Euskadi.eus
  • 44/2021 DEKRETUA, abenduaren 2koa, lehendakariarena, COVID-19aren pandemiak EAEn eragindako osasun-larrialdiko egoera deklaratzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

44/2021 DEKRETUA, abenduaren 2koa, lehendakariarena, COVID-19aren pandemiak EAEn eragindako osasun-larrialdiko egoera deklaratzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 242
  • Hurrenkera-zk.: 6101
  • Xedapen-zk.: 44
  • Xedapen-data: 2021/12/02
  • Argitaratze-data: 2021/12/03

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; Herrizaingoa; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

COVID-19aren pandemia kudeatzeko neurriei buruzko ekainaren 24ko 2/2021 Legearen 4. artikuluak osasun-larrialdiko egoeraren deklarazioa arautzen du, pandemia hori geldiarazteari buruzko adierazle epidemiologikoen arabera. Adierazle horiek, aldi berean, alertaren mailak zehaztu dituzte, eta, azkenean, hartutako geldiarazte-neurrien indarraldirako aurrekontu faktikoa dira.

Gaur egun, Euskal Autonomia Erkidegoan pandemiaren bilakaerari buruz dauden adierazleek eta gure inguruan ezagutzen diren aurreikuspenek, EAEko osasun-sistemaren egoera erabakigarriarekin batera, adierazten dute alerta-mailarik baxuena gainditu dugula lege horren II. tituluan zerrendatutakoen artean (1. maila), eta horrek gomendatzen du Euskal Autonomia Erkidegoan osasun-larrialdiko egoera deklaratzea pandemiari aurre egiteko.

Hori dela eta, Osasuneko sailburuak, 2021eko abenduaren 2ko Aginduaren bidez, lehendakariaren urriaren 6ko 39/2021 Dekretuaren 5. artikuluak eta Osasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 23ko 116/2021 Dekretuaren 4. artikuluak esleitutako eskumenez baliatuz, lehendakariari eskatu dio osasun-larrialdiko egoera aitor dezala, COVID-19aren pandemia kudeatzeko neurriei buruzko ekainaren 2ko 2/2021 Legearen 4. artikuluan xedatutakoaren arabera, eta, era berean, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuari eskatu dio Larrialdiei Aurregiteko Bidea-Labi Euskadiko Babes Zibileko Plana aktibatzea.

Adierazpen honen bidez, pandemiaren aurkako borrokan parte hartzen duten baliabide publiko guztiak egokitzeko eta neurriak hartzea ahalbidetzen da. Neurri horien artean sartu behar dugu Larrialdiei Aurregiteko Bidea-Labi Euskadiko Babes Zibileko Plana aktibatzea.

Hala, 2021eko abenduaren 2ko Aginduaren bidez, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuak formalki aktibatu du Larrialdiei Aurregiteko Bidea-Labi Euskadiko Babes Zibileko Plana, COVID-19aren pandemiaren fase berriari aurre egiteko.

Eta bat etorriz COVID-19aren pandemia kudeatzeko neurriei buruzko ekainaren 24ko 2/2021 Legearen 4.2 artikuluan ezarritakoarekin, «osasun-larrialdiko egoerak irauten duen bitartean, lehendakariak, hargatik eragotzi gabe, kasua bada, alarma-egoera deklaratzearen ondorioz agintari eskuordetu gisa dagozkion ahalmenak, bere gain hartuko ditu, halaber, lege honetan jasotzen diren larrialdiko jardueren zuzendaritza bakarra eta koordinazioa, bai eta COVID-19a hedatzearen ondoriozko osasun-alertak sortutako egoeraren aurrean Labi-Euskadiko Babes Zibileko Planean aurreikusitako jarduerak ere».

Aurrekoa esanda, EAEko lehendakariari dagokio dekretu hau onartzea, COVID-19aren pandemia kudeatzeko neurriei buruzko ekainaren 24ko 2/2021 Legearen 4. artikuluan xedatutakoaren arabera; beraz, lege horretan eta oro har aplikatzekoak diren gainerakoetan xedatutakoa kontuan hartuta,

Osasun-larrialdiko egoera deklaratu da Euskal Autonomia Erkidego osoan, COVID-19aren pandemia kudeatzeko neurriei buruzko ekainaren 24ko 2/2021 Legearen 4. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Deklarazio horrek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean bertan izango ditu ondorioak.

Aparteko izaeraz eratu da Labiren Aholku Batzorde berria, eta dekretu honen eranskinean izendatzen dira batzorde horretako kideak, COVID-19aren pandemia kudeatzen laguntzeko, hargatik eragotzi gabe Planaren zuzendaritzak beste batzuk izendatzea edo mantentzea, legez ezarritako beste helburu batzuetarako.

Dekretu honetan xedatutakoaren aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, dekretua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

Vitoria-Gasteizen, 2021eko abenduaren 2an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Eusko Jaurlaritza:

Josu Iñaki Erkoreka Gervasio, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburua.

Miren Gotzone Sagardui Goikoetxea, Osasuneko sailburua.

Olatz Garamendi Landa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua.

Ignacio María Arriola López, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburua.

Jokin Bildarratz Sorron, Hezkuntzako sailburua.

Javier Hurtado Domínguez, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburua.

Bingen Zupiria Gorostidi, Kulturako sailburua.

José Luis Quintas Diez, Osasuneko sailburuordea.

Osakidetza:

María Rosa Pérez Esquerdo, zuzendari nagusia.

Diputatu nagusiak:

Ramiro González Vicente, Arabako diputatu nagusia.

Unai Rementeria Maiz, Bizkaiko diputatu nagusia.

Markel Olano Arrese, Gipuzkoako diputatu nagusia.

Hiriburuetako alkateak:

Gorka Urtaran Agirre, Vitoria-Gasteizko alkatea eta EUDELeko lehendakaria.

Juan Mari Aburto Rique, Bilboko alkatea.

Eneko Goia Laso, Donostiako alkatea.

Espainiako Gobernua:

Denis Itxaso González, Gobernuaren ordezkaria.

Koordinazioa:

Miren Gotzone Sagardui Goikoetxea, Osasuneko sailburua.