Euskadi.eus
  • 258/2021 DEKRETUA, abenduaren 28koa, Euskadiren Frantziako Ordezkaritza sortzen eta arautzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

258/2021 DEKRETUA, abenduaren 28koa, Euskadiren Frantziako Ordezkaritza sortzen eta arautzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 3
  • Hurrenkera-zk.: 24
  • Xedapen-zk.: 258
  • Xedapen-data: 2021/12/28
  • Argitaratze-data: 2022/01/05

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Gobernu Kontseiluaren 2021eko abenduaren 14ko akordio bidez, Nazioartekotze Esparru Estrategia, Euskadi Basque Country 2025, onartu zen. Estrategia horrek, 2025 bitartean, Eusko Jaurlaritzaren nazioarteko ekintzen helburuak gidatuko ditu, eta Nazioartekotze eremuan XII. Legegintzaldiaren Gobernu Programan izendatutako konpromisoak bere gain hartzen ditu.

Aipatutako estrategia lau ardatzetan egituratzen da, eta honako hauek osatzen dute jarraitu beharreko bidea: Euskadi Basque Country nazioartean hobeto kokatzea, sare sozioekonomikoaren nazioartekotzea bultzatzea, Europako proiektuan egiten duen ekarpena eta parte-hartzea bultzatzea, eta erronka globalak gainditzeko euskal ekarpena indartzea. Jarduera eremu horren barnean, Euskadiren kanpoko ordezkaritzen sare instituzionala indartzeak lehentasuna du.

Kanpoko ordezkaritzek duten instituzionaltasun eta ofizialtasun maila erabakigarria da, kokatuta dauden herrialde horietako eragileekin erlazioak garatzeko orduan, eta ordezkaritzak ezinbesteko instrumentu dira, Eusko Jaurlaritzaren eskumen esparruan, Jaurlaritzaren beraren nazioartekotze estrategia habian jartzeko.

Maiatzaren 27ko 8/1994 Legeak, Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpoko euskal gizatalde eta etxeekiko harremanei buruzkoak, besteak beste, harreman sozialak, kulturalak eta ekonomikoak instituzionalizatzea eta atzerrian diren euskal herritarrei bultzada eta babes integrala ematea finkatu zituen helburu gisa; eta, horretarako, zenbait eskubide eta prestazio onartu zituen. Legea indarrean jarri zenetik, lankidetzan aritzeko eta parte hartzeko modu egokiak ezarri beharra ikusi da, hain zuzen ere finkatutako helburuak modu eraginkorragoan lortu ahal izateko.

Euskadi eta Frantziaren arteko harremana sendoa eta osoa da. Euskal gizataldeen presentzia Frantzian oso errotua dago eta hazten ari da. Eusko Jaurlaritzak, oro har, kultura, hizkuntza, ekonomia, industria edo komunikazioen sektoreetan, frantziar lurralde erakundeekiko harremana bultzatzeko asmoz, hainbat sare, instituzio eta elkarlan-forotan parte hartzen du. Beste zenbait adibideren artean nabarmentzekoa da, Akitania Berria- Euskadi- Nafarroa Euro-Eskualdearen mugaz gaindiko esparruan, ematen den lankidetza estua, besteak beste honako sare hauetan: Pirinioetako Lan Elkartean, Pirinioen Konferentzia Atlantikoan edota Euskal Hirigune Elkargoan. Euskadik Frantziako beste eskualdeekin duen harremana ona da eta hainbat elkarlanerako hitzarmen sinatu dira.

Bestalde, uztailaren 7ko 23/1998 Legeak, Garapenerako nazioarteko lankidetzari buruzkoak, gizakion garapen globala sustatu beharra onartzen du, garapenerako lankidetzako politika eraginkorrak eta koherenteak bultzatze aldera. Ildo horretan, legeak berak ezartzen duenez, autonomia-erkidegoetan egiten diren ekintzak gizartearen beraren elkartasunetik sortutako adierazpenen ondorio dira. Ekintza horiek autonomia-erkidegoko aurrekontuetan eta erkidegoak gai horren inguruan hartutako erabakietan eta ekintzetan oinarritzen dira. Ondorio horietarako, Frantzian ordezkaritza bat egoteak bertan kokatutako erakunde aldeaniztunekin elkarlana egiteko bidea erraztuko luke, Eusko Jaurlaritzak eremu horretan garatutako egitarauen ardura hartu eta egitarauak berak antolatzeko aukera handiagoa emango luke, Nazioarteko Erakundeek emandako jarraibideei eutsiz.

