Euskadi.eus
  • 135/2014 DEKRETUA, ekainaren 24koa, APNABI Bizkaiko autismoa eta autismo espektroaren beste nahasteak dituztenen gurasoen elkartea gizarte-interesekotzat aitortzen dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

135/2014 DEKRETUA, ekainaren 24koa, APNABI Bizkaiko autismoa eta autismo espektroaren beste nahasteak dituztenen gurasoen elkartea gizarte-interesekotzat aitortzen dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 126
  • Hurrenkera-zk.: 3016
  • Xedapen-zk.: 135
  • Xedapen-data: 2014/06/24
  • Argitaratze-data: 2014/07/04

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak

Testu legala

Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legearen 74. artikuluan xedatzen denez, gizarte-interesekotzat aitortu ahal izango dira gizarte-zerbitzuak ematen dituzten irabazi-asmorik gabeko erakundeak arauz ezartzen diren baldintzak betetzen dituztenak, hain zuzen ere aitortzeko haien ibilbidea eta Gizarte Ekintzako Hirugarren Sektoreak EAEko gizarte-zerbitzuen garapenaren alde ematen duen laguntza.

Urriaren 7ko 424/2013 Dekretuak, gizarte zerbitzuak ematen dituzten irabazi-asmorik gabeko erakundeak gizarte-interesekotzat aitortzeari buruzkoak, gizarte-intereseko aitorpena lortzeko betekizunak eta prozedura arautzen ditu.

Haren babesean, APNABI Bizkaiko autismoa eta autismo espektroaren beste nahasteak dituztenen gurasoen elkarteak aipatutako aitorpena eskatu du, uste baitu merezi duela gizarte-interesekoa dela aitortzea, gizarte-ekintzaren arloan egiten dituen jarduerengatik.

Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritzak jakitera eman duenez, APNABI Bizkaiko autismoa eta autismo espektroaren beste nahasteak dituztenen gurasoen elkartea irabazi-asmorik gabeko erakunde bat da, 1978an eratua; haren xede nagusia da autismoa dutenen eta haien senideen onura sustatzea; horretarako, jarduerak bultzatuko dituzte asistentzian, hezkuntzan, aisialdian, kulturan, kirolean, zientzian, errehabilitazioan, enpleguan eta tutoretzan. Elkarteak ibilbide historikoa du Euskal Autonomia Erkidegoan gizarte-zerbitzuak ematen; izan ere, egiaztatu du bere jarduera etenik gabe burutu duela 2009tik, Bizkaiko Lurralde Historikoan, nagusiki.

Aipatu urriaren 7ko 424/2013 Dekretuan xedatutakoaren arabera, Jaurlaritzaren Kontseiluaren dekretu bidez egingo da gizarte-intereseko aitorpena, gizarte-zerbitzuen arloan eskumena duen sailburuak proposatuta, zeinak dagokion espedientea izapidetuko baitu.

Horrenbestez, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak proposatuta, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2014ko ekainaren 24an egindako bileran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik