Euskadi.eus
  • 36/2020 Dekretua, martxoaren 10ekoa, zeinaren bidez arautzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Sektore Publikoan Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak kudeatzeko eredua. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

36/2020 Dekretua, martxoaren 10ekoa, zeinaren bidez arautzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Sektore Publikoan Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak kudeatzeko eredua.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 51
  • Hurrenkera-zk.: 1538
  • Xedapen-zk.: 36
  • Xedapen-data: 2020/03/10
  • Argitaratze-data: 2020/03/13

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Ogasun eta Ekonoma; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Informazio etak komunikazioak; Ogasun; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Administrazioa eraberritu eta modernizatzeko konpromiso irmo eta iraunkorrari eutsiz, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoak hainbat ekimen bultzatu ditu erronka garrantzitsu bati erantzuteko, hau da, gizartearekiko herritar zein enpresekiko harreman mota berrietara moldatu beharrari teknologiaren zein antolaketaren aldetik. Horrela, informazioaren eta komunikazioaren teknologien sektorean gertatzen ari diren aldaketa etengabe eta azkarrei ezin hobeto aurre egiteko moduan egon nahi du, eta zerbitzatzen duen gizartearen eskariak eta beharrizanak fidagarritasun, arintasun eta eraginkortasunez ase nahi ditu.

Administrazioa modernizatzeko ahalegin horretan, zenbait arau onartu dira; horien artean, otsailaren 18ko 35/1997 Dekretua nabarmendu behar da, zeinaren bidez arautzen baitira informazio- eta telekomunikazio-sistemen plangintza, antolaketa, eginkizunen banaketa eta kudeaketa-modalitateak. Dekretu horren xedea izan zen informazioaren eta telekomunikazioaren teknologiak antolatzeko oinarriak ezartzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren arlo horretako politika estrategiko bateratua bermatzeko.

Egokitze- eta eboluzio-prozesu etengabe horretan, 2014ko urtarrilaren 14an, Ogasuneko eta Finantzetako sailburuak saileko ekimen baten berri eman zion Gobernu Kontseiluari. Ekimen horren helburua zen Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoan eta sektore publikoan informazioaren eta komunikazioaren teknologien (IKT) arloko bateratze-prozesutik sortutako hobekuntza-aukerak aztertu eta ikertzea. Hobera egiteko aukera guztiak aztertu eta zenbait ondorio atera ziren. Ondoren, egindako lanak eta zegozkien proposamenak formalizatu beharra zegoen, jarraipena egin ahal izateko. Horregatik, Gobernu Kontseiluak proposamen hau onartu zuen 2015eko uztailaren 27an egindako bilkuran: Gobernu Kontseiluaren erabaki-proposamena, informazioaren eta komunikazioaren teknologien arloa bateratzeko prozesuari buruzkoa.

Hauxe ezarri zen IKTen arloko bateratze-prozesuari buruzko lehen erabaki hartan:

  1. IKTen arloko bateratze-prozesua egitea, hasiera batean datuak prozesatzeko zentroen (DPZ) azpiegituretara, komunikazioetara, lanpostuetara eta zerbitzu korporatibo bateratuetara (AKLZ) bakarrik mugatuta.

  2. Kudeaketa-organo teknologiko baten beharra. Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkartea-Sociedad Informtica del Gobierno Vasco SA sozietate publikoaren bitartez antolatuko da (EJIE), zeina eraldatu egin beharko baita IKTen kudeaketa-eredu berriaren beharrizanei erantzuteko.

  3. IKTen kudeaketa-eredu berriaren diseinurako, trantsiziorako eta eraldaketarako behar diren proiektuak planifikatzea.

  4. Zuzendaritza estrategikorako, IKT-AKLZren arloko batzorde-lantalde bat sortzea, non parte hartuko baitute sare sektorial guztiek, proposatutako eraldaketa bultzatzeko.

    Erabaki horretan agindutako lana egin eta gero, Bateratze arloan jarduteko Plan Orokorra izeneko agiri betearazlea aurkeztu zen, IKT-AKLZ eredu berriaren ezarpenerako beharrezkoak ziren mugarri guztiak abian jarri ahal izateko. Horretarako, Gobernu Kontseiluak erabaki hau hartu zuen 2016ko ekainaren 21ean: Informazioaren eta komunikazioaren teknologien arloa bateratzeko prozesuari buruzko erabaki-proposamena; arestian aipatutako agiri betearazlea onartzen da erabaki-proposamen horretan, eta baimena ematen da, aurkeztutako jarduketa-plan orokorrari jarraituz, bateratze-prozesua inplementatzeko.

    Onartutako planaren eduki garrantzitsuen artean hauek daude:

  1. IKT-AKLZ zerbitzu-katalogoaren lehenengo bertsioa (Batera zerbitzu-katalogoa ere deitua). Bertan dago ezarrita zein diren bateratu beharreko lehenengo IKT zerbitzuen betekizunak. Zerbitzuok EJIE sozietate publikoak eskainiko ditu, kudeaketa-organo teknologikoa baita.

  2. EJIE sozietate publikoak Batera zerbitzu-katalogoaren beharrizanetara egokitzeko egin behar dituen hornidura-proiektuen zerrenda.

  3. Tartean sartuta dauden erakundeek bateratze-esparru adostuan sartzeko egin behar dituzten bateratze-proiektuen zerrenda.

  4. Informatika eta Telekomunikazio Zuzendaritzaren gaikuntza, bateratze-prozesua behar bezala koordinatzeko behar diren neurriak har ditzan.

    Xede horrekin, dekretu honek kudeaketa-eredu bat arautzen du IKTen arloan politika komun eta bateratu bat bultzatzeko eta ahalbidetzeko; kudeaketa-eredu hori bat dator Eusko Jaurlaritzaren estrategia eta helburu orokorrekin. Horretarako, antolaketa-mekanismo koordinatuak, eraginkorrak eta iraunkorrak ezartzen ditu Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoa osatzen duten erakunde guztiak zerbitzatzeko.

    Dekretu hau ona da IKTen esparrua bateratzeko, Administrazio Publikoaren gastuak arrazionalizatzeko aukera ematen duten kudeaketa-elementu batzuk sartzen baititu; izan ere administrazio-jarduera beti efizientzia-printzipioan oinarritu behar den modu berean, egungo egoera ekonomikoan, ezinbestekoa da baliabide publikoei ahalik eta probetxurik onena ateratzea eta horietatik ahalik eta baliorik handiena lortzea. Lehentasunezko erronka hauei heldu nahi zaie:

  1. Zerbitzu publiko elektronikoak gizartearen eskura jartzea, administrazio-kudeaketa eta -izapide guztiak Internet bidez egin daitezen, euskaraz zein gaztelaniaz.

  2. Antolaketa-aldaketa bultzatzea, elkarlan eta parte-hartze handiagoko antolamendu bat izan dezagun.

  3. Zerbitzuen kalitatearen etengabeko hobekuntza sustatzea.

  4. Informazio-sistema, zerbitzu teknologiko eta komunikazio-zerbitzu modernoak eta eraginkorrak edukitzea, zeinak erakundearen benetako premiekin bat etorriko baitira eta balioa ekarriko baitute kalitatezko zerbitzu publikoak emateari dagokionez.

