- 216/2015 DEKRETUA, azaroaren 17koa. Honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko maisu-maiestren lanpostu-zerrendak onartzen dira Haur eta Lehen Hezkuntzako eta Helduen Hezkuntzako ikastetxe publikoetan, Urrutiko Heziketako Euskal Institutuan, Patronatuetan eta Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzetan. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu216/2015 DEKRETUA, azaroaren 17koa. Honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko maisu-maiestren lanpostu-zerrendak onartzen dira Haur eta Lehen Hezkuntzako eta Helduen Hezkuntzako ikastetxe publikoetan, Urrutiko Heziketako Euskal Institutuan, Patronatuetan eta Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzetan.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 223
- Hurrenkera-zk.: 5007
- Xedapen-zk.: 216
- Xedapen-data: 2015/11/17
- Argitaratze-data: 2015/11/23
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Testu legala
Otsailaren 19ko 2/1993 Legeak, EAEko unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako irakasleen kidegoei buruzkoak, lanpostuen zerrendak arautzen ditu II. tituluko I. kapituluan, irakaskuntzako funtzio publikoaren egitura eta antolaketari buruzkoan; zerrenda horien oinarrizko printzipioak adierazten ditu, baita zerrendak egiteko jarraitu beharreko prozedurak ere.
Parametro hauek identifikatzen dituzte dekretu honi erantsitako zerrendetan azaltzen diren lanpostuak: espezialitatea, hizkuntza-eskakizuna eta derrigortasuna. Hizkuntza-eskakizunak hizkuntza-ereduen arabera zehazten dira, martxoaren 9ko 47/1993 Dekretuan (apirilaren 2ko EHAA) ezarritako proportzioak beteta; dekretu hori urtarrilaren 18ko 6/2000 Dekretuak aldatu zuen (urtarrilaren 20ko EHAA), eta arautu egin zuen nola aplikatu dekretu hori irakasleen lanpostuei. Helduen ikastetxeetako lanpostuei hizkuntza-eskakizunak jartzeko, uztailaren 23ko 182/2002 Dekretuan ezarritako irizpideei jarraitu zaie.
Ondorioz, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuak proposatuta, eta Gobernu Kontseiluak 2015eko azaroaren 17an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hau
Lanpostu horiek betez gero, irakasleak kalte-ordainak jasotzeko eskubidea izango du joan-etorrietan ibiltzearren. Horretarako ezartzen den arautegiak finkatuko ditu zenbatekoak.
LEHENENGO XEDAPEN GEHIGARRIA. UOHIetako lanpostuak UHEIan bereiztea eta integratzea.
CEBAD Vitoria-Gasteiz UOHItik Maisu eta Maistren kidegoko lanpostu bat bereizi eta Urrutiko Heziketako Euskal Institutuan txertatzen da. Hona lanpostua:
«Pertsona Helduen Hezkuntza: Matematika» espezialitateko lanpostu bat: 2. HE eta derrigortasun-data igarota.
CEBAD Donostia-San Sebastián UOHItik Maisu eta Maistren kidegoko lanpostu bat bereizi eta Urrutiko Heziketako Euskal Institutuan txertatzen da. Hona lanpostua:
«Pertsona Helduen Hezkuntza: Ingelesa» espezialitateko lanpostu bat: 2. HE eta derrigortasun-data igarota.
CEBAD Bilbao UOHItik Maisu eta Maistren kidegoko lanpostu batzuk bereizi eta Urrutiko Heziketako Euskal Institutuan txertatzen dira. Hona lanpostuok:
«Pertsona Helduen Hezkuntza: Matematika» espezialitateko lanpostu bat: 2. HE eta derrigortasun-data igarota.
«Pertsona Helduen Hezkuntza: Ingelesa» espezialitateko lanpostu bat: 1. HE, derrigortasun-datarik gabe.
«Pertsona Helduen Hezkuntza: Ingelesa» espezialitateko lanpostu bat: 2. HE eta derrigortasun-data igarota.
Bereizitako lanpostuetan -aurreko paragrafoetan aipatutakoetan- behin betiko destinoa duten irakasleak Urrutiko Heziketako Euskal Institutuari atxikiko zaizkio. Horretarako, uztailaren 29ko 147/2008 Dekretuak aldatutako apirilaren 16ko 81/1996 Dekretuan finkatutako irizpideak aplikatuko dira.
