eta partekatzeko gauza izatea irizpide komunen bidez nazioarteko estandarren arabera.
Artxibo digitalak biltegiratzeko eta kontserbatzeko prozesuak egitea.
Taldeko lana ahalbidetzen eta optimizatzen duten elkarlanerako jarrerak garatzea.
Ebaluazio-irizpideak:
Proiektuak, banakoak eta taldean, fase guztietan garatzea, harik eta kalitate artistikoa, teknikoa eta komunikatiboa duen produktu bat lortzen den arte.
Lanak taldean antolatzea, zereginak behar bezala banatuta.
Lantaldeak nola osatu jakitea erantzukizunak banatuta eta taldeko burua hautatuta.
Proiektua memoria eta aurkezpen egoki batekin osatzea, irudiak, testua, azterketa, dokumentazioa eta gaitasuna konbinatzen jakinda.
Ebaluazio-irizpideak:
Irudiak eta testua dokumentazio, analisi, egituratze, maketazio, edizio zein akaberako baliabideekin eta proiektu bat amaitzeko behar diren guztiekin konbinatzeko gaitasuna erakustea.
Lan bat egitea proiektu teorikoa benetako bihurtzeko aukera egokituta, eta eman beharreko urratsak zein horren guztiaren kostuak zehaztuta.
Espezialitatean aplikatzekoa den berariazko araudia ezagutzea.
Ebaluazio-irizpideak:
Proiektuetan jarduera profesionalari lotutako araudia betetzea, adibidez intimitate, ohorea eta norberaren irudirako eskubideari buruzkoa.
Argazki-lanen errealizazioan, banaketan eta salmentan eragiten duten legezko alderdiak ezagutzea.
Edukiak (1).
Argazki-proiektua. Metodologia.
Argazkia hartzea: kontrol teknikoaren eta adierazpenekoaren aldagaiak.
Argia neurtzea eta esposizioa zehaztea.
Argiztapen naturala eta artifiziala. Argi jarraitua eta flasha. Iragaztea eta polarizazioa.
Kamera teknikoa.
Irudiaren perspektibaren eta formaren kontrola.
Irudia tratatzeko prozesu digitalak.
Fitxategiak kudeatzea. Metadatuak. Argazki-dokumentuak artxibatzeko, indexatzeko eta berreskuratzeko teknikak.
Negatibo digitalaren errelebatua. Doikuntza tonalerako eta irudia tratatzeko teknikak.
Berrukitzeko prozedurak. Kolore-zuzenketa.
Edukiak (2).
Irudia tratatzeko prozesu digitalak.
Fitxategiak kudeatzea. Metadatuak. Argazki-dokumentuak artxibatzeko, indexatzeko eta berreskuratzeko teknikak.
Negatibo digitalaren errelebatua. Doikuntza tonalerako eta irudia tratatzeko teknikak
Berrukitzeko prozedurak. Kolore-zuzenketa.
Edizioa. Irudien hautespena eta antolamendua.
Akabera eta aurkezpena. Muntaketa eta erakusketa.
Argazkigintzaren esparruak: erreportajea, publizitatea eta artea. Generoak.
Espezialitatean aplikatzeko araudia.
Memoria eta proiektua jakinaraztea.
Prestakuntza-modulua: Proiektu integratua.
Kurtsoa: 2
Iraupena: 90 ordu
Baliokidetasuna kredituetan: 10
Helburuak eta ebaluazio-irizpideak.
Teknika-, arte- eta komunikazio-kalitateko espezialitateko proiektu bat proposatzea eta gauzatzea, norberarena edo enkarguzkoa izan.
Ebaluazio-irizpideak:
Proposatzen duen ikaslearentzat interes handikoa izan daitekeen proiektu bat asmatzea, haren porfolioan txertatzeko aukera aintzat hartuta, betiere lanbide-ikasketa hauen helburuak beteta.
Ideia, norberarena izan edo ez, lantzea egindako ikasketetara egokitu arte.
Esparru profesionalean galdatzekoak diren teknika-, arte- eta komunikazio-mailak betetzen dituen espezialitateko proiektu bat gauzatzea.
Proiektua gauzatzea dagozkion etapa eta kalitate-kontrol guztiak igaro ondoren.
Ebaluazio-irizpideak:
Proiektuaren kalitate-kontrola egitea haren forma-, adierazkortasun-, teknika-, teknologia- eta funtzio-alderdiak kontuan hartuta.
Proiektua osotasun gisa gidatzea, landutako alderdi guztiak proposatutako kalitateko eta egiten jakiteko beharrekin bat datozela egiaztatuta.
Kalitatea kontrolatzeko orduan kontu handiagoz zer atal erabili behar diren jakitea, hala argazkiak egiten ari zaizkien objektuei dagokienez nola prozesu teknikoei, erabilera teknologiko faseari edo kontzeptu eta esanahizko elementuei dagokienez.
Proiektu interesgarria eta etorkizuneko proiekzioa duena egitea.
Espezialitateko jatorrizko proiektu bat proiektatzearen eta egitearen bitartez, bere espezialitateko trebetasun profesionalak garatzea.
Ebaluazio-irizpideak:
Enkarguaren baldintza eta espezifikazioetara egokitutako proiektu-metodologia bat erabiltzea.
Proiektua egokiro aurkeztea eta berorri buruzko balorazio tekniko, artistiko eta funtzional bat egitea bere eremu profesionalari dagozkion kontzeptuak eta terminologia behar bezala erabiliz.
Artistikoki zein komertzialki zer alderdi diren interesgarrienak baloratzen jakitea, eta zailtasun handiko, baina baita errekonozimendu handiko gailur profesionaletara ere, iristeko moduak ezagutzen joatea.
Edukiak.
Argazki-proiektua sortzea eta gauzatzea. Metodologia. Etapak. Zehaztapenak. Baldintzatzaileak. Dokumentazio grafikoa.
Animazio-proiektua gauzatzea produktu amaitua lortu arte. Kalitate-kontrola egiaztatzea proiektuaren fase desberdinetan.
