- 210/2014 DEKRETUA, urriaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publikoetan, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako irakasle-kidegoetako -maisu-maistren kidegoetako izan ezik- lan-legepeko eta funtzionario diren irakasleentzat gordetako lanpostuen zerrenda onartzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu210/2014 DEKRETUA, urriaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publikoetan, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako irakasle-kidegoetako -maisu-maistren kidegoetako izan ezik- lan-legepeko eta funtzionario diren irakasleentzat gordetako lanpostuen zerrenda onartzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 209
- Hurrenkera-zk.: 4665
- Xedapen-zk.: 210
- Xedapen-data: 2014/10/28
- Argitaratze-data: 2014/11/03
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Testu legala
Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako irakasleen kidegoei buruzko otsailaren 19ko 2/1993 Legeko II. tituluko I. kapituluan honako hauek arautzen dira: irakaskuntzako funtzio publikoaren egitura eta antolaketa, lanpostuen zerrenden figura, betiere haren oinarrizko printzipioak eta hura prestatzeko zaindu beharreko prozedura-bideak zehaztuaz.
Ildo horretan, aipatu legeko 5. artikuluak honako hau xedatzen du: direlako zerrendek izan behar duten gutxieneko edukia: izena, ikastetxea, ikerketarako eta irakaskuntzari laguntzeko edo ikuskaritza teknikorako zerbitzua, eta, beharrezkoa bada, adskribituta dagoeneko hezkuntza administrazioari dagokion lurralde-eremua; jarduteko eskatzen diren betekizunak, zeintzuen artean egon behar duten hizkuntza eta eskakizunak eta derrigortasun-datak; kasu bakoitzari dagokion talde, kidego, eskala edo lan-kategoria; eta, azkenik, funtzionarioentzako gordetako lanpostuei dagokienez, berariazko osagarria eta lanpostuak betetzeko sistema.
Bestalde, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeko 5. artikuluko h) idatzi-zatiarekin bat etorriaz, 4. artikuluko i) idatzi-zatiak, batetik, Jaurlaritzari aitortu egiten dio lanpostu-zerrendak onartzeko eskumena, eta, bestetik, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari erreserbatzen dio irakasleen lanpostu-zerrendak proposatzeko eskumena.
Lanpostu-zerrendak etengabe eguneratu behar dira, hain justu ere ikasturte aldaketa dela-eta ikastetxeetan sortutako egoera berriei egokitzeko. Hortaz, 2014-2015 ikasturteari dagokion eguneraketa ezarri behar da.
Lanpostu-zerrenda hau prestatzeko, honako hauek errespetatu dira: urtarrilaren 18ko 6/2000 Dekretuan eta uztailaren 23ko 182/2002 Dekretuan ezarritako hizkuntza eskakizunak eta derrigortasun-datak zehazteko irizpideak. (6/2000 Dekretuaren bidez, uztailaren 23ko 182/2002 Dekretua aldatu zen).
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako Sailburuaren proposamenez, Euskadiko Eskola Kontseiluaren txostena kontuan izanik, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak, 2014ko urriaren 28ko bileran, eztabaidatu eta onartu ostean, honako hau,
«Estetika» espezialitateko lanpostu bat: 1. HE, derrigortasun-datarik gabe.
«Ile-apainketa» espezialitateko lanpostu bat: 1. HE, derrigortasun-datarik gabe.
IES Laudio BHItik banatutako lanpostuetan -aurreko paragrafoan aipatutakoetan- behin betiko destinoa duten irakasleak IEFPS San Jorge GLHBIri atxikiko zaizkio. Horretarako, urriaren 10eko 198/2006 eta uztailaren 29ko 148/2008 Dekretuek aldatutako apirilaren 16ko 86/2002 Dekretuan finkatutako irizpideak aplikatuko dira.
Bereizketa honen eraginpeko langileek jatorrizko ikastetxean finkatutako antzinatasuna ikastetxe berrian gordeko dute.
Eranskinetan jasotako lanpostuek esleiturik dute berariazko osagarria, zeina jarraian zehazten den, urteko osoko zenbatekoetan. Zenbateko horiek hilekoetan banatuko dira, zehazki, betiere Euskal Autonomia Erkidegoaren 2014. ekitaldirako Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 20ko 4/2013 Legeko 19. artikuluan arautzen den bezala.
BOG: Berariazko osagarria guztira.
BOO: Berariazko osagarri orokorra.
DBO: Dedikazio bereziaren osagarria, bigarren eta hirugarren maletetako kapitalizazioetatik datorrena.
(Ikus .PDF)
BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA
Dedikazioa bereziko osagaiaren lehen maila egiaztatu duten irakasleek gorago adierazi diren zenbatekoez gain, urteko 1.083,11 euro osagarria jasoko dute.
Dedikazio bereziko osagaiaren laugarren maila egiaztatu duten irakasleek, karrerako funtzionario direnek, urteko 646,14 euro jasoko dituzte; eta dedikazio bereziko osagaiaren bosgarren maila egiaztatu duenak urteko 535,40 euro jasoko dituzte, betiere goragoko paragrafoetan adierazi diren zenbatekoen osagarri.
Xedapen gehigarrietatik lehenengoan zehaztu bezala banatuko dira aipatu zenbatekoak, hilabeteka.
HIRUGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA
Irakaskuntza-karrera profesionalaren gaineko negoziaziorik gertatu arte, Bigarren Hezkuntzako pertsonalak ondoko irakaskuntzetan eta ikastetxeetan tutoretza funtzioak egitegatik pizgarri ekonomiko osagarria jaso ahal izateak indarrean dirau: Bigarren Hezkuntzako Araubide Orokorrekoa edo Lanbide Heziketako Heziketa-zikloetakoa, eta Helduen Hezkuntzako Ikastetxeetan; eta hori dela-eta, 738,39 euroko zenbatekoa jasotzeko eskubidea sortuko da, zeina xedapen gehigarrietarik lehenengoan adierazi bezala banatuko den, hilabeteka.
LAUGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA
Zuzendaritzako funtzioak egiteak berekin dakar honako honetan ezarritako ordainsariak jasotzeko eskubidea: Unibertsitatez kanpoko irakasle funtzionarioentzako ordainsariei buruzko ekainaren 26ko 177/1990 Dekretua. Unibertsitatez kanpoko irakasle publikoen lan-baldintzak arautzeko Akordioaren barruan eguneratuko dira ordainsari horiek, hain justu ere beherago zehaztutako urteko zenbatekoetan, betiere xedapen gehigarrietarik lehenengoan adierazi bezala banaturik, hilabeteka.
Bigarren Hezkuntzako Katedradunen Kidegoa.
Hizkuntza Eskola Ofizialeko Katedradunen Kidegoa:
Musikako eta Arte Eszenikoetako Katedradunen Kidegoa
Arte Plastikoetako eta Diseinuko Katedradunen Kidegoa
(Ikus .PDF)
Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoa
(Ikus .PDF)
Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoa
Irakaskuntza Ertainen Institutu Teknikoetako Irakasleen Kidegoa.
(Ikus .PDF)
Hizkuntza Eskola Ofizialeko Irakasleen Kidegoa.
(Ikus .PDF)
Musikako eta Arte Eszenikoetako Irakasleen Kidegoa
Arte Plastikoetako eta Diseinuko Irakasleen Kidegoa
(Ikus .PDF)
Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan zuzendaritza-karguak betetzen dituzten maisu-maistrak.
(Ikus .PDF)
Xedapen gehigarri honetan xedatutakoa ezartzeko, ikastetxeko ikasle-kopurua honela zehaztuko da: zenbat ikasle matrikulatu diren ikastetxean erregimen ofizial, presentzial eta osoko eskaintzan irakasten diren irakaskuntza arautuetan. Baina Urrutiko Batxilergoko Institutuetan ikastetxeko ikasle-kopurua Urrutiko Batxilergoko irakaskuntza ofizialetan matrikulatu direnen kopurua izango da.
BOSGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA
Derrigortasun-datarik gabeak edo derrigortasun-data igarota dutenak izan daitezke 1. Hizkuntza Eskakizuna duten lanpostuak, eta derrigortasun-datarik gabeak edo derrigortasun-data igarota dutenak izan daitezke 2. Hizkuntza Eskakizuna duten lanpostuak, dekretu honetako eranskinetan jasotako zerrendetan zehazten denez.
SEIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA
Bigaren Hezkuntzako Institutuetan lanpostua betetzen duten maisu-maistren lanpostu-mailako osagarria urteko 2.002,02 eurotan gehituko da, Bigarren Hezkuntzako irakasleen lanpostu-mailako osagarriaren zenbatekoarekin berdintzekotan.
ZAZPIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA
Dekretu honetako eranskinetan jasotako zerrendetan agertzen diren lanpostuak betetzeko sistema lekualdatze-lehiaketarena izango da, berezi gisa sailkatzen diren lanpostuen kasuan izan ezik, berariazko lehiaketaren bidez beteko baitira.
ZORTZIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA
Atzerriko hizkuntzan eman behar diren espezialitateetako lanpostuetara sartzeko eta euretan jarduteko, espezialitate egokia izateaz gaian, ondoko dekretuko 2. artikuluan ezarritako titulu, gaitze edo ziurtagiriren bat izan beharko da: 73/2012 Dekretua, maiatzaren 15ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako ikastetxe publiko eta pribatuetan irakasgaiak edo irakats-arloak atzerriko hizkuntzetan emateko hizkuntza-gaitasunaren betekizunak ezartzen dituena eta tituluak eta ziurtagiriak onartzen dituena
BEDERATZIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA
«Hizkuntza Indartzeko irakasleen» lanpostuetara sartzeko eta euretan jarduteko beharrezkoa da honako espezialitateetarik baten bat izatea:
Gaztelania eta Literatura
Euskara eta Literatura
Geografia eta Historia
Latina
Greziera
Ingelesa
Frantsesa
Alemana
Filosofia
Indargabetu egiten da ondoko dekretua: 443/2013 Dekretua, azaroaren 12koa, Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publikoetan, ondoko kidegoetako lan-legepeko eta funtzionario diren irakasleentzat gordetako lanpostuen zerrenda onartzeko dena: Bigarren Hezkuntzako katedradunak eta irakasleak, Lanbide Heziketako irakasle teknikoak, Irakaskuntza Ertainetako Institutu Teknikoetako irakasleak, Hizkuntza Eskola Ofizialetako katedradunak eta Irakasleak, Musika eta Arte Eszenikoko katedradunak eta irakasleak, Arte Plastikoetako eta Diseinuko katedradunak irakasleak.
Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu, eta biharamunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 2014ko urriaren 28an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Ikus: EBAZPENA, 2014ko azaroaren 6koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, argitara ematen duena Bigarren Hezkuntzako institutuetako eta Goi Mailako Lanbide Heziketako Berariazko institutuetako unibe
- Indargabetzen du: 443/2013 DEKRETUA, azaroaren 12koa, Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publikoetan, ondoko kidegoetako lan-legepeko eta funtzionario diren irakasleentzat gordetako lanpostuen zerrenda onartzeko dena: Bigarren Hezkuntzako katedradunak eta irakasleak, La


