- 144/2014 DEKRETUA, uztailaren 8koa, Asociación de Cooperación Mendikute-Rosario elkartea herri-onurakoa dela aitortzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu144/2014 DEKRETUA, uztailaren 8koa, Asociación de Cooperación Mendikute-Rosario elkartea herri-onurakoa dela aitortzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Lehendakaritza; Herri Administrazio eta Justizia Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 134
- Hurrenkera-zk.: 3257
- Xedapen-zk.: 144
- Xedapen-data: 2014/07/08
- Argitaratze-data: 2014/07/16
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gizarte Gaiak; Herri Administrazioa
Testu legala
Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legearen 42. artikuluak dioenez, Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatuta dauden elkarteak onura publikokotzat aitortu ahal izango dira, baldin eta elkarteok, beren jardueren bitartez, interes orokorra edo guztien ongia lortzen laguntzen badute, eta, horretarako, eskuzabaltasun-, altruismo-, elkartasun- eta aniztasun-balioak nabarmen bultzatzen badituzte.
Lege horren babesean, Asociación de Cooperación Mendikute-Rosario elkarteak aitorpen hori eman dakiola eskatu du, bere ustez merezi duelako aitortzea herri-onurako erakundea dela, nazio- eta nazioarte-mailako kooperazioaren arloan egiten duen lanagatik.
Elkarte eskatzailea 2007ko otsailaren 17 eratu zen, eta Justizia, Ekonomia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Azterlan eta Araubide Juridikoaren Zuzendaritzaren 2007ko apirilaren 13ko Ebazpenaren bidez inskribatu.
Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatuta dago (erregistro-zenbakia: AS/B/13154/2007).
Bere funtzioak, batez ere, Euskal Autonomia Erkidegoan burutzen ditu.
Eratu zenetik, Asociación de Cooperación Mendikute-Rosario elkarteak beharrezko diren jarduera guztiak burutzen ditu bere helburu nagusia lotzeko, hau da, elkartasun-lankidetzako ekimenetan laguntzea, eremu estra lokalean, izan nazionala zein nazioartekoa.
Gizarteak benetan interes orokorrekotzat jotzen ditu jarduera horiek guztiak.
7/2007 Legearen 45.2 artikuluan agindutakoarekin bat etorriz, herri-onurako aitorpena Jaurlaritzaren Kontseiluak erabakitako dekretu baten bidez egingo da. Dekretu-proposamena kasuan kasuko sailek gaiaren arabera eta, betiere, justiziaren arloan eskuduna den sailak egingo dute, eta azken sail horrek izapidetuko ditu bai prozedura, bai bertan sor daitezkeen auzi guztiak. Agindu hori betez, dagokion espedientea izapidetzen da, eta, ondoren, sailei eta instituzioei eskatu zaizkien txostenak erantsi zaizkio espedienteari. Txosten horietan, bestalde, Asociación de Cooperación Mendikute-Rosario elkartea herri-onurakoa dela aitortzearen alde agertzen dira bai sailak bai instituzioak.
Ondorioz, Lehendakariaren eta Herri Administrazio eta Justiziako sailburuaren proposamenez, entitate eta erakunde interesdunek emandako txostenak ikusirik, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2014ko uztailaren 8an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau
Horrekin batera, aitorpen horri dagozkion eskubideak aitortzen zaizkio, hain zuzen ere, Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legeko 43. artikuluan jasota daudenak.
Vitoria-Gasteizen, 2014ko uztailaren 8an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,
JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.


