Euskadi.eus
  • 171/2015 DEKRETUA, irailaren 15ekoa, Construcciones Olabarri SL enpresarekiko transakzio bat amaitzeko dena Beasaingo Mariaratzeko 42. arean 38 etxebizitza sozial eta eranskinak eraikitzeko obren kontratuan izandako etete partzialen eta aldi baterako etete osoaren ondoriozko kalte-ordainei dagokienez. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

171/2015 DEKRETUA, irailaren 15ekoa, Construcciones Olabarri SL enpresarekiko transakzio bat amaitzeko dena Beasaingo Mariaratzeko 42. arean 38 etxebizitza sozial eta eranskinak eraikitzeko obren kontratuan izandako etete partzialen eta aldi baterako etete osoaren ondoriozko kalte-ordainei dagokienez.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 186
  • Hurrenkera-zk.: 4095
  • Xedapen-zk.: 171
  • Xedapen-data: 2015/09/15
  • Argitaratze-data: 2015/09/30

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; Ogasun; EAEko udalak; Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

2011ko abenduaren 11n, Etxebizitza Zuzendaritzan sarrera eman zitzaion Construcciones Olabarri SL enpresak aurkeztutako kalte-ordainen eskabide bati, bederatzi ataletan banatuta; hainbat justifikazio-agiri aurkeztu ditu, eta guztirakoa 415.038,96 eurokoa da. Construcciones Olabarri SL enpresak esleituta izan ditu Beasaingo Mariaratzeko 42. arean 38 etxebizitza sozial eta eranskinak eraikitzeko obrak.

2012ko urriaren 15ean, Etxebizitza Zuzendaritzako Gizarte Zerbitzuen Zuzeneko Sustapeneko Buruzagitzak txosten bat egin zuen, non egokitzat jo zuen eskatutako kopurua, eguneko obrazainei buruzko atala izan ezik; izan ere, atal horretan akats aritmetiko bat aurkitu zuen, eta, ondorioz, ordaindu beharreko kalte-ordaina 415.039,50 eurotan ezarri zuen.

Espediente hori Zerbitzu Zuzendaritzari igorrita, nahitaezko txostena eskatu zitzaion Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzari. Txostena 2014ko otsailaren 7rako igorri zuen, eta, egindako erreklamazioa zehatz-mehatz aztertu ostean, ontzat hartu zituen adierazitako atal batzuk, 150.801,19 eurora helduta, baina adierazi zuen beste atal batzuk behar bezala frogatu barik zeudela eta enpresa erreklamatzaileak dokumentazio gehigarria aurkeztu behar zuela.

Dokumentazio gehigarria jaso ostean, Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzako kontratazio-zerbitzuak iritzi zion kalte-ordaina 253.691,19ra handi daitekeela; izan ere, obrari benetan atxikitako langileen gastuen barruan sar daitezke ekoizpen-burua, arduraduna eta garabi-operadorea. Etxebizitza Zuzendaritzari helarazi zitzaion irizpen hori, espedienteari amaiera konbentzional bat eman diezaion.

Kontratazio Zerbitzuaren balorazioak, sortutako egoerak, kalte-ordaina eskatu zenetik igarotako denbora luzeak eta kopuruen arteko desadostasunek eragin zuten Etxebizitza Zuzendaritza biltzea Construcciones Olabarri SL enpresa esleipendunarekin 2014ko irailaren 11n. Bilera horretan, kontuan hartuta eskatutakoa, Etxebizitzen Zuzeneko Sustapen Zerbitzuaren txostena eta Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzaren txostena, adostu edo hitzartu egin zuten Etxebizitza Zuzendaritzak proposatutakoa, zenbateko hauek oinarritzat hartuta:

(Ikus .PDF)

Langileen gastuen, zuzeneko kostuen gehikuntzaren eta obrazainen kontzeptuak % 50ean behar bezala arrazoitutakotzat hartu dituzte, beraz, kontzeptu horietan ordaindu beharreko kopurua 129.861,10 eurokoa da. Hori dela eta, 281.249,83 eurokoa da guztirako zenbatekoa.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 88. artikulua oinarritzat hartuta, akordio edo hitzarmen hori oinarria izan zen Kontrol Ekonomikoko Bulegoari bidali zitzaion Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren agindu-proposamenerako, haren aldeko fiskalizazioa lortzeko xedez.

Hala ere, proposamen horrek ez zuen lortu Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren aldeko fiskalizazioa, besteak beste, honegatik: Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 88. artikuluaren arabera, baliatutako amaiera konbentzionala judizioz kanpoko transakzio bat da, administrazio-bidean baino argitu ez delako. Negozio juridiko horretarako, Gobernuaren baimena behar da, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren 42.2 artikuluak agindu bezala dekretu horrek Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartu zuen.

Fiskalizazio horren ondorioz, Etxebizitza Zuzendaritzak eskatu du kalte-ordainen eskaerari dagokion transakzioa ixteko; kalte-ordainen eskaera hori Construcciones Olabarri SL enpresa esleipendunak egin zuen, Beasaingo Mariaratzeko 42. arean 38 etxebizitza sozial eta eranskinak eraikitzeko obren kontratuan izandako etete partzialen eta aldi baterako etete osoaren ondorioz.

Erabaki-proposamen horren aldeko txostena eman dute bai Etxebizitza Zuzendaritzak, bai Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzak, bai Kontrol Ekonomikoko Bulegoak.

Dekretu hau emateko behar den izapidetze egokia egin da.

Horrenbestez, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak proposatuta, Gobernu Kontseiluak 2015eko irailaren 15ean egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, honako hau

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak Construcciones Olabarri SL enpresarekin hitzartu du transakzio egoki bat Beasaingo Mariaratzeko 42. arean 38 etxebizitza sozial eta eranskinak eraikitzeko obren kontratuan, kontratu horretan izandako etete partzialen eta aldi baterako etete osoaren ondoriozko kalte-ordainei dagokienez.

Transakzioa gauzatzeko, Administrazioak aitortzen du izandako eteteengatiko kalte-ordaina ordaindu beharra duela; kalte-ordainaren kopuruari 27.558,64 euro gehitu zaizkio (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzak egokitzat jo zuen kopuruari gehituta), eta Construcciones Olabarri SL enpresak 2011ko abenduaren 1ean eskatutako 415.038,96 euroko kalte-ordaina jaitsi eta 281.249,83 eurotan utzi du. Dekretu hau onartu eta hamar egutegi-egunen buruan ordaindu behar da kalte-ordaina.

Lortutako transakzioa betetzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak eta Construcciones Olabarri SL enpresak amaitutzat ematen dute I07/001/2013 prozedura, zeinaren bidez bideratu baita aurreko paragrafoan adierazitako eta hitzarmen honen jatorria izan den 2011ko abenduaren 1eko eskaera, kalte-ordainak eskatzekoa.

Hitzarmen honetan finkatutako kalte-ordaina ordainduta, Construcciones Olabarri SL enpresak ezin izango du besterik erreklamatu, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioa libre geratuko da kontratu horretan izandako etete partzialen eta aldi baterako etete osoaren ondoriozko beste edozein betebeharretatik.

Etxebizitza Zuzendaritza baimentzen edo gaitzen da dekretu honetan ebatzitako transakzioa egiteko behar diren egintza guztiak egiteko eta agiriak sinatzeko.

Vitoria-Gasteizen, 2015eko irailaren 15ean.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua,

ANGEL TARSICIO TOÑA GÜENAGA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik