Euskadi.eus
  • 13/2015 DEKRETUA, otsailaren 10ekoa, «Huancavelicaren Lagunak» GKE Elkartea onura publikokoa dela aitortzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

13/2015 DEKRETUA, otsailaren 10ekoa, «Huancavelicaren Lagunak» GKE Elkartea onura publikokoa dela aitortzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Herri Administrazio eta Justizia Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 34
  • Hurrenkera-zk.: 820
  • Xedapen-zk.: 13
  • Xedapen-data: 2015/02/10
  • Argitaratze-data: 2015/02/19

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Herri Administrazioa

Testu legala

Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legearen 42. artikuluak dioenez, Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatuta dauden elkarteak onura publikoko aitortu ahal izango dira, baldin eta elkarteok, beren jardueren bitartez, interes orokorra edo guztien ongia lortzen laguntzen badute, eta, horretarako, eskuzabaltasun-, altruismo-, elkartasun- eta aniztasun-balioak nabarmen bultzatzen badituzte.

Lege horren babesean, «Huancavelicaren Lagunak» GKE Elkarteak aitorpen hori eman dakiola eskatu du, bere ustez onura publikoko erakundea dela aitortzea merezi duelako, garapenerako lankidetzaren arloan egiten duen lanagatik.

«Huancavelicaren Lagunak» GKE Elkartea 1995eko uztailaren 18an eratu zen, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatu zen Ekonomia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Azterlan eta Araubide Juridikoaren Zuzendaritzaren 1995eko irailaren 21eko Ebazpenaren bidez.

Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatuta dago (erregistro-zenbakia: AS/B/05545/1995).

Bere funtzioak, batez ere, Euskal Autonomia Erkidegoan burutzen ditu.

Eratu zenetik, «Huancavelicaren Lagunak» GKE Elkarteak bere helburu nagusiak lortzeko egin behar diren lanak egiten ditu. Honako hauek ditu helburu: pertsonen eta herrien garapen integralera bideratutako proiektuak sustatzea, generoen arteko berdintasun erreala eta eraginkorra eta emakumeen ahalduntzea bultzatuko duten eta gizonezkoek eta emakumezkoek herritartasun osoa lortzen eta gauzatzen lagunduko duten proiektuak; helburu du baita ere, gizartean kontzientzia kritiko bat sortzen laguntzea, hegoaldeko zein iparraldeko gizarteetan gero eta handiago diren baliabide- eta aukera-desberdintasunen eta gure artean oraindik ere dauden ekitate ezaren arrail sakonen aurrean. Txirotasunaren feminizazio gero eta handiagoak ongi adierazten du ekitate eza.

Aipatu 7/2007 Legearen 45.2 artikuluan agindutakoarekin bat etorriz, onura publikoaren aitorpena Jaurlaritzaren Kontseiluak erabakitako dekretu baten bidez egingo da. Dekretu-proposamena kasuan kasuko sailek gaiaren arabera eta, betiere, justiziaren arloan eskuduna den sailak egingo dute; azken sail horrek izapidetuko du prozedura eta bertan sor daitezkeen auzi guztiak ebatziko. Agindu hori betez, dagokion espedientea instruitu da, eta, ondoren, sailei eta instituzioei eskatu zaizkien txostenak erantsi zaizkio espedienteari. Txosten horietan, bestalde, «Huancavelicaren Lagunak» GKE Elkartea onura publikokoa dela aitortzearen alde agertzen dira bai sailak, bai instituzioak.

Ondorioz, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuak proposaturik, entitate eta erakunde interesatuek aurkeztutako txostenak ikusita, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2015eko otsailaren 10ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Horrekin batera, aitorpen horri dagozkion eskubideak aitortzen zaizkio, hain zuzen ere, Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legeko 43. artikuluan jasota daudenak.

Vitoria-Gasteizen, 2015eko otsailaren 10ean.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik