Euskadi.eus
  • 243/2014 DEKRETUA, abenduaren 23koa, ŤAspanovas Bizkaiať, Bizkaiko Minbizidun Haurren Gurasoen Elkartea gizarte-interesekotzat aitortzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

243/2014 DEKRETUA, abenduaren 23koa, ŤAspanovas Bizkaiať, Bizkaiko Minbizidun Haurren Gurasoen Elkartea gizarte-interesekotzat aitortzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 17
  • Hurrenkera-zk.: 384
  • Xedapen-zk.: 243
  • Xedapen-data: 2014/12/23
  • Argitaratze-data: 2015/01/27

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak

Testu legala

Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legearen 74. artikuluan xedatzen denez, gizarte-interesekotzat aitortu ahal izango dira gizarte-zerbitzuak ematen dituzten irabazi-asmorik gabeko erakundeak arauz xedatzen diren baldintzak betetzen dituztenak, hain zuzen ere, EAEko Gizarte Ekintzako Hirugarren Sektoreko gizarte-zerbitzuen garapenaren alde, euren ibilbidea eta laguntza aitortzeko xedeaz.

Urriaren 7ko 424/2013 Dekretuak, gizarte zerbitzuak ematen dituzten irabazi-asmorik gabeko erakundeak gizarte-intereseko aitortzeari buruzkoak, gizarte-intereseko aitorpena lortzeko baldintzak eta prozedura arautzen ditu.

Haren babesean, ŤAspanovas Bizkaiať, Bizkaiko Minbizidun Haurren Gurasoen Elkarteak aipatu aitorpena eskatu du, uste baitu merezi duela gizarte-interesekoa dela aitortzea, gizarte-ekintzaren arloan egiten dituen jarduerengatik.

Zerbitzu Zuzendaritzak egindako txostenaren arabera, ŤAspanovas Bizkaiať, Elkartearen ezaugarriak honako hauek dira: 1989. urtean eratu zen, irabazi-asmorik gabeko erakundea da, minbizia diagnostikatu zaien haurren bizi-kalitatea hobetzea du helburutzat, eta haien bizitzako alderdi guztiak normalizatzera bideratzen ditu bere ahaleginak. Atentzio sanitarioa, soziala eta hezkuntzakoa haur guztiei baldintza berdinetan hel dakien lan egitea. Elkarte honen bitartez honako hau lortzea: minbizia diagnostikatu zaion haurraren familiak dituen arazoei dagokienez, sentsibilizazioari eta ulermenari laguntzeko topaketa- eta jarduera-foroak sortu eta bultzatzeko gai izatea. Ibilbide historikoa du Euskal Autonomia Erkidegoan gizarte-zerbitzuak ematen; izan ere, egiaztatu du bere jarduera etenik gabe burutu duela 2009tik, Bizkaiko Lurralde Historikoan, nagusiki.

Urriaren 7ko aipatu 424/2013 Dekretuan xedatutakoaren arabera, Jaurlaritzaren Kontseiluaren dekretu bidez egingo da gizarte-intereseko aitorpena, gizarte-zerbitzuen arloan eskumena duen sailburuak proposatuta, zeinak dagokion espedientea izapidetuko baitu.

Horrenbestez, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak proposatuta, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2014ko abenduaren 23an egindako bileran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik