- 135/2018 DEKRETUA, irailaren 25ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren erakunde autonomoen argitaratze-jarduerari buruzkoa. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu135/2018 DEKRETUA, irailaren 25ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren erakunde autonomoen argitaratze-jarduerari buruzkoa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 191
- Hurrenkera-zk.: 4809
- Xedapen-zk.: 135
- Xedapen-data: 2018/09/25
- Argitaratze-data: 2018/10/03
Gaikako eremua
- Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Informazio etak komunikazioak; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren argitaratze-jarduera funtsezko tresna da herritarrei erakunde publikoen jarduna erakusteko; hala ere, teknologia digital berriek sakon aldatu dituzte ekoizpen- eta banaketa-bideak, bai eta herritarren artean argitalpenak zabaltzeko moduak ere.
Orain arte, 67/1998 Dekretuak arautu du administrazio publikoaren argitaratze-jarduera, baina dekretu hori zaharkituta geratu da teknologia berriei dagokienez, eta, hortaz, erabat berrikusi beharra dago. Gainera, esperientziak erakutsi du zeregin-banaketa berraztertu beharra dagoela argitaratze-ekoizpenaren prozesu osoan, bai eta jabetza intelektualaren eta garbiketaren arloko eskumenak berrikusi ere.
Hain zuzen ere, dekretu honen bidez erantzun nahi zaie berrikuntza teknologiko horiei eta haien eraginez argitaratze-jardueraren operadoreen artean sortzen diren interakzio berriei.
kapituluan, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren erakunde autonomoen argitaratze-jarduera arautzen duten xedapen orokorrak jasotzen dira, eta berrikuntza azpimarragarri gisa, kontzeptu batzuk jasotzen dira, argitaratze-lanerako beharrezko diren prozedurak definitzen laguntzeko.
kapituluan, berriz, zereginak banatzen dira argitaratze-jardueran parte hartzen duten agenteen artean. Administrazio Orokorreko sailek argitaratze-ekimena daukate, dituzten eskumen substantiboak gauzatzearekin lotuta, eta Argitalpen Zerbitzu Nagusiari dagozkio ekoizpen-, banatze- eta salmenta-lanak. Horrela, kalitate-, koherentzia- eta uniformetasun-maila handiagoa lortuko da, bai eta aurrezpen ekonomiko handiagoa ere. Erakunde autonomoek, berriz, aukeran izango dute haien argitalpenak zuzenean ekoitzi eta merkaturatzea edo Argitalpen Zerbitzu Nagusiaren bidez egitea. Lehenago Plangintza eta Ekonomia Gaietarako Ordezko Batzordeak betetzen zituen zereginak argitaratze-jardueraren arloko eskumena duen saileko titularrak hartuko ditu bere gain. Izan ere, batzorde hori desagertu zen, martxoaren 22ko 38/2011 Dekretuaren bitartez (38/2011 Dekretua, Plangintza eta Ekonomia Gaietarako Ordezko Batzordea indargabetzen duena).
kapituluan, argitaratze-jardueraren faseak aztertzen dira, ekimenetik merkaturatzeraino, ekoizpen- eta garbiketa-lanak tartean direla. Kapitulu horretan ezartzen dira, besteak beste, zer ildok gidatuko duen argitaratze-lana, bai eta hizkuntzaren erabilera, argitaratze-estiloa eta publikoarentzako salmenta-prezioaren zehaztapena ere.
Azkenik, IV. kapituluan arautzen dira Argitalpenen Erregistroa Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren erakunde autonomoen argitaratze-jarduera osoa ezagutzeko aukera ematen duena, Gordailu Funtsa eta lantaldeak.
Horren ondorioz, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2018ko irailaren 25ean egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau
Dekretu honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek egiten duten argitaratze-jarduera arautzen da, euskarria edozein dela ere.
Dekretu hau, betiere, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrari aplikatuko zaio.
Halaber, erakunde autonomoei aplikatuko zaie, baldin eta argitaratze-jarduera Argitalpen Zerbitzu Nagusiaren bitartez egitea aukeratzen badute. Kontuan hartu beharra dago, hala ere, argitalpenak azoka espezializatuetan merkaturatzeko eta saltzeko jarduera beti dagokiola Argitalpen Zerbitzu Nagusiari, eta dekretu honetako hirugarren kapituluaren hirugarren ataleko dagozkion xedapenak aplikatuko zaizkio jarduera horri.
Dekretu hau ez da aplikatuko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Ertzaintzaren Albistarian, publizitate-kanpainetako materialetan eta herritar guztientzat edo haien sektore batzuentzat ez diren argitalpenetan.
Argitaratze-jarduera printzipio orokor hauekin bat etorriz egingo da:
Arrazionaltasuna eta koherentzia: argitalpenak zer sektoreri zuzentzen zaizkion, haren interes publikoari egokitu behar zaizkio, eta lotura izan behar dute organo sustatzailearen ekintza publikoarekin.
Kalitatea eta homogeneotasuna: bereziki zainduko dira argitalpenen estiloa, ordena eta aurkezpena, eta ildo uniformea gordeko da, batez ere argitalpen seriatuetan eta bildumetan, eta apirilaren 27ko 318/1999 Dekretua beteko da, zeinak Eusko Jaurlaritzaren Erakunde-Nortasunaren Eskuliburua arautzen baitu.
Koordinazioa: organoen argitaratze-jarduerak jarraibide orokor batzuen barruan garatu behar dira, bakoitzaren eginkizunak errespetatuz eta bikoiztasunik sortu gabe.
Euskararen erabileraren normalizazioa: argitalpenak sustatzen dituzten organoek euskararen agerpena bultzatuko dute argitalpen horietan, euskararen erabilera orokortzen ahaleginduko dira, eta Euskararen Erabilera Arautzeari buruzko azaroaren 24ko 10/1982 oinarrizko Legea betetzen dela ziurtatuko dute.
Eraginkortasuna eta ekonomia: argitalpen baten edizioarekin lortu nahi diren helburuek zabalkundea, prestakuntza edo beste batzuk haren kostuak justifikatu behar dituzte.
Hizkuntzaren erabilera zuzena: saihestu egingo da hizkuntzaren erabilera sexista edo edozein eskubide urratzen duena.
Ingurumenarekiko errespetua: argitaratze-jarduera arautzeko, iraunkortasun-irizpideak eta ingurumenaren babesa aplikatuko dira, hornitzaileen kontratazioari eta argitalpenaren ekoizpenean erabilitako materialei dagokienez.
Dekretu honen ondorioetarako, definizio hauek hartuko dira kontuan:
Argitalpenen katalogoa: zerrenda ordenatu bat da, non editorea dela-eta edo beste arrazoi bategatik elkarrekin lotuta dauden argitalpenak jasotzen diren, argitalpenen ezaugarri nagusiak deskribatzen diren, eta, batzuetan, haien edukia laburtzen den.
Koedizioa: bi pertsona fisiko edo juridikok edo gehiagok sustatutako eta finantzatutako edizio-prozesua.
Kolaborazioa: pertsona fisiko edo juridiko batek nagusiki beste batek sustatutako eta finantzatutako edizio-prozesu batean parte hartzea.
Merkaturatzea: banaketa-baldintza eta -bide egokiak jartzea, produktu bat salgai jartzeko.
Kopia-eskubidea: argitalpen bat edozein bidez, edozein euskarritan eta nahi adina aldiz erreproduzitzeko ahalmena.
Hedapena: argitalpen bat salmenta bidez edo doan jendarteratzearen ekintza eta ondorioa.
Banaketa: prozesu bat da, non pertsona fisiko edo juridiko batek argitalpenak jaso, garraiatu, banatu eta birjartzen dituen zenbait salmenta-puntutan, zabalkundea erraztearren.
Edizioa: prozesu tekniko eta industrialen multzo bat, lan zientifiko, literario, artistiko edo beste modu bateko bat argitalpen bihurtzen duena, haren berri ematearren edo hura zabaltzearren.
Argitaletxea: pertsona fisikoa edo juridikoa, lan zientifiko, literario, artistiko edo beste modu bateko lan bat argitalpen bihurtzeko beharrezkoak diren prozesu teknikoak kudeatzen eta, hala badagokio, egiten edo enkargatzen dituena.