Bereizketa honen eraginpeko langileek dagokion jatorrizko ikastetxean finkatutako antzinatasuna mantenduko dute ikastetxe berrian.
BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA
Erantsitako zerrendetan, maisu-maistren kidegoko lanpostuek berariazko osagarri bat dute esleituta: 11.427,83 euro urteko. Kopuru hori honela xehatzen da:
Berariazko osagarri orokorra: 7.882,80 euro urteko.
Dedikazio bereziko osagaia, bigarren eta hirugarren mailen kapitalizazioetatik eratorria: 3.545,03 euro urteko.
Dedikazio bereziko osagarriaren lehen maila egiaztatu duten langileek urtean 1.083,11 euro gehiago jasoko dituzte, goian aipatutako kopuruez gain.
Dedikazio bereziko laugarren maila egiaztatzen duten karrerako irakasleek urteko 646,14 euro jasoko dute, eta dedikazio bereziko bosgarren maila egiaztatzen dutenek, berriz, 535,40 euro; diru-kopuru horiek aurreko paragrafoetan adierazitako kopuruei gehituko zaizkie.
Berariazko osagarri hori urte osokoa da, eta hilero banatuko da, Euskal Autonomia Erkidegoko 2015eko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 5/2014 Legearen 19. artikuluan arautzen den bezala.
HIRUGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA
Irakasleen lanbide-karreraren negoziazioa egiten ez den bitartean, indarrean jarraituko du pizgarri ekonomiko gehigarri honek: Haur eta Lehen Hezkuntzan tutore-lanak betez gero, urtean 798,39 euro gehiago jasotzekoa, hilero ordainduko dena, bigarren xedapen gehigarrian adierazitako modu berean.
LAUGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA
Era berean, eta Irakasleen lanbide-karreraren negoziazioa egiten ez den bitartean, indarrean jarraituko du honako pizgarri ekonomiko gehigarri honek: zikloko koordinatzaile-lanak betez gero, urtean 725,35 euro gehiago jasotzekoa, hilero ordainduko dena, bigarren xedapen gehigarrian adierazitako modu berean.
BOSGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA
Eskolak Helduen Hezkuntzako ikastetxeetan ematen dituzten maisu-maiestrek 897,19 euro gehiago jasoko dute urtean, hilero ordainduko dena, bigarren xedapen gehigarrian adierazitako modu berean.
SEIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA
Haur eta Lehen Hezkuntzan zuzendaritza-karguak betetzen dituzten maisu-maiestrek, berriz, berariazko osagarri gehigarri bat izango dute; urte osokoa izango da eta hilero banatuko da, bigarren xedapen gehigarrian adierazitako modu berean. Hona osagarriak:
(Ikus .PDF)
Indarrik gabe geratzen da urriaren 28ko 211/2014 Dekretua, maisu-maistren 2014-2015eko lanpostu-zerrendak onartu zituena.
Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 2015eko azaroaren 17an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.
(Ikus .PDF)
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (4)
- Ikus: EBAZPENA, 2015eko abenduaren 1ekoa, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena. Honen bidez, argitara ematen da lanpostuen zerrendako aldaketek zein maisu eta maistrari eragiten dioten zehazteko prozeduraren ondorioz lortutako behin betiko zerrenda.
- Indargabetutakoa: 148/2016 DEKRETUA, urriaren 25ekoa, honen bidez Euskal Autonomia Erkidegoko maisu-maiestren lanpostu-zerrendak onartzen dira Euskal Autonomia Erkidegoko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan, Helduen Hezkuntzako ikastetxeetan, Urrutiko Heziketako Euska
- Indargabetzen du: 211/2014 DEKRETUA, urriaren 28koa, honen bidez Euskal Autonomia Erkidegoko maisu-maiestren lanpostu-zerrendak onartzen dira Haur eta Lehen Hezkuntzako, Helduen Hezkuntzako ikastetxe publikoetan, Patronatoak eta Hezkuntza Ordezkaritzak.
- Aldatutakoa: 45/2016 DEKRETUA, martxoaren 15ekoa, zeinen bidez aldatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Haur eta Lehen Hezkuntzako, Helduen Hezkuntzako ikastetxe publikoetan, Urrutiko Heziketako Euskal Institutuan, Patronatuetan eta Hezkuntza Ordezkaritzetan maisu-m