    Helburua da, azken batean, estrategia partekatu bat ezartzea, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoan batasuna, kalitatea eta efizientzia bultzatzeko, euskal gizarteak eskatzen duen Administrazio irekia eta modernoa lor dadin, arintasuna, eraginkortasuna eta hurbiltasuna nagusi.

    Hala, eredu hori oinarritzat hartuta, asmoa da efizientzia operatibo handiagoa lortzea, eskura dauden baliabideak ustiatu ahal izateko era askotako neurriak hartuta, hala nola: konponbide teknologikoak estandarizatu eta integratzea, teknologia horiek kudeatzea errazagoa eta efikazagoa izan dadin; konponbideak berriz erabiltzeko eta beharrizan komunak identifikatzeko mekanismoak bultzatzea, jasangarritasun ekonomiko handiagoa lortu dadin, eta era guztietako bikoiztasunak desagerraraztea eta informazioaren eta komunikazioaren teknologietan egiten den inbertsioaren errendimendua handitzea.

    Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoan informazioaren eta komunikazioaren teknologiak kudeatzeko eredua arautzen duen dekretu honek lau kapitulu dauzka:

  1. Lehenengo kapituluan xedapen orokorrak datoz, eta, besteak beste, hauek daude adierazita: xedea, aplikazio-eremua eta dekretu honen bitartez arautzen den kudeaketa-ereduaren oinarrian dauden printzipio antolatzaileak.

  2. Bigarren kapituluan, berriz, plangintza estrategikoari buruzko xedapenak daude jasota. Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publiko osorako den IKTen plan estrategikoan dago zehaztuta plangintza hori, zeina Eusko Jaurlaritzaren erabaki baten bidez onetsiko eta zenbait urtetarako izango baita.

  3. Hirugarren kapituluan, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak kudeatzeko ereduaren egitura organikoa eta funtzionala dago araututa, eta, horretarako, funtsezkoa da IKTen Batzorde Estrategikoa (Informazioaren eta komunikazioaren teknologietarako batzorde estrategikoa). Organo horrek, bere eskumenen artean, erabakitzeko eskumena izango du eta funtsezko osagaia izango da ereduak funtzionatzeko; izan ere, haren ardura izango da IKTen plan estrategikoa ezartzea eta, halaber, plana gainbegiratzeko eta planari jarraipena egiteko betekizunak zehaztea. Organo hori sortuta, hor zentralizatuko dira ereduaren proposamen estrategikoak, eta, horrela, koordinaziorako eta koherentziarako gaitasuna lortuko da erabakiak hartzeko eta helburuak gainbegiratzeko orduan.

  4. Laugarren kapituluan, IKT zerbitzuak eta ondasunak kudeatzeko araubidea dago araututa. Hor daude adierazita IKT zerbitzuen, ondasunen eta azpiegitura teknologikoen kudeaketari buruzko alderdiak; horien artean, nabarmentzekoa da kudeaketa-organo teknologikoa den EJIE sozietate publikoari eman beharreko mandatuaren irudia.

    Azkenik, honako hauek ere badauzka dekretuak: xedapen gehigarri bat, bi xedapen iragankor, xedapen indargabetzaile bat eta hiru azken xedapen.

    Funtsean, dekretu honen bitartez informazioaren eta komunikazioaren teknologien kudeaketa eraginkorra, jasangarria, koordinatua eta Euskal Autonomia Erkidegoaren beharrizanekin koherentea izango dena egin nahi da, eta, era berean, gardentasuna, lankidetza eta gastuaren arrazionalizazioa sustatu nahi dira, jarduera publikoa gidatu behar duten printzipioak errespetatuz.

    Beste alde batetik, dekretuak ondo errespetatzen ditu Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko erakundeen segurtasun publikorako zerbitzuen informazio- eta telekomunikazio-sistemen berezitasunak, bateratze teknologikoko prozesuaren esparruan.

    Horrenbestez, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2020ko martxoaren 10eko bileran proposamena eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hau

Dekretu honen xedea da: Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko erakundeen informazioaren eta komunikazioaren teknologien kudeaketa-eredua arautzea (IKT), eta, horretarako, kudeaketa-ereduaren alderdi hauek ezarriko ditu: printzipio antolatzaileak, plangintza estrategikoa, informazioaren eta komunikazioaren teknologien antolaketa, kontratazioa eta erabilera, bai eta erakunde bakoitzak kudeaketa-eredu horretan izango duen eskumen-banaketa eta partaidetza ere.

Hauei aplikatuko zaizkie dekretu honetako xedapenak:

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari.

  2. Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko organismo autonomo, zuzenbide pribatuko erakunde publiko, sozietate publiko, fundazio eta partzuergoei.

Dekretu honetan araututako kudeaketa-ereduak printzipio hauek ditu oinarri:

  1. Koherentziaren printzipioa, alegia, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren IKT kudeaketa bat etortzea Eusko Jaurlaritzak arlo horretan dituen estrategia eta helburuekin.

  2. Aurrezpen ekonomikoaren printzipioa. IKTetako inbertsioaren eta gastuaren arrazionalizazio handiagoa lortzeko ahalegina egingo da printzipio horri jarraituz.

  3. Efizientzia operatiboaren printzipioa, IKT azpiegituren elkarreragingarritasuna, estandarizazioa eta finkapena ahalbidetzeko.

  4. Antolaketarako koordinazioaren printzipioa; horren bitartez antolaketa-sistema koordinatua eta eraginkorra ezarriko da, IKTen arloko eginkizunak argi eta zehatz mugatuta.

  5. Espezializazioaren printzipioa, hots, ahalegina egitea IKTen esparruan gaikuntzari eusteko eta indartzeko, arlo horretako etengabeko prestakuntza eta ezagutzaren kudeaketa sustatuz.

  6. Arauen egokitasunaren printzipioa; horren arabera, IKTak kudeatzeko ereduari esparru juridiko egokia eman behar zaio, haren helburuak segurtasun juridiko osoarekin lortu ahal izateko.

  7. Azpiegitura teknologikoen hobekuntzaren printzipioa; horren arabera, zerbitzu publikoak ematera bideratu behar da Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko erakundeen IKTen alorreko inbertsio-estrategia.

  8. Neutraltasun teknologikoaren printzipioa eta teknologien aurrerapenera egokitzea, aukera teknologikoen artetik aukera egiteko garaian Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko erakundeen independentzia bermatzeko, ezertan eragotzi gabe teknologia jakin batzuk erabili behar izatea, hori gomendatzen duen justifikazio objektibo bat badago.

  9. Administrazioaren berrikuntzaren eta modernizazioaren printzipioa; horren bitartez kudeaketa aurreratua erraztu eta sustatuko da, IKTen etengabeko aldaketei trebeziaz eta bizkortasunez aurre egin ahal izateko eta, halaber, gizarteari ematen zaizkion zerbitzu publikoen efizientzia eta kalitatea etengabe hobetzeko.

