- 205/2014 DEKRETUA, urriaren 21ekoa, Asociación para la promoción socio-laboral Entremanos elkartea gizarte-interesekotzat aitortzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu205/2014 DEKRETUA, urriaren 21ekoa, Asociación para la promoción socio-laboral Entremanos elkartea gizarte-interesekotzat aitortzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 206
- Hurrenkera-zk.: 4596
- Xedapen-zk.: 205
- Xedapen-data: 2014/10/21
- Argitaratze-data: 2014/10/29
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua
- Azpigaia: Gizarte Gaiak
Testu legala
Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legearen 74. artikuluan xedatzen denez, gizarte-interesekotzat aitortu ahal izango dira gizarte-zerbitzuak ematen dituzten irabazi-asmorik gabeko erakundeak, hain zuzen ere aitortzeko haien ibilbidea eta Gizarte Ekintzako Hirugarren Sektoreak EAEko gizarte-zerbitzuak garatzeko emandako laguntza. Arauz ezartzen diren baldintzak bete beharko dituzte, betiere.
Urriaren 7ko 424/2013 Dekretuak, gizarte zerbitzuak ematen dituzten irabazi-asmorik gabeko erakundeak gizarte-interesekotzat aitortzeari buruzkoak, gizarte-intereseko aitorpena lortzeko betekizunak eta prozedura arautzen ditu.
Haren babesean, Asociación para la promoción socio-laboral Entremanos elkarteak aipatutako aitorpena eskatu du, uste baitu merezi duela gizarte-interesekoa dela aitortzea, gizarte-ekintzaren arloan egiten dituen jarduerengatik.
Zerbitzu Zuzendaritzak jakitera eman duenez, Asociación para la promoción socio-laboral Entremanos elkartea irabazi asmorik gabeko erakunde bat da, 2001ean eratua. Elkartearen helburu nagusia da autismoa eta haurtzaroko beste psikosi batzuk dituzten pertsonen onura sustatzea, baita desgaitasunen bat eta bazterketa soziala jasateko arriskua dutenena ere; horretarako, komenigarri iritzitako jarduerak garatzen dituzte, bereziki prestakuntzaren eta enplegu-sustapenaren arloan. Era berean, ibilbide historikoa du Euskal Autonomia Erkidegoan gizarte-zerbitzuak ematen; izan ere, egiaztatu du bere jarduera etenik gabe burutu duela 2009tik, nagusiki Bizkaiko Lurralde Historikoan.
Urriaren 7ko 424/2013 Dekretuan xedatutakoaren arabera, Jaurlaritzaren Kontseiluak onartutako dekretu bidez egingo da gizarte-intereseko aitorpena, gizarte-zerbitzuen arloan eskumena duen sailburuak proposatuta, zeinak dagokion espedientea izapidetuko baitu.
Horrenbestez, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak proposatuta, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2014ko urriaren 21ean egindako bileran proposamena aztertu eta onartu ondoren,
HAU XEDATZEN DUT:
Vitoria-Gasteizen, 2014ko urriaren 21a.
Lehendakaria,
IŃIGO URKULLU RENTERIA.
Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua,
JUAN MARÍA ABURTO RIQUE.


