- 219/2015 DEKRETUA, abenduaren 1ekoa, Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A. sozietateari baimena ematen diona Sprilur, S.A. sozietatearen kapital-gehikuntzan parte hartzeko, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari, bere lehentasunezko harpidetza-eskubideari uko egiteko. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu219/2015 DEKRETUA, abenduaren 1ekoa, Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A. sozietateari baimena ematen diona Sprilur, S.A. sozietatearen kapital-gehikuntzan parte hartzeko, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari, bere lehentasunezko harpidetza-eskubideari uko egiteko.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila; Ogasun eta Finantza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 237
- Hurrenkera-zk.: 5247
- Xedapen-zk.: 219
- Xedapen-data: 2015/12/01
- Argitaratze-data: 2015/12/14
Gaikako eremua
- Gaia: Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Ogasun
Testu legala
Sprilur, S.A. sozietatearen Administrazio Kontseiluak, 2015eko urriaren 22an egindako bileran, erabaki zuen Akziodunen Batzar Orokorrari sozietatearen kapitala gehitzeko (5.000.000,00 euro) proposamena egitea.
Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A. sozietatearen Administrazio Kontseiluak, 2015eko urriaren 29an egindako bileran, Eusko Jaurlaritzara jotzea erabaki zuen, Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A. sozietateari buruzko 5/1981 Legearen 4. artikuluko 2. puntuan jasotakoaren arabera, baimena eman ziezaion, Sprilur, S.A. sozietatearen kapital-gehikuntzan parte hartzeko, akzioak harpidetuz. Guztira, bost milioi (5.000.000,00) euro harpidetuko ditu, hau da, % 100eko partaidetza.
Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua sorrarazteari buruzko ekainaren 10eko 5/1981 Legearen 4.2 artikuluak dioenez (egun izen hau du: Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A.), sozietateak parte hartu ahal izango du interes bereziko enpresen sozietate-kapitalean. Horretarako, lehenago Eusko Jaurlaritzak baimena eman beharko du, eta kasu bakoitzean zehazten diren baldintzak errespetatu beharko dira.
Sprilur, S.A. sozietatearen xedea helburu hauetakoren bat edo batzuk gauzatzea da, betiere industria-eraikinak eta lurzorua sustatzeko Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldean:
Azterlanak egingo ditu, haietan edozein motatako hirigintza-plan eta -proiektuak jasoz. Bere zeregina izango da, halaber, plan eta proiektu horiek izapidetzeko eta onartzeko dagozkion zereginak gauzatzea, betiere hirigintza-arloan indarrean dauden legeen arabera.
Industria-lurra prestatzeko egin behar diren hirigintza-jarduerak gauzatuko ditu; haien artean, azpiegitura- eta urbanizatze-lanak, zerbitzuen horniketa, eta hirigintza-planeamendua gauzatzeko egin beharreko gainontzekoak.
Industrien kokaleku izango diren eraikinak eta instalazioak egiteko beharrezkoak diren eraikuntza-jarduerak egingo ditu, bai eta hirigintza-planeamenduan aurreikusten den ekipamendu komunitarioa jartzeko behar direnak ere.
Egiten dituen hirigintza- eta eraikuntza-jardueren ondoriozko obra eta zerbitzuen kudeaketa-, ustiaketa- eta mantentze-lanak egingo ditu.
Bere xedea betetzearren, sozietateak interes bereziko enpresen kapitalean parte hartu ahal izango du, kasuan kasurako zehazten diren baldintzetan.
Ondorioz, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren eta Ogasun eta Finantzetako sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2015eko abenduaren 1ean egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau
Dekretu honek onartzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2015eko abenduaren 1ean.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua,
MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.
Ogasun eta Finantzetako sailburua,
RICARDO GATZAGAETXEBARRIA BASTIDA.


