Euskadi.eus
  • 154/2015 DEKRETUA, uztailaren 27koa, 2015. Urteko Estatistika-Egitaraua onartzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

154/2015 DEKRETUA, uztailaren 27koa, 2015. Urteko Estatistika-Egitaraua onartzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ogasun eta Finantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 148
  • Hurrenkera-zk.: 3457
  • Xedapen-zk.: 154
  • Xedapen-data: 2015/07/27
  • Argitaratze-data: 2015/08/07

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Ekonomia

Testu legala

Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko apirilaren 23ko 4/1986 Legeak 6. artikuluan ezartzen duenez, euskal estatistika-plana da jarduera hori antolatzen duen tresna. Plan hori 2014-2017 Euskal Estatistika Planari buruzko azaroaren 13ko 3/2014 Legearen bidez onartu zen, eta barnean hartzen ditu Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistika Antolakundeak 2014-2017 aldian egin beharreko estatistika-eragiketak.

Era berean, apirilaren 23ko 4/1986 Legeak 7. artikuluan dioenez, urteko estatistika- egitarauak dira plana garatzeko eta burutzeko tresnak, eta Jaurlaritzaren dekretu baten bidez onartu beharko dira. Egitarau edo programa horiek zerrenda batean biltzen dituzte estatistika- eragiketak eta izaera horretako beste jarduera batzuk, eta horietako bakoitzerako jasotzen dituzte, banakako fitxetan jaso ere, aipatutako legearen 7. artikuluan zehazten diren ezaugarriak.

Beste alde batetik, Europako Estatistiken Jardunbide Egokien Kodeko 9. printzipioan oinarrituta, estatistika-agintaritzek datuak elkarrekin partekatzearen alde egiten baitu inkesta gehiegi egin ez dadin, eta 2014-2017 Euskal Estatistika Plana onartzen duen 3/2014 Legeko 3.3 artikulua garatzearren, orain onartzen den Programar lotutako eragiketei dagokienez estatitika-datuei buruzko informazioa kanalizatzeko modelo bat jasotzen da. dekretu honek.

Apirilaren 23ko 4/1986 Legearen 7. artikuluan agindutakoa betez, Euskal Estatistika Erakundeak prestatu du 2015. urteko estatistika-egitarauaren proiektua. Proiektuaren edukia Euskal Estatistika Kontseiluak aztertu du, eta Euskal Estatistika Batzordeak eman du apirilaren 23ko 4/1986ko Legearen 34.b) artikuluak dioen nahitaezko txostena.

Ondorioz, Ogasun eta Finantzetako sailburuaren proposamenez, Gobernu Kontseiluak 2015ko uztailaren 27an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hau

Bat etorrita Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko apirilaren 23ko 4/1986 Legearen 7. artikuluak xedatu duenarekin, 2015. urteko estatistika-egitaraua onartzen da, zeina dekretu honen eranskin gisa doan eragiketen multzoak osatzen duen.

Bat etorrita Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko apirilaren 23ko 4/1986 Legearen 10.2. artikuluan ezarritakoarekin, estatistika-eragiketa bakoitzaren fitxan informatzaile gisa ageri direnek nahitaez bete behar dituzte 2015. urteko estatistika- egitarauan sartutako estatistikak.

  1. 2015eko Urteko Estatistika Egitarauko emaitza nagusiak zabalduko dira, gutxienez Euskal Estatistika Erakundeko-Eustaten webean. Gainera, sail bakoitzaren ardurapeko estatistika emaitzak zabalduko dira Eusko Jaurlaritzako haien atalean, Interneten.

  2. Estatistika eragiketa bakoitzaren ardura duen erakundeak Euskal Estatistika Erakundera bidali behar ditu lortu dituen emaitza nagusiak; bidali ere, argitaratzen diren egunean. Excel formatuan bidaliko dira Euskal Estatistika Erakundearen Zabalkunde eta Marketin Arlora, horretarako jakinaraziko diren jarraibideen arabera.

  3. Euskal Estatistika Erakundeak hauek eskuratuko dizkie erakunde arduradunei: excel- txantiloiak, estatistika-eragiketen emaitzak bidaltzeko egokituak.

  4. Euskal Estatistika Erakundeak iragarki baten bitartez emango du emaitza horien berri.Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

Euskal administrazio publikoetako erakundeek estatistikarako informaziorik emanez gero Estatuko Administrazioaren erakundeei, emandako informazioaren kopia bidaliko dute Euskal Estatistika Erakundera.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA. Arau-garapena.

Ahalmena ematen zaio Ogasun eta Finantzetako sailburuari dekretu hau garatu eta aplikatzeko behar diren xedapenak eman ditzan.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA. Indarrean sartzea eta indarraldia.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera jarriko da indarrean, eta 2015eko abenduaren 31ra arte izango du indarra. Hala ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko apirilaren 23ko 4/1986 Legearen 7. artikuluko 2. paragrafoan ezarritakoarekin bat etorrita, programa honen indarraldia amaitzen denerako onartu gabe badago urteko estatistika-egitarau berria, luzatutzat joko da, besterik gabe, egitarau berria indarrean jarri arte, salbu eta ezarritako epeak edo aldiak direla eta kanpoan utzi beharreko estatistika-jarduketak.

Vitoria-Gasteiz, 2015ek uztailaren 27a.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Ogasun eta Finantzetako sailburua,

RICARDO GATZAGAETXEBARRIA BASTIDA.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.