- 96/2014 DEKRETUA, ekainaren 10ekoa, Fundación Etorkintza fundazioa gizarte-interesekotzat aitortzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu96/2014 DEKRETUA, ekainaren 10ekoa, Fundación Etorkintza fundazioa gizarte-interesekotzat aitortzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 116
- Hurrenkera-zk.: 2732
- Xedapen-zk.: 96
- Xedapen-data: 2014/06/10
- Argitaratze-data: 2014/06/20
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua
- Azpigaia: Gizarte Gaiak
Testu legala
Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legearen 74. artikuluan xedatzen denez, gizarte-interesekotzat aitortu ahal izango dira gizarte-zerbitzuak ematen dituzten irabazi-asmorik gabeko erakundeak, hain zuzen ere, aitortzeko haien ibilbidea eta Gizarte Ekintzako Hirugarren Sektoreak Autonomia Erkidegoan ematen dituen gizarte zerbitzuak garatzeko emandako laguntza. Arauz ezartzen diren baldintzak bete beharko dituzte, betiere.
Urriaren 7ko 424/2013 Dekretuak, gizarte zerbitzuak ematen dituzten irabazi-asmorik gabeko erakundeak gizarte-interesekotzat aitortzeari buruzkoak, gizarte-intereseko aitorpena lortzeko aplikatzeko baldintzak eta prozedura arautzen ditu.
Haren babesean, Fundación Etorkintza fundazioak aipatutako aitorpena eskatu du, uste baitu merezi duela gizarte-interesekoa dela aitortzea, gizarte-ekintzaren arloan egiten dituen jarduerengatik.
Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritzak jakinarazi bezala, Fundación Etorkintza fundazioa irabazi-asmorik gabeko erakundea da, 1984an eratutakoa; haren xede nagusia da pertsonen bizi-kalitatea hobetzea osasun mentalaren, adikzioen eta gizarte-kalteberatasunaren esparruetan, prebentzioaren, laguntzaren eta gizarteratzearen bidez. Ibilbide historikoa du Euskal Autonomia Erkidegoan gizarte-zerbitzuak ematen; izan ere, egiaztatu du bere jarduera etenik gabe burutu izana 2008tik, Bizkaiko Lurralde Historikoan, nagusiki.
Aipatu 424/2013 Dekretuan xedatutakoaren arabera, Jaurlaritzaren Kontseiluan adostutako dekretu bidez aitortuko da gizarte-intereseko fundazio hau, gizarte-zerbitzuen arloan eskumena duen sailburuaren proposatuta, zeinak dagokion espedientea izapidetu baitu.
Horrenbestez, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak proposatuta, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2014ko ekainaren 10ean egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, honako hau
Vitoria-Gasteizen, 2014ko ekainaren 10ean.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua,
JUAN MARÍA ABURTO RIQUE.