  10. Gardentasunaren eta partaidetzaren printzipioa; horren bitartez, IKTen erabilera ahalik eta gehien zabaldu nahi da eta publizitatea egin, bai Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren eremuan, bai eremu horretako administrazio-jarduketetan, eta partaidetzan oinarritutako eredu ireki bat sustatu nahi da.

  11. Hizkuntza-eskubideekiko errespetuaren printzipioa, Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legeak adierazitakoarekin bat etorriz.

  12. Emakumeen eta gizonen berdintasunaren printzipioa; horren bidez, hauek sustatuko dira: Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 3. artikuluan adierazitako printzipio orokorrak; hizkuntza ez-sexista erabiltzea; informazio-sistemetan generoaren ikuspegia sartzea; erabakiak hartzeko ordezkaritza orekatua; IKTen sektorean emakumeek parte hartzea, eta, azken helburu gisa, Euskal Autonomia Erkidegoan generoaren eten digitala txikitzea.

  1. Sektore publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetzaren printzipioa; horren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko IKTen enpresa-sektorea bultzatu nahi da eta ekonomikoki garatzen lagundu.

  2. Segurtasunaren printzipioa; horren bitartez, sare eta sistemen funtzionamendua balizko arriskuetatik babesten da eta informazioaren osotasuna, fidagarritasuna eta konfidentzialtasuna babesten dira.

  1. Elkarreragingarritasunaren printzipioa, informazio-sistemek eta sistema horietaz baliatzen diren prozedurek datuak partekatzeko eta informazioa eta ezagutza trukatzeko duten gaitasuna dela kontuan hartuta.

  1. Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 16. artikuluaren bidez emandako eskudantzien arabera, Eusko Jaurlaritza da organo eskuduna IKTen plan estrategikoa onartzeko. Urte baterako baino gehiagotarako onartuko du; baina, gehienez ere, bost urterako. Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publiko osorako izango da plan estrategiko hori; dekretu honetako kudeaketa-eredua hartuko du kontuan, eta gutxieneko eduki hau izango du:

    1. Oinarrizko helburu definituak, epe ertain eta luzerako, IKTen arloan; helburu horietako batek generoaren eten digitala gutxitzea izan behar du.

    2. Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren beharrizan lehenetsiak.

    3. IKTak bateratzeko zerbitzuen katalogoan Batera zerbitzu-katalogoan hedatu edo sartu behar diren zerbitzu berriak edo aldatuak.

    4. IKT zerbitzuak hornitzeko estrategia.

    5. Lehentasunezko intereseko proiektuen identifikazioa.

    6. Helburu horiek lortzeko ekintza edo proiektuen zerrenda.

    7. Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko zer sail edo erakunderi esleitu zaion aipatutako ekintza eta proiektuen ardura.

    8. Ekintzak eta proiektuak amaitzeko bete nahi den egutegia, eta haien mugarri nagusien egutegia.

    9. Ekintzak eta proiektuak ezartzeko, gauzatzeko eta jarraipena egiteko kostuen batez besteko proposamena, zeina kontuan hartuko baitute Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko sailek eta erakundeek euren aurreikuspenak egiteko garaian.

    10. Ekintzen eta proiektuen jarraipena, ebaluazioa eta berrikuspena egiteko irizpideak; barnean hartuta hauek eguneratzeko irizpideak ere nazioarteko arauekin bat etorriz: kanpoko eta barneko kontuak, alderdi interesdunak, bakoitzaren betekizunak, arriskuak eta aukerak.

  2. IKTen arloko sailburu eskudunak proposatuko du plan estrategikoa onestea.

  3. Segurtasun publikoaren arloko eskumena duen sailak ezarriko ditu Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren segurtasun publikoko ekintzetarako informatizazio-planak eta -programak eta komunikazio-sistemak, kontuan hartuta horretarako behar diren ekintza-aurreikuspenak ere. Plan eta programa horiek IKTen plan estrategikoan sartuko dira, eta bat etorri beharko dute dekretu honen printzipio antolatzaileekin eta kudeaketa bateratuaren ereduarekin.

  1. IKTen arloko zuzendaritza eskudunak onetsiko du IKT zerbitzu eta ondasunak estandarizatzeko erabaki hori. Eta estandarizaziotzat joko da identifikatzea zer baldintza tekniko uniforme eta betekizun bete behar dituzten zerbitzu eta ondasunok, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko sail eta erakundeek egokiro erabil ditzaten.

  2. IKT zerbitzu eta ondasunak euskal administrazioen segurtasun publikoko zerbitzuenak badira, segurtasun publikoaren arloko eskumena duen sailak IKTen arloan definitu dituen estandarrak bete beharko ditu estandarizazio-erabakiak, datuak transmititu ahal izateko eta gorabeherak eta baliabideak kudeatu eta izapidetzeko.

  1. Zerbitzu errepikariak dira etengabeko zerbitzua eman behar duten IKT zerbitzuak, beharrezkoak direnak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta sektore publikoaren funtzionamendu arrunterako.

  2. Ez dira zerbitzu errepikariak noizean behingo zerbitzua eman behar duten IKT zerbitzuak, sortzen diren beharren arabera ematen direnak.

  3. Zerbitzu konbergenteak dira azpiegitura teknologikoei, komunikazioei, lanpostuei eta korporazio-zerbitzu bateratuei dagozkien zerbitzuak, beharrezkoak direnak gainerako IKT zerbitzuek eta Batera zerbitzu-katalogoan gerora sartutako zerbitzuek egokiro funtzionatzeko.

  4. Ez dira zerbitzu konbergenteak Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko Administrazioak eta gainerako erakundeek eskatzen dituzten zerbitzuak, baldin eta ez badaude sartuta Batera zerbitzu-katalogoan.

  5. IKTen arloko eskumena duen zuzendaritzak egingo du IKTen sailkapena, sail edo erakunde bakoitzak egin eta bidali beharko duen zerbitzuen deskribapenei buruzko zerrenda oinarritzat hartuta.

  6. Prozedura bera erabiliko da sailkapena berrikusteko ere. Sailkapena, dena den, IKTen plan estrategiko bakoitza onesteko ezarritako epean eguneratu beharko da gutxienez, hartara eragotzi gabe IKTen Batzorde Estrategikoak beharrezkotzat jotzen dituen bestelako berrikuspen batzuk.

  7. Aurrekoa gorabehera, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko erakundeek euren beharrizan eta zerbitzuen sailkapena proposatu diezaiokete IKTen Batzorde Estrategikoari, betiere IKTen plan estrategikoak ezarritako mugen barruan.

  1. Proiektuak gauzatzea sailen edo erakundeen ardura izango da, IKTen plan estrategikoan esleitutakoaren arabera. Horretarako, une oro, IKTen arloko eskumena duen zuzendaritzaren laguntza teknikoa izango dute, bai eta EJIErena ere, kudeaketa-organo teknologikoa baita.

  2. Aurreko apartatuan adierazitakoa gorabehera, IKTen plan estrategikoak ezarritako esparruan, IKTen Batzorde Estrategikoak ahalmena izango du jarraipena eta kontrola egiteko proiektuak egiten ari diren bitartean.

  3. Interes komuneko proiektuak badira, IKTen Batzorde Estrategikoak lantaldeak sortu ditzake proiektuok egiteko ardura duten sail eta erakundeekin batera eta EJIE sozietate publikoarekin batera, proiektu horiek IKTen plan estrategikoan ezarritakoaren arabera gauzatzen ari direla gainbegiratzeko eta horrela egin dadin sustatzeko.

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren esparruan, IKTen arloko kudeaketa-ereduaren plangintza estrategikoa eta exekuzioa definitzeko eginkizunak honako organo eta erakunde hauei dagozkie, dekretu honetan ezarritako eginkizun-banaketaren arabera:

    1. Eusko Jaurlaritza.

    2. Informazioaren eta komunikazioaren teknologietarako batzorde estrategikoa (IKTen Batzorde Estrategikoa).

    3. Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoa osatzen duten sail eta erakundeak.

    4. IKTen arloko zuzendaritza eskuduna, IKTen kudeaketa-organo administratiboa baita.

  2. Dekretu honen babesean organo eta erakunde horiei esleitzen zaizkien eginkizunak egikaritzeko, bete egin beharko da Euskal Autonomia Erkidegoaren legeek informazio-sistemen, telefoniaren, sare-azpiegituren eta zerbitzuen edo komunikazioen arloan xedatutakoa komunikabide sozialen arloko euskarri teknikoari dagokiona ere barnean hartuta, bai eta artikulu hauetan zehaztutako kudeaketa bateratuko ereduari jarraitu ere.

Gobernu Kontseiluari dagokio:

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren IKTen arloko politika eta estrategia erabakitzea.

  2. IKTen Plan Estrategikoari buruzko erabakia hartzea.

  3. Erabaki bidez onartzea IKTen zerbitzu errepikariak batera kudeatzeko eta emateko mandatua, bai eta kontraprestazio ekonomikoak ere.

IKTen Batzorde Estrategikoa sortzen da kide anitzeko organo gisa eta IKTen arloko sail eskudunari atxikia; haren ardura izango da IKTei loturiko erabakiak, gidalerroak eta politikak ezartzea, eta emakumeen eta gizonen arteko ordezkaritza orekatua izango du.

  1. IKTen Batzorde Estrategikoak eginkizun hauek ditu:

    1. Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren IKTen arloko politika eta estrategia zehazteko laguntza ematea, Gobernu Kontseiluak hala eskatuz gero.

    2. IKTen plan estrategikoaren proposamena onestea.

    3. Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko sail eta erakundeen IKT zerbitzuak sailkatzeko gidalerroak ezartzea, kontuan hartuta zer aukera duten bateratzeko.

    4. Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren IKT zerbitzuen sailkapena onestea; horrek balio izango du IKTen plan estrategikoan jaso diren bateratze-proiektuak lehenesteko.

    5. Batera zerbitzu-katalogoa onestea, bai eta haren berrikuspenak ere, eta aldietako bakoitzean zerbitzu berriak edo aldatu direnak diseinatzeko eta garatzeko zer proiektu behar diren zehaztea.

    6. Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko sail eta erakundeek IKTak hornitzeko izango duten politikaren oinarrizko gidalerroak definitzea IKTak kudeatzeko ereduan.

    7. Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko sail eta erakundeei IKTen plan estrategikoaren proposamena prestatzeko prozesuan parte hartzeko oinarri gisa balioko dieten gidalerro orokorrak onartzea.

    8. Nahitaezko irizpena ematea lege-aurreproiektuei eta xedapen orokorretako proiektuei buruz, baldin eta haien bidez arautzen baita nola erabili behar dituen Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoak informazioaren eta komunikazioaren teknologiak, edo finkatzen badituzte teknologia horiek erabiltzeko gidalerro politikoak.

    9. Gobernu Kontseiluak definitutako IKTen politika eta estrategia gauzatzeko moduari jarraipena, ebaluazioa eta kontrola egitea; horretaz gain, IKTen plan estrategikoa betetzen ari dela gainbegiratzea, eta IKTen kudeaketa-ereduaren aplikazio-eremu osoan egin beharreko ikuskapenen plangintza egitea.

    10. Esleitzen edo gomendio uzten zaizkion bestelako eginkizunak.

  2. IKTen Batzorde Estrategikoak, bere ildoak markatzeko, hauek hartu behar ditu kontuan: IKTen estrategiako alderdi interesdunak, euren beharrak eta eskakizunak, inporta duten barne- edo kanpo-egoerak, eta espero diren emaitzak lortzeko eta etengabe hobetzeko gainditu beharko diren arriskuak eta izango diren aukerak.

  3. IKTen Batzorde Estrategikoak hartzen dituen erabakiek eta ezartzen dituen gidalerro eta politikek hezkuntza, justizia eta sektore publikoko sare sektorialen arloko eskumenak dituzten sailen berezitasunak errespetatu beharko dituzte, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoari dagokion segurtasun publikoko jardueretarako diren informatizazio- eta komunikazio-sistemen arloko plan eta programetan xedatutako berezitasunak ere.

  1. IKTen Batzorde Estrategikoa honela osatuko da:

    1. Batzordeburua: IKTen arloko eskumena duen sailburuordetzaren titularra.

    2. Batzordeburuordea: IKTen Batzorde Estrategikoko kideetako bat izango da, urterik urtera txandakatuta, eta botoa emateko eskubidea izango du.

    3. Idazkaria: IKTen arloko zuzendari eskuduna izango da, eta hitza eta botoa izango ditu.

    4. Batzordekideak:

      Batzordekide bat, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoa osatzen duen sail bakoitzeko, haren ordezkari gisa; sailburu bakoitzak izendatuko du dagokiona.

      Batzordekide bat, erakunde hauetako bakoitzeko, haren ordezkari gisa: IVAP, Eustat, Lanbide, EITB, Osakidetza, SPRI eta Hazi; atxikita dauden saileko titularrak izendatuko ditu.

      Beste batzordekide bat gehiago, ogasunaren, administrazio elektronikoaren eta segurtasun publikoaren arloko eskumena duen sailetako bakoitzeko, haren ordezkari gisa, bai eta hezkuntzako eta epaitegietako sare sektorialekoak ere; sailburu bakoitzak izendatuko du dagokiona.

      Bi batzordekide, hitzarekin baina botorik gabe: bata EJIE SAkoa eta bestea Itelazpi SAkoa, zein bere administrazio-kontseiluak izendatua.

  2. IKTen Batzorde Estrategikoaren kideak izendatzeko, kontuan hartuko da zer-nolako hizkuntza-gaitasuna daukaten Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizialetan aritzeko, hizkuntza bat edo bestea erabiliko baitira.

  1. IKTen Batzorde Estrategikoaren barne-funtzionamendurako, erabakiak hartzeari, akordioak formalizatzeari eta dekretu honetan arautu gabeko gai guztiei dagokienez, bete egingo dira Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legeak kide anitzeko organoetarako xedatutakoa eta batzordeak berak onesten dituen barne-araubidearen arauak.