Garbiketa: prozesu bat da, non dokumentuak deuseztatzen edo ezabatzen diren, haiek berreraikitzea eta ondoren erabiltzea eragozten duen edozein bidez.
Argitaratze-ekimena: lan jakin bat argitaratzeko erabakia.
Argitalpenak ekoiztea: argitalpen bat egiteko eta haren aurrekontua bideratzeko beharrezkoak diren baliabide ekonomiko eta materialak errazteko prozesua da.
Argitalpena: lan zientifiko, literario, artistiko edo beste modu bateko lana, originala, behin-betikoa eta osoa, irakurtzekoa den euskarri batez komunikatzen dena; halaber, material inprimatuak, ikusizkoak, entzunezkoak edo multimediakoak, argitaratzen direnak bai solte, bai liburu edo argitalpen seriatu baten osagarri gisa.
Argitalpen digitala: euskarri elektronikoan egiten dena (euskarri digital ere deitzen zaio).
Argitalpen seriatua: aletan editatzen dena; aleek izenburu berbera dute, kadentzia erregularra, normalean hurrenkera kronologikoan eta zenbakituta egoten dira, eta epe jakinik gabe agertzen jarraitzeko helburua dute.
Berrargitalpena: aurkezpena, egitura eta/edo edukia aldatu zaion argitalpen bat berriz ere edizio-prozesuan sartzearen ekintza eta ondorioa.
Berrinprimatzea: argitalpen bat inolako aldaketarik egin gabe berriz ere inprimatzearen ekintza eta ondorioa. Argitalpen bat euskarri analogikotik euskarri digitalean erreproduzitzea ere berrinprimatzetzat jotzen da.
Euskarri analogikoa: informazioa magnitude fisiko baten bidez aurkezten duen bitartekoa.
Euskarri digitala: material fisikorik erabili gabe informazio elektronikoa gordetzen eta transmititzen uzten duen bitartekoa.
Administrazio Orokorraren sailek, urteko argitalpen-programa bat finkatze aldera, argitalpenen arloan duten aurreikuspena helaraziko diote Argitalpen Zerbitzu Nagusiari, urteko azken hiruhilekoan. Argitalpenen Zerbitzu Nagusiak, behin informazio hori jasota, urteko argitalpen-programa prestatuko du, eta argitaratze-jardueraren arloko eskumena duen saileko titularrari helaraziko dio, onar dezan.
Erakunde autonomoen aurreikuspenak erakundeok atxikita dauden saileko urteko programetan txertatuko dira.
Hurrengo artikuluetan zehazten den eginkizun-banaketari jarraituz gauzatuko dituzte argitaratze-arloko jarduerak bai argitaratze-jardueraren eskumena duen saileko titularrak bai Argitalpen Zerbitzu Nagusiak, bai eta Administrazio Orokorreko sailek eta erakunde autonomoek ere, hargatik eragotzi gabe jabetza-intelektualari lotutako kontratuak izenpetzeari buruz eta jabetza intelektualaren eskubideak babesteari buruz. 13. artikuluan ezarritakoa betetzea.
Argitaratze-jardueraren eskumena duen saileko titularrak onartuko ditu urteko argitalpen-programa eta urteko memoria.
Argitalpen Zerbitzu Nagusia hierarkikoki argitaratze-jardueraren arloko eskumena duen sailean baliabide orokorren arloko eskumena duen zuzendaritzaren mende dagoen unitate administratiboa Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren argitaratze-zigilu bakarra da, eta eginkizun hauek ditu:
Argitaratze-jarduera koordinatzea, 3. artikuluan adierazten diren printzipio orokorrak betetzen direla zaintzea eta urteko argitalpen-programa prestatzea.
Argitaratze-jardueraren segimendua eta ebaluazioa egitea, urteko memoria eginez; memoria hori sailaren titularrari aurkeztuko zaio, onar dezan.
Argitalpenak berrinprimatzea, hargatik eragotzi gabe argitalpen horiek sustatu dituzten sailek eta entitateek ere hori bera erabakitzea.
Argitaratze-ekimena baliatzea, Eusko Legebiltzarrean emandako lege-testuak eta arau-xedapenen bildumak eta Eusko Jaurlaritzak onartutako arau-xedapenak argitaratzeko, ezertan eragotzi gabe beste zenbait erakundek xedapen espezifiko batzuen bidez eskuratutako eskumenak baliatzea.
Sailei eta erakunde autonomoei laguntza teknikoa ematea, argitaratze-jardueran dauzkaten eginkizunak zuzen bete ditzaten.
Sailek eta, hala badagokio, erakunde autonomoek sustatutako argitalpenen ekoizpen-lanak gauzatzea, eta horiek banatzea, dekretu honetan ezarritakoari jarraituz. Horretarako, baliabide propioak nahikoa ez direnean, dagozkion kontratazio-espedienteak tramitatuko dira, bata bestearen ondorengo atazak zuzen egin daitezen, originalak hartzen direnetik hasi eta argitalpenak herritarren esku jartzen diren arte.
Lege-gordailuaren zenbakia, ISBN, ISSN eta argitalpenak zuzen editatzeko behar diren eskakizun guztiak tramitatzea, eta Argitalpen Zerbitzu Nagusiak egindako argitalpenen publikoarentzako salmenta-prezioa proposatzea.
Argitalpenen katalogo orokorra eguneratzea eta, hala behar izanez gero, editatzea, eta egoki deritzen zabalkunde- eta promozio-kanpainak egitea, eta, hala badagokio, sailek egindakoak koordinatzea.
Argitalpenen biltegia kudeatzea, eta komeni diren argitalpen-trukeak hitzartzea, dekretu honetan xedatutakoa betez.
Argitalpen Erregistroa kudeatzea.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren sailen ekimenez egindako argitalpenen garbiketa egin behar den erabakitzea eta gauzatzea, bai eta erakunde autonomoen eta zuzenbide pribatuko ente publikoen ekimenez egindakoen garbiketa egitea ere.
Sailek eginkizun hauek betetzen dituzte beren argitaratze-jardueran:
Argitalpenen edizioa hitzartzea eta originalak prestatzea (dela edizioa, koedizioa, kolaborazioa edo beste modu bat). Horretaz gainera, lankidetzan aritzea Euskadiko ondarearen ondasunak eta eskubideak zaintzeko zeregina esleitua duen saileko organoarekin, hark ziurta dezan betetzen direla jabetza intelektualaren arloan indarrean dauden xedapenak.
Behar den beste kreditu gordetzea, argitalpena ekoizteak eskatzen dituen betebeharrei erantzuteko.
Testuak zuzentzea, egindako proben arabera.
Argitalpen Zerbitzu Nagusiarekin koordinatzea, egiten dituzten hedapen-kanpainetan.
Sailen egitura organiko eta funtzionalari buruzko dekretuetan zehaztu daiteke zer organori dagozkion aurreko paragrafoetan zerrendatutako eginkizunak. Zehaztu ezean, Zerbitzu Zuzendaritzak edo saileko organo parekideak beteko ditu eginkizun horiek.
Beren argitalpenen ekimena, ekoizpena eta merkaturatzea dira erakunde autonomoen eginkizunak, alde batera utzita argitalpen horiek azoka espezializatuetan hedatzea eta saltzea. Hala ere, aukera izango dute beren argitalpenak Argitalpen Zerbitzu Nagusiaren bidez ekoizteko, eta kolaborazioan merkaturatu ahal izango dituzte edo Argitalpen Zerbitzu Nagusiaren bidez, dekretu honen 20. artikulutik 23.era bitartean ezarritakoari jarraituz.
Argitalpen Zerbitzu Nagusiak baliatuko du argitaratze-ekimena, dekretu honen 8.d) artikuluko kasuetan.
Administrazio Orokorreko sailek eta erakunde autonomoek eta organismo autonomoek hurrenez hurren 9. artikuluan eta 10. artikuluan ezarritakoaren arabera baliatuko dute beren argitalpenak argitaratzeko ekimena.
Argitalpenak berrargitaratzeko ekimena hura baliatzen duen sailari edo erakunde autonomoari dagokio.
