Euskadi.eus
  • 170/2015 DEKRETUA, irailaren 8koa, Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sarearen Administrazio Kontseiluko kide batzuk kendu eta beste batzuk izendatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

170/2015 DEKRETUA, irailaren 8koa, Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sarearen Administrazio Kontseiluko kide batzuk kendu eta beste batzuk izendatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ingurumen eta Lurralde Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 181
  • Hurrenkera-zk.: 3985
  • Xedapen-zk.: 170
  • Xedapen-data: 2015/09/08
  • Argitaratze-data: 2015/09/23

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Gobernu Kontseiluak 2002ko azaroaren 19an onartutako Garraio Jasangarriaren Gida Planaren helburuetariko bat da garraiatzeko moduen artean bestelako oreka bat sustatzea, ingurumenean eraginik txikiena dutenak bultzatuz, eta horien artean trenbide-sistema, bereziki. Alde horretatik, ekinbide argi bat zehazten du: Euskadiko trenbide-azpiegiturak kudeatzeko ente publikoa sortzea.

Horretarako, maiatzaren 21eko 6/2004 Legeak zuzenbide pribatuko ente publiko bat sortu zuen, Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sarea izenekoa. Ente horren helburua da trenbide arloko azpiegiturak eraikitzea eta administratzea, eta bere jarduera zuzenbide pribatuari lotuko zaio, nahiz eta salbuespen batzuk izango dituen, hala nola kontratazioa, erantzukizun-araubidea, zerga-araubidea eta administrazioaren ahalak erabiltzea dakarten jarduera-eremu jakin batzuk, haietan zuzenbide publikoaren mende egongo baita.

Hori dela eta, Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legean eta Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareari buruzko maiatzaren 21eko 6/2004 Legearen 9. artikuluaren 1. eta 2. paragrafoetan (erakunde horren Administrazio Kontseiluaren osaerari buruzkoak) ezarritakoarekin bat etorriz, eta Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena, ondoz ondo martxoaren 1eko 8/2013 Dekretuak eta abenduaren 2ko 34/2013 Dekretuak aldaturikoa, Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuak proposatu eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2015eko irailaren 8ko bilkuran eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hau

Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2015eko irailaren 8an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburua,

ANA ISABEL OREGI BASTARRIKA.