  2. Urtean bi bilera egingo dira gutxienez, kontuan hartuta IKTen Batzorde Estrategikoak egingo duen lehenengo bileran onartutako berariazko funtzionamendu-arauak.

  3. Izendatutako batzordekideak une zehatzen batean ordeztu ahal izango dira; horretarako, aldez aurretik jakinaraziko zaio deialdi bakoitzeko batzordeburuari.

  4. Batzordeburuak IKTen Batzorde Estrategikoaren bilkuretan parte hartzeko gonbita egin ahal izango die IKTen arloan ospe edo esperientzia aitortua duten beste erakunde publiko edo pribatu batzuetako ordezkariei. Hitza izango dute, baina botorik ez. Horretarako, funtzionamendu-arau espezifikoak bete beharko dituzte.

    Halaber, IKTen Batzorde Estrategikoaren eginkizunak estrategikoak direla ikusita, eta emakumeen eta gizonen berdintasunaren printzipioa bermatzeko, berdintasunaren arloko adituak ere gonbidatu daitezke batzordearen bileretan parte hartzera.

  5. IKTen Batzorde Estrategikoak hala erabakiz gero, batzorde iraunkorrak, komiteak edo lantaldeak eratu ahal izango dira, haren eginkizunetarako beharrezkoak badira.

  6. IKTen arloko zuzendaritza eskudunak bere bitarteko pertsonalak eta materialak jarriko ditu IKTen Batzorde Estrategikoa eratzeko eta funtzionamenduan parte hartzeko.

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko sail eta erakundeei zeregin hauek dagozkie, bakoitzaren jarduera-eremuaren barruan eta Gobernu Kontseiluak eta IKTen Batzorde Estrategikoak ezartzen dituzten gidalerro eta politiken barruan:

    1. IKTen arloan zer beharrizan duten identifikatzea, aztertzea eta lehenestea.

    2. IKTen arloan dituzten eta IKTen plan estrategikoan jasoko diren beharrizanak antolatzeko barne-planak eta -programak lantzea.

    3. IKTen plan estrategikoan esleitutako zerbitzu eta proiektuak kudeatu, zuzendu, gauzatu eta mantentzea.

    4. Behar diren neurri teknikoak eta antolaketa-neurriak hartzea datu pertsonalen segurtasuna bermatzeko, hartara eragotzi ahal izateko datuak aldatu, galdu edo tratatzea edo datuetara baimenik gabe iristea, betiere datu pertsonalen bilketari eta tratamenduari buruzko betebeharrak betez, datu horien jabeen eskubideak errespetatuta, datuen babesari buruzko indarreko arauetan xedatutakoari jarraituz.

    5. IKTen Batzorde Estrategikoari jakinaraztea zer IKT baliabide dauzkaten.

    6. Modu eraginkor batean sinatu aurretik, IKTen Batzorde Estrategikoari jakinaraztea zer akordio, hitzarmen, kontratu edo lankidetza-neurri egingo diren beste administrazio, erakunde edo enpresa publiko zein pribatu batzuekin IKTen arloko zerbitzu eta ikerketa berriak sartzeko, garatzeko eta trukatzeko xedez.

    7. Teknologia ezinbestean eta etengabe aldatzen dela kontuan hartuta, informazio-sistemen irtenbide alternatiboak bilatzea edo egin beharreko migrazioak egitea, sistema osoak IKTen plan estrategikoarekin bat ez datorren irtenbide zaharkiturik jasan beharrik ez izateko.

    8. Dekretu honetan ezarritako gainerako eginkizunak eta, hala behar izanez gero, eslei dakizkiokeen gainerakoak.

  2. Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren segurtasun publikoko jardueretara bideratutako IKT zerbitzuei dagokienez, segurtasun publikoaren eremuko eskumena duen sailari dagokio Euskadiko Segurtasun Publikoaren Sistema Antolatzeko ekainaren 28ko 15/2012 Legearen 14., 17. eta 18. artikuluetan ematen zaizkion zereginak betetzea.

IKTen arloko zuzendaritza eskudunari eginkizun hauek dagozkio:

  1. IKTen Batzorde Estrategikoari laguntza eta sostengua ematea.

  2. Gobernu Kontseiluari igorri beharko zaion IKTen plan estrategikoaren proposamena prestatzea IKTen Batzorde Estrategikoak ezarritako arau eta epeen arabera.

  3. Alderdi interesdunen beharrizanak eta igurikimenak biltzea, bai eta IKTen plangintza estrategikorako beharrezkotzat jotzen diren barneko zein kanpoko gaiak ere, eta etengabeko jarraipena eta ebaluazioa egitea; horretarako, arriskuen eta aukeren analisia ere egingo du, beharrezkoa baita etengabeko lorpenak eta hobekuntzak bermatzeko.

  4. Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko sail eta erakundeei eskatzea erabiltzen dituzten IKT zerbitzuen zerrenda, bateratze-aukeraren arabera sailkatzeko.

  5. IKT zerbitzu eta ondasunen estandarizazio-erabaki bat onestea, zeinak bete beharko baititu Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren beharrizanak; horretarako, baldintza tekniko uniformeak identifikatuko ditu, eta teknologia- eta zerbitzu-azpiegituretako inbertsioa arrazionalizatu.

  6. Datuak biltegiratu, kudeatu, balorizatu eta erabiltzeko estrategia definitu eta onestea.

  7. IKT zerbitzu errepikariak batera kudeatzeko eta emateko mandatua onesten duen erabakia proposatzea Gobernu Kontseiluari, bai eta kontraprestazio ekonomikoak ere; eta aurreikusita dauden sailarteko aurrekontu-programak kudeatzea, bai eta eskatutako zerbitzuen mailaren jarraipena eta kontrola ere.

  8. Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoa osatzen duten erakundeen bitarteko propio pertsonalizatuekin egin beharreko mandatuak sinatzea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren zerbitzuak informatizatzeko eta digitalizatzeko interes estrategikoa eta lehentasunezkoa duen beste edozein IKT zerbitzutarako, IKT plan estrategikoarekin bat etorriz.

  9. Dekretu honen bidez gomendio uzten zaizkion gainerako eginkizunak eta, hala behar izanez gero, eslei dakizkiokeen gainerakoak.

  1. Gobernu Kontseiluak erabaki bidez onetsiko du IKTen zerbitzu errepikariak batera kudeatzeko eta emateko mandatua, bai eta kontraprestazio ekonomikoak ere, IKTen arloko sail eskudunak proposatuta.

  2. Urtero, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko erakundeen aurrekontu-proiektu orokorretan sartuko dira IKTen zerbitzu errepikarien baterako kudeaketa eta prestazioa ordaintzeko behar diren zuzkidurak, Administrazioko eta sektore publikoko sail bakoitzak hurrengo aurrekontu-ekitaldirako definitu eta lehenetsitako beharrizanak oinarritzat hartuta. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Aurrekontu Orokorren kasuan, aurrekontuen arloko eskumena duen sailak proposatuta, Gobernu Kontseiluak sailarteko programa batean edo batzuetan sartuko ditu zuzkidura horiek.

  1. Errepikariak ez diren baina konbergenteak diren IKT zerbitzuetarako badira, IKTen arloko zuzendari eskudunari dagokio mandatuak sinatzea.

    Errepikariak eta konbergenteak ez diren IKT zerbitzuetarako mandatuak edo kontratuak egiteko, kontuan hartuko da zer dagoen ezarrita IKTen plan estrategikoan, eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko sail eta erakundeetako organo eskudunek egingo dituzte.

  2. Hala ere, efikazia dela eta, edo horretarako bitarteko tekniko egokirik ez badaukate, egoki iritziz gero, Administrazio Publikoko organo eskudunek IKTen arloko zuzendaritza eskudunari eskuordetu diezaiokete aurreko apartatuan adierazitako prestazioetarako mandatua; baina, aldez aurretik, zuzendaritza horretako zuzendariak onartu beharko du.

  3. Halaber, IKT zerbitzuen kudeaketa bateratuaren esparruko kontratazioa eskuordetu ahal izango diote Administrazioko eta Zerbitzu Orokorretako Sailburuordetzari; baina, aldez aurretik, sailburuordetza horretako titularrak onartu beharko du.

  4. Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko gainerako erakundeek eskatu ahal izango diote IKTen arloko zuzendari eskudunari sina ditzala lehen apartatuan adierazitako prestazioei buruzko mandatuak.

  5. Halaber, IKT zerbitzuen kudeaketa bateratuaren esparruan, eskatu ahal izango dute Administrazioko eta Zerbitzu Orokorretako Sailburuordetzak kontrata ditzala, sailburuordetza horretako titularrak aldez aurretik onartuta, eta, onartutakoan, hitzarmenen bitartez artikulatu ahal izango dituzte.

  1. IKT zerbitzu konbergenteen kudeaketa bateratua ezartzen da sektore publikoan azpiegitura teknologiko, komunikazio, lanpostu eta zerbitzu korporatibo bateratuak. Horretarako, IKT zerbitzu hauek behintzat modu bateratuan kudeatuko dira Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikorako, eta Batera zerbitzu-katalogoaren parte izango dira:

    1. Azpiegitura teknologikoak.

      Zerbitzarien lagapena eta etxe-ematea (housing).

      Ostatatzea (hosting).

      Azpiegitura teknologikoen zerbitzuak, hau da, azpiegitura zerbitzu gisa (IaaS).

      Plataforma teknologikoaren zerbitzuak, hau da, plataforma zerbitzu gisa (PaaS).

    2. Komunikazioak.

      Konektagarritasunaren kudeaketa.

      Euskarri espezializatua.

    3. Lanpostua.

      Erabiltzaileentzako euskarria.

      Postu informatikoaren kudeaketa.

      Inprimaketa.

      Hornidura informatikoa.

    4. Zerbitzu korporatibo bateratuak.

      Lankidetza eta komunikazioa.

      Identitateen eta sarbideen kudeaketa.

  2. Horietaz gain, plataforma teknologikoaren zenbait zerbitzu ere sartuko dira Batera zerbitzu-katalogoan, hau da, informazio-sistema korporatiboei euskarria ematen dietenak eta beharrezkoak diren konponbideak osagai teknologiko komunen bidez garatzen laguntzen dutenak, kontuan hartuta, betiere, hezkuntzaren, justiziaren eta segurtasun publikoaren arloko sare propioen berezitasunak.

  3. Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren segurtasun publikoko jardueretara bideratutako IKT zerbitzu eta ondasunak Batera zerbitzu-katalogoan sartzeko, kontuan hartu beharko dira Euskadiko Segurtasun Publikoaren Sistema Antolatzeko ekainaren 28ko 15/2012 Legearen 14., 17. eta 18. artikuluetan xedatutakoaren arabera ezarri diren informatikaren eta telekomunikazioen arloko estandarrak.

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoa osatzen duten erakundeen bitarteko propio pertsonalizatuei egin beharreko mandatuak ondasunak eta zerbitzuak eskaintzekoak, erakundeen estatutuen eta arau aplikagarrien eta dekretu honen arabera egingo dira. Gainera, mandatuetan, hauek zehaztuko dira: mandatuko prestazioak, helburuak eta espero diren emaitzak ez ezik, IKTen arloko zuzendaritza eskudunak onetsitako tarifak aplikatu ostean ateratzen den prezioa ere, nahikotasun ekonomiko-finantzarioaren irizpideei jarraikiz eta mandatuaren xedeko jardueretarako bitarteko propioari eragindako kostu efektiboari erreparatuta.

  2. Mandatuak modu eraginkor batean egiteko, bitarteko propioek hirugarrenekiko prestazio partzialak kontratatu ahal izango dituzte, sare eta sistemen bateragarritasuna, komunikagarritasuna eta segurtasuna eta informazioaren osotasuna, fidagarritasuna eta konfidentzialtasuna bermatzeko xedez. Ez dira inola ere prestazio partzialtzat hartuko bitarteko propioak beste enpresa batzuei erositakoak, baldin eta hornidura edo zerbitzu osagarri edo instrumentalak badira, hau da, prestazio nagusitik banatutako zati autonomo eta bereizgarriak ez badira, nahiz eta prestazio hori egin ahal izateko behar den prozesuaren parte izan.

  3. Bitarteko propio pertsonalizatuei egindako mandatuak zenbait urtetarako izan daitezke, baldin eta finantzaketa egokia badute behar diren konpromiso-kredituen bidez; eta, nolanahi ere, urteko aurrekontu-zuzkidurak aldatu ahal izango dira, ekitaldian zehar eman beharreko IKT zerbitzu espezifikoetara egokitzeko.

  4. Ildo beretik, kontuan hartuta zer-nolako IKT zerbitzu eta ondasunak eman behar diren, bitarteko propioei egindako mandatuek luzapena aurreikusi ahal izango dute mandatu berriak formalizatu arte, baldin eta finantzaketa egokia eta nahikoa badute.

  5. Dekretu honen 3.l) artikuluan adierazitako berdintasun-printzipioa betetzeko xedez, mandatuek barnean hartu beharko dituzte hauek sustatzeko klausula batzuk: IKTen arloan emakumeek parte hartzea, informazio-sistemetan genero-ikuspegia sartzea, eta hizkuntza ez-sexista erabiltzea.

  1. Informazioaren tratamendurako, IKT zerbitzuen, ondasunen eta azpiegitura teknologikoen kontratazioa dekretu honen bidez arautuko da; hemen jaso ez diren gaiak, berriz, Euskal Autonomia Erkidegoko Sektore Publikoaren Kontratazioaren Araubidea ezartzeko uztailaren 27ko 116/2016 Dekretuaren bidez.

  2. Kontratazio-organoak zehaztapen teknikoen agiriak onetsi aurretik, IKTen arloko zuzendaritza eskudunak nahitaezko txosten loteslea egingo du Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko sailek eta gainerako erakundeek egingo dituzten kontratuen zehaztapen teknikoen agirioi buruz, ondasunen eta zerbitzuen estandarizazio-erabakiekin bat datozen jakiteko. Txosten hori hamabost egun balioduneko epean eman beharko da, eskaera jasotzen denetik hasita.

  3. Halaber, kontratazio-organoak zehaztapen teknikoen agiriak onetsi aurretik, administrazio elektronikoaren arloko zuzendaritza eskudunak nahitaezko txosten lotesle bat egingo du administrazio-prozedurak kudeatzeko diren informazio-sistemak kontratatzeko zehaztapen teknikoen agiriei buruz. Txosten hori hamabost egun balioduneko epean eman beharko da, eskaera jasotzen denetik hasita.

  4. IKT zerbitzuak, ondasunak eta azpiegitura teknologikoak kontratatzen direnean, kontratazio-mahaiko kide izan beharko du IKTen arloko zuzendaritza eskuduneko pertsona batek, zeina kontratazio-organoak izendatuko baitu zuzendaritza horretako zuzendariak proposatuta.

  5. IKTen arloko zuzendaritza eskudunak zainduko du IKT zerbitzu eta ondasunak estandarizatzeko erabakia betetzen dela aurreko paragrafoetan adierazitako kontraprestazioetan.

  6. Dekretu honen 3.l) artikuluan adierazitako berdintasun-printzipioa betetzeko xedez, kontratuek barnean hartu beharko dituzte hauek sustatzeko klausula batzuk: IKTen arloan emakumeek parte hartzea, informazio-sistemetan genero-ikuspegia sartzea, eta hizkuntza ez-sexista erabiltzea.

Aurreko artikuluetan adierazitakoa eragotzi gabe, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak eta sektore publikoko erakundeek erabaki ahal izango dute zenbait kontratazio espezifiko sektore publikoko beste erakunde batzuekin egitea; horretarako, aldez aurretik, lankidetza-hitzarmenak egin beharko dituzte, bermatzearren eurei dagozkien zerbitzu publikoak helburu komunak lortzeko moduan ematen direla eta, lankidetza gauzatzeko orduan, ez direla kontuan hartzen interes publikoari loturiko iritziak baino.

Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkartea-Sociedad Informtica del Gobierno Vasco SA (EJIE), Itelazpi SA eta Ziurtapen eta Zerbitzu Enpresa-Empresa de Certificacin y Servicios IZENPE SA Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoa osatzen duten erakundeen bitarteko propio pertsonifikatuak direnez, zerbitzu informatiko eta teknologikoak emango dizkiete Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari eta sektore publikoa osatzen duten gainerako erakundeei, informazioaren eta komunikazioaren teknologien bidez hauek bermatzearren: sare eta sistemen bateragarritasuna, komunikagarritasuna eta segurtasuna, eta informazioaren osotasuna, fidagarritasuna eta konfidentzialtasuna.

Edonola ere, erakunde horiek arduratuko dira azpiegitura teknologiko konbergenteak eta horiekin zerikusia duten zerbitzuak kudeatzeaz, eta, halaber, laguntza eta aholkularitza teknikoa emango diete proiektu komunak gainbegiratzeko eta horien jarraipena egiteko sortzen diren lantaldeei, hartara eragotzi gabe mandatuan sar daitekeen beste edozein eginkizun egin beharra.

Halaber, IKT zerbitzuen hornitzaileak direnez, erakunde horiek sektore publikoko erakundeek izenpetzen dituzten mandatuetan, hitzarmenetan edo lankidetza horizontaleko sistemetan ezarritako segurtasun- eta pribatutasun-neurriak aplikatuko dituzte.

LEHENENGO XEDAPEN IRAGANKORRA. Izapidetzen ari diren kontratazio-espedienteak.

Dekretu hau indarrean jarri aurretik hasita dauden kontratazio-espedienteak, adjudikatu gabe badaude, abian jarri zituzten organo eta kontratazio-mahaiek izapidetu eta ebatziko dituzte adjudikatzen diren arte.

BIGARREN XEDAPEN IRAGANKORRA. IKTen lehenengo plan estrategikoa onestea.

Gobernu Kontseiluak, urtebeteko epean, IKTen lehenengo plan estrategikoa onetsiko du dekretu honetan ezarritakoaren arabera. Plan horretan, hasierako Batera zerbitzu-katalogoa ezarriko da, bai eta dekretu honetan ezarritako kudeaketa-eredura pixkanaka egokitzen joateko egutegia ere: gehienez ere, 5 urte.

Indargabetuta geratuko dira hauek: Informazio- eta telekomunikazio-sistemen egitekoak eta kudeaketa-modalitateen planifikazioa, eraketa eta banaketa arautzen dituen otsailaren 18ko 35/1997 Dekretua, eta dekretu honetan xedatutakoaren aurkako maila bereko edo beheragoko xedapen guztiak.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA. Euskal Autonomia Erkidegoko Sektore Publikoaren kontratazio-araubideari buruzko uztailaren 27ko 116/2016 Dekretua aldatzea.

1. 8.2 artikuluaren bosgarren paragrafoa honela geratuko da:

IKT zerbitzuak, ondasunak eta azpiegitura teknologikoak kontratatzen direnean, kontratazio-mahaiko kide izan beharko du IKTen arloko zuzendaritza eskuduneko pertsona batek, zeina kontratazio-organoak izendatuko baitu zuzendaritza horretako zuzendariak proposatuta.

  1. Honela geratuko da idatzita 10.1.b) artikulua:

    1. Dekretu honen I. tituluaren III. kapituluko 2. atalak arautzen duen hornidura-, obra- eta zerbitzu-kontratazio zentralizatua xede duten kontratuak, salbu eta seigarren xedapen gehigarrian adierazitako ondasun eta zerbitzu informatikoak badira.

  2. Hau da 15.1 artikuluaren testua:

    1. 36/2020 Dekretua, martxoaren 10ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoan informazioaren eta komunikazioaren teknologiak kudeatzeko ereduari buruzkoa.

  3. Seigarren xedapen gehigarria honela geratuko da idatzita:

    Ondasun eta zerbitzu informatikoak kontratatzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoan informazioaren eta komunikazioaren teknologiak kudeatzeko ereduari buruzko martxoaren 10eko 36/2020 Dekretuan xedatutakoa bete behar da.

    AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA. Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 71/2017 Dekretua aldatzea.

  1. Dekretu horretan, 2.2 artikuluari m) apartatua gehituko zaio, honela idatzita:

    1. IKTen Batzorde Estrategikoa, zeina sortu eta arautu baita Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoan informazioaren eta komunikazioaren teknologiak kudeatzeko ereduari buruzko martxoaren 10eko 36/2020 Dekretuaren 10-13. artikuluetan.

    6. artikuluaren 3., 4. eta 5. apartatuak aldatu, eta honela geratuko dira idatzita:

    1. Zerbitzu zuzendaria da sailaren kontratazio-organoa, dekretu honen 19.2 artikuluan adierazitako esparruetako kontratazio publikoetan izan ezik.

