Euskadi.eus
  • 203/2014 DEKRETUA, urriaren 21ekoa, Adimen-desgaitasunen bat duten Pertsonen aldeko Elkarteen Euskal Federazioa (FEVAS) gizarte-interesekotzat aitortzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

203/2014 DEKRETUA, urriaren 21ekoa, Adimen-desgaitasunen bat duten Pertsonen aldeko Elkarteen Euskal Federazioa (FEVAS) gizarte-interesekotzat aitortzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 207
  • Hurrenkera-zk.: 4617
  • Xedapen-zk.: 203
  • Xedapen-data: 2014/10/21
  • Argitaratze-data: 2014/10/30

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak

Testu legala

Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legearen 74. artikuluan xedatzen denez, gizarte-interesekotzat aitortu ahal izango dira gizarte-zerbitzuak ematen dituzten irabazi-asmorik gabeko erakundeak arauz ezartzen diren baldintzak betetzen dituztenak; hain zuzen ere, aitortzeko haien ibilbidea eta Gizarte Ekintzako Hirugarren Sektoreak EAEko gizarte-zerbitzuen garapenaren alde ematen duten laguntza.

Urriaren 7ko 424/2013 Dekretuak, gizarte zerbitzuak ematen dituzten irabazi-asmorik gabeko erakundeak gizarte-interesekotzat aitortzeari buruzkoak, gizarte-intereseko aitorpena lortzeko betekizunak eta prozedura arautzen ditu.

Haren babesean, Adimen-desgaitasunen bat duten Pertsonen aldeko Elkarteen Euskal Federazioa (FEVAS) erakundeak aipatutako aitorpena eskatu du, uste baitu merezi duela gizarte-interesekoa dela aitortzea, gizarte-ekintzaren arloan egiten dituen jarduerengatik.

Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritzak adierazi duenez, Adimen-desgaitasunen bat duten Pertsonen aldeko Elkarteen Euskal Federazioa (FEVAS) irabazi-asmorik gabeko erakundea da, 1980. urtean eratu zen eta xede nagusitzat ditu:

  1. Adimen-desgaitasunen bat duten pertsonen eta haien senideen duintasuna eta eskubideak defendatzea, bai eta haien bizi-kalitatea hobetzen laguntzea ere.

  2. Adimen-desgaitasunen bat duten pertsonen aldeko gizarte-jarrera positiboak sustatzea.

  3. Adimen-desgaitasunaren arazoen gaineko azterketak, informazioa eta zabalkundea sustatzea.

  4. Adimen-desgaitasunen bat duten pertsonei eta haien senideei emandako zerbitzuen kalitatearen etengabeko hobekuntza sustatzea.

  5. Entitateen arteko loturak sustatzea, harremanak izan eta bakoitzaren jarduerei buruzko informazioa trukatzeko.

  6. Federazioko kideak ordezkatzea erakunde publiko, entitate pribatu eta pertsona fisiko eta juridikoen aurrean, baldin eta, haietako bakoitzak dituen eskumenen eremuan, adimen-desgaitasunaren arazoekin zerikusia badute.

  7. Beste edozein, baldin eta zuzen edo zeharka lagundu badezake Federazioaren misioa eta helburuak betetzen edota adimen-desgaitasunen bat duten pertsonei eta haien senideei mesede egiten.

    Ibilbide historikoa du Euskal Autonomia Erkidegoan gizarte-zerbitzuak ematen; izan ere, egiaztatu du bere jarduera etenik gabe burutu duela 2009tik, Euskal Autonomia Erkidego osoan.

    Urriaren 7ko 424/2013 Dekretuan xedatutakoaren arabera, Jaurlaritzaren Kontseiluak onartutako dekretu bidez egingo da gizarte-intereseko aitorpena, gizarte-zerbitzuen arloan eskumena duen sailburuak proposatuta, zeinak dagokion espedientea izapidetuko baitu.

    Horrenbestez, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak proposatuta, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2014ko urriaren 21ean egindako bileran proposamena aztertu eta onartu ondoren,

    HAU XEDATZEN DUT:

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik