- 134/2015 DEKRETUA, uztailaren 7koa, Gasteizko Club de Natación Judizmendi kirol-kluba herri-onurakotzat deklaratzekoa. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu134/2015 DEKRETUA, uztailaren 7koa, Gasteizko Club de Natación Judizmendi kirol-kluba herri-onurakotzat deklaratzekoa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 148
- Hurrenkera-zk.: 3458
- Xedapen-zk.: 134
- Xedapen-data: 2015/07/07
- Argitaratze-data: 2015/08/07
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Herri Administrazioa
Testu legala
Vitoria-Gasteizko Club de Natación Judizmendi kirol-kluba CD0000280 zenbakiarekin dago inskribatuta Euskal Autonomia Erkidegoko Kirol Erakundeen Erregistroan, eta hemen du helbide soziala: Cervantes Pasealekua, 20. Garatzen dituen jarduerak kontuan hartuta, bidezko da herri-onurakotzat deklaratzea, Kirolaren eremuan Euskadiren interes orokorra sustatzen duela iritzita.
Izan ere, kirol-klub horrek herri-onurakotzat deklaratua izateko eskakizunak betetzen ditu, arau hauetan agertzen direnak: Euskadiko Kirolari buruzko ekainaren 11ko 14/1998 Legearen lehenengo xedapen gehigarrian, eta Kirol-klub eta kirol-elkarteei buruzko ekainaren 22ko 163/2010 Dekretuaren 56. artikuluan eta ondorengo batzuetan. Aldeko txostena eman dute, halaber, Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Kirol Zuzendaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiko Kirolen eta Gazteriaren Zuzendaritza Nagusiak.
Ondorioz, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuak proposatuta, Gobernu Kontseiluak 2015eko uztailaren 7an egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, hau
Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 2015eko uztailaren 7an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.


