- 133/2015 DEKRETUA, uztailaren 7koa, Club Deportivo de Tenis Kaialde de Santurtzi, herri-onurakotzat deklaratzekoa. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu133/2015 DEKRETUA, uztailaren 7koa, Club Deportivo de Tenis Kaialde de Santurtzi, herri-onurakotzat deklaratzekoa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 147
- Hurrenkera-zk.: 3441
- Xedapen-zk.: 133
- Xedapen-data: 2015/07/07
- Argitaratze-data: 2015/08/06
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Herri Administrazioa
Testu legala
Club Deportivo de Tenis Kaialde de Santurtzi kirol kluba CD0004117 zenbakiarekin dago inskribatuta Euskal Autonomia Erkidegoko Kirol Erakundeen Erregistroan, eta hemen du helbide soziala: Herribitarte kalea, 1-5. erdialdea. Garatzen dituen jarduerak kontuan hartuta, bidezko da herri-onurakotzat deklaratzea, Kirolaren eremuan Euskadiren interes orokorra sustatzen duela iritzita.
Izan ere, kirol klubak bete egiten ditu herri-onurakotzat deklaratua izateko eskakizunak, arau hauetan agertzen direnak: Euskadiko Kirolari buruzko ekainaren 22ko 11/1998 Legearen lehenengo xedapen gehigarrian, eta ekainaren 22ko 163/2010 Dekretuaren 56. artikuluan eta ondorengo batzuetan, kirol-klub eta kirol-elkarteei buruzkoa baita dekretu hori. Aldeko txostena eman dute, halaber, Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiko Kirolen eta Gazteriaren Zuzendaritza Nagusiak.
Ondorioz, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuak proposatuta, Gobernu Kontseiluak 2015eko uztailaren 7an egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, hau
Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 2015eko uztailaren 7an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.


