Euskadi.eus
  • 208/2014 DEKRETUA, urriaren 28koa, «Elikalte, Asociación Vasca de Alergias Alimentarias» elkartea herri-onurakoa dela aitortzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

208/2014 DEKRETUA, urriaren 28koa, «Elikalte, Asociación Vasca de Alergias Alimentarias» elkartea herri-onurakoa dela aitortzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Herri Administrazio eta Justizia Saila; Osasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 214
  • Hurrenkera-zk.: 4779
  • Xedapen-zk.: 208
  • Xedapen-data: 2014/10/28
  • Argitaratze-data: 2014/11/10

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Herri Administrazioa

Testu legala

Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legearen 42. artikuluak dioenez, Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatuta dauden elkarteak herri-onurakotzat aitortu ahal izango dira, baldin eta elkarteok, beren jardueren bitartez, interes orokorra edo guztien ongia lortzen laguntzen badute, eta, horretarako, eskuzabaltasun-, altruismo-, elkartasun- eta aniztasun-balioak nabarmen bultzatzen badituzte.

Lege horren babesean, «Elikalte, Asociación Vasca de Alergias Alimentarias» elkarteak aitormen hori eman dakiola eskatu du, bere ustez erakundea herri-onurakoa dela aitortzea merezi duelako, gizarte-bazterketaren aurka egin duen lanagatik.

Elkarte eskatzailea 2001ean eratu zen, eta orduko Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Azterlan eta Araubide Juridikoaren Zuzendaritzaren 2001eko martxoaren 24ko Ebazpenaren bidez inskribatu.

Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatuta dago (erregistro-zenbakia: AS/B/09194/2001).

Bere funtzioak, batez ere, Euskal Autonomia Erkidegoan burutzen ditu.

Eratu zenetik, «Elikalte, Asociación Vasca de Alergias Alimentarias» elkarteak bere helburu nagusiak lortzeko behar dituen jarduera guztiak gauzatzen ditu. Honako hauek dira elkartearen helburu nagusiak: haur alergikoen eta euren familien prestakuntza, osasunerako heziketa eta beren burua zaintzeko ahalmena sustatzea; alergikoen eta haien familien asoziazionismoa sustatzea, elkartutakoen interesak hobeto defendatzeko; medikuekin eta espezialistekin harremanetan jartzea eta koordinatzea, alergia hobeto prebenitzeko eta kontrolatzeko; une bakoitzean bitarteko egokien bitartez alergiaren eta hura prebenitzeko eta kontrolatzeko dauden baliabideen ezagutza espezifikoa sustatzea; interesa, motibazioa eta presio soziala sustatzea, alergiaren alorreko ikerketari dagokionez; alergiak eragindako pertsonei laguntzea, baita haur horien gurasoei eta familiei ere, informazioa eta aholkuak emanez; gaixotasunaren ondorioz sor daitezkeen gizarte-, familia- zein heziketa-arazoak konpontzen laguntzea; merkataritza-enpresekin, belar-dendekin eta dietetika-etxeekin harremanetan jartzea elikagaien zerrenda bat egiteko, alergikoei beren gorputzei kalterik egingo ez dieten produktuak kontsumitzea bermatuz eta produktu horiek non erosi ahal dituzten jakinaraziz.

Gizarteak benetan interes orokorrekotzat jotzen ditu jarduera horiek guztiak.

7/2007 Legearen 45.2 artikuluan agindutakoarekin bat etorriz, herri-onurako aitorpena Jaurlaritzaren Kontseiluak erabakitako dekretu baten bidez egingo da. Dekretu-proposamena kasuan kasuko sailek gaiaren arabera eta, betiere, justiziaren arloan eskuduna den sailak egingo dute; azken sail horrek izapidetuko du prozedura eta bertan sor daitezkeen auzi guztiak ebatziko. Agindu hori betez, dagokion espedientearen instrukzioa egin da, eta, ondoren, sailei eta instituzioei eskatu zaizkien txostenak erantsi zaizkio espedienteari.

Ondorioz, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuak eta Osasuneko sailburuak proposaturik, entitate eta erakunde interesatuek aurkeztutako txostenak ikusita, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2014ko urriaren 28an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Horrekin batera, aitorpen horri dagozkion eskubideak aitortzen zaizkio, hain zuzen ere, Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legeko 43. artikuluan jasota daudenak.

Vitoria-Gasteizen, 2014ko urriaren 28an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.

Osasuneko sailburua,

JON DARPÓN SIERRA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik