Euskadi.eus
  • 23/2014 DEKRETUA, azaroaren 18koa, lehendakariarena, Lan Harremanen Kontseiluko kide bat aldatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

23/2014 DEKRETUA, azaroaren 18koa, lehendakariarena, Lan Harremanen Kontseiluko kide bat aldatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 225
  • Hurrenkera-zk.: 5032
  • Xedapen-zk.: 23
  • Xedapen-data: 2014/11/18
  • Argitaratze-data: 2014/11/25

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Lan Harremanen Kontseiluari buruzko otsailaren 23ko 4/2012 Legearen 5. artikuluaren arabera, lehendakariak du sindikatuek eta enpresarien erakundeek Lan Harremanen Kontseiluan dituzten kideak izendatzeko eskumena, sindikatuek eta enpresarien erakundeek beren ordezkariak aukeratu ondoren. Bestalde, lege horren 6. artikuluaren arabera, kontseiluko kideen agintaldia bi urtekoa da; horrek ez du esan nahi, ordea, berriro ere aukeratu ezin direnik.

Nahiz eta agintaldia bi urterako izan, Lan Harremanen Kontseiluari buruzko otsailaren 23ko 4/2012 Legearen 6.2 artikuluak sindikatu erakunde eta konfederazioei eta enpresa konfederazioei aukera ematen die izendatutako kide titularrak edo ordezkoak aldatzeko.

Legezko ahalmen horren indarrez, Confebask Euskal Enpresarien Konfederakuntzak lehendakariaren uztailaren 31ko 19/2014 Dekretuari jarraikiz izendatutako kide titular bat du eta beste kide bat izendatzea erabaki du, bere izenean kontseiluan aritzeko.

Ondorioz, honako hau