Proiektua komunikatzea, aurkeztea eta aldeztea.
Prestakuntza-modulua: Laneko prestakuntza eta orientabidea.
Kurtsoa: 2
Iraupena: 50 ordu
Baliokidetasuna kredituetan: 3
Helburuak eta ebaluazio-irizpideak.
Laneko lege-esparrua aztertzea eta interpretatzea eta lan-harremanetatik eratortzen diren eskubideak eta betebeharrak ezagutzea.
Ebaluazio-irizpideak:
Identifikatu dira lan-zuzenbidearen oinarrizko kontzeptuak.
Identifikatu dira Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 4/2005 Legearen eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako 3/2007 Lege Organikoaren lan-alderdiak.
Enpresaburuen eta langileen arteko harremanetan esku hartzen duten erakunde nagusiak bereizi dira.
Zehaztu dira laneko harremanaren ondoriozko eskubideak eta betebeharrak.
Identifikatu dira sexua dela medio lan-harremanetan izandako zuzeneko eta zeharkako bereizketak.
Kontratazio modalitate nagusiak aztertu dira, eta kolektibo jakin batzuentzat kontratazioa sustatzeko neurriak identifikatu dira.
Genero-ikuspegitik aztertu dira emakume eta gizonen kontratu motak eta lanaldiak; bai-eta beroriek ordainsari eta kontribuzioetan dituzten epe labur, ertain eta luzeko ondorioak ere.
Laneko eta familiako bizitza uztartzeko xedez indarrean dagoen legerian ezarritako neurriak balioetsi dira; baita emakume eta gizonek neurri horiei ematen dieten erabileraren gizarte-arrazoiak eta laneko ondorioak ere.
Laneko harremana aldatu, eten eta deuseztatzearen arrazoiak eta ondorioak identifikatu dira.
Soldata-ordainagiria aztertu da eta haren osagai nagusiak identifikatu dira.
Genero-ikuspegitik aztertu da emakumeen eta gizonen artean dagoen soldata-jauzia.
Gatazka kolektiboaren inguruko neurriak eta gatazkak ebazteko prozedurak aztertu dira.
Tituluarekin zerikusia duen lanbide-sektore bati aplikatzekoa zaion hitzarmen kolektiboan adostutako lan-baldintzak zehaztu dira.
Lan-antolamenduaren ingurune berrien ezaugarriak identifikatu dira.
Enpresa txiki edo ertain bat antolatzeko eta kudeatzeko betekizunak eta lege-baldintzak ezagutzea, ekoizpen-faktoreak ez ezik, juridikoak, merkataritzakoak eta sozio-laboralak kontuan hartuta.
Ebaluazio-irizpideak:
Herritarren bizi-kalitatea hobetzeko funtsezko oinarri gisa baloratu da Gizarte Segurantzaren eginkizuna.
Gizarte Segurantzaren sistemak estaltzen dituen kontingentziak zerrendatu dira.
Gizarte Segurantzaren sisteman dauden araubideak identifikatu dira.
Gizarte Segurantzako sistemaren barruan enpresaburuaren eta langilearen irudiak dituen betebeharrak identifikatu dira.
Langilearen kotizazio-oinarriak, eta langilearen eta enpresaburuaren irudiari dagozkion kuotak identifikatu dira.
Emakumeen eta gizonen arteko kotizazio desberdintasunak eta berorien ondorioak identifikatu dira.
Gizarte Segurantzako sistemaren prestazioak sailkatu eta betekizunak identifikatu dira.
Legez egon daitezkeen langabezia-egoerak zehaztu dira.
Oinarrizko kontribuzio mailari dagokion langabezia-prestazioaren iraupena eta zenbatekoa kalkulatu dira.
Lan-merkatura eta etengabeko prestakuntzara iristeko bideak identifikatzea eta eginbide horietan diharduten organismo instituzionalak ezagutzea, bai naziokoak eta bai Europako erkidegokoak.
Ebaluazio-irizpideak:
Etengabeko prestakuntzaren garrantzia baloratu du, enplegatzeko aukerak zabaltzeko eta produkzio-prozesuaren eskakizunetara egokitzeko funtsezko faktore gisa.
Tituluaren lanbide-profilari lotutako prestakuntza-ibilbidea eta ibilbide profesionala identifikatu dira.
Ikasleek neska eta mutil prestakuntza- eta lanbide-erabakiak hartzean eta lanari ekitean elkarri eragiten dioten genero-baldintzatzaileak eta gizarte-itxaropenak identifikatu dira.
Profilari lotutako lanbide-jarduerarako eskatzen diren gaitasunak eta jarrerak zehaztu dira.
Titulazioarekin lotutako enplegu-sorgune eta lan-munduratzeko gune nagusiak identifikatu dira.
Tituluari dagokion lanbidearekin lotutako zenbait lan, lanpostu edo esparrutara heltzeko emakumeek eta gizonek aurki ditzaketen balizko zailtasunak, aurreiritziak eta oztopoak identifikatu dira.
Lana bilatzeko prozesuan erabiltzen diren teknikak zehaztu dira.
Enpleguaren garrantzia balioetsi da bai ikasle nesken eta bai ikasle mutilen bizimoduan, baita batzuen eta besteen erantzunkidetasunaren garrantzia ere etxe barruko eta zainketa lanei dagokienez, aipatutako jarduera profesionala baldintza berdinetan posible izan dadin.
Tituluari lotutako lanbide-sektoreetan auto-enplegurako hautabideak aurreikusi dira.
Erabakiak hartzeko nortasuna, helburuak, jarrerak eta norberaren prestakuntza baloratu dira.
Laneko segurtasunari eta higieneari buruzko arauak ulertzea eta aplikatzea, eta ingurumenaren babesarekiko sentiberatasuna garatzea, bizi-kalitatearen faktore erabakigarriak direnez.
Ebaluazio-irizpideak:
Laneko arriskuen prebentzioan dauden eskubide eta betebehar nagusiak azaldu ditu.
Genero-ikuspegitik aztertu dira lantegietako sexu-jazarpenak eta jazarpen sexistak; bai-eta mota horretako jazarpenak prebenitzeko protokoloak eta halako kasuetarako jokabide-protokoloak ere.
Maskulinotasun eredu tradizionalari dagokion rolaren eta beharrezko prebentzio-neurriak hartu gabe laneko arriskuak bere gain hartzearen arteko erlazioa aztertu da.
Enpresan prebentzioa kudeatzeko moduak sailkatu dira, laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudian ezarritako irizpideen arabera.
Arriskuen prebentzioari dagokionez, enpresan langileak ordezkatzeko moduak zehaztu dira.
Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak identifikatu dira.
Enpresan larrialdiren bat izanez gero jarraitu beharreko jarduera-sekuentzia barne hartuko duen prebentzio-plan bat izatearen garrantzia balioetsi da.
Tituludunaren lanbide-sektorearekin lotutako lantoki baterako prebentzio-planaren edukia zehaztu da.
Larrialdi- eta ebakuazio-plan bat proiektatu da.
Edukiak:
helburuarenak.
Lan-zuzenbidearen iturriak aztertzea eta hierarkiaren arabera sailkatzea.
Lanerako eskubidearekin lotura duten Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsaleko artikuluen azterketa eta emakume eta gizonei aplikatzea.
Langileen Estatutuari buruzko Legearen Testu Bateginean (LELTB) arautzen diren lan-jardueren ezaugarrien analisia.
Otsailaren 18ko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 4/2005 Legeko Lanari (IV. kapitulua) eta Uztartze erantzukideari (VI. kapitulua) buruzko artikuluen analisia.
EAEn indarrean dagoen Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Planaren analisia, bereziki, Gizarte Antolakuntza Erantzunkideari dagokionez.
Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako martxoaren 22ko 3/2007 Legeko Berdintasun printzipioari (I. titulua) eta Lanerako eskubideari (IV. titulua) buruzko artikuluen analisia.
Kontratu-modalitate ohikoenak formalizatu eta alderatzea, haien ezaugarrien arabera.
Sexuaren arabera banandutako datuen analisia honako gai hauei buruz: enplegua eta desenplegua sektoreka, kontratu eta lanaldi motak, kotizazioak eta faktore horietatik sortutako lan-eskubideak.
Nomina interpretatzea.
Dagokion lanbide-jarduerako sektorerako hitzarmen kolektiboa aztertzea.
Lan-zuzenbidearen oinarrizko iturriak: Konstituzioa, Europar Batasunaren zuzentarauak, Langileen Estatutua, Hitzarmen Kolektiboa.
Lan-kontratua: kontratuaren elementuak, ezaugarriak eta formalizazioa, gutxieneko edukiak, enpresaburuaren betebeharrak, enpleguari buruzko neurri orokorrak.
Kontratu motak: mugagabeak, prestakuntzakoak, aldi baterakoak, lanaldi partzialekoak.
Lanaldia: iraupena, ordutegia, atsedenaldiak (laneko egutegia eta jaiegunak, oporrak, baimenak).
Soldata: motak, ordainketa, egitura, aparteko ordainsariak, soldataz kanpoko eskuratzeak, soldata-bermeak.
Langile emakumezkoen eta gizonezkoen arteko soldata-jauzia eratzen duten faktoreak eta berorien eragina batzuen eta besteen burujabetasun ekonomikoan eta pertsonalean.
Soldata-kenkariak: kotizazio-oinarriak eta ehunekoak, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (PFEZ).
Kontratua aldatu, eten eta deuseztatzea.
Ordezkaritza sindikala: sindikatuaren kontzeptua, sindikatzeko eskubidea, enpresa-elkarteak, gatazka kolektiboak, greba, ugazaben itxiera.
Hitzarmen kolektiboa. Negoziazio kolektiboa.
Lan-antolamenduaren ingurune berriak: lana kanporatzea, telelana.
Lana arautzeko beharra baloratzea.
Bere jarduera profesionalari dagokion sektorearen lan-harremanetan aplikatzen diren arauak ikasteko interesa izatea.
Aurreikusitako legezko bideak laneko gatazken ebazpide gisa aintzat hartzea.
Langileen kontratazioan etika eskaseko eta legez kanpoko jardunak baztertzea, batez ere premia handienak dituzten kolektiboei dagokienez.
Sexu arrazoiengatik aplikatutako zuzeneko eta zeharkako bereizketak, langileak kontratatzerakoan eta kaleratzerakoan.
Aa) Gizartea hobetzeko agente gisa, sindikatuen eginkizuna aintzat hartu eta balioestea.
helburuarenak.
Gizarte Segurantzako sistema orokorra unibertsala izateak duen garrantzia aztertzea.
Gizarte Segurantzaren prestazioei buruzko kasu praktikoak ebaztea.
Gizarte Segurantzako sistema: aplikazio-esparrua, egitura, araubideak, erakunde kudeatzaileak eta laguntzaileak.
Enpresaburuen eta langileen betebehar nagusiak Gizarte Segurantzaren arloan: afiliazioak, altak, bajak eta kotizazioa.
Babes-ekintza: osasun-asistentzia, amatasuna, aldi baterako ezintasuna eta ezintasun iraunkorra, baliaezintasun gabeko lesio iraunkorrak, erretiroa, langabezia, heriotza eta biziraupena.
Prestazioen motak, eskakizunak eta kopurua.
Langileak euren eskubideen eta betebeharren inguruan aholkatzeko sistemak.
Amatasun- eta aitatasun-eskubide eta -prestazioei buruzko genero-analisia; baita beroriek langile emakumezkoen eta gizonezkoen lanbide-garapenean dituzten ondorioena ere.
Herritarren bizi-kalitatea hobetzeko Gizarte Segurantzaren eginkizuna aintzat hartzea.
Gizarte Segurantzarako kotizazioan nahiz prestazioetan iruzurrezko jokabideak gaitzestea.
helburuarenak.
Lan-ibilbiderako interes, gaitasun eta motibazio pertsonalak aztertzea.
Ikasle neska eta mutilen prestakuntza- eta lanbide-hautapenei buruzko datuen analisia eta indarrean dauden genero-estereotipo eta -rolak identifikatzea; lanbidea aukeratzeko erabakian eragina duten lan-ereduak eta -erreferentziak ere kontuan hartuta.
Enpleguaren garrantzia gure gizartean burujabetasun ekonomikoa eta pertsonala edukitzeko eta laneko eta pertsona arteko harremanak berdintasunekoak izan daitezen.
Zainketaren garrantzia gure gizartean norberaren burujabetasunerako eta familia-ongizaterako eta laneko eta pertsona arteko harremanak berdintasunekoak izan daitezen.
Bizitza pertsonala, familiakoa eta lanekoa uztartzeko neurrien analisia emakumeek eta gizonek bizimoduko funtzio eta esparru guztietan izan beharreko erantzunkidetasunaren ikuspegitik.
Tituluari lotutako prestakuntza-ibilbideak identifikatzea.
Tituluaren lanbide-sektorea definitzea eta aztertzea.
Norberaren ibilbidea planifikatzea:
Beharrekin eta hobespenekin bateragarriak izango diren epe ertain eta luzerako lan-helburuak ezartzea.
Bizi-proiektu pertsonal, familiar eta sozialarekin eta berorretatik eratortzen diren erantzukizun eta zereginekin bateragarriak diren lan-helburuak.
Uneko eta gerorako pentsatutako prestakuntzarekiko helburu errealistak eta koherenteak.
Ibilbide-planaren, prestakuntzaren eta helburuen arteko koherentzia norberak egiaztatzeko zerrenda bat ezartzea.
Lan-munduratzeko beharrezko dokumentuak betetzea (aurkezpen-gutuna, curriculum vitaea.), eta test psikoteknikoak eta elkarrizketa simulatuak egitea.
Lana bilatzeko teknikak eta tresnak.
Erabakiak hartzeko prozesua.
Sektoreko enpresa txiki, ertain eta handietan lana bilatzeko prozesua.
Europan ikasi eta enplegatzeko aukerak. Europass, Ploteus.
Tituludunaren lan- eta lanbide-ibilbiderako etengabeko prestakuntzak duen garrantzia baloratzea.
Norberaren ikaskuntzaz arduratzea. Eskakizunak eta aurreikusitako emaitzak ezagutzea.
Autoenplegua lan-mundura sartzeko hautabidetzat balioestea.
Lan-munduan egoki txertatzeko lan-ibilbideak baloratzea.
Lanarekiko konpromisoa. Lortutako trebakuntza baliaraztea.
helburuarenak.
Planifikazio- eta sistematizazio-prozesuak bideratzea, oinarrizko prebentzio-tresna gisa.
Laneko Arriskuen Prebentzioari (LAP) buruzko oinarrizko araua aztertzea.
Laneko Arriskuen Prebentzioaren (LAP) arloko egitura instituzionala aztertzea.
Langileen osasunean eragina duten lan-inguruneko faktore psiko-sozialen analisia, bereziki sexu-jazarpenarekin eta jazarpen sexistarekin lotura dutenena.
Sexuaren arabera banandutako datu estatistikoen analisia istripuei buruz, arrisku-faktoreak eta -jokabideak eta genero-estereotipoekin eta -rolekin duten erlazioa identifikatzeko.
Lan-ingurunerako larrialdi-plan bat egitea.
Zenbait larrialdi-plan bateratu eta aztertzea.
Lanak giza osasunean eta segurtasunean dituen ondorioak.
Eskubideak eta betebeharrak laneko arriskuen prebentzioaren arloan.
Erantzukizunak laneko arriskuen prebentzioaren arloan. Erantzukizun mailak enpresan.
Laneko Arriskuen Prebentzioan (LAP) eta osasunean esku hartzen duten agenteak, eta horien eginkizunak.
Prebentzioaren kudeaketa enpresan.
Langileen ordezkaritza prebentzioaren arloan (laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko teknikaria).
Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak.
Prebentzioaren plangintza enpresan.
Larrialdi- eta ebakuazio-planak lan-inguruneetan.
Laneko Arriskuen Prebentzioaren (LAP) garrantzia eta beharra baloratzea.
Laneko arriskuen prebentzioko (LAP) eta laneko osasuneko (LO) agente gisa duen posizioa baloratzea.
Erakunde publikoek eta pribatuek laneko osasunean (LO) errazago sartzeko egindako aurrerapenak baloratzea.
Bere ezagutza baloratzea eta dagokion kolektiboaren larrialdi-planei zabaltzea.
Prestakuntza-modulua: Enpresa eta ekimen sortzailea.
Kurtsoa: 2
Iraupena: 50 ordu
Baliokidetasuna kredituetan: 3
Helburuak eta ebaluazio-irizpideak.
Ekimen sortzaileari lotutako gaitasunak aitortzea eta aintzat hartzea, eta lanpostuen eta enpresa-jardueren ondoriozko eskakizunak aztertzea.
Ebaluazio-irizpideak:
«Berrikuntzaren» kontzeptua eta gizartearen aurrerabidearekin eta pertsonen ongizatea areagotzearekin duen lotura identifikatzea.
«Kultura ekintzailearen» kontzeptua eta enpleguaren eta gizarte-ongizatearen sorburu gisa duen garrantzia aztertzea.
Ekintzailetza eta berrikuntza mota desberdinak identifikatzea eta berorietarako behar diren gaitasunak aztertzea.
Ikasle neska eta mutilen ekintzaile-ekimena eta -gaitasuna indartzen eta moteltzen duten genero-estereotipoak eta rolak aztertzea.
Norberaren ekimenaren, sormenaren, prestakuntzaren eta lankidetzaren garrantzia baloratzea, jarduera ekintzailean arrakasta lortzeko ezinbesteko eskakizuntzat.
Sektoreko enpresa txiki eta ertain bateko enplegatuaren lanerako ekimena aztertzea.
Sektorean hasten den enpresaburu baten jarduera ekintzailea nola garatzen den aztertzea.
«Arriskuaren» kontzeptua jarduera ekintzaile ororen elementu saihestezintzat aztertzea.
«Enpresaburuaren» kontzeptua eta enpresa-jarduera garatzeko beharrezko eskakizunak eta jarrerak aztertzea.
Ekintzaile eta enpresaburu eredugarriak identifikatzea, ikasleentzat erreferentzia gisa balio dezaten beren lanbide-eremuko hainbat alderditan.
Enpresa txiki bat sortzeko aukera zehaztea, enpresa-ideia hautatzea eta haren bideragarritasuna sostengatzen duen merkatu-azterketa bat egitea, jardun-ingurunearen gaineko eragina baloratuta eta balio etikoak gaineratuta.
Ebaluazio-irizpideak:
Negozio-ideiak sortzeko prozesu bat garatzea.
Tituluarekin lotutako negozio baten esparruan ideia jakin bat hautatzeko prozedura sortzea.
Hautatutako negozio-ideiari buruzko merkatu-azterketa bat egitea bai emakumezkoen eta bai gizonezkoen egoerak, premiak, hobespenak eta abar kontuan hartuta.
Merkatu-azterketatik ondorioak ateratzea eta garatu beharreko negozio-eredua ezartzea.
Negozio-proposamenaren balio berritzaileak zehaztea, emakume eta gizonen berdintasuna eta talentu-ekarpena bermatzeko beharrezkoak diren neurriak barne direla.
Enpresen gizarte-erantzukizunaren fenomenoa eta enpresa-estrategiaren elementu gisa duen garrantzia aztertzea.
Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako enpresako estrategiak eta neurriak balioestea, enpresen gizarte-erantzukizun korporatiboaren funtsezko partea eta gizarte-iraunkortasunerako faktore erabakigarria denez.
Tituluarekin zerikusia duen enpresa baten balantze soziala egitea eta sorrarazten dituen kostu eta mozkin sozial nagusiak deskribatzea.
Sektoreko enpresetan, balio etikoak eta sozialak gaineratzen dituzten ohiturak identifikatzea.
Sektoreko enpresak Emakundek (Emakumearen Euskal Erakundea) emandako emakumeen eta gizonen aukera-berdintasunerako Erakunde Laguntzailearen Aitortzarekin edo emakume eta gizonen berdintasun arloan jardunbide egokiak dituzten enpresekin identifikatzea.
Tituluarekin zerikusia duen enpresa txiki eta ertain baten bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioari buruzko azterketa egitea.
Enpresa-estrategia deskribatzea eta enpresaren helburuekin lotzea.
Enpresa-plan bat egiteko eta, ondoren, hura abiarazi eta eratzeko jarduerak egitea. Dagokion forma juridikoa hautatzea eta, horren arabera, legezko betebeharrak identifikatzea.
Ebaluazio-irizpideak:
Enpresa baten oinarrizko eginkizunak deskribatzea eta enpresari aplikatutako «sistema» kontzeptua aztertzea.
Enpresaren ingurune orokorraren osagai nagusiak identifikatzea; batik bat, ingurune ekonomikoa, soziala, demografikoa eta kulturala.
Berariazko ingurunearen osagai nagusi diren heinean, bezeroekiko, hornitzaileekiko eta lehiakideekiko harremanek enpresa-jardueran duten eragina aztertzea.
Sektoreko ETE baten ingurunearen elementuak identifikatzea.
Enpresa-kulturaren eta irudi korporatiboaren kontzeptuak eta horiek enpresa-helburuekin duten lotura aztertzea.
Enpresaren forma juridikoak aztertzea.
Hautatutako forma juridikoaren arabera, enpresaren jabeek legez duten erantzukizun-maila zehaztea.
Enpresen forma juridikoetarako ezarritako tratamendu fiskala bereiztea.
Indarrean dagoen legeriak ETE bat eratzeko eskatzen dituen izapideak aztertzea.
Erreferentziazko herrian sektoreko enpresak sortzeko dauden laguntza guztiak bilatzea.
Ekintzailetzan eta enpresen sorkuntzan dagoen genero-jauzia murrizteko dauden laguntzak identifikatzea eta aztertzea.
Enpresa-planean, forma juridikoa aukeratzearekin, bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioarekin, administrazio-izapideekin, diru-laguntzekin eta bestelako laguntzekin zerikusia duen guztia barne hartzea.
Enpresen barruan berdintasun-neurriak, -diagnostikoak eta -planak garatzeko dauden laguntzak aztertzea.
ETE bat abian jartzeko dauden kanpoko aholkularitza eta administrazio-kudeaketako bideak identifikatzea.
ETE baten oinarrizko kudeaketa administratibo eta finantzarioko jarduerak egitea: kontabilitate- eta zerga-betebehar nagusiak identifikatzea, eta dokumentazioa betetzea.
Ebaluazio-irizpideak:
Kontabilitatearen oinarrizko kontzeptuak eta kontabilitate-informazioa erregistratzeko teknikak aztertzea.
Kontabilitate-informazioa aztertzeko oinarrizko teknikak deskribatzea, batez ere, enpresaren kaudimenari, likideziari eta errentagarritasunari dagokienez.
Tituluarekin zerikusia duen enpresa baten zerga-betebeharrak azaltzea.
Zerga-egutegian zerga motak bereiztea.
Sektoreko enpresa txiki eta ertain batentzako merkataritza eta kontabilitateko oinarrizko dokumentazioa betetzea (fakturak, albaranak, eskabide-orriak, kanbio-letrak, txekeak eta bestelakoak), eta dokumentazio horrek enpresan egiten duen bidea deskribatzea.
Banku-finantzaketako tresna nagusiak identifikatzea.
Aurreko dokumentazioa enpresa-planean barne hartzea.
Edukiak:
Ekimen sortzailea.
Tituluari lotutako sektorearen jardueran berrikuntzak dituen ezaugarri nagusiak aztertzea (materialak, teknologia, prozesuaren antolamendua, etab.).
Sexuaren arabera banandutako datuen analisia, emakumeen eta gizonen ekintzailetzari buruz: ekintzailetza motak, zer jardueratan hasten diren, enpresaren tamaina eta ekimenaren iraupen-denbora, eta abar.
Ekintzaileen faktore garrantzitsuenak aztertzea: ekimena, sormena, lidergoa, komunikazioa, erabakiak hartzeko ahalmena, plangintza eta prestakuntza.
Mota batzuetako eta besteetako ekintzailetzak garatzeko beharrezkoak diren ezaugarrien eta genero-estereotipo eta -rolen arteko erlazioa.
Jarduera ekintzailean arriskua ebaluatzea.
Genero-baldintzatzaileen analisia edozein motatako jarduera ekintzailek dakarren arrisku profesional, ekonomiko eta finantzarioa kontuan hartuta.
Sektoreko berrikuntza eta garapen ekonomikoa.
Kultura ekintzailea gizarte-behar gisa.
Enpresaburu kontzeptua.
Ekintzaileen jarduna, sektoreko enpresa bateko enplegatu gisa.
Ekintzaileen jarduna, enpresaburu gisa.
Ekintzaileen arteko lankidetza.
Ekintzailetza, oro har, eta emakumeena, zehazki, sostengatzeko programak, elkarteak eta laguntza-sareak.
Enpresa-jardueran aritzeko eskakizunak.
Negozio-ideia lanbide-arloaren esparruan.
Kultura ekintzaileari lotutako jardunbide egokiak tituluari dagokion jarduera ekonomikoan eta toki-esparruan.
Izaera ekintzailea eta ekintzailetzaren etika baloratzea.
Ekimena, sormena eta erantzukizuna balioestea ekintzailetzaren bultzatzaile gisa.
Enpresa-ideiak, ingurunea eta haien garapena.
Enpresa-ideiak zehazteko tresnak aplikatzea.
Internet bidez, sektoreko enpresei buruzko datuak bilatzea.
Garatu beharreko enpresaren ingurune orokorra aztertzea.
Lanbide-arloko ereduzko enpresa bat aztertzea.
Ahuleziak, mehatxuak, indarrak eta aukerak identifikatzea.
Emakumeen eta gizonen berdintasuna eta desberdintasuna enpresaren iraunkortasunaren giltzarri gisa, hala barruan (prestakuntza eta pertsonen talentua) nola kanpoan (bezeroetara egokitzeko ahalmena).
Merkatu-azterketaren ondorioetatik abiatuta, negozio-eredua ezartzea.
Erabakitako ideiaren gainean berrikuntza-ariketak egitea.
Enpresaren betebeharrak bere inguru propioarekiko eta sozietate osoarekiko (garapen jasangarria).
Bizitza pertsonala, familiakoa eta profesionala uztartzea.
Sektoreko enpresen erantzukizun soziala eta etikoa.
Emakumeen eta gizonen berdintasuna gizarte-erantzukizun korporatiboaren funtsezko oinarri gisa.
Jardunbide egokiak emakumeen eta gizonen berdintasun arloan: berdintasun-diagnostikoak eta -planak, uztartze-neurriak, sexu jazarpenaren eta jazarpen sexisten aurkako protokoloak.
Merkatu-azterketa: ingurunea, bezeroak, lehiakideak eta hornitzaileak.
Enpresaren balantze soziala aintzat hartu eta balioestea.
Enpresa-etika baloratzea.
Enpresa baten bideragarritasuna eta abiaraztea.
Marketin-plana ezartzea: komunikazio-politika, prezioen politika eta banaketaren logistika.
Produkzio-plana prestatzea.
Sektoreko enpresa baten bideragarritasun teknikoa, ekonomikoa eta finantzarioa aztertzea.
Enpresaren finantzaketa-iturriak aztertzea eta haren aurrekontua egitea.
Forma juridikoa hautatzea. Tamaina eta bazkide kopurua.
Enpresaren kontzeptua. Enpresa motak.
Enpresa baten funtsezko elementuak eta arloak.
Zerga arloa enpresetan.
Enpresa bat eratzeko administrazio-izapideak (ogasuna eta gizarte-segurantza, besteak beste).
Lanbide-arloko enpresentzako diru-laguntzak, bestelako laguntzak eta zerga-pizgarriak.
Enpresetan eta lan-merkatuan emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako neurriak garatzeko diru-laguntzak eta zerga-pizgarriak.
Berdintasun arloko bereizgarriak eta aitortzak lehiakortasunerako faktore giltzarri gisa. Emakundek (Emakumearen Euskal Erakundea) emandako emakumeen eta gizonen aukera-berdintasunerako Erakunde Laguntzailearen aitortza.
Enpresaren jabeek duten erantzukizuna.
Proiektuaren bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa zorroztasunez ebaluatzea.
Administrazioko eta legezko izapideak betetzea.
Administrazio funtzioa.
Kontabilitate-informazioa aztertzea: diruzaintza, emaitzen kontua eta balantzea.
Dokumentu fiskalak eta lanekoak betetzea.
Merkataritza-dokumentuak betetzea: fakturak, txekeak, letrak, eta abar.
Kontabilitatearen kontzeptua eta oinarrizko ideiak.
Kontabilitatea, egoera ekonomikoaren irudi zehatz gisa.
Enpresen legezko betebeharrak (fiskalak, lanekoak eta merkataritzakoak).
Dokumentu ofizialak aurkezteko eskakizunak eta epeak.
Sortutako administrazio-dokumentuei dagokienez, antolamendua eta ordena baloratzea.
Administrazioko eta legezko izapideak betetzea.
BIGARREN PARAGRAFOA. PRESTAKUNTZA PRAKTIKOAREN FASEA ENPRESA, ESTUDIO EDO TAILERRETAN: HELBURUAK, EBALUAZIO IRIZPIDEAK
Enpresa, estudio edo tailerretako prestakuntza praktikoaren fasea.
Kurtsoa: 2
Iraupena: 200 ordu
Baliokidetasuna kredituetan: 8
Helburuak eta ebaluazio-irizpideak.
Enpresa, estudio edo tailerretako prestakuntza praktikoaren faseak honako helburu hauek ditu:
Ikasleen heziketa akademikoa osatzea enpresa, agentzia, argitaletxe edo argazkigintza-estudio baten eguneroko lan eta zereginetan integratzearen eta beren heziketa-mailari dagokion lanbide-funtzioak betetzearen bitartez.
Ebaluazio-irizpideak:
Ikus-entzunezko obraren komunikazio-asmoa, generoa eta alderdi espresiboak eta estetikoak ondorioztatu ditu, hasierako dokumentazioaren analisia abiapuntu izanik.
Ikus-entzunezko obraren ikus-estiloa diseinatu du, eta, horretarako, plano motak, enkoadraketak, kamera-mugimenduak, barne-erritmoa, jarraitutasun-erlazioak, irudiaren definizioa eta argiztapenarekiko esposizio- eta kolore-aukerak definitu ditu.
Ikus-entzunezko hainbat proiektutan kamera-lanaren ekarpena ebaluatu du, honako alderdi hauek aintzat hartuta: ikus-narratiba, fokalizazioa eta ikus-inpaktua, fikzioetan, publizitatean, bideoklipetan eta dokumentaletan.
Antzezleen eta parte-hartzaileen bilakaeraren eta eszenaratzearen arabera, lokalizazioaren edo estudioko dekoratuen kamera-lana planifikatu du, eta, horretarako, optiken, foku-distantzien, fokuaren, diagramaren, obturazioaren eta eremu-sakoneraren aukeraketa aurreikusi du.
Muntaian, postprodukzioan eta grafismoan eragina duten kamera-lanaren baldintzatzaileak definitu ditu, hala nola ikus-entzunezko jarraitutasuna, irudiaren konposizioa, ekintzaren ardatzak, desplazamenduen norabideak eta abiadurak, begiradak eta espazio-erlazioak eremuaren barruan zein kanpoan.
Segundoko irudiei, esplorazioari, definizioari, itxura-erlazioari eta formatuari dagokienez bideoan eta zineman proiektu diferenteetarako egokiak izango diren kameren ezaugarriak zehaztu ditu.
Ikus-entzunezko obrak hartzeko eta erregistratzeko prozesuetan, aginduzkoak diren kamera-ekipamenduen, erregistro-baliabideen, tresneria osagarrien eta material suntsikorren zerrendak landu ditu.
Ikasleei lanaren munduarekin harremanetan jartzea erraztea eta enpresako lan-, teknika- eta gizarte-harremanetako sistemara gehitzen laguntzea.
Ebaluazio-irizpideak:
Enpresaren antolamendu-egitura eta arlo bakoitzaren eginkizunak identifikatu ditu.
Enpresaren egitura eta sektorean dauden ereduzko enpresa-antolamenduak alderatu ditu.
Zerbitzuaren ezaugarriak eta bezero mota lotu ditu enpresa-jardueraren garapenarekin.
Zerbitzugintza garatzeko lan-prozedurak identifikatu ditu.
Jarduera behar bezala garatzeko giza baliabideen beharrezko konpetentziak baloratu ditu.
Jarduera honetan ohikoenak diren hedabideen egokitasuna identifikatu du.
Ikastegian eskuratutako ezagutzak, prestakuntza eta gaikuntza argazkigintzaren sektoreko enpresa- eta lan-errealitatearekin kontrastatzea.
Ebaluazio-irizpideak:
Azkar eta eraginkortasunez doitu ditu kameraren parametroak giro-zirkunstantzietara, informazio-eraginkortasuna lortzeko.
Tripode arina erabiltzea edo kamera sorbaldan erabiltzea baloratu du, ikus-entzunezko erreportajearen benetako beharrei erreparatuta.
Adierazpenak eta sarrerak kameraren ikuspuntutik grabatu ditu, informazioaren subjektu direnen informazio-intereserako enkoadraketa egokiak aukeratuta.
Hainbat parte-hartzaileren elkarrizketak grabatu ditu, zenbait ikuspuntutatik eta enkoadraketa anitzekin, galdera-erantzunen dinamikari jarraituta eta edizioan jarraitutasuna erraztuta.
Errekurtso-planoak hartu ditu, baita edizio fasean zenbait aukera ahalbidetzeko beharrezko txertaketak ere.
Ikasleei bide emango die, enpresarekiko kontaktuaren bitartez, lanbideari ekiteko beharrezkoak diren honako ezagutza hauek beren prestakuntzara gehitzea: ikasten ari diren espezialitatearen inguruko ezagutzak, merkatuaren egoera eta harremanak, joera artistikoak eta kulturalak, lanaren antolamendua eta koordinazioa, enpresaren kudeaketa, enpresako harreman sozio-laboralak, eta abar.
Ebaluazio-irizpideak:
Aintzat hartu eta justifikatu dira:
Lanpostuan beharrezkoa den langileen eta denboraren eskuragarritasuna.
Lanposturako beharrezkoak diren jarrera pertsonalak (puntualtasuna, enpatia, besteak beste) eta profesionalak (besteak beste, ordena, garbitasuna eta erantzukizuna).
Jarrerazko eskakizunak lanbide-jarduerak dituen arriskuen prebentzioaren aurrean.
Lanbide-jardueraren kalitatearekin zerikusia duten jarrerazko eskakizunak.
Lantalde barruko eta enpresan ezarritako hierarkiekiko harreman-jarrerak.
Lanaren esparruan egiten diren jardueren dokumentazioarekin zerikusia duten jarrerak.
Profesionalaren jardun egokiarekin lotuta, esparru zientifikoan eta teknikoan lan-munduan txertatzeko eta berriro laneratzeko prestakuntza-beharrak.
Lanbide-jardueran aplikatzekoak diren laneko arriskuen prebentzioari buruzko arauak eta Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Legearen oinarrizko alderdiak identifikatu ditu.
Lanbide-jarduerak dituen arriskuen arabera eta enpresaren arauen arabera jarri du abian norbera babesteko ekipamendua.
Garatu dituen jardueretan ingurumena errespetatzeko jarrera izan du.
Antolatuta, garbi eta oztoporik gabe mantendu du lanpostua edo jarduera garatzeko eremua.
Zuzendu zaion lanaz arduratu da, jasotako argibideak interpretatuz eta betez.
Egoera bakoitzean ardura duen pertsonarekin eta taldeko kideekin komunikazio eraginkorra ezarri du.
Taldearen gainerakoekin koordinatu da eta sortzen diren gertakaririk adierazgarrienak komunikatu ditu.
Bere jardueraren garrantzia eta zereginen aldaketetara egokitzeko beharra baloratu ditu.
Lana garatzean arauak eta prozedurak aplikatzeaz arduratu da.
Beren espezializazioagatik, kostuagatik edo berritasunagatik ikastegiaren eskumenean ez dauden tresna, erreminta, material eta makineriari buruzko ezagutza teknikoak berenganatzea.
Ebaluazio-irizpideak:
Argazkigintza-proiektu bat martxan jartzeko erabiliko dituzten ikus-entzunezko lengoaiaren baliabideak zehaztu ditu, enkoadraketaren adierazpen-erabilerak eta erabilitako konposizioa zehaztuta, baita argiztapeneko baliabideak ere.
Argazki-hizkuntzaren berezko adierazpen-elementuen definizioa egin da, argazkigintza-proiektuak egiteko, horietako bakoitzaren berezko asmoei kasu eginda.
Kamerako posizioak eta kokapenak zehaztu ditu, proiektu bakoitzaren plangintzan finkatutako jarraibideei erreparatuta.
Argazki-argiztapeneko doikuntzak egin ditu (luminantzia, krominantzia, idulkia, irabazia, xehetasuna eta kameraren kontrol-unitatearen berezko beste arlo batzuetako batzuk), eta seinale guztien oreka lortu du.
Argia, intzidentea zein islatua, behar bezala neurtu du argazki onenak lortzeko proiektu bakoitzaren ezaugarri berezien arabera.
Kolorearen tenperatura hartu du kontuan argi-iturrien arabera.
Iragazte optikoari dagokionez, argazki-kameraren jardunerako baldintzak ezarri ditu, baita beharrezko zuri-beltzen balantzeak egiteko ere, kolore-tenperaturaren kalkulua eta doikuntza, argiaren intentsitatea eta kontrasteak abiapuntu izanik.
Argazki-kameraren jardun-baldintzak ezarri ditu, iragazki polarizatzaileak edo efektu-iragazkiak jartzeko eta argiztapen-diseinuan lortu nahi den efektua erdiesteko.
Ikus-entzunezkoaren ekoizpen- eta edizio-prozesuaren faseetan aktiboki parte hartzea dagokion tutorearen edo koordinatzailearen orientabideei kasu eginik.
Ebaluazio-irizpideak:
Produktuaren oinarrizko alderdiak ezagutu beharra dago proiektua haren behar zehatzetara behar bezala bideratu ahal izateko.
Lan-orriak egin dira gauzatu beharreko argazkigintza-proiektu motaren arabera: argazkigintza aplikatua, soziala, dokumentala, komertziala edo artistikoa.
Argazkigintza-ekipamendu mota behar bezala aukeratu da proiektuaren funtsezko ezaugarrien arabera.
Argiztapenaren espresio-ezaugarriak zehaztu ditu, baita produktuaren ikus-estiloa lortzeko beharrezko argiaren mota eta kalitatea ere.
Hainbat hartze fotografiko egin ditu, irizpide teknikoak, estetikoak, komunikaziozkoak eta konposiziozkoak aplikatuta eta prozesuaren azken emaitzak konparatuta eta baloratuta.
Argazkien tratamendu digitala egin du, bereziki irudien doikuntza eta optimizazioa, argazkiak errebelatzeko eta editatzeko programa informatiko espezifikoak aplikatuz.
Kopiak amaitu ditu, aurkezteko dagozkien euskarrietan muntatuta; irudiak antolatu eta katalogatu ditu, eta originalak kontserbatzeko baldintza egokietan artxibatu ditu.
Pertsonentzako, lokaletarako eta tresneriarako segurtasun-protokoloak bete ditu, proiektuaren gauzapenean esku hartzen duten tresneria guztien mugimendua eta jarduna erraztuta.
Ikastegian emandako prestakuntza teorikoan eta praktikoan zehar berenganatutako ezagutzak, abileziak eta trebetasunak aplikatzea.
Ebaluazio-irizpideak:
Irudien baliabidea, erreprodukzio-tamaina eta azken helburua zehaztu du, baita irudiak hartzeko gailuak hautatzeko beharrezko kalitate-parametroak ere, proiektuaren eskakizunen azterketa abiapuntu izanik.
Irudiak hartzeko beharrezko ekipamenduaren eta ekipamendu osagarriaren zerrenda egin du, sor daitezkeen kontingentziak ebazteko, eta fotografiatu beharreko ikus-elementuak eta horietarako irisgarritasuna baloratu du.
Argiztapenaren espresio-ezaugarriak zehaztu ditu, baita produktuaren ikus-estiloa lortzeko beharrezko argiaren mota eta kalitatea ere.
Enkoadraketa eta konposizioa egin du, perspektiba, eszenografia, estilismoa eta argiztapena aintzat hartuta eta nahi ez diren efektuak gertatzen ez direla egiaztatuta.
Kamerak irudien sekuentzia hartzeko modua konfiguratu du, eta kliskagailu modua doitu du.
Hartze fotografikoko prozesua egin du, irizpide teknikoak, estetikoak, komunikaziozkoak eta konposiziozkoak aplikatuta eta prozesuaren azken emaitzak baloratuta.
Tratamendu digitala egin du, batez ere irudien doikuntza eta optimizazioa, baita, bidezkoa bada, fotomuntaia ere, informatika-programen aplikazioaren bidez.
Kopien akabera-eragiketak egin ditu, aurkezpen-euskarrietan muntatu ditu, katalogatu ditu eta jatorrizkoak artxibatu ditu.
(Ikus .PDF)


