Euskadi.eus
  • 36/2022 DEKRETUA, martxoaren 8koa, Larraulgo udalerrian (Gipuzkoa) Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publiko bat sortzen duena, Asteasuko (Gipuzkoa) CEIP Pello Errota HLH ikastetxe publikoa bereiztearen ondorioz. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

36/2022 DEKRETUA, martxoaren 8koa, Larraulgo udalerrian (Gipuzkoa) Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publiko bat sortzen duena, Asteasuko (Gipuzkoa) CEIP Pello Errota HLH ikastetxe publikoa bereiztearen ondorioz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 57
  • Hurrenkera-zk.: 1318
  • Xedapen-zk.: 36
  • Xedapen-data: 2022/03/08
  • Argitaratze-data: 2022/03/21

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: EAEko udalak

Testu legala

Autonomia Estatutuarekin bat etorriz, Euskal Autonomia Erkidegoari dagokio unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoak sortzea, aldatzea, zabaltzea, bat egitea, sailkatzea eta kentzea.

Bestalde, Euskal Eskola Publikoari buruzko otsailaren 19ko 1/1993 Legeak 5. artikuluan xedatzen duenez, Euskal Autonomia Erkidegoaren botere publikoei dagokie irakaskuntzako programazio orokorra egitea, bai eta euskal eskola publikoa osatzen duten ikastetxeak sortu, aldatu eta kentzea ere, irakaskuntzaren kalitatea bermatuko duen plangintza demokratiko eta partaidetzazko baten esparruan.

Laurralgo udalerrian ez dago Haur eta Lehen Hezkuntzako berezko irakaskuntza-eskaintzarik. Hori dela eta, lekualdatutako bi gela dituzte, Asteasuko Haur eta Lehen Hezkuntzako CEIP Pello Errota HLH ikastetxeari atxikita daudenak. Udalerri bakoitzean, berariazko eraikinak, instalazioak eta irakasleak dituzte.

Dekretu honen helburua ikastetxe berri bat sortzea da, atxikitze-ikastetxetik (CEIP Pello Errota) bereizia, udalerriko gizarte- eta hezkuntza-errealitateari erantzungo diona, eta «eskola txikien» kontzeptuan sartuko dena.

Ikastetxeak sortu, kendu eta aldatzea hezkuntza-administrazioen egitekoa da, hala baitago jasota Hezkuntza Eskubidea arautzeari buruzko urriaren 3ko 8/1985 Lege Organikoan eta Euskal Eskola Publikoari buruzko otsailaren 19ko 1/1993 Legean.

Horrenbestez, Hezkuntzako sailburuak proposatuta, eta Gobernu Kontseiluak 2022ko martxoaren 8an izandako bileran proposamena eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hau

Dekretu honek 2022ko uztailaren 1etik aurrera sortuko ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2022ko martxoaren 8an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik