- 77/2014 DEKRETUA, maiatzaren 13koa, Euskal Autonomia Erkidegoan zenbait ikastetxe publiko sortzea, bategitea eta kentzea xedatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu77/2014 DEKRETUA, maiatzaren 13koa, Euskal Autonomia Erkidegoan zenbait ikastetxe publiko sortzea, bategitea eta kentzea xedatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 98
- Hurrenkera-zk.: 2309
- Xedapen-zk.: 77
- Xedapen-data: 2014/05/13
- Argitaratze-data: 2014/05/27
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza
- Azpigaia: ---
Testu legala
Autonomia Estatutuko 16. artikuluaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoak eskuduntzak ditu irakaskuntza osoan, maila, modalitate eta espezialitate guztietan, betiere, bazter utzi gabe Konstituzioaren 27. artikulua; azken hori garatzen duten lege organikoak; Konstituzioaren 149.1.30 artikuluak Estatuari aitor dizkion ahalmenak; eta Konstituzioa betetzeko eta bermatzeko beharrezkoak diren goi ikuskaritzak.
Autonomia Estatutuarekin bat etorriz, Euskal Autonomia Erkidegoari dagokio unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoak sortzea, aldatzea, zabaltzea, bategitea, sailkatzea eta kentzea.
Bestalde, otsailaren 19ko Euskal Eskola Publikoaren 1/1993 Legeko 5. artikuluan xedatu da Euskal Autonomia Erkidegoko botere publikoei dagokiela irakaskuntzaren programazio orokorra egitea eta Euskal Eskola Publikoa osatzen duten ikastetxeak sortzea, aldatzea eta kentzea, hori guztia kalitatezko hezkuntza emango dela bermatzen duen planifikazio demokratikoaren eta parte-hartzailearen markoan.
Hezkuntza publikoa egoki planifikatu behar da Vitoria-Gasteizen. Hortaz egoki da udalerri horretako unibertsitateaz kanpoko bi ikastetxe bateratzea.
Hartara, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuak proposaturik, 2014ko maiatzaren 13an Gobernu Kontseiluak egin bileran gogoeta egin eta onartu ondoren, hau
CEIP Samaniego HLHI (kodea: 01001310; EAE kodea: 010230).
IES Samaniego BHI (kodea: 01002879; EAE kodea: 010331).
Horrenbestez, desagertu egiten dira ikastetxe bateratuak eta, bateratzearen ondorioz, CPI Samaniego IPI izeneko ikastetxe berria eratzen da (kodea: 01007610; EAE kodea: 010613).
CPI Samaniego IPIn emango dira Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasketak.
Dekretu honek eraginak izango ditu 2014ko uztailaren 1etik aurrera.
Vitoria-Gasteizen, 2014ko maiatzaren 13an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.