Argitalpenak berrinprimatzeko ekimena, berriz, Argitalpen Zerbitzu Nagusiarena eta argitalpena sustatu duen sail edo erakunde autonomoarena da.
Argitalpen bat berrinprimatzeko, justifikatu behar da lan beraren aurreko edizioa agortuta dagoela.
Argitaratze-ekimena duten Administrazio Orokorreko sailek eta erakunde autonomoek eskatuko diote ondare-arloko eskumena duen saileko dagokion organoari izenpetu dezala kasuan kasuko obraren jabetza intelektualari dagozkion egile, edizio, itzulpen eta beste zernahi kontratu, organo horrek Administrazioaren eskubideak babes ditzan.
Sail eta erakunde autonomo sustatzaileek aurreko paragrafoan aipatzen diren erregistro-kontratu edo -ziurtagirien kopiak eman beharko dizkiote Argitalpen Zerbitzu Nagusiari, zerbitzu horrek hala eskatuta.
Argitalpen Zerbitzu Nagusiak editatutako argitalpenen kopia-eskubidea Administrazioari dagokio, ezertan eragotzi gabe hark, dagokien sail edo entitate sustatzaileen bidez, argitalpenak Creative Commons lizentziekin edo etorkizunean egon daitezkeen beste lizentzia aitortu batzuekin zabaltzea erabakitzea.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren erakunde autonomoen argitalpenen egile-eskubideak apirilaren 12ko 1/1966 Legegintzako Errege Dekretuaz arautuko dira (1/1966 Legegintzako Errege Dekretua, Jabetza Intelektualari buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duena, arlo horretan indarrean dauden legezko xedapenak arautu, argituz eta bateratuz).
Administrazio Orokorreko sailek eta erakunde autonomoek sustatutako argitalpenetan, euskararen agerpenaren ehunekoa bete behar da, indarrean den araudiak horri buruz ezartzen duenaren arabera.
Euskaraz eta gaztelaniaz argitaratuko dira bai Eusko Legebiltzarrean emandako lege-testuak eta lege-xedapenen bildumak eta Eusko Jaurlaritzak onartutako xedapenenak, bai gidaliburu, katalogo eta bestelako argitalpen dibulgaziozkoak.
Euskararen agerpena ez da izango % 50etik beherakoa Administrazio Orokorreko sailek eta erakunde autonomoek sustatutako dibulgaziozko argitalpen seriatu edo orokorretan, baldin eta Argitalpen Zerbitzu Nagusiak Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan argitaratzen dituenak badira eta hedapena eremu horretara mugatuta badute.
Gure autonomia-erkidegoaren lurraldetik kanpora heda daitezkeen argitalpen seriatu espezializatuen edizioan (besteak beste, zientifikoak, literarioak edo juridikoak) eta izaera edo eduki bera duten eta lurralde horretatik kanpokoak diren argitalpen originalen edizioan, euskararen erabilera sustatuko da, argitalpenak editatzean hizkuntza-ehuneko zehatzik bete beharrik gabe. Baldin eta argitalpen horietan artikulu, kapitulu edo zatien laburpenak jasotzen badira, laburpen horiek euskaraz ere egon behar dira.
BIGARREN ATALA
ARGITALPENEN EKOIZPENA
Argitalpen Zerbitzu Nagusiaren ardura da Administrazio Orokorreko sailek sustatutako argitalpenen ekoizpen-lanak egitea.
Erakunde autonomoek autonomia dute lan horiek egiteko; hala ere, Argitalpen Zerbitzu Nagusira jo dezakete horretarako.
Argitaratze-ekimena baliatzen duten sailek eta erakunde autonomoek behar diren aurrekontu-aurreikuspenak eta dagokien kreditu-erreserbak egingo dituzte, argitalpenak ekoizteak ekarritako ordainketa-betebeharrei erantzuteko.
Argitalpen Zerbitzu Nagusiak argitalpenen ekoizpen-lanekiko duen ardura inoiz ere ez da zabalduko argitalpenen edukiaren zehaztasuna egiaztatzera.
Argitalpen Zerbitzu Nagusiko argitalpenetan, abuztuaren 31ko 318/1999 Dekretuan Eusko Jaurlaritzaren erakunde-nortasunari buruz ezarritako arauak bete behar dira (318/1999 Dekretua, Eusko Jaurlaritzaren Erakunde-Nortasunaren Eskuliburua arautzen duena).
Halaber, Argitalpen Zerbitzu Nagusiak bereziki zainduko du hizkuntzaren erabilera zuzena, erabilera sexista eta bereziki zaurgarria den edozein kolektibo sozialen eskubideen urraketa saihestuz.
Argitalpen Zerbitzu Nagusiak, kontuan hartuta zer herritarrentzat diren argitalpenak, teknologia digitaletan oinarritutako euskarriak erabiltzea bultzatuko du, bai eta material birziklatuak eta ingurumenari kalterik egiten ez diotenak erabiltzea ere.
Argitalpen Zerbitzu Nagusiak behar diren tramitazioak egingo ditu, lege-gordailuaren zenbakia, ISBN, ISSN lortzeko, bai eta argitalpenak zuzen editatzeko beharrezkoak diren betekizunetarako.
HIRUGARREN ATALA
ARGITALPENEN MERKATURATZEA
Argitalpen Zerbitzu Nagusiak argitalpenak hedatzeko kanpainak egin ditzake, egoki deritzonean.
Hala ere, sail sustatzaileek eta erakunde autonomoek publizitate-ekintzak egin ditzakete Argitalpen Zerbitzu Nagusiarekin koordinatuta.
Argitalpen Zerbitzu Nagusiak katalogo orokor bat mantenduko du eguneratuta, berak zabaltzekoak diren argitalpenak bilduta.
Baliabide Orokorren Zuzendaritzaren eskumena da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren erakunde autonomoen argitalpenak azoka espezializatuetan zabaltzea eta saltzea, eta Argitalpen Zerbitzu Nagusiaren bitartez gauzatuko du eskumen hori.
Publikoarentzako salmenta-prezioa finkatuta izango dute argitalpen guztiek, osorik doan banatzeko direnek izan ezik. Horretarako, Argitalpen Zerbitzu Nagusiak sail sustatzailearekin adostuko du berak editatutako argitalpenen publikoarentzako salmenta-prezioa, eta hala jasoko da Publikoarentzako Salmenta Prezioen dagokion aginduan, argitaratze-jardueraren eskumena duen sailaren titularrak onartu ondoren.
Erakunde autonomoek jendearentzako salmenta-prezioa ezarriko dute beren argitalpenetan.
Euskal Autonomia Erkidegoko Tasa eta Prezio Publikoei buruzko Legearen arabera finkatuko dira argitalpenen publikoarentzako salmenta-prezioak.
Argitalpenen Zerbitzu Nagusiak editatutako argitalpenen salmenta kudeatzea zerbitzuari berari dagokio. Zuzenean, enpresa banatzaileen bidez eta online egin daiteke salmenta.
Erakunde autonomoek beren salmenta-bitarteko propioak ezar ditzakete. Banatzaileen bidez saltzeko, Argitalpen Zerbitzu Nagusiak ezarritako bideak erabil ditzakete.
Erakunde autonomoek sustatutako argitalpenen salmenten bidez Argitalpen Zerbitzu Nagusiak lortutako diru-sarrerak erakunde horien sarrera-aurrekontuari egotziko zaizkio kontabilitateari dagokionez.
Argitalpen Zerbitzu Nagusiari dagokio bere argitalpenen banaketa kudeatzea. Horretarako, behin baliabide propioen gaitasuna agortuta, behar diren kontratuak izenpetuko dira.
Argitalpenen doako banaketaren oinarrian interes publikoa edo soziala dago, eta irizpide murriztaileaz aplikatuko da, kostuak berreskuratzeko helburuak gidatu behar baitu argitaratze-jarduera. ISBN edo ISSN daukaten argitalpenak beren araudi espezifikoan xedatuaren arabera banatuko dira.
Argitalpen Zerbitzu Nagusiari dagokio beste entitate publiko edo pribatu batzuekin trukeak ezartzea, Eusko Jaurlaritzako sailek sustatutako argitalpenei dagokienez. Erakunde autonomoek izango dute ahalmen hori beren argitalpenei dagokienez.
