Euskadi.eus
  • 191/2015 DEKRETUA, urriaren 20koa, zeinaren bidez deklaratzen baita Arabako Foru Aldundiak proiektu honen eraginpeko eskubide eta ondasunak okupatzea urgentziakoa dela, nahitaez desjabetzeko: A-3314 errepidean (Estación kalea), 36,390 kilometrotik 36,760 kilometrora, Izarrako zeharbidea egokitzeko eta urbanizatzeko eraikitze-proiektua. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

191/2015 DEKRETUA, urriaren 20koa, zeinaren bidez deklaratzen baita Arabako Foru Aldundiak proiektu honen eraginpeko eskubide eta ondasunak okupatzea urgentziakoa dela, nahitaez desjabetzeko: A-3314 errepidean (Estación kalea), 36,390 kilometrotik 36,760 kilometrora, Izarrako zeharbidea egokitzeko eta urbanizatzeko eraikitze-proiektua.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ingurumen eta Lurralde Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 203
  • Hurrenkera-zk.: 4501
  • Xedapen-zk.: 191
  • Xedapen-data: 2015/10/20
  • Argitaratze-data: 2015/10/26

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Herri Administrazioa

Testu legala

Arabako Foru Aldundiak formalki egin eta onartu zuen A-3314 errepidean (Estación kalea), 36,390 kilometrotik 36,760 kilometrora, Izarrako zeharbidea egokitzeko eta urbanizatzeko eraikitze-proiektuaren espedientea; eta argi azaldu zuen proiektua gauzatzeko lur guztiak erabili beharra.

2015eko martxoaren 10ean, erabaki zuen Arabako Foru Aldundiak nahitaezko desjabetzearen espedientea hastea eta ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzea, 15 eguneko epean, prentsan eta 2015eko martxoaren 30eko Arabako Aldizkari Ofizialean (38 zk.). Geroago, 2015eko abuztuaren 4an egindako bilkuran, Arabako Foru Aldundiak Eusko Jaurlaritzari proiektuak eragipean hartzen dituen eskubide eta ondasunak okupatzeko urgentzia deklaratzeko eskatzea erabaki zuen, Nahitaezko Desjabetzearen Legearen 52. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Urgentziaz okupatu beharreko ondasunak eta eskubideak banakatuta eta zehazturik agertzen dira dosierrean jasotako zerrendan, identifikazioak egiteko datu askirekin agertu ere. Zerrenda hori jendaurrean jarri zen egoki zenean, eta lau alegazio aurkeztu ziren, administrazio-espedientean adierazten denez.

Zerbitzu teknikoek ikusi dutenez, ez dago espedientea izapidetzeko inolako hirigintza-oztoporik.

Ondasun eta eskubide horiek okupatzea luza ezinezkotzat jotzen da, honako arrazoi hauengatik:

Izarrako hirigunean egungo zeharbideak sortutako segurtasun-arazoak konpontzea.

Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen 26.1.f) artikuluan xedatzen denaren arabera, Eusko Jaurlaritzari dagokio: nahitaez desjabetu beharreko ondasun eta eskubideak urgentziaz okupatu behar direla deklaratzea, nahitaezko desjabetzeak honako hauek hartzen dituenean: burutze-unitate osoak, lurraldearen hirigintza-antolaketari dagozkion sistema orokorrak edo antolaketa horren elementuren bat eta hiri-lurzoruan egin beharreko banakako jarduketak. Goian aipatutako lege horrek 26.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, lurralde-antolamenduaren eskumenak dituen sailburuari dagokio horretarako proposamena aurkeztea Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluari.

Hori dela bide, Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuak proposaturik, Gobernu Kontseiluak 2015eko urriaren 20an egindako bilkuran aztertu ondoren, hauxe

Administrazio-bidea amaitzen duen dekretu honen aurka, lehenik, nahi izanez gero, berraztertzeko errekurtsoa jar dakioke Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluari hilabeteko epean, edo, bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salan, bi hilabeteko epean. Epeok, dekretu hau argitaratu eta hurrengo egunetik hara zenbatuko dira.

Vitoria-Gasteizen, 2015eko urriaren 20an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburua,

ANA ISABEL OREGI BASTARRIKA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik