- 103/2014 DEKRETUA, ekainaren 10ekoa, Sartu-Álava birgizarteratzeko elkartea gizarte-interesekotzat aitortzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu103/2014 DEKRETUA, ekainaren 10ekoa, Sartu-Álava birgizarteratzeko elkartea gizarte-interesekotzat aitortzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 116
- Hurrenkera-zk.: 2739
- Xedapen-zk.: 103
- Xedapen-data: 2014/06/10
- Argitaratze-data: 2014/06/20
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua
- Azpigaia: Gizarte Gaiak
Testu legala
Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legearen 74. artikuluan xedatzen denez, gizarte-interesekotzat aitortu ahal izango dira gizarte-zerbitzuak ematen dituzten irabazi-asmorik gabeko erakundeak, hain zuzen ere, aitortzeko haien ibilbidea eta Gizarte Ekintzako Hirugarren Sektoreak Autonomia Erkidegoan ematen dituen gizarte zerbitzuak garatzeko emandako laguntza. Arauz ezartzen diren baldintzak bete beharko dituzte, betiere.
Urriaren 7ko 424/2013 Dekretuak, gizarte zerbitzuak ematen dituzten irabazi-asmorik gabeko erakundeak gizarte-interesekotzat aitortzeari buruzkoak, gizarte-intereseko aitorpena lortzeko aplikatzeko baldintzak eta prozedura arautzen ditu.
Haren babesean, Sartu-Álava birgizarteratzeko elkarteak aipatutako aitorpena eskatu du, uste baitu merezi duela gizarte-interesekoa dela aitortzea, gizarte-ekintzaren arloan egiten dituen jarduerengatik.
Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritzak jakinarazi bezala, Sartu-Álava birgizarteratzeko elkartea irabazi-asmorik gabeko erakundea da, 1992an eratutakoa; haren xede nagusia da mendekotasun-, babesgabe-, ezgaitasun- pobrezia- eta gizarteko bazterkeria-egoeran dauden edo egoteko arrisku handia duten pertsonen eta/edo taldeen erabateko gizarteratzea eta/edo laneratzea lortzera bideratutako jarduerak eta zerbitzuak sustatu eta garatzea. Ibilbide historikoa du Euskal Autonomia Erkidegoan gizarte-zerbitzuak ematen; izan ere, egiaztatu du bere jarduera etenik gabe burutu izana 2008tik, Arabako Lurralde Historikoan, nagusiki.
Aipatu 424/2013 Dekretuan xedatutakoaren arabera, Jaurlaritzaren Kontseiluan adostutako dekretu bidez aitortuko da gizarte-intereseko fundazio hau, gizarte-zerbitzuen arloan eskumena duen sailburuaren proposatuta, zeinak dagokion espedientea izapidetu baitu.
Horrenbestez, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak proposatuta, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2014ko ekainaren 10ean egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, honako hau
Vitoria-Gasteizen, 2014ko ekainaren 10ean.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua,
JUAN MARÍA ABURTO RIQUE.