    2. Zerbitzu zuzendariaren eskumena izango da, halaber, sailaren gastuak baimentzea, dekretu honen 19.2 artikuluan adierazitako esparruetako kontratazio publikoetan izan ezik, hargatik eragotzi gabe Gobernu Kontseiluaren eskumenak. Kreditu transferentziak izapidetzea ere berari dagokio.

    3. Zerbitzu zuzendariari dagokio negozio juridikoak izenpetzeko eskumena, baldin eta negozio juridiko horien bitartez mandatua ematen bazaio erakunderen bati prestazioren bat egiteko, eta erakunde horrek, sektore publikoko kontratazioa arautzen duten arauetan ezarritakoaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoa osatzen duten erakundeen bitarteko propio pertsonalizatuaren izaera badu, salbu eta IKTen plan estrategikoan adierazitako IKT zerbitzu konbergenteen mandatuetan.

  1. Honela aldatuko da 19.1 artikulua:

  1. Administrazioko eta Zerbitzu Orokorretako Sailburuordetzak beteko ditu Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailari arlo hauetan emandako eskumenak: sail askotarako zerbitzuak, artxiboak eta argitalpen-jarduera, eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak; eta, horretaz gain, dekretu honen 4. artikuluan adierazitako eskumenak ere badagozkio sailburuordeari.

  1. Honela aldatuko da 19.2 artikuluaren b) apartatua:

    1. Dekretu honetako IKT zerbitzuen kudeaketa bateratua: Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoan informazioaren eta komunikazioaren teknologiak kudeatzeko ereduari buruzko martxoaren 10eko 36/2020 Dekretua.

  2. Honela aldatuko da 19.3 artikuluaren a) apartatua:

    1. Informazioaren eta Komunikazioen Teknologien Zuzendaritza.

  3. Honela idatzita geratuko da 20. artikulua:

    20. artikulua. Informazioaren eta Komunikazioen Teknologien Zuzendaritza.

    Informazioaren eta Komunikazioen Teknologien Zuzendaritzak, kudeaketa-organo administratiboa denez, dekretu honen 5. artikuluan adierazitakoez gain, eskumen hauek izango ditu:

    1. IKTen Batzorde Estrategikoari laguntza eta sostengua ematea.

    2. Gobernu Kontseiluari igorri beharko zaion IKTen plan estrategikoaren proposamena prestatzea IKTen Batzorde Estrategikoak ezarritako arau eta epeen arabera.

    3. Alderdi interesdunen beharrizanak eta igurikimenak biltzea, bai eta IKTen plangintza estrategikorako beharrezkotzat jotzen diren barneko zein kanpoko gaiak ere, eta etengabeko jarraipena eta ebaluazioa egitea; horretarako, arriskuen eta aukeren analisia ere egingo du, beharrezkoa baita etengabeko lorpenak eta hobekuntzak bermatzeko.

    4. Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko sail eta erakundeei eskatzea erabiltzen dituzten IKT zerbitzuen zerrenda, bateratze-aukeraren arabera sailkatzeko.

    5. IKT zerbitzu eta ondasunen estandarizazio-erabaki bat onestea, zeinak bete beharko baititu Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren beharrizanak; horretarako, baldintza tekniko uniformeak identifikatuko ditu, eta teknologia- eta zerbitzu-azpiegituretako inbertsioa arrazionalizatu.

    6. Datuak biltegiratu, kudeatu, balorizatu eta erabiltzeko estrategia definitu eta onestea.

    7. Gobernu Kontseiluari proposatzea IKT zerbitzu errepikariak batera kudeatu eta ematea onesten duen erabakia, bai eta kontraprestazio ekonomikoak ere; eta aurreikusita dauden sailarteko aurrekontu-programak kudeatzea, bai eta eskatutako zerbitzuen mailaren jarraipena eta kontrola ere.

    8. Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoa osatzen duten erakundeen bitarteko propio pertsonalizatuekin egin beharreko mandatuak sinatzea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren zerbitzuak informatizatzeko eta digitalizatzeko interes estrategikoa eta lehentasunezkoa duen beste edozein IKT zerbitzutarako, IKT plan estrategikoarekin bat etorriz.

    9. Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren zerbitzuak informatizatzeko eta digitalizatzeko interes estrategikoko eta lehentasunezko proiektu komunak gauzatzea, IKTen Plan Estrategikoari jarraituz.

    10. Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoak IKTen arloan dituen beharrizanak asetzeko baliabideak eta jarduerak programatzea.

    11. IKTak erabili eta kudeatzeko erabaki, arau, estandar eta prozedura orokorren proposamenak prestatzea, genero-ikuspegia barnean hartuta.

    12. Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko erakundeek dituzten datuen administrazioari, segurtasunari eta pribatutasun-bermeari buruzko gidalerro komunak prestatzea, legeekin bat etorriz, eta bete daitezen zaintzea.

    1. Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko erakundeei aholkuak eta laguntza teknikoa ematea, prozedurak eta zerbitzuak nola informatizatu eta IKTak nola erabili jakin dezaten.

    2. Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren IKTen auditoretzak egitea.

    1. Kontratazio-organoari dagozkion eskumenak egikaritzea, bai eta gastuak baimentzea ere, IKT zerbitzuak, ondasunak eta azpiegitura teknologikoak kontratatzeko.

    2. Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko sail eta erakundeekin eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearekin elkarlanean, IKTen arloko prestakuntza- eta hobekuntza-plan eta -programak prestatzea haien langileentzat.

    3. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoak Interneten duen presentzia-eredua arautzeari buruzko ekainaren 8ko 108/2004 Dekretuaren 32. artikuluan berariaz emandakoak, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak, haren erakunde autonomoek eta zuzenbide pribatuko erakunde publikoek egiten dituzten Interneteko domeinuak kudeatzea, Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzaren eskumenak eragotzi barik.

    4. Irrati eta telebista bidezko hedapen-zerbitzuen eramaile den zerbitzuaren kudeaketari dagozkionak, bai eta haren euskarri diren azpiegiturak administratzeari eta ustiatzeari dagozkion ahalmenak ere, eta irrati-maiztasunen espektroarekin eta hark eusten dien zerbitzuekin erlazionatutakoak ere bai.

    5. Informazioaren gizartea sustatzea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio publikoen eta herritarren artean, beren-beregi telekomunikazio azpiegiturekin lotutakoen artean eta Eusko Jaurlaritzak onartutako kasuan kasuko planean ezarritako helburu gisa, besteak beste, generoaren eten digitala gutxitzea dutenen artean.

    6. Dekretu honen bidez gomendio uzten zaizkion gainerako eginkizunak eta, hala behar izanez gero, eslei dakizkiokeen gainerakoak.

      AZKEN XEDAPENETAKO HIRUGARRENA. Indarrean jartzea.

      Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean dekretu hau.

      Vitoria-Gasteizen, 2020ko martxoaren 10ean.

      Lehendakaria,

      IIGO URKULLU RENTERIA.

      Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

      JOSU IAKI ERKOREKA GERVASIO.