- 215/2014 DEKRETUA, azaroaren 11koa, Euskal Irrati Telebista erakunde publikoari Eusko Irratia, SA sozietate anonimo publikoaren kapitala murrizteko baimena ematen diona. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu215/2014 DEKRETUA, azaroaren 11koa, Euskal Irrati Telebista erakunde publikoari Eusko Irratia, SA sozietate anonimo publikoaren kapitala murrizteko baimena ematen diona.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Ogasun eta Finantza Saila; Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 220
- Hurrenkera-zk.: 4941
- Xedapen-zk.: 215
- Xedapen-data: 2014/11/11
- Argitaratze-data: 2014/11/18
Gaikako eremua
- Gaia: Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Ogasun
Deskribapenak
Testu legala
Euskadiko Ondareari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 6ko 2/2007 Legegintzako Dekretuak hau ezartzen du 110. artikuluan: enpresa-ondarea osatzen duten ondasunak eta eskubideak eskuratzeko, aurretiaz, Jaurlaritzaren Kontseiluaren baimena beharko da, dekretu bidez emana; eta horretarako proposamena, berriz, ondareari buruzko eskumenak dituen sailburuak eta, zuzenean nahiz bitarteko erakunde baten bidez, sozietatea loturik duen edo loturik izango duen saileko buruak egin beharko dute, biek batera. Dekretua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, eta ematen den egunetik aurrera izango du eragina. Era berean, a sensu contrario, xedapen honen aplikazio-eremuak barne hartzen ditu enpresa-ondarea berregituratzeko kapital sozialaren murrizketak ere.
Sozietatearen helburua honako hau da: igorpen irratielektrikoez baliatuta, soinuak uhinen bidez edo horretarako diren kableen bidez sortzea eta zabaltzea bitartekoz edo bitartekorik gabe herritar guztiengana, edo herritar batzuengana; betiere helburua izanik informazioa, kultura, artea, aisialdia, merkataritza, publizitatea, hezkuntza-sistemarekin batera lan egitea, euskal kultura sustatu eta zabaltzea eta, batik bat, euskara sustatu eta garatzea, eta, horietaz gain, aipatutako eginkizunekin bat etorri edo horien osagarri diren jarduera oro.
Eusko Irratia, SA sozietate anonimo publikoak 2014ko ekainaren 30eko Batzar Orokor Unibertsal Ezohikoan, honako erabaki hau hartu zuen: kapital soziala milioi bat bostehun eta hirurogeita hamazazpi mila berrehun eta hirurogeita hamalau euro eta hamabi zentimo (1.577.274,12) murriztea; eta, horretarako, bat koma zero zortzi (1,08) euroko balio nominala duten milioi bat laurehun eta hirurogei mila laurehun eta hogeita hemeretzi (1.460.439) akzio amortizatzea, hurrenez hurren 2313529tik 3773967ra zenbakituak, biak barne.
Euskal Irrati Telebista erakunde publikoa da aipatu erakundearen akziodun bakarra; horrenbestez, sozietate horretan bazkide izateari dagozkion eskubideez baliatuko da, akzioren amortizazioaren bidezko kapital soziala murrizteko erabakia hartzearren. Halaber, lehenengo paragrafoan azaldutakoarekin bat, Jaurlaritzaren Kontseiluaren baimena behar da kapital sozialaren murriztapenak burutzeko.
Azkenik, Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuaren 10.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, Euskal Irrati Telebista zuzenbide pribatuko ente publikoa Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailari atxikita dago.
Horren ondorioz, Ogasun eta Finantzetako sailburuaren eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2014ko azaroaren 11n egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
Dekretu honek onartzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2014ko azaroaren 11n.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Ogasun eta Finantzetako sailburua,
RICARDO GATZAGAETXEBARRIA BASTIDA.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.