Ondorioz, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2021eko abenduaren 28an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, eta betiere Lehendakariak hala proposaturik, honako hau

Euskadiren Frantziako Ordezkaritza sortzen da Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiaren baitan.

Frantziako lurralde esparruan, Euskadiren Frantziako Ordezkaritza Euskal Autonomia Erkidegoak duen ordezkaritza-organoa da, zehazki, hainbat sektoretako interesak babestearen eta bultzatzearen arloan, garapenerako lankidetzaren arloan, eta euskal gizataldeekiko harremanen arloan, betiere Euskal Autonomia Erkidegoari dagozkion eskumenen baitan.

Euskadiren Frantziako Ordezkaritza, aurreko artikuluan ezarritako jarduera esparruaren barnean, Kanpo Harremanen Idazkaritza Nagusiaren mende dago zuzenean eta hierarkikoki, eta Europar Gaietarako zuzendaritzarekin koordinatuta jardungo du. Oro har, ordezkaritzari dagozkion funtzioak honakoak dira:

  1. Frantzian Euskal Autonomia Erkidegoko eragile sozial eta ekonomikoen arteko lankidetza eta topaketa sustatzea.

  2. Tokian tokiko erakunde, enpresa eta entitateekiko harremanak ezartzeko organo gisa jardutea, bisitak, topaketak eta informazio-trukeak antolatzeko eta enpresa-, ekonomia- edo gizarte-arloko loturak ezartzeko.

  3. Euskal Autonomia Erkidegoko eragileen arteko topaketak antolatzeko azpiegitura eta laguntza-zentroa izatea.

  4. Frantzian dagoen araudi, politika eta aukerei buruzko aholkularitza, orientazioa eta informazioa ematea Jaurlaritzako sailei zein toki- eta foru-erakundeei, bai eta interesa duten enpresei, unibertsitateei, zentro teknologikoei eta bestelako eragile ekonomiko eta sozialei ere.

  5. Frantzian jarduten duten Euskal Autonomia Erkidegoko erakundeen beharrizanak ebaluatzea, eta behar diren proposamenak bideratzea.

  6. Euskadiko kultura-ekitaldi guztien zabalkundea egitea. Arreta berezia eskainiko zaio euskarari, kanpoan diren euskal gizataldeetako herritarrek edo gizatalde horietakoak izan ez arren interes berezia duten pertsona guztiek ikasteko aukera izan dezaten.

  7. Lankidetza-harremanak ezartzea euskal kultura, tradizioak eta hizkuntza bultzatzeko erakunde, elkarte eta zentroekin, bai eta Euskadiri arreta berezia eskaintzen dioten tokian tokiko erakundeekin ere.

  1. Euskadiren Frantziako ordezkariak zuzendari maila izango du ekainaren 30eko 7/1981 Legean ezarritakoaren ondorioetarako.

  2. Jaurlaritzaren Lehendakaritzako eta kasuan-kasuan eskumena duen eta dagokion saileko organoen mende, Euskadiren Frantziako ordezkariak bere esparruan egiteko hauek beteko ditu:

    1. Ordezkaritza bakoitza dagoen herrialdean bizi diren lan-kontratuko langileak kontratatzea eta, langileei, langileen ordezkariei eta erakunde publiko eta pribatuei dagokienez, enpresariari dagozkion egitekoak betetzea.

    2. Ordezkaritzako langileen lansarien balio-handitzeak ebaztea, Gobernu Kontseiluaren erabakietan jasotako baldintzetan.

    3. Kontratazio-organo gisa jardutea dagokion lurralde-eremuan egiten diren kontratuetan, baldin eta sektore publikoko kontratuei buruzko legeetan araututako kontratu txikiak badira, eta higiezinak errentatzeko kontratuak badira, azaroaren 6ko 2/2007 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Euskadiko Ondareari buruzko Legearen testu bateginaren 41. artikuluaren 2. zenbakiko a) eta b) letretan ezarritako eran. Gainera, ordezkariak baimendu beharko du kontratazio horiek eragindako gastua.

    4. Administrazio publikoetan Eusko Jaurlaritza ordezkatzea ordezkaritzaren ohiko funtzionamendurako behar diren izapide guztietan, eta, batez ere, tributuak kudeatu eta ordaintzeko eta lizentziak eta baimenak lortzeko.

Euskadiren Frantziako Ordezkaritzak funtzionatzeko beharrezkoak diren baliabide materialak eta giza baliabideak izango ditu.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Lehendakaritzak emango ditu dekretu hau garatzeko eta betetzeko behar diren xedapenak.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean dekretu hau.

Vitoria-Gasteizen, 2021eko abenduaren 28an.

Lehendakaria,

IIGO URKULLU RENTERIA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.