- 209/2015 DEKRETUA, azaroaren 10ekoa, Minbiziaren aurkako Espainiako Elkartea (AECC), Arabako Probintzia Batzordea, elkartea gizarte-interesekotzat aitortzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu209/2015 DEKRETUA, azaroaren 10ekoa, Minbiziaren aurkako Espainiako Elkartea (AECC), Arabako Probintzia Batzordea, elkartea gizarte-interesekotzat aitortzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 223
- Hurrenkera-zk.: 5004
- Xedapen-zk.: 209
- Xedapen-data: 2015/11/10
- Argitaratze-data: 2015/11/23
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Gizarte Gaiak
Testu legala
Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legearen 74. artikuluan xedatzen denez, gizarte-interesekotzat aitortu ahal izango dira gizarte-zerbitzuak, baldin irabazi-asmorik gabe gizarte-zerbitzuak ematera dedikatzen badira eta araubidez ezarritako baldintzak betetzen badituzte; guztia ere, EAEn gizarte-zerbitzuak garatzearren, Gizarte-ekintzako Hirugarren Sektoreak egindako ibilbidea eta ekarpenak errekonozitzeko.
Urriaren 7ko 424/2013 Dekretuak, gizarte-zerbitzuak ematen dituzten irabazi-asmorik gabeko erakundeak gizarte-interesekotzat aitortzeari buruzkoak, gizarte-intereseko aitorpena lortzeko baldintzak eta prozedura arautzen ditu.
Haren babesean, Minbiziaren aurkako Espainiako Elkartea (AECC), Arabako Probintzia Batzordea, elkarteak aipatutako aitorpena eskatu du, uste baitu merezi duela gizarte-interesekoa dela aitortzea, gizarte-ekintzaren arloan egiten dituen jarduerengatik.
Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritzak emandako informazioaren arabera, Minbiziaren aurkako Espainiako Elkartea (AECC), Arabako Probintzia Batzordea, elkarteak bere helburuak lortzeko nortasun juridiko propioa eta jarduteko gaitasun osoa dauzka, eta, bestalde, ongintzan eta laguntzaren arloan dihardu, ez du irabazteko asmorik, eta 1953an sortu zen. Arabako Probintzia Batzordea, zehazki, 1991n hasi zen lanean. Elkartearen helburu nagusia minbiziaren aurka borrokatzea da, minbiziak dituen era guztien edo gerora ezagutuko direnen arloetan. Horretarako, hainbat funtzio eta jarduera garatzen ditu, zabalkundearen, prebentzioaren, ikerketaren eta prestakuntzaren arloetan, bai eta osasunaren edo laguntzaren arloetan ere.
Ibilbide historikoa du Euskal Autonomia Erkidegoan gizarte-zerbitzuak ematen; izan ere, egiaztatu du bere jarduera etenik gabe burutu duela 2010. urtetik hona, Arabako lurralde historikoan.
Urriaren 7ko aipatutako 424/2013 Dekretuan xedatutakoaren arabera, Gobernu Kontseiluak onartutako dekretu bidez egingo da gizarte-intereseko aitorpena, gizarte-zerbitzuen arloan eskumena duen sailburuak proposatuta, zeinak dagokion espedientea izapidetuko baitu.
Horrenbestez, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak proposatuta, eta Gobernu Kontseiluak 2015eko azaroaren 10ean egindako bileran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau
Vitoria-Gasteizen, 2015eko azaroaren 10ean.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua,
ANGEL TARSICIO TOÑA GÜENAGA.