LAUGARREN ATALA
ARGITALPENEN GARBIKETA
Argitalpen Zerbitzu Nagusiak aukera izango du berak editatutako liburuak garbitzeko, biltegiratze-kostuak murrizte aldera. Horretarako, aldez aurretik kontsulta egin beharko die liburuok sustatu dituzten sail eta erakunde autonomoei.
Erakunde autonomo ek Argitalpen Zerbitzu Nagusiaren bitartez garbitu ditzakete haren bidez editatu dituzten argitalpenak.
Euskarri fisikoan dauden argitalpenak garbitzeko, irizpide hauek hartuko dira kontuan:
Tiradaren % 50 garbitu daiteke 5 urte baino gehiagoko antzinatasuna duten argitalpenetan.
Tirada osoa garbitu daiteke 10 urte baino gehiagoko antzinatasuna duten argitalpenetan.
Hala ere, Argitalpen Zerbitzu Nagusiak ahalmena du tirada bat osorik edo partzialki gordetzeko, argitalpen jakin batek izan dezakeen interes berezia kontuan hartuta.
Dena dela, tirada bakoitzaren lagin-ale bat gordeko da beti, dekretu honen 29. artikuluan xedatzen denaren arabera.
Argitalpenen Erregistroan, sailek eta erakunde autonomoek egindako edizio guztiak sartu behar dira, eta argitalpen bakoitza guztiz identifikatzeko behar diren erreferentziak jaso.
Argitalpen Zerbitzu Nagusiak kudeatuko du Argitalpenen Erregistroa.
Argitalpen Zerbitzu Nagusiak Funts Gordailuan gordeko du sailek, eta erakunde autonomoek editatutako argitalpen guztien ale bana.
Baliabide Orokorren zuzendaritzapean, lantaldeak era daitezke argitaratze-jardueraren egoera analizatzeko, nola hobetu eta zer aldatu aztertzeko, eta sailen eta erakunde autonomoen artean esperientziak trukatzeko.
Dekretu honek indargabetu egiten du 67/1998 Dekretua, apirilaren 7koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren argitalpenak arautzen dituena.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Uztailaren 27ko 116/2016 Dekretua aldatzen da, Euskal Autonomia Erkidegoko Sektore Publikoaren Kontratazioaren Araubidea ezartzen duena.
Honela idatzita geratzen da uztailaren 27ko 116/2016 Dekretuaren 15. artikuluko 2. paragrafoa (116/2016 Dekretuaa, Euskal Autonomia Erkidegoko Sektore Publikoaren Kontratazioaren Araubidea ezartzen duena).
Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren erakunde autonomoen argitaratze-jarduerari buruzkoa.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Apirilaren 11ko 71/2017 Dekretua aldatzen da, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena.
Honela idatzita geratzen da apirilaren 11ko 71/2017 Dekretuaren 21. artikuluko h) letra (71/2017 Dekretua, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena):
Argitalpen Zerbitzu Nagusia zuzentzea eta argitalpenak arautzen dituen Dekretuan Sailari argitalpen arloan esleitutako egitekoak betetzea.
AZKEN XEDAPENETAKO HIRUGARRENA. Erregelamenduz garatzea.
Argitaratze-jardueraren eskumena duen saileko titularrari baimena ematen zaio dekretu hau garatzeko behar diren beste xedapen emateko.
AZKEN XEDAPENETAKO LAUGARRENA. Indarrean jartzea.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean dekretu hau.
Vitoria-Gasteizen, 2018ko irailaren 25ean.
Lehendakaria,
IŅIGO URKULLU RENTERIA.
Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,
JOSU IŅAKI ERKOREKA GERVASIO.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (3)
- Aldatzen du: 71/2017 DEKRETUA, apirilaren 11koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzekoa.
- Aldatzen du: 116/2016 DEKRETUA, uztailaren 27koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Sektore Publikoaren Kontratazioaren araubidea ezartzekoa.
- Indargabetzen du: 67/1998 DEKRETUA, apirilaren 7koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren argitalpenak arautzen dituena.