Euskadi.eus
  • 212/2014 DEKRETUA, azaroaren 4koa, «Ehlabe» Euskal Herriko Lan Babestuaren Elkartea gizarte-interesekoa dela aitortzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

212/2014 DEKRETUA, azaroaren 4koa, «Ehlabe» Euskal Herriko Lan Babestuaren Elkartea gizarte-interesekoa dela aitortzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 220
  • Hurrenkera-zk.: 4940
  • Xedapen-zk.: 212
  • Xedapen-data: 2014/11/04
  • Argitaratze-data: 2014/11/18

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak

Testu legala

Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legearen 74. artikuluan xedatzen denez, gizarte-interesekotzat aitortu ahal izango dira gizarte-zerbitzuak ematen dituzten irabazi-asmorik gabeko erakundeak arauz xedatzen diren baldintzak betetzen dituztenak, hain zuzen ere, EAEko Gizarte Ekintzako Hirugarren Sektoreko gizarte-zerbitzuen garapenaren alde, euren ibilbidea eta laguntza aitortzeko xedeaz.

Urriaren 7ko 424/2013 Dekretuak, gizarte-zerbitzuak ematen dituzten irabazi-asmorik gabeko erakundeak gizarte-interesekotzat aitortzeari buruzkoak, gizarte-intereseko aitorpena lortzeko betekizunak eta prozedura arautzen ditu.

Horretan oinarriturik, «Ehlabe» Euskal Herriko Lan Babestuaren Elkarteak aitorpen hori eskatu du, uste baitu merezi duela gizarte-intereseko erakundea dela aitortzea, gizarte-ekintzaren arloan egiten dituen jarduerengatik.

Zerbitzuen zuzendariaren txostenaren arabera, «Ehlabe» Euskal Herriko Lan Babestuaren Elkartea 1987an sortutako irabazi-asmorik gabeko erakunde bat da eta haren lehendabiziko helburua da desgaitasunen bat duten pertsonak gizartean eta lan-munduan guztiz sartzea.

Horretaz gain:

Erakunde kideak ordezkatzen ditu, erkidego, estatu zein nazioarte mailako edozein forotan edo instantziatan.

Erakunde kideen ekintzetan lagundu eta koordinazio-lana egiten du, jarduerak sustatzeko eta kudeatzeko lanean.

Profesionalentzako eta desgaitasunak dituzten langileentzako lan- eta gizarte-prestakuntzako programak sustatzen ditu.

Ekimenak bultzatzen ditu, elkartekideen arteko lankidetza suspertzearren, merkataritza-estrategiari eta eraginkortasunari begira.

Desgaitasunak dituzten pertsonak prestatzen ditu, batez ere, adimen-atzeratasuna dutenak, itxarote-zerrendakoak edota lanbide-programakoak, lan-munduan sartzeko xedeaz.

Ibilbide historikoa du Euskal Autonomia Erkidegoan gizarte-zerbitzuak ematen; izan ere, egiaztatu du bere jarduera etenik gabe burutu duela 2009tik, Euskal Autonomia Erkidego osoan.

Urriaren 7ko 424/2013 Dekretuan xedatutakoaren arabera, Jaurlaritzaren Kontseiluak onartutako dekretu baten bidez egingo da gizarte-intereseko aitorpena, gizarte-zerbitzuen arloan eskumena duen sailburuak proposatuta, zeinak dagokion espedientea izapidetuko baitu.

Horrenbestez, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak proposatuta, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2014ko azaroaren 4an egindako bileran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik