Euskadi.eus
  • 89/2020 DEKRETUA, uztailaren 14koa, zeinaren bidez onartzen baita Estatuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko Transferentzien Batzorde Mistoak hartu duen erabakia, eskola-aseguruaren osasun-prestazioen kudeaketari atxikita dauden baliabideak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzeari buruzkoa. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

89/2020 DEKRETUA, uztailaren 14koa, zeinaren bidez onartzen baita Estatuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko Transferentzien Batzorde Mistoak hartu duen erabakia, eskola-aseguruaren osasun-prestazioen kudeaketari atxikita dauden baliabideak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzeari buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila; Ogasun eta Ekonomia Saila; Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 138
  • Hurrenkera-zk.: 2766
  • Xedapen-zk.: 89
  • Xedapen-data: 2020/07/14
  • Argitaratze-data: 2020/07/15

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonoma; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Ekonomia; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Transferentzien Batzorde Mistoak hartu duen erabakiaren 2. artikuluan ezarritakoa betez (irailaren 26ko 2339/1980 Errege Dekretuaren bidez onartu zen erabakia), eta bertan ezartzen diren formalizazio-izapideak betetze aldera, dekretu honen helburuetako bat da Estatuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko Transferentzien Batzorde Mistoak 2020ko ekainaren 25ean egin zuen osoko bilkuran hartutako erabakia onartzea; izan ere, erabaki horretan ezarri da Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzen zaizkiola eskola-aseguruaren osasun-prestazioen kudeaketari atxikita dauden baliabideak. Dekretu honen bigarren helburua da, bestalde, eskualdatu diren eginkizunak eta zerbitzuak atxikitzea.

Ondorioz, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak, Ogasun eta Ekonomiako sailburuak eta Hezkuntzako sailburuak proposatuta, eta Gobernu Kontseiluak 2020ko uztailaren 14an egindako bilkuran gaia aztertu eta onartu ondoren, honako hau

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean bertan jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2020ko uztailaren 14an.

Lehendakaria,

IIGO URKULLU RENTERIA.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

JOSU IAKI ERKOREKA GERVASIO.

Ogasun eta Ekonomiako sailburua,

PEDRO MARA AZPIAZU URIARTE.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

UZTAILAREN 14KO 89/2020 DEKRETUAREN ERANSKINA

UZTAILAREN 14KO 667/2020 DEKRETUA, ESKOLA-ASEGURUAREN OSASUN-PRESTAZIOEN KUDEAKETARI ATXIKITA DAUDEN BALIABIDEAK EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOARI ESKUALDATZEARI BURUZKOA

Konstituzioaren 43.2 artikuluak ezartzen du botere publikoei dagokiela osasun publikoa antolatu eta babestea, beharrezkoak diren neurri prebentibo, prestazio eta zerbitzuen bitartez. Gainera, 149.1.16 eta 17 artikuluen arabera, Estatuak dauka osasunaren oinarri eta koordinazio orokorraren gaineko eskumen esklusiboa, baita Gizarte Segurantzaren oinarrizko legegintzaren eta erregimen ekonomikoaren gainekoa ere, autonomia-erkidegoek zerbitzuak gauzatzeari kalterik egin gabe.

Bestalde, Euskal Autonomia Erkidegoaren Autonomia Estatutuaren 18. artikuluak Euskal Autonomia Erkidegoari ematen dio lurralde barruko osasunaren arloan Estatuko oinarrizko legeria lege bidez garatzeko eta betearazteko eskumena. Halaber, artikulu horretan ezartzen da, Gizarte Segurantzaren arloan, EAEri dagokiola Estatuaren oinarrizko legeria lege bidez garatzeko eta betearazteko eskumena, haren araubide ekonomikoa mamitzen duten arauak izan ezik.

Artikuluan, gainera, hau ezartzen da: xede horiek lortzeko, bere barrutian, Komunitate Autonomoak organizatu eta administratu ahalko ditu goian aipaturikoez zerikusirik duketen zerbitzu guztiak; Osasun eta Seguru Sozialari dagozkienetan instituzio, erakunde eta fundazioei bere babesa emango dielarik, artikulu honetan aurkitzen diren funtzioak eta konpetentziak betetzen diren ala ez jakiteko goren gorengo inspekzioa Estatuaren eskutan egongo delarik.

