Euskadi.eus
  • 25/2015 DEKRETUA, 2015eko urriaren 7koa, Lehendakariarena, Lan Harremanen Kontseiluko kide bat aldatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

25/2015 DEKRETUA, 2015eko urriaren 7koa, Lehendakariarena, Lan Harremanen Kontseiluko kide bat aldatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 195
  • Hurrenkera-zk.: 4307
  • Xedapen-zk.: 25
  • Xedapen-data: 2015/10/07
  • Argitaratze-data: 2015/10/14

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Lan Harremanen Kontseiluari buruzko otsailaren 23ko 4/2012 Legearen 5. artikuluaren arabera, lehendakariak du sindikatuek eta enpresarien erakundeek Lan Harremanen Kontseiluan dituzten kideak izendatzeko eskumena, sindikatuek eta enpresarien erakundeek beren ordezkariak aukeratu ondoren. Bestalde, lege horren 6. artikuluaren arabera, kontseiluko kideen agintaldia bi urterako izango da; horrek ez du esan nahi, ordea, berriro ere aukeratu ezin direnik.

Dena den, Lan Harremanen Kontseiluari buruzko otsailaren 23ko 4/2012 Legearen 6.2 artikuluak sindikatu erakunde eta konfederazioei eta enpresa konfederazioei aukera ematen die izendatutako kide titularrak edo ordezkoak aldatzeko.

Legezko ahalmen horren indarrez, Unión General de Trabajadores de Euskadi (Euskadiko UGT) sindikatuak Lehendakariaren uztailaren 31ko 19/2014 Dekretuari jarraikiz izendatutako ordezko kide bat ordezkatu du eta beste kide bat izendatzea erabaki du, sindikatuaren izenean kontseiluan aritzeko.

Ondorioz, honako hau