- 132/2014 DEKRETUA, ekainaren 24koa, Comisión Ciudadana Anti-Sida de Álava / Hies-en Kontrako Arabako Iritar Batzordea gizarte-interesekotzat aitortzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu132/2014 DEKRETUA, ekainaren 24koa, Comisión Ciudadana Anti-Sida de Álava / Hies-en Kontrako Arabako Iritar Batzordea gizarte-interesekotzat aitortzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 126
- Hurrenkera-zk.: 3013
- Xedapen-zk.: 132
- Xedapen-data: 2014/06/24
- Argitaratze-data: 2014/07/04
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua
- Azpigaia: Gizarte Gaiak
Testu legala
Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legearen 74. artikuluan xedatzen denez, gizarte-interesekotzat aitortu ahal izango dira gizarte-zerbitzuak ematen dituzten irabazi-asmorik gabeko erakundeak, hain zuzen ere, aitortzeko haien ibilbidea eta Gizarte Ekintzako Hirugarren Sektoreak EAEko gizarte-zerbitzuak garatzeko emandako laguntza. Arauz ezartzen diren baldintzak bete beharko dituzte, betiere.
Urriaren 7ko 424/2013 Dekretuak, gizarte zerbitzuak ematen dituzten irabazi-asmorik gabeko erakundeak gizarte-interesekotzat aitortzeari buruzkoak, gizarte-intereseko aitorpena lortzeko betekizunak eta prozedura arautzen ditu.
Haren babesean, Comisión Ciudadana Anti-Sida de Álava / Hies-en Kontrako Arabako Iritar Batzordeak aipatutako aitorpena eskatu du, uste baitu merezi duela gizarte-interesekoa dela aitortzea, gizarte-ekintzaren arloan egiten dituen jarduerengatik.
Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritzak jakinarazi bezala, Comisión Ciudadana Anti-Sida de Álava / Hies-en Kontrako Arabako Iritar Batzordea irabazi-asmorik gabeko erakundea da, 1987an eratutakoa; haren xede nagusia da gizartea informatzea eta kontzientziatzea GIBaren bidezko infekzioaren arazoaren gainean, eta solidaritatea indartzea diskriminazioa eta erasandako pertsonenganako arbuioa saihesteko, baita normalizazioa lortzea ere infekzio honek dituen ondorio negatiboei aurre eginez. Ibilbide historikoa du Euskal Autonomia Erkidegoan gizarte-zerbitzuak ematen; izan ere, egiaztatu du bere jarduera etenik gabe burutu duela 2008tik, Arabako Lurralde Historikoan, nagusiki.
Aipatu urriaren 7ko 424/2013 Dekretuan xedatutakoaren arabera, Jaurlaritzaren Kontseiluak emandako dekretu bidez egingo da gizarte-intereseko aitorpena, gizarte-zerbitzuen arloan eskumena duen sailburuak proposatuta, zeinak dagokion espedientea izapidetuko baitu.
Horrenbestez, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak proposatuta, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2014ko ekainaren 24an egindako bileran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau
Vitoria-Gasteizen, 2014ko ekainaren 24an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua,
JUAN MARÍA ABURTO RIQUE.