1953ko uztailaren 17ko Legearen 1. artikuluan nahitaezko eskola-asegurua ezartzen da, gizarte-aurreikuspenean jarduteko, unibertsitateaz kanpoko eta unibertsitateko ikasketetan matrikulatutako ikasle guztien mesedetan, espainiarrak zein atzerritarrak izan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. mailatik aurrera edo batxilergoko ikasturteetan, gehienez 28 urtera arte; horrela, babes eta laguntza handiagoa izango dute ustekabeko eta aurreikus daitezkeen inguruabarrak gertatzen badira, eta familia-ezbeharragatiko, istripuagatiko, gaixotasunagatiko eta graduatuarentzako laguntzagatiko prestazioak aurreikusiko dira, aipatutako Legearen 4. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

Azkenik, Euskal Autonomia Erkidegoaren Autonomia Estatutuaren bigarren xedapen iragankorrak eta irailaren 26ko 2339/1980 Errege Dekretuak zehatz ezartzen dute zein eratan eta zer prozeduraren bidez eskualdatu behar zaizkion Euskal Autonomia Erkidegoari Estatuko Administrazioaren zerbitzuak.

Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutuaren bigarren xedapen iragankorrean aipatzen den Batzorde Mistoak, 2020ko ekainaren 25eko bileran, erabaki zuen Estatuko Administrazioak eskola-aseguruaren osasun-prestazioen kudeaketari atxikita dauden baliabideak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzea. Erabaki hori Gobernuari bidali zaio, errege-dekretu bidez onartzeko.

Ondorioz, Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutuaren bigarren xedapen iragankorrean ezarritakoa betetzeko, Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko ministroaren proposamenez eta Ministro Kontseiluak 2020ko uztailaren 14ko bilkuran gaia eztabaidatu ondoren, honako hau

Onartu egiten da Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutuaren bigarren xedapen iragankorrean aurreikusitako Batzorde Mistoak 2020ko ekainaren 25eko bilkuran hartutako erabakia, Estatuko Administrazioak eskola-aseguruaren osasun-prestazioen kudeaketari atxikita dauden baliabideak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzeari buruzkoa. Erabaki hori errege-dekretu honen eranskinean jaso da.

Horrenbestez, eskola-aseguruaren osasun-prestazioen kudeaketari atxikita dauden baliabideak eskualdatzen dira, Batzorde Mistoak hartu duen erabakian ezarritako moduan eta han jasotzen diren termino eta baldintzen arabera.

Batzorde Mistoaren erabakian adierazten den egunetik aurrera izango ditu ondorioak eskualdatzeak.

AZKEN XEDAPEN BAKARRA. Indarrean jartzea.

Errege-dekretu hau aldi berean argitaratuko da Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, eta argitaratzen den egunean jarriko da indarrean.

UZTAILAREN 14KO 667/2020 ERREGE DEKRETUAREN ERANSKINA

Jorge Garca Carreo jaunak eta Begoa Prez de Eulate Gonzlez andreak, zeinak Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutuaren Bigarren Xedapen Iragankorrean aurreikusitako Batzorde Mistoko idazkari baitira, honako hau

ZIURTATZEN DUTE:

Transferentzien Batzorde Mistoak, 2020ko ekainaren 25ean egindako Osoko Bilkuran, erabaki bat hartu zuen, Estatuko Administrazioak eskola-aseguruaren osasun-prestazioen kudeaketari atxikita dauden baliabideak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzeko. Ondoren zehazten den moduan egingo da eskualdatzea:

  1. Eskualdatzea babesten duten Konstituzioko, estatutuetako eta legezko arauak.

    Konstituzioaren 43.2 artikuluak ezartzen du botere publikoei dagokiela osasun publikoa antolatu eta babestea, beharrezkoak diren neurri prebentibo, prestazio eta zerbitzuen bitartez. Gainera, 149.1.16 eta 17 artikuluen arabera, Estatuak dauka osasunaren oinarri eta koordinazio orokorraren gaineko eskumen esklusiboa, baita Gizarte Segurantzaren oinarrizko legegintzaren eta erregimen ekonomikoaren gainekoa ere, autonomia-erkidegoek zerbitzuak gauzatzeari kalterik egin gabe.

    Bestalde, Euskal Autonomia Erkidegoaren Autonomia Estatutuaren 18. artikuluak Euskal Autonomia Erkidegoari ematen dio lurralde barruko osasunaren arloan Estatuko oinarrizko legeria lege bidez garatzeko eta betearazteko eskumena. Halaber, artikulu horretan ezartzen da, Gizarte Segurantzaren arloan, EAEri dagokiola Estatuaren oinarrizko legeria lege bidez garatzeko eta betearazteko eskumena, haren araubide ekonomikoa mamitzen duten arauak izan ezik.

    Artikuluan, gainera, hau ezartzen da: xede horiek lortzeko, bere barrutian, Komunitate Autonomoak organizatu eta administratu ahalko ditu goian aipaturikoez zerikusirik duketen zerbitzu guztiak; Osasun eta Seguru Sozialari dagozkienetan instituzio, erakunde eta fundazioei bere babesa emango dielarik, artikulu honetan aurkitzen diren funtzioak eta konpetentziak betetzen diren ala ez jakiteko goren gorengo inspekzioa Estatuaren eskutan egongo delarik.

    1953ko uztailaren 17ko Legearen 1. artikuluan nahitaezko eskola-asegurua ezartzen da, gizarte-aurreikuspenean jarduteko, unibertsitateaz kanpoko eta unibertsitateko ikasketetan matrikulatutako ikasle guztien mesedetan, espainiarrak zein atzerritarrak izan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. mailatik aurrera edo batxilergoko ikasturteetan, gehienez 28 urtera arte; horrela, babes eta laguntza handiagoa izango dute ustekabeko eta aurreikus daitezkeen inguruabarrak gertatzen badira, eta familia-ezbeharragatiko, istripuagatiko, gaixotasunagatiko eta graduatuarentzako laguntzagatiko prestazioak aurreikusiko dira, aipatutako Legearen 4. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

    Azkenik, Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutuaren bigarren xedapen iragankorrak eta irailaren 26ko 2339/1980 Errege Dekretuak zehatz ezartzen dute zein eratan eta zer prozeduraren bidez eskualdatu behar zaizkion Euskal Autonomia Erkidegoari Estatuko Administrazioaren zerbitzuak.

    Arau-aurreikuspen horiek betez eta Gizarte Segurantzaren Espainiako sistemaren aplikazio-eremuan sartzen diren ikasleentzako osasun-laguntza Osasun Sistema Nazionalak eman behar duela kontuan hartuta, eskola-aseguruaren osasun-prestazioen kudeaketari atxikita dauden baliabideak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzea formalizatu behar da.

  2. Euskal Autonomia Erkidegoak bere gain hartzen dituen eginkizunak eta zerbitzuak.

    Eskola-aseguruaren osasun-babesari lotutako eginkizunak eta zerbitzuak hartzen ditu bere gain Euskal Autonomia Erkidegoak, Osasun Sistema Nazionalaren zerbitzu komunen zorroan sartutako prestazioei buruzkoa.

  3. Estatuko Administrazioak beretzat gordetzen dituen eginkizunak eta zerbitzuak.

  1. Ikasleak ikasturte bakoitzerako matrikula formalizatzean eskola-aseguruari egiten dion ekarpena biltzen jarraituko du Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak. Ikastetxeek Diruzaintza Nagusiaren probintzia-zuzendaritzetan sartzen dute ekarpen hori. b) Eskualdatzea egin ondoren, eta 2001-2004 aldian izandako batezbesteko historikoa kontuan hartuta (eskola-aseguruaren kargurako osasun-prestazioetan egindako gastuak aseguru horren kargurako artatutako prestazio guztiei dagokienez kontuan hartzetik ateratzen da batezbestekoa), matrikulazioak egiten diren urtea amaitu baino lehen, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak Euskal Autonomia Erkidegoari transferituko dio dagokion aurrekontu-ekitaldian autonomia-erkidego horretan bildutako diru-sarrera guztien % 96, eskola-aseguruaren osasun-prestazioak finantzatzeko. c) Dagokion aurrekontu-ekitaldian Euskal Autonomia Erkidegoan bildutako diru-sarreren gainerako % 4arekin, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak kudeatzen jarraituko duen eskola-aseguruaren prestazio ekonomikoak finantzatuko dira. d) Bestalde, Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioak urtero transferituko dio Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiari aurreko c) apartatuan zehaztutako % 4ko zenbatekoa, Estatuko Administrazioak eskola-aseguruaren prestazio ekonomikoei eusteko egindako ekarpenaren kontzeptuan.

  1. Eskualdatzearen eragina izango duten aurrekontu-kredituak.

    1. zerrendan zehazten da eskualdatzeko erabakiari lotuta dagoen estatu mailako urteko kostua, 2020ko ekitaldian.

  2. Eskualdatzearen eraginkortasun-data.

    Erabaki hau onartzen duen errege-dekretua Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango du eragina erabakiaren xede den eskualdatzeak.

    Eta hala ager dadin, ziurtagiri hau ematen da, Madrilen, 2020ko ekainaren 25ean. Batzorde Mistoaren idazkariak, Jorge Garca Carreo jauna eta Begoa Prez de Eulate Gonzlez andrea.

    1. ZERRENDA

    Estatu-mailako urteko kostu osoa 18. Atala. Hezkuntza eta Lanbide-Heziketako Ministerioa (Euroak 2018)

    (Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.