Euskadi.eus
  • 149/2014 DEKRETUA, uztailaren 15ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren 2014. urterako aurrekontuko 9119 programan (Euskal Sektore Publikoarekiko beste finantza harreman batzuk) diru-sarrerak lortu direla-eta, 5151 programan (Portuak) 564.616,50 euroko kredituak gaitzen dituena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

149/2014 DEKRETUA, uztailaren 15ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren 2014. urterako aurrekontuko 9119 programan (Euskal Sektore Publikoarekiko beste finantza harreman batzuk) diru-sarrerak lortu direla-eta, 5151 programan (Portuak) 564.616,50 euroko kredituak gaitzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ogasun eta Finantza Saila; Ingurumen eta Lurralde Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 136
  • Hurrenkera-zk.: 3287
  • Xedapen-zk.: 149
  • Xedapen-data: 2014/07/15
  • Argitaratze-data: 2014/07/18

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Ogasun; Ekonomia

Testu legala

Iribarrenako 5., 7., 9. eta 11. etxebizitzen eta Getariako portuko San Anton haztegiaren artean dagoen itsaslabarrean izandako lur-jausiak sortu duen ohiz kanpoko egoera dela-eta, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak eta Getariako Udalak elkarlanean jardun nahi dute egonkortze-obren finantziazioan eta egikaritzean.

Aurreikusi da ezen burutu beharreko jardueren kostua, guztira, 797.825,94 eurokoa izango dela; zenbateko horren % 75 (598.369,45 euro) Getariako Udalak ordainduko du, eta gainerako % 25a (199.456,49 euro), berriz, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak.

Guztizko zenbateko horretatik, Getariako Udalak 33.752,95 euro erabili ditu txosten geoteknikoaren idazkuntza kontratatzeko eta ordaintzeko (txosten horretan, itsaslabarra egonkortzeko zer lan egin behar den zehazten da), eta dagozkion zenbateko guztiak ordaintzeko konpromisoa hartu du. Beraz, udalak jada finantzatutako zenbatekoak eta Ingurumen eta Lurralde Politika Sailari dagozkionak kontuan hartuta, Getariako Udalak ordaintzeko gainerako funtsak gaitu daitezen eskatzen da (guztira, 564.616,50 euro).

Horregatik, dekretu honen bidez, kredituok gaitzen dira Euskadiko Aurrekontu Erregimenari buruz indarrean dauden lege-xedapenen testu bategina onartu zuen maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintzako Dekretuko 82. eta 83. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz.

Ondorioz, Ogasun eta Finantzetako sailburuaren eta Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren proposamenez, eta 2015eko uztailaren 15ean egindako Jaurlaritzaren Kontseiluaren bilkuran eztabaidatu eta onetsi ondoren, honako hau

(Ikus .PDF)

Diru-sarreren ondorengo egoera-orrian, kopuru bereko diru-sarrerak lortzetik sortzen dira kreditu horiek:

(Ikus .PDF)

Getariako Menditxo magala egonkortzeko presako obretarako erabiliko dira funtsak.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2014ko uztailaren 15ean.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Ogasun eta Finantzetako sailburua,

RICARDO GATZAGAETXEBARRIA BASTIDA.

Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburua,

ANA ISABEL OREGI BASTARRIKA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik