- 201/2014 DEKRETUA, urriaren 21koa, Udal Zentral Elkartuak, S.A. sozietate publikoaren azkentzea deklaratzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu201/2014 DEKRETUA, urriaren 21koa, Udal Zentral Elkartuak, S.A. sozietate publikoaren azkentzea deklaratzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila; Ogasun eta Finantza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 214
- Hurrenkera-zk.: 4782
- Xedapen-zk.: 201
- Xedapen-data: 2014/10/21
- Argitaratze-data: 2014/11/10
Gaikako eremua
- Gaia: Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Ogasun
Deskribapenak
Testu legala
Urriaren 7ko 276/1993 Dekretuaren bidez, Energiaren Euskal Erakundeari Udal Zentral Elkartuak, S.A. sozietate publikoa sortzea baimendu zitzaion. Sozietatearen xedea da udal-titulartasuneko edo Energiaren Euskal Erakundearekin partekatutako minizentral elektrikoak kudeatzea, hala nola energia elektrikoa ekoizteko teknikak sustatzea eta azterlanak egitea.
Eusko Jaurlaritzak 2013ko ekitaldian sozietate publikoak berrantolatzeko hasi zuen prozesuaren barruan, eta kontuan hartuta Udal Zentral Elkartuak, S.A. sozietate publikoa eremu funtzionalean ez dela Energiaren Euskal Erakundeko beste arlo batzuetatik bereizten, komenigarritzat jotzen da sozietate hori, ondorio guztietarako, Energiaren Euskal Erakundean integratzea, sozietatearen jarduerari eutsiz.
Udal Zentral Elkartuak, S.A. sozietate publikoaren administrazio-kontseiluak, 2013ko abenduaren 13ko bileran, erabaki zuen Energiaren Euskal Erakundeari (sozietatearen akziodun bakarra) sozietatearen desegitea eta azkentzea proposatzea.
Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartu zuen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak 20.3 artikuluan ezartzen duenez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko edo bere erakundeetako baltzu publikoak sortu eta desagerrarazteko eta eratutako baltzuetako partaide nagusi bilakatu ahal izateko edo partaide nagusi izateari uzteko, Jaurlaritzaren dekretua beharko da.
Ondorioz, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren eta Ogasun eta Finantzetako sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2014ko urriaren 21ean egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau
Dekretu honek onartzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2014ko urriaren 21ean.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua,
MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.
Ogasun eta Finantzetako sailburua,
RICARDO GATZAGAETXEBARRIA BASTIDA.


