- 132/2021 DEKRETUA, maiatzaren 4koa, Euskal Autonomia Erkidegoko 2022. urterako jaiegunen egutegi ofiziala onartzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu132/2021 DEKRETUA, maiatzaren 4koa, Euskal Autonomia Erkidegoko 2022. urterako jaiegunen egutegi ofiziala onartzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Lan eta Enplegu Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 98
- Hurrenkera-zk.: 2878
- Xedapen-zk.: 132
- Xedapen-data: 2021/05/04
- Argitaratze-data: 2021/05/20
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Euskal Autonomia Erkidegoko autonomia-estatutuaren 12. artikuluak eta urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuak Langileen Estatutuaren Legearen Testu Bategina onartzen duenak 37. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, Eusko Jaurlaritzari dagokio 2022. urterako lanegun eta jaiegunen egutegia onartzea, kontuan hartuz, urteko jaiegunak, gehienez, hamalau egun izango direla.
Hori dela bide, eta lanaldiak, lanaldi bereziak eta atsedenaldiak arautzen dituen uztailaren 28ko 2001/1983 Errege Dekretuaren 45. eta 46. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz (lanegun bereziei buruzko irailaren 21eko 1561/1995 Errege Dekretuaren xedapen indargabetzaile bakarraren arabera dago indarrean), Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuak proposatuta, eta Lan Harremanen Kontseiluari eta gainerako kontsulta-organoei entzunda, Gobernu Kontseiluak 2021eko maiatzaren 4an egindako bileran gaia aztertu eta onartu ondoren, honako hau:
Urtarrilaren 1a, Urteberri eguna.
Urtarrilaren 6a, Errege Magoen eguna.
Apirilaren 14a, Ostegun Santua.
Apirilaren 15a, Ostiral Santua.
Apirilaren 18a, Pazko Astelehena.
Uztailaren 25a, Santiago Apostolua.
Abuztuak 15a, Ama Birjinaren Jasokundea.
Irailaren 6a, Juan Sebastian Elkano kapitain zela munduari bira eman izanaren V. mendeurrena
Urriaren 12a, Espainiako Jai Nazionala.
Azaroaren 1a, Santu Guztien Eguna.
Abenduaren 6a, Konstituzio Eguna.
Abenduaren 8a, Andre Maria Sortzez Garbiaren eguna.
Udalek, dekretu hau argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, hilabeteko epean aurkeztu beharko dituzte proposamenak dagokion lurralde-ordezkaritzan.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuari aginpidea ematen zaio dekretu honetan xedatutakoa ezarri eta betetzeko behar diren xedapenak eman ditzan.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2021eko maiatzaren 4an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburua,
IDOIA MENDIA CUEVA.


