- 204/2014 DEKRETUA, urriaren 21ekoa, zeinaren bidez autismoa eta beste garapen-trastorno orokor batzuk dauzkaten seme-alaben Gipuzkoako guraso-elkartea «Gautena» interes sozialeko deklaratzen baita. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu204/2014 DEKRETUA, urriaren 21ekoa, zeinaren bidez autismoa eta beste garapen-trastorno orokor batzuk dauzkaten seme-alaben Gipuzkoako guraso-elkartea «Gautena» interes sozialeko deklaratzen baita.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 205
- Hurrenkera-zk.: 4565
- Xedapen-zk.: 204
- Xedapen-data: 2014/10/21
- Argitaratze-data: 2014/10/28
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua
- Azpigaia: Gizarte Gaiak
Testu legala
Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legearen 74. artikuluan xedatzen denez, gizarte-intereseko aitortu ahal izango dira gizarte-zerbitzuak, baldin irabazi-asmorik gabe gizarte-zerbitzuak ematera dedikatzen badira eta araubidez ezarritako baldintzak betetzen badituzte; guztia ere, EAEn gizarte-zerbitzuak garatzearren, Gizarte-ekintzako Hirugarren Sektoreak egindako ibilbidea eta ekarpenak errekonozitzeko.
Urriaren 7ko 424/2013 Dekretuak, gizarte zerbitzuak ematen dituzten irabazi-asmorik gabeko erakundeak gizarte-intereseko aitortzeari buruzkoak, gizarte-intereseko aitorpena lortzeko baldintzak eta prozedura arautzen ditu.
Horretan oinarriturik, «Gautena» elkarteak (autismoa eta beste garapen-trastorno orokor batzuk dauzkaten seme-alaben Gipuzkoako guraso-elkarteak) aipatutako aitorpena eskatu du, uste baitu merezi duela gizarte-intereseko aitortzea, gizarte-ekintzaren arloan egiten dituen jarduerengatik.
Zerbitzu Zuzendaritzak adierazi duenez, «Gautena» elkartea (autismoa eta beste garapen-trastorno orokor batzuk dauzkaten seme-alaben Gipuzkoako guraso-elkartea) irabazi-asmorik gabeko erakundea da, 1978an sortu zen, eta helburu nagusia du autismoa daukaten edo autismo-antzeko beste trastorno batzuk dauzkaten umeak, gazteak eta helduak gizarteratzea. Elkartearen helburuak honako hauek dira:
Autismoa eta autismo-antzeko beste trastorno batzuk dauzkaten ume, gazte eta helduen zainketa, heziketa, irakaskuntza eta errehabilitazioa.
Hitzaldi zientifikoak edo dibulgaziokoak emanez eta gaiaren berri emateko beste baliabide batzuk erabiliz, ahaleginak egitea jendea jabetu dadin arazo hauek zer-nolako eragina duten gizartean eta familietan.
Estatutuetan azaldutako helburu berdinak dauzkaten elkarteekin kontaktuan egotea eta haiekin ideiak eta ezaguerak trukatzea.
Edonolako edozein jarduera egitea, autismoa eta autismo-antzeko beste trastorno batzuk dauzkatenei era guztietako babesa emateko, baita bizileku-premiari erantzuna emanez ere.
Ibilbide historikoa du Euskal Autonomia Erkidegoan gizarte-zerbitzuak ematen; izan ere, egiaztatu du bere jarduera etenik gabe burutu izana 2009. urtetik hona, Gipuzkoako Lurralde Historikoan nagusiki.
Urriaren 7ko aipatu 424/2013 Dekretuan xedatutakoaren arabera, Jaurlaritzaren Kontseiluak onartutako dekretu bidez aitortuko da gizarte-intereseko izate hori, gizarte-zerbitzuen arloan eskumena duen sailburuak proposatuta, zeinak dagokion espedientea izapidetuko baitu.
Horrenbestez, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak proposatuta, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2014ko urriaren 21ean egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, honako hau
Vitoria-Gasteizen, 2014ko urriaren 21ean.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua,
JUAN MARÍA ABURTO RIQUE.


