- 202/2014 DEKRETUA, urriaren 21ekoa, Etorkintza Fundazioa gizarte-interesekotzat aitortzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu202/2014 DEKRETUA, urriaren 21ekoa, Etorkintza Fundazioa gizarte-interesekotzat aitortzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 205
- Hurrenkera-zk.: 4564
- Xedapen-zk.: 202
- Xedapen-data: 2014/10/21
- Argitaratze-data: 2014/10/28
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gizarte Gaiak; Herri Administrazioa
Testu legala
Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legearen 74. artikuluan xedatzen denez, gizarte-interesekotzat aitortu ahal izango dira gizarte-zerbitzuak ematen dituzten irabazi-asmorik gabeko erakundeak arauz ezartzen diren baldintzak betetzen dituztenak; hain zuzen ere, aitortzeko haien ibilbidea eta Gizarte Ekintzako Hirugarren Sektoreak EAEko gizarte-zerbitzuen garapenaren alde ematen duten laguntza.
Urriaren 7ko 424/2013 Dekretuak, gizarte zerbitzuak ematen dituzten irabazi-asmorik gabeko erakundeak gizarte-interesekotzat aitortzeari buruzkoak, gizarte-intereseko aitorpena lortzeko betekizunak eta prozedura arautzen ditu.
Haren babesean, aipatutako aitorpena eskatu du Aspaldiko Fundazioak, uste baitu merezi duela gizarte-interesekoa dela aitortzea, gizarte-ekintzaren arloan egiten dituen jarduerengatik.
Zerbitzu Zuzendaritzak jakinarazi duenez, irabazi-asmorik gabeko erakundea da Aspaldiko Fundazioa: 1997. urtean eratu zen, eta xedetzat du adineko jendeari laguntza eta babesa eskaintzea; batez ere, arretarik eta babesik ez handienean daudenei. Horretarako:
Pertsona nagusientzako mota guztietako laguntza-zerbitzuak garatzen dituzte, bai zentroan bertan bai kanpora begira.
Helburu orokorra lortzen zuzenean nahiz zeharka lagun dezakeen edozein baliabide zein ekimen eratzea, hobetzea eta garatzea.
Adintsuei laguntzeko «hurbileko enpleguak» deitzen direnak sor ditzaketen ekimenak eta jarduerak sustatzea.
Adintsuek dituzten gizarte-arazoei erantzuteko, babesa ematea partikularren proiektu eta ekimenei, erabat sozialak izango baitira.
Ibilbide historikoa du Euskal Autonomia Erkidegoan gizarte-zerbitzuak ematen; izan ere, egiaztatu du bere jarduera etenik gabe burutu duela 2009tik, Bizkaiko Lurralde Historikoan, nagusiki.
Urriaren 7ko 424/2013 Dekretuan xedatutakoaren arabera, Jaurlaritzaren Kontseiluaren dekretu bidez egingo da gizarte-intereseko aitorpena, gizarte-zerbitzuen arloan eskumena duen sailburuak proposatuta, zeinak dagokion espedientea izapidetuko baitu.
Horrenbestez, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak proposatuta, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2014ko urriaren 21ean egindako bileran proposamena aztertu eta onartu ondoren,
HAU XEDATZEN DUT:
Vitoria-Gasteizen, 2014ko urriaren 21ean.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua,
JUAN MARÍA ABURTO RIQUE.


