- 242/2014 DEKRETUA, abenduaren 23koa, Energiaren Euskal Erakundeari baimena ematen diona Itsas Gas Bunker Supply, S.L. sozietatean partaidetza izateko. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu242/2014 DEKRETUA, abenduaren 23koa, Energiaren Euskal Erakundeari baimena ematen diona Itsas Gas Bunker Supply, S.L. sozietatean partaidetza izateko.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila; Ogasun eta Finantza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 3
- Hurrenkera-zk.: 45
- Xedapen-zk.: 242
- Xedapen-data: 2014/12/23
- Argitaratze-data: 2015/01/07
Gaikako eremua
- Gaia: Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Ogasun
Deskribapenak
Testu legala
Euskadiko Ondareari buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 6ko 2/2007 Legegintzako Dekretuko 109.1 artikuluaren arabera, honako hauek osatzen dute enpresa-ondarea: merkataritza-sozietateen kapitala ordezkatzen duten baloreek; obligazioek eta akzio bihur daitezkeen obligazioek; lehentasunezko harpidetza-eskubideek; aukeren finantza-kontratuek; finantza-trukeko kontratuek; partaidetza-kredituek eta bigarren mailako merkatu antolatuetan negoziatzekoak diren beste batzuek, baldin eta lege honetako 1. artikuluan jasotako erakundeetarako eskubideak ordezkatzen badituzte.
Euskadiko Ondareari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 6ko 2/2007 Legegintzako Dekretuak honako hau ezartzen du 110.1 artikuluan: enpresa-ondarea osatzen duten ondasunak eta eskubideak eskuratzeko, aurretiaz, Jaurlaritzaren Kontseiluaren baimena beharko da, dekretu bidez emana, eta horretarako proposamena, berriz, ondareari buruzko eskumenak dituen saileko buruak eta, zuzenean nahiz bitarteko erakunde baten bidez, sozietatea loturik duen edo loturik izango duen saileko buruak egin beharko dute, biek batera. Dekretu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar da, baina, edonola ere, ematen den egunetik aurrera izango da indarrean.
Itsas Gas Bunker Supply, S.L. sozietatearen helburua hauxe da:
Era guztietako itsasontziak, ontziak eta ur gaineko tresnak, propioak edo inorenak, ustiatzea, eta bai itsasoko laguntza eta garraioarekin zerikusia duen oro. Nagusiki, gasez elikatutako barne-errekuntzako motorrek mugitutako itsasontzien ustiaketa.
Era guztietako itsasontzien armadore, ontzi-jabe edo gestore izatea, eta modua edozein delarik ere itsas merkataritzari lotutako era guztietako operazioak egitea, eta merkataritzako eta industriako edozein operazio, gorago aipatutakoei artez edo zeharka lotua dena.
Portuan, arradan edo itsas zabalean, itsasontzientzako garraioa eta horniketa egitea, honako hauei dagokienez: erregaiak, solidoak, likidoak, ura eta beste edozein eratako hornigai. Nagusiki, gasez hornitutako barne-errekuntzako motorrek mugitutako itsasontzien ustiaketa.
Lehorreko era guztietako garraioak, ibilgailu propioekin, errentan hartutakoekin edo hirugarrenen konturako. Bereziki, gasaren garraioa, honako hauek hornitzeko: gasez elikatutako barne-errekuntzako motorrek mugitutako itsasontziak.
Sozietateren xedearen barruko ekintzak, sozietateak berak gara ditzake osorik edo zati baten, zeharkako eran, xede berdina edo antzekoa duten sozietateetan parte hartuaz.
2014ko apirilaren 29an, Energiaren Euskal Erakundearen Zuzendaritza Batzordeak erabaki zuen Eusko Jaurlaritzari eskatzea Energiaren Euskal Erakundeari baimena emateko, Itsas Gas Bunker Supply, S.L. sozietatean partaidetza izateko. Sozietate hori 2014ko apirilaren 7sn eratu zuten, Compañía de Remolcadores Ibaizabal, S.A.k eta Naviera Murueta, S.A.k, hain justu ere 3.000 sozietate-partaidetza eskuratuaz, sozietatearen 9.000 euroko kapitalaren herena egiten zutenak, 3.000 eurorekin. Nolanahi ere, eragiketa hori egiteko, goragoko paragrafoetan esan denez, Jaurlaritzaren Kontseiluaren baimena behar da.
Ondorioz, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren eta Ogasun eta Finantzetako sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak, 2014ko abenduaren 23an egindako bilkuran, proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau
Dekretu hau onartzen den egunean sartuko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 2014ko abenduaren 23an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua,
MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.
Ogasun eta Finantzetako sailburua,
RICARDO GATZAGAETXEBARRIA BASTIDA